/  2
 
PRENTSA OHARRAASTEBURUAN FRANTZIAN IZANDAKO TIROKETAREN INGURUAN
Pasa den asteburuan Frantziar estatuan izandako gertakarien inguruan Ezker Abertzaleak honakoaesan nahi dio iritzi publikoari:-Gertakari hauen inguruan lehenbailehen beharrezkoak diren argipenak eman daitezen eskatzen duEzker Abertzaleak.-Orain arte dakigunagatik, oso larritzat jotzen dugu gertatutakoa. Izan ere, ETA erakundeaksuetenerako hartutako konpromisoak ez datoz bat tiroketarekin, eta ulertezin eta onartezinagertatzen da. Hau honela, Ezker Abertzaleak errefusatu egiten du, bere larritasunagatik eta EuskalHerrian zabaldu den aro berria galgatzen duelako.-Era berean, Ezker Abertzaleak bere konpromiso irmoa erakutsi nahi du hartutako bere bidearekineta Gernikako Akordioan zehazturiko bide orriarekin. Gure herriari zor diogun errespetu etabegirunea kontuan hartuta, gure esku dagoen guztia egingo dugula adierazi nahi dugu Euskal Herriakzabalik duen prozesua bururaino eraman eta eszenatoki libre eta demokratikoari ateak alderik aldezabaltzeko.-Bukatzeko bi dei eta eskaera bat luzatu nahi ditu Ezker Abertzaleak:1- Gertakari hauen ostean, Ezker Abertzaleak deia luzatzen dio ETA erakundeari suetenerakohartutako konpromisoak berretsi ditzan eta halakorik berriro gerta ez dadin neurriak har ditzala.2-Ezker Abertzaleak deia luzatzen dio bidenabar Espainiar gobernuari, behingoz herri honengehiengoaren eskaerari erantzunez bide eta bitarteko demokratikoei hel diezaion eta errepresio oroeten dezan.3-Azkenik, herri honetan zabaldu den aro berriak atzera bueltarik ez duenez, Egiaztapen Batzordealehenbailehen sortzea eta lanean hastea beharrezkoa dela deritzogu, horretarako baliabideak etakonpromisoak lehenbailehen egikarituz.
Ezker Abertzalea
,2011ko apirilak 11www.ezkerabertzalea.info

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...