Document Information
203 Reads | 0 Comments
Description
Airearen kutsadura eta osasuna. Pertsona guztiok dugu
aire garbia arriskurik gabe arnasteko eskubidea. Frogatuta dago kutsadura atmosferikoak kalte larriak egiten dituela osasunean eta ingurumenean. Kaltetuenak, umeak, zaharrak eta arnasbideko gaixotasunak pairatzen dituztenak dira.
Kutsadura atmosferikoaren oraingo mailek 370.000 heriotza goiztiar eragiten ditu Europar Batasunean, 16.000 Espainian.
Arazoa nondik datorren? Trafikoaren isurpenetatik, industriatik eta berogailuetatik. Autoak dira kutsaduraren eragile nagusia, eta hiri
handietan biziki kezkatzeko moduan handitzen da arazo hori.
Aireak kalitate egokia izango badu, herritarrok une oro
jakin beharko dugu arnasten dugun airea nola dagoen
eta, orobat, ekintza-planak ezarri beharko dira
kutsadura jaisteko.
10 Pages