AITA-ITSASGIZON BATI
Doinua:
ETAren su etenetik
I
Bizitza konplikatuaizaten da ia beti,eta konplikatuegibihurtzen ere badaki.Nireak mugaren mugagainditu du eskuarkieta asaskatu ezikhondoa joko du aurki.Ez nuenez etsi gura,ez besaurreak ebaki,bertsoak jartzea bainoezin nuen erabaki,abisatu gabe hil denaita-itsasgizon bati.
II
Uztailean egin berrihirurogeita sei urte,itsasoa eman berripentsiotxo baten truke.Ordura arte itsasgizonbizkar zabal, lodikote,olatuen lautadetanSantxo gabeko Kixote.Besarkada bat emanda joaten zinen aparte…Kasik ahaztua nuen,ez nintzen oroitzen bapebihotza bazenuela…behin huts egin dizun arte.
III
“Haurrak, goazen Loiuraaitatxo badoa, tira…”Besarkada banarekindesagertzen zinen di-da;gu hantxe gelditzen ginendenak zerura begira…“Zein da bere hegazkina?”“Hor doa hegan, hori da!”“Ama ni ez nator berriz,agurrak rollo bat dira;hemen uzten gaitu eta joaten da urrutira…”Zenbat eskertuko nukeenoraingoan despedida.
IV
Heriotzak nahasten dumakina bat pentsamendubaita atera gordetazeuden mila sentimendu.Nik amorru bizienaezingo nizun ostendu:Aita arrunten bizitzahautatu izan bazendu!...Aduanaren parean,berdin ekain zein abendu,sortzen zitzaidan galderaezin dut burutik kendu:“maitatzen baldin bagaitu,zergatik alde egiten du?”
V
Sei hilabete pasatamundu osoan barrena,etxeratzeak zekarrenoparitxoen problema. Txinako hamaika gailu,Duty free-ko zenbat tresna…Beisboleko eskularrubeltz bat izan zen azkena,ezkerra izan ez banintzerabiliko nuena,baina senti ez zintezenmunduko aita txarrena,ez nizun kontatu aitaorok jakingo lukeena.
VI
Haurra baino ez nintzela,sei urtekoa, hain zuzen,andereño Maria Luisahasi zitzaidan galdetzen:“Zure aita omen dator,ez al zaitu pozak hartzen?”“Etortzean jartzen banaizsaltoka pozak zoratzen,alde egiten dueneannegar egingo dut ozen...”Ordurako banekienaitarik gabe bizitzen,orain zergatik, ordea,ez naiz hain lasai sentitzen?
VII
Urtean sei hilabetezbesterik ez zinen senar!Zenbat Gabon Zaharretan ezgenuen ikusi elkar?
Add a Comment