KOMUNIKAZIO BULEGOAOFICINA DE COMUNICACIÓNErrektoregoaSarriena auzoa, z/g48940 LeioaT: 94 601 20 65 / 94 601 34 53bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es
Deialdia
2012/07/16
Hizkuntza aniztasunaren erronkak aztertuko dituBizBAK ikastaro batek
Kolonbiako eta Mexikoko kasuak erakutsiko dira eta Jon Landaburuhizkuntzalari prestigioduna izango da irakasleen artean
(Abandoibarra, 3)
“
Hizkuntza
aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak”.
izenburuko uda ikastaroa egingo da.UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen
UNESCO Katedrak
antolatuta,
BizBAK
programabarruan, Kolonbia eta Mexikoko jatorrizko hizkuntzetan adituak parte hartuko dute, besteak beste,
Javier López
(Mexikoko Instituto Nacional de LenguasIndígenas, INALI-ren zuzendaria) edota
Andoni Barreña
(Salamancako Unibertsitateko irakaslea).Ostiralean, arratsaldeko 13:00etan,
omenaldi bat eskainiko zaio Jon Landaburu
hizkuntzalariarieta UPV/EHU Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako ohorezko kide izendatuko dute.Jon Landaburu, euskalduna, frantziar eta kolonbiar herrikidea, Kolonbiako hizkuntzetan aditurikhandienetarikoa da. 40 urte baino gehiagoko ardura profesionala eta konpromezu pertsonala eskainidu Kolonbiako herri indigenen hizkuntza eta kulturen ezagutza eta biziberritze lanetan, eta ondorioz,bertako hizkuntza aniztasunaren babesa eta sustapenerako funtsezko pertsona bihurtu da.Munduan oraindik hizkuntza asko (6000?) hitz egiten dira baina desagertze arriskua geroz etahandiagoa da. Mende honetan erdiak baino gehiago desagertuko direla diote adituek. Kolonbia etaMexiko, hizkuntza aniztasun horren adibide esanguratsuak, aztertuko dira ikastaro honetan. Herrialdehaietako hizkuntzen egoera eta bertako hizkuntza erkidegoak nolako biziberritze ekimenetan dabiltzanezagutzeko aukera aparta izango da. Euskal Herritik ere begiratuko zaio bertako eta Amerikakohizkuntza aniztasunari.Ikastaro hau UPV/EHU Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu du.