You are on page 1of 3

PARTE HARTZEAREN INGURUKO PLANTEAMENDUA BILDUKO HAUTETSIENTZAT 2012-2015 TARTERAKO 1.

SARRERA Proposamen honek 2011-2015 legegintzaldirako Parte Hartzearen inguruan Bilduko hautetsiekin egin beharreko ibilbidea jasotzen du. Hasierako planteamendua,gainontzeko gai sektorialekin egin den bezalako formazio-mintegia antolatzea izan bazen ere, gaiaren inguruko hausnarketa egin ondoren proposamen zabalagoa eta osatuagoa egiteko beharra ikusi genuen. Bilduren egiteko modua ezaugarrituko duen elementu nagusietako bat,besteengandik bereiziko gaituena eta eraldaketa sozialean lagunduko diguna PARTE HARTZEA izango da.Hala esan genuen eta halaxe egingo dugu. PARTE HARTZEA esan bezala,egiteko modua da.Gestio demokratiko eta gardena bermatzen duena.Eta horrexegatik egiten dugu Bildutik Parte Hartzearen aldeko apustu irmoa. Honetaz gain,kontuan izan behar dugu Bilduk egoera desberdinetan hartzen duela parte instituzioetan:Kasu batzuetan erakundeak kudeatzen ditugu GEHIENGO OSOz,beste hainbatetan GUTXIENGOAk osatzen du Gobernua eta bada OPOSIZIOAn gauden herririk ere. Gehiengo osoz gobernatzen dugun kasuetan Parte Hartzeak demokraziaren aldeko gure apustua indartzen du,guztiz.Gutxiengoan gauden kasuetan lehen esandakoaz gain,gehiengoa den oposizioaren aurrean herritarren babesa eman dakiguke.Ezinbesteko tresna oposizioarekin konpartitzen ez ditugun hainbat helburu erdiesteko orduan.Azkenik,oposizioan gauden herrietan herritarrekin batera eraiki behar dugu gobernuaren alternatiba. Esandakoak ondorio garbi batera eraman gaitu:Parte Hartzea gure kudeaketaren oinarrietako bat izan behar badu,mintegi bat egitea lagungarri izan daitekeen arren,ez da nahikoa izango hiru urtetako kudeaketa-eredua aldatzeko.Ibilbide oso bat behar dugu. 2. HELBURUAK Proposamen honetan jasotzen den ibilbidearen helburuak honako hauek dira: Bilduko hautetsiek parte hartzearen garrantzia barneratzea. Gauden egoera desberdinetan parte hartzea nola bideratu lantzea. Parte hartzerako tresna instituzionalak ezagutzea eta ezaugarritzea. Parte hartzea dinamizatzeko teknikak ezagutzea. Beste herrialde batzuetako esperientziak ezagutzea. Bilduren parte hartzearekiko konpromisoa jendarteratzea. Lau urteren buruan jendarteak Bilduren parte hartzearekiko jarrera errekonozitzea. 1

Blduren baitan elkarrengandik ikastea.

3. ILDOAK Goian aipatutako helburuak lortzeko honako lan-ildo hauek proposatzen ditugu: Mintegiak: Urtean Hego Euskal Herriko hautetsientzat bi mintegi aurreikusten ditugu:Apirilean-maiatzean bata eta urri-azaroan bestea.Guztira,6 mintegi. Aurreikusten diren gaiak: -Parte Hartzea Zergatik eta Zertarako. -Nola gauzatu Parte Hartzea egoera ezberdinen arabera. -Parte Hartzearen inguruko ordenantzak. -Parte Hartze Batzordeak. -Parte Hartzearen zeharkakotasuna:Barrura nahiz kanpora begira. -Parte hartzearen inguruko esperientziak trukatzea. -Hautetsien interesekoak izan daitezkeen bestelako gaiak. Lehenengo mintegia 2012ko apirilean egingo genuke aurreikusitako lehenengo bi gaiak landuko genituzke. eta zerrendan

Mintegiak modu partehartzailean garatuko dira eta 5 orduko iraupena izango dute. Jardunaldiak: Urtean behin Bilduk gobernatutako erakunderen batek Parte Hartzearen inguruko jardunaldi irekiak antolatzea proposatzen dugu.Ondo legoke 4 jardunaldi egitea herrialdeko bana. Jardunaldi hauek hautetsiei eta teknikariei zuzendutakoak izan daitezke eta Parte Hartzean adituak direnek bideratutakoak. Honetarako,herrialde bakoitzean antolatzeko egon daitezkeen aukerak aztertu beharko genituzke eta herriekin harremanetan jarri bideragarri ikusten duten jakiteko.Ondo legoke jardunaldiak antolatzen dituzten erakundeek Parte Hartzean oinarritutako esperientziak izatea. Ekimen Berezia: Bilduren Parte Hartzearen aldeko apustu irmoaren eszenifikazio nagusia litzateke.Nazioarteko jendea ekarri,hemengo esperientziekin tartekatu eta praktika eta konpromiso politikoa barnebilduko lituzkeen ekimena litzateke.2014an, maiatza-ekainean, egitea proposatzen dugu.Gure erakundeek Parte Hartzearen inguruko ibilbidearen zati bat eginda daukatenean eta honek zilegitasuna ematen digunean konpromiso politikoa eszenifikatzeko eta berresteko. 2

Aholkularitza: Alde batetik,dinamizazioa teknikarien lana bada ere hainbat kasutan hautetsiei egokituko zaie Parte Hartzea antolatzea eta baita dinamizatzea ere. Bestalde,herri txiki-ertainetan ez da baliabide teknikorik egoten arlo honetarako eta honek esan nahi du hautetsiek dinamizatzaile papera bete beharko dutela. Gainera,Parte Hartzearen gaia zeharkakoa izanik eta gaiak orokorrean nola kudeatzen diren zehazten duenez,ezinbestekoa da gure hautetsiek gutxieneko gaitasun dinamizatzailea eta harremanetarako nolabaiteko estiloa izatea. Mintegien bidez formazioa jasoko duten arren,ezinezkoa da soilik mintegiez baliatuta dinamizazio eraginkorra bermatzea. Honetarako Parte Hartzean adituak eta arituak diren Bilduko hautetsien eta Bildurekin ideologikoki bat egiten duten teknikarien sarea antolatu behar da.Geografikoki banatuta,hautetsientzat erreferentzia izan daitezen eta Parte Hartzean lan egin behar dutenenean hautetsiek nork aholkatu izan dezaten. 4. BALIABIDEAK Sistematizazioa: Bilduren webgunean tresna bat garatu behar da egindako esperientziak eta garatutako ekimenak jasoko dituena. Esperientziak sistematizatu egin behar dira.Fitxa bat prestatuko genuke esperientzia guztiek informazio bera jasotzeko eta webgunean esekiko genituzke guzion eskura egoteko. Honekin egindako guztia nola jendarteari nola erakusten diogun planifikatu beharko genuke. Nazio Mailako Lan Taldea: Proposamen hau guztia aurrera eramateko Lan Talde nazionala osatu beharko genuke.Lan Taldean herrialde guztietako kideak egon beharko lirateke. Lan Taldearen egitekoa litzateke: Mintegiak prestatzea Jardunaldiak kooordinatzea Aholkulari Taldea osatzea eta koordinatzea Sistematizazioa antolatzea Aholkulari Taldea: Geografikoki banatutako jendea beharko genuke aholkulari-lanak egiteko. 3

You might also like