• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • 1
    CommentGo Back
Download
 
ERDITZE BATEN KRONIKA (Doinua: “ETAren su etenean”)
1-
Goizeko ordubateanle(he)nbiziko uzkurdura,ta izterretatik be(he)ratantaka hasi zait ura.
Unea iritsi al da?,
biok egin dugu duda,barealdiak ez diraheltzen bost-sei minutura.Mutila dantzan hasi da,
behar da hau eta hura!
Ni logelan biluztu naiz,has dadila abentura:nire gorputza bi zatiegiteko prestatu da.
2-
Etxe hontan jaio zirengure aita ta amona,amonaren ama etabirramonaren aitona.Zilborresteen kateakbiltzen dituzten lau horma,familiako emeenmemoriak duen forma.Horren sentitzen naiz ziur,hain da sentsazio onaerdiminaren erdiandudan sentipen sakona:denak niri laguntzeraetorri direla hona.
3-
Ordubietan puntuan jo du Elisak txirrina.Mutilak abixatu dit,
iritsi da emagina
.Kafea eskaini dio-beltza, zerua adina-;esan diot
gehixeago prestatu izan bagina...Guk uste baino le(he)nagodator etxeko sorgina!
Erantzun dit
egin (e)zazulasaitzeko ahalegina:bizia basatia daeta kontrolaezina.
4-
Izara za(ha)rrak zabalduditu besaulki gainera,haizez puztu eta urezgoraino bete bainera.Esan dit
 zelan, laztana,badator mina ostera?
Lepotik heldu diot taintziri bat zait atera.Haurrari hitz egitekosartu naiz nire barnera:
abandonatu gaitezen zu hutsera, ni minera,erditu eta osatugaitezen biok batera.
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...

begiak malko ditut, haurtxo ta amtxoaren modura

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...