Euskalduntzea
Euskara ez delako soilik Euskal Herriko hizkuntza propio eta jatorrizkoa,gizateriaren ondarea ere bada. Eta guri dagokigu, euskal herritarrei, gurehizkuntzaren, nazio hizkuntzaren garapen osoa ziurtatzea. Euskal HerriaEuskararen lurraldea denez, premiazkoa dugu herritar kultur anitz eta eleanitzezosaturiko herri euskalduna eraikitzea.
Sozialismoa
Egungo sistema kapitalista, patriarkal eta neoliberalaren aurrean, beste ikuspegibat eskaini nahi dugu, eredu ekonomiko, politiko eta sozial jasangarri etasinesgarria, langileen gehiengo soziala protagonista nagusitzat izango duengizarte justu, berdintasunezko eta aurrerakoia ahalbideratuko duen sozialismoanoinarritua. Hori guztia, ezkerreko estrategiak eguneratuz eta horren eraginezmenpekotasunezko harreman sozialetatik askatutako jendarte eredu berria eraikiz.Herri honetako emakume eta gizonak dira funtsezko lehengaia eskubidekolektibo eta norbanakoenetan oinarritzen den eredu honen garapenean, eta berengaitasun eta jarrera, beti ere gure herria kokatzen den koordenada politiko etaekonomikoetan XXI. mendeko sozialismoa eraikitzeko lanean.
Justizia eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsuaren alde
Bakea ez delako soilik bortxakeriarik eza, demokrazia eta justizia sozialeanoinarrituko den eredu sozialaren bastioia baizik. Horregatik, indarkeria etainposizioaren arrasto orok desagertu behar du herri honetatik, eta giza eskubideguztiak, egungo ikuspegi androzentrikoa gaindituz, eskubide zibil, politiko,sozioekonomiko eta kulturalak errespetatuak izan behar dute, eta errealak etaefektiboak izan daitezen beharrezko baldintzak bultzatu behar dira. Herritarguztien eskubide ororen errespetua izango baita, definitiboki, elkarrizketa,negoziazioa eta akordio demokratikoaren bitartez, bake egonkor eta iraunkorrabermatuko duena, emakume eta gizonek, muga eta hipotekarik gabe, herri librebatean beren etorkizunari buruz erabaki dezaten ahalbideratuz.
Feminismoa
Emakumeek pairatzen duten zapalkuntza estrukturalak, egungo egoera aldatzeabilatzen duen proiektua integrala izan dadin eskatzen du; errealitate soziala,ekonomikoa, politikoa eta ideologikoa eraldatzeko iniziatibak plantea ditzala.Patriarkatua ez da mantentzen eta ugaltzen soilik, egungo gizarte kapitalistarenoinarrian dago. Horretarako harreman hierarkikoa eta emakumeen gainekoboterea betikotzen ditu. Lanaren banaketa sexuala betikotzeko premia du,bizitzaren eremu guztietan emakumea egoera subsidiarioa bizitzera kondenatuz.XXI. mendean, beharrezkoa da emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukeraberdintasunean oinarritutako harremanak eratzea.
Herrien arteko elkartasun internazionalista eta antiinperialista
Nazioarteko elkartasun internazionalista eta antiinperialista, laguntza, kontribuzioeta onarpenaz harago, mundu hobe baten aldeko borrokan inplikazioa etakonpromisoa eskatzen duen estrategia gisa ulertzen dugu. Euskal Herriamunduari irekia izan da, gaur egun da eta izango da, beren eskubide nazionalenukazioa nahiz zapalkuntza ekonomiko eta soziala pairatzen dutenekiko solidarioa,bere haragitan bizi izan baitu hau guztia.
Demokrazia parte hartzailea
Beharrezkoa delako jendarteari boterea eskaintzea, delegazionismoan,
Add a Comment