Herrian Barrena03
HONDARRIBIA 234
2011ko MAIATZA
IAZ JAIO ZIREN 151 HONDARRIBIARREN IZENEANZUHAITZAK LANDATU ZIREN APIRILAREN 16AN
La Salleko anaien izeneanere 13 lizar landatu dira,aurten hamaseigarren al-diz egin den ekimenean
Hamasei urte pasa dira Hondarribian le-henengo aldiz aurreko urtean jaiotakoenizenean zuhaitz bana landatu zela.Hamasei urte eta bi milatik gora lan-daketaren ondoren, aurten ere, apirila-ren 9an, hondarribiar mordoa elkartu dadagoeneko ohitura errotua bihurtua denZuhaitz Eguna ospatzera eta bide batez,egun ederra pasatzera.Artzu baserri inguruko zelaietan iaz Hon-darribian jaio ziren 151 umeren izeneanlizar bana landatu da. Gehienak han izanziren, umetxo, guraso, anai-arreba etabeste senideak. Joan ezin izan zutenenizenean, Udal Brigadak landatu ditu zu-haitzak, ohi bezala. Honekin batera ere,Kontu Txikiak ipuin eta kanta sorta jasodute gurasoek, Euskara arloaren eskutik.Gainera, zazpi urte bete dituztenek eremakila eta Hondarribiko Xenda-Liburua jaso zituzten Gregorio Berrotaranen es-kuetatik, natura eta mendiarekiko grinasortu eta sendotzeko helburuarekin.Ohi bezala, zuhaitzak landatu ziren lerroedo kale bakoitzari toponimo zaharrenizenak jarri zaizkie. Azken urteetan erre-ka eta bestelako txokoenak jarri izan diraeta baserrien izenak erabili dira oraingoan,Hauek dira aurtengoenak: Jamotenea,Kanposantu, Larramendinea, Leriñenea,Laulanea, Mikelenea, Minaseka, Miñunea,Otxotenea, Palazio, Madalengain, Izanea,
ZUHAITZ EGUNEKO UNE BAT
XABIER SAGARZAZU
Iparragirre, Txapelinbe eta Puñalenea base-rrien izenak erabili dira.Gainera, aurten, Udalak berriki egin zienomenaldiari jarraia emanez, La Salle Anaiak kalea ere izendatu dute zuhaitz lerro bat, etahonetan, hamarkadatan zehar Hondarribianlan egin zuten 13 La Salletarren izenean lizarbana ere landatu da.Omendutakoak Samuel Alecha (AnaiaBlas), Alberto Mugira (Anaia Matias),Ignacio Elustondo (Anaia Ignacio), PatxiMuguruza (Anaia Luis), Jose Segurola(Anaia Justo), Jose Zurbano, EusebioUrbistondo, Patxi Gurrutxaga, RamonZelaya, Ignacio Azpiazu, Felix Mendoza,Sabin Eceiza eta Jose Martin Esnal dira.
Leave a Comment