ere, dauden TAO plazak 4.492 dira. Doan banatzen auzokideentzako txartelak 13.424dira. Beraz, entrepresak egunero 3.600 euro sartzen ditu poltsikoetan.
•
Manuel Iradier
kalean dauden 120 plaza, azalekoak, laster desagertzekoak dira,nonbait.
•
tranbia.ren eraikitzearen
ondorioz desagertuko diren aparkalekuak gehiago dirahasieran pentsaturikoak baino. “El correo”k dioenaren arabera 500 bat izanen liratekedesagertuko liratekeenak, horietariko asko Duque de Wellington eta GasteizEtorbidean, ...
•
“doble fila”.
Arazorekin bukatzeko zigor-tresnen areagotzea da bururatu zaien ideia.Horretarako VGU “car vision” delakoa erosteko aukera baloratzen ari da. Auto bat,udaltzainek ibiliko luketena, eta instalaturik dituen bi argazki-kamerei esker gaizkiaparkaturik dauden autoen argazkiak eskuratzen ditu. Egun 30 udaltzainek burutzenduten lana ordezkatuko luke eta, zigor-prozeduraren aldetik, berme handiagoak emanen lituzkeen tresna litzateke (argazkia hortxe legokeelako,...). Beste zenbaithiritan saiatua da, emaitzak “onak” izan dira, ... Azkenean zera erabakitzen da:prbatuko dela. Baina ikusi beharko da, ezen eta aski garestiak baitira –100.000euro-, ...
2.
VGU,ak lan talde bat antolatu zuen
1999-2003 legegintzaldian, gai hau zehazki jorratzeko.Azken bi urteetan, ordea, hilda egon da mahai hau, eta beronen berpiztea eskatzen du EAJ.k, gaihauen inguruan dauden arazoak eta herritarrekin dauden diferentziak lantzeko. Proposatzendituen lehengo eztabaidarako kasuak: Zaramagakoa, RENFEkoa, Aranbizkarrakoa, ...
3.
Arazo bat badagoela
begi bistako gauza da. Alde batetik, zonalde batzuetan aparkatzea miraribat da. Bestetik, jende mordo batek autoa kalean utzi behar izaten du, gauez ere. Hirugarrenik,aparkatze saiakerek ederki korapilatzen dute trafikoa. Laugarrenik, lurpeko aparkaleku gehienak azpierabilita daude.
3.
Lehengo norabide nagusia autoaren erabilera jaitsi eta
garraio publikoaren aldekoa
da. Arazohonetan, beste askotan bezala, interes kontrajarriak agertzen zaizkigu, abagune inmediatoak arazo baten aurrean jartzen gaitu, baina arazo horri ematen zaion irtenbidea behar den bezalakoestrategian ez bada kokatzen, arazoak, etorkizun hurbilean, korapilatu baino ez du egingo. Beraz,hona hemen gure lehengo baieztapena: aparkalekuen arazoari irtenbide egokia emateko lehenik eta behin
ibilgailu pribatuen erabileraren jaitsiera
dugu hartu beharreko lehengo neurria.
4.
Mugikortasunaren arazoa
, bestaldetik, beste faktore askorekin dago loturik. Deslokalizazioa,tokian tokikoa, fenomeno oso ezarria da gurean, eta funtsezko edo sustraietako neurriak ez badirahartzen, nekez emanen zaio irtenbide egokirik. Pertsonok leku batzuetan bizi gara, beste nonbaitikasten dugu edo egiten dugu lan, eta aisialdia guneak urrun daude. Lurraldearen antolatzeak zeresan handia du honetan guztian. Era berean, kontsumo moduek eta bizimoduek berek askobaldintzatzen dute garraioaren kontua. Baina bi faktore horiek, esan bezala, funtsezko faktoreak dira eta gaurko txosten
honek
ukitu ezinezkotzat ematen ditu. Beraz, gaurko egoeraabiapuntutzat hartzen dugu.
5.
Beraz, mugikortasun maila zehatz honetarako, gure ustez hartu beharko litzatekeen lehengoneurria garraio publikoaren ingurukoa litzateke. Garraio publikoa administrazioek eskaintzenduten zerbitzu bat da, eta zerbitzu horren kalitateak gora egin behar du. Mintzatuak gara honeninguruan tranbiari buruzko gure txosten batean, eta hemen errepikatzea baino ez dugu.
Gasteiz.ek ongi aztertu behar ditu bere garraio-beharrizanak, eta horiek artatzekoazterketa eta proposamen integrala eskaini
. Gasteizen panorama aski sinplea da, izan ereorain arte garraio-publiko tresna bakarra izan baitugu, autobusa, eta bigarren bat –tranbia, alegia-da aurrekoarekin ongi uztartu behar dena. Bi garraio-moduen arteko uztarketak eman beharkolioke konponbidea garraio publikoaren kontuari.
6.
Aurrekoaz gain, bestaldetik,
txirringaren erabilera
ren aukerak dira Gasteizen aztertu etabultzatu beharrekoak. Gure hiriaren orografiak txirringaren erabilerarako aukera paregabeak ematen ditu eta, beraz, txirringa-bideen planifikazioa eta gauzatzea zaindu beharreko kontua da.
Leave a Comment