/  25
 
1
 Batzar Orokorrak 1989ko azaroaren 20ko 44/25 erabakiaren bidez onartua, eta sinatueta berresteko irekia.Indarrean sartu zen: 1990eko irailaren 2an, 49. artikuluaren arabera.Hitzarmena berretsi duten estatuen zerrendaHitzarmen honetan parte hartu duten estatuek honako gogoetak egin dituzte:Nazio Batuen Agiriak aldarrikatzen dituen printzipioen arabera, mundukoaskatasuna, justizia eta bakea honakoan oinarritzen dira, alegia, giza familiaren kideguztien duintasuna eta eskubide berdin eta besterenezinak ezagutzean oinarritzen dira.Nazio Batuetako herriek, batetik, berretsi egin dute gizakiaren oinarrizkoeskubideetan eta pertsonaren duintasun eta balioan duten fedea, eta, bestetik,erabaki dute gizartearen garapena bultzatu behar dutela eta bizitza-maila altxatubehar dutela, beti ere askatasunaren kontzeptu zabalago baten barruan.Nazio Batuek Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta giza eskubideeiburuzko nazioarteko itunetan aldarrikatu eta adostu dutenez, itunotan azaltzen direneskubide eta askatasunak pertsona guztientzat dira, edozein delarik ere gizabanakoenarraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo bestelakoa, gizarte- edonazio-jatorria, maila ekonomikoa, jaiotza edo bestelako ezaugarria.Nazio Batuek Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean aldarrikatu zutenez,haurrek eskubidea dute arreta eta laguntza bereziak izateko.Familiak bere komunitate barruan dituen erantzukizunei aurre egitekobeharrezkoak dituen babesa eta laguntza jaso behar ditu; izan ere, gizarteko taldegarrantzitsuena izateaz gain, bere kideen, bereziki haurren, hazkuntza eta ongizaterakobide naturala da.Haurrak, bere nortasuna guztiz eta harmoniaz garatzeko, familia barruan hazibehar du, zoriontasun, maitasun eta elkar ulertze giroan.Haurrak prest egon behar du gizartean burujabetasunez bizitzeko, eta hezia izanbehar du Nazio Batuen Agirian aldarrikatzen diren idealen arabera, batez ere bake,duintasun, tolerantzia, askatasun, berdintasun eta elkartasun izpirituen arabera.Haurren Eskubideei buruzko Ginebrako Deklarazioak 
?
1924koak 
?
eta Batzar Orokorrak Haurren Eskubideei buruz 1959ko azaroaren 20an onartutako Deklarazioak berariaz aipatu zuten haurrek behar duten babes berezia. Bestalde, horrela aitortzendute Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak, Eskubide Zibil eta Politikoen NazioartekoHitzarmenak (batez ere 23 eta 24. artikuluetan), Eskubide Ekonomiko, Sozial etaKulturalei buruzko Nazioarteko Itunak (batez ere 10. artikuluan) eta haurren ongizateazarduratzen diren erakunde berezitu eta nazioartekoetako estatutu eta instrumentuegokiek.
 
2
 Haurrei buruzko Eskubideen Deklarazioan azaltzen den bezala, “haurrak, fisikoki etaburuz heldutasunik ez duenez, babes eta arreta bereziak behar ditu, lege-babesabarne, bai jaio aurretik eta baita jaio ondoren ere”.Hainbeste aipamen izan dute gogoan izan dute: batetik, Deklarazioan haurrenbabes eta ongizateari buruzko printzipio sozial eta juridikoetan jasotzen dena, batezere, adopzioari eta zaintza-etxeetara eramateari dagokionez, bai nazio mailan bai etanazioarte mailan ere; bestetik, adin txikikoen justiziari dagokionez Nazio Batuek ezarritako gutxieneko Arauetan (Beijing Arauetan) jasotzen dena; eta, azkenik,larritasun edo arma-gatazka egoeretan haurrek eta emakumeek izan behar dutenbabesari buruzko Deklarazioak dioena.Munduko herrialde guztietan daude egoera oso larrietan bizi diren haurrak etahaur horiek ardura berezia behar dute.Herri bakoitzaren tradizio eta kultura-baloreek garrantzia dute haurren babes etagarapen egokirako.Nazioarteko kooperazioak garrantzia du herri guztietako haurren, eta batez eregarapenean dauden herrietakoenen, bizi-baldintzak hobetzeko.Horrenbestez, horiek guztiak onartuta eta kontuan hartuta, honakoa hitzartu dute:Hitzarmen honetan, haurra da hemezortzi urte baino gutxiago dituen gizakia. Kanpoangeratuko dira legearen arabera adin-nagusitasuna lehenago lortu dutenak.1. Estatu kideek Hitzarmen honetan aipatutako eskubideak errespetatuko dituzte etabermatuko dute beren jurisdikziopean dauden haurrei aplikatuko zaizkiela, alde baterautzita haurren, gurasoen edo legezko ordezkarien arraza, kolorea, sexua, hizkuntza,erlijioa, iritzi politikoa edo bestelakoa, nazio-, etnia- edo gizarte-jatorria, ezintasunfisikoak, jaiotza edo bestelako edozein ezaugarri.2. Estatu kideek bermatuko dute haurra ez dela baztertua edo zigortua izango bereguraso, tutore edo familiartekoen izaera, jarduera, argitara emandako iritzi edosinesmenak direla eta.1. Gizarte-ongizateko erakunde pribatu nahiz publikoek, auzitegiek, administraziokoagintariek edo organo legegileek, haurrei buruz hartzen dituzten neurri guztietan,haurren interesek lehentasun osoa izango dute.2. Estatu kideek haurren ongizaterako babesa eta arreta bermatuko dituzte, beti erekontuan izanik guraso, tutore edo legezko ordezkarien eskubide eta betebeharrak;horretarako, egokiak diren legezko eta administraziozko neurriak hartuko dituzte.
 
3
 3. Estatu kideek ziurtatuko dute haurrak babestu eta zaintzen dituzten erakunde,zerbitzu eta establezimenduek agintari eskudunek ezarritako arauak betetzen dituztela,batez ere segurtasun, osasun, langileen kopuru eta gaitasunaren aldetik eta, eraberean, gainbegiraketari dagokionez.Estatu kideek, administrazio, lege eta bestelako arloetako neurri guztiak hartuko dituzteHitzarmen honetan jasotako eskubideak bete daitezen. Ekonomiako, gizarteko etakulturako eskubideei dagokienez, Estatu kideek beren baliabide guztiak kontuanhartuta hartuko dituzte neurriok, eta beharrezkoa denean, nazioarteko eremuan lanegingo dute.Hitzarmen honetan jasotzen diren eskubideak erabiltzeko, haurrek beren ahalmeneneboluzioaren araberako heziketa eta orientabidea jasoko dute. Lan hori gurasoek egingo dute edo, horien ezean, tokian tokiko ohituren arabera, familiako kideek edokomunitateko kideek, tutoreek edo haurren bestelako legezko ordezkariek. Horiek horrela, Estatu kideek balizko arduradun horien guztien erantzukizun, eskubide etabetebeharrak errespetatuko dituzte.1. Estatu kideek aitortzen dute haur guztiek berez dutela bizitzeko eskubidea.2. Estatu kideek bermatuko dute, ahalik eta gehien, haurraren biziraupena etagarapena.1. Haurra jaio eta berehala inskribatuko dute eta jaiotzen den unetik eskubide hauek izango ditu: izena, nazionalitatea eta, ahal den neurrian, bere gurasoak ezagutzekoaeta gurasoek zaindua izatekoa.2. Estatu kideek eskubide horiek betetzeko lan egingo dute eta kontuan hartuko duteberen estatuetako legeek ezarritakoa zein gai honetan nazioarteko instrumentuenbidez hartutako betebeharrak ere, batez ere, bestela, haurra herrigabea bada.1. Estatu kideek, legearen arabera eta legez kanpoko eskusartzerik gabe, errespetatubeharko dituzte haurrak bere nortasuna babesteko duen eskubidea, bai etanazionalitatea, izena eta familiarteko erlazioak izateko eskubideak ere,2. Legez kanpoko jarduera baten ondorioz, baldin eta haur bati bere nortasunarenelementuren bat edo guztiak kentzen bazaizkio, Estatu kideek nortasun horiberreskuratzeko beharrezkoak diren laguntza eta babesa eskainiko dituzte.

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...

This document has made it onto the Rising list!