/  2
 
 
NOLA ESAN ME GUSTARIA EUSKARAZ:
Hona hemen gure hizkuntzan sartutako beste erabilpen berri bat, erdarazko “me gustaria”kbultzatutakoa: Jatea gustatuko litzaidake Joatea gustatuko litzaidakeEgia esan, ezin uka daiteke hau gero eta zabalduago dugula gure artean, baina hurrengoadibideetan ikusiko dugun bezala, usadioaren kontrakoa da eta neurri berean aztertu beharrekoa.Euskarak esanahi hori adierazteko beste baliabide batzuk ditu:
1.(Aditza) + nahi izan (gura / gogo) + geroaldi hipotetikoa
Ez nuke hil nahiZurekin bizi nahi nukeEz nuke Malagara joan nahiZuk kantatzea nahi genuke
No me gustaría morirme2.Aditza + geroaldi hipotetikoa (batez ere galderetan)
Palaz arituko zinateke?Izozkirik jango genuke?Herrira itzuliko nintzateke
¿Te gustaría jugar a pala?3.(Pozik, gustura...) + aditza bera + geroaldi hipotetikoa
Gustura itzuliko ginateke EvoraraPozik egingo nuke horiGustura edango nuke garagardo batPozik joango nintzateke zinemaraNos gustaría volver a Evora
4.Baldintza hipotetikoa
Aberatsa banintz...Bere sasoia banu...Ahal banu, esango niokeBukatu baino lehen, bi ohar egin nahi nituzke:1.Esandako guztiak ez du zer ikusirik erdarazko “me gusta” kasuarekin, hots modu erreal batezondo erabilita dago:Irakurtzea gustatzen zait Telebista ikustea gustatzen zait2.Beraz, noiz eta nola erabili behar da ditxosozko “gustatuko litzaidake” hori? Agi denez, jatekoedo dastamenarekin zer ikusia duten kasuetan erabil daiteke, adibidez:Babarrunak probatuko bazenitu, gustatuko litzaizkizuke
1

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...