HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK IKT berrien inguruko txostena
1-SARRERA
Lanari ekiteko nire burua aurkeztu gura nuke eta lanaren nondiknorakoaren zergatia azaldu. Haur Hezkuntzako ikasle bat naiz, Lara Lizarribareta 20 urte ditut. Tolosaldeako herrixka txiki batean bizi naiz, Berastegin alegia.Aurten nire azken urtea da eta bigarren practicuma egin ondoren,hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak ikasgaian, practicuma igaro dugunikastetxeko IKT berrien inguruko txosten bat egiteko eskatudigute. Nik, praktikak ez ditut hemengo ikastetxe bateanigaro, EHUk duen programa baten bidez Donostiako GKEbatekin akordio bat sinatu eta Dominikar ErrepublikakoBatey batean egon naiz, beste ikaskide batekin. Batey bat,herrixka txiki bat da, non bertako bizi baldintza egoerak osokaxkarrak diren. Egon naizen ikastetxea, hezkuntza ofizialetik at aurkitzen da,honela hezkuntza ofizialera joateko txikiegiak diren eta dokumenturik ez duten(dokumentu ofizialik gabe ez baitute hezkuntzarako aukerarik) haurrei zerbitzubat eman nahian. Jakina denez, bertan ezinezkoa zaigu inolako teknologiaaurkitzea eta arrazoi horregatik, ezin izan dut nire praktiken ingurukoikastetxearen txostena egin. Beraz, txosten hau egiteko aukeratu dudanikastetxea nire herrikoa izan da, bi arrazoi nagusiengatik: Bata, uste dudalakoedozein ikastetxeetan ez daudela prest ezezagun bati informazioa emateko etaseguruenik nahiko informazio eskasa jaso ahalko nukeelako. Ni txikitan herrikoeskolan ibilia naizenez eta zenbait irakasle berdinak direnez, beraien arteanzuzendaria, erraztasuna izango dudalakoan nago. Eta bestetik, aurreragoaipatuko dudan bezala, Berastegiko eskola Europa mailako proiektu batenbarruan sartua dago, “leader plus” edo antzeko zerbait. Proiektu honek,landetako ikastetxeei diru-laguntza bat ematen diote hiru urtez, ikastetxea IKTberriez sustatzeko. Eta aukera bikaina iruditu zitzaidan lan honen mamirako.
3
Leave a Comment