• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
ENPLEGU POLITIKA
Gobernu guztien helburuetako batzuk dira enplegua sortzea eta langabetuak babestea,langabeziak sortutako kostu sozialak leuntzeko. Helburu horiek lortzeko neurri desberdinak hartzendituzte: lan eskaria eta eskaintzaren gain eragiten dutenak, pertsonen prestakuntza eta formakuntzaridagozkionak, eta langabetuei ematen zaizkien prestazio eta dirulaguntzei dagozkienak. Hala ere,ekonomilariak ez dira bat etortzen neurri eraginkorrenak zeintzuk diren erabakitzerakoan.
Lan eskaintzari dagozkion neurriak 
Neurri hauek aktibo kopuruari eta lan merkatuko malgutasunari eragiten die. Helburu bikoitza dute. Alde batetik, biztanleria aktiboa murriztu, langile batzuei lan merkatutik ateratzeaerraztuz edo besteei sarrera mugatuz. Bestalde, merkatuan dauden lanak banatzen saiatzen dira.Konkretuki, biztanleri aktiboa murriztu daiteke aurrejubilazioen bidez, horrela zaharragoak diren pertsonek beraien lanpostua gazteagoei uzten die edo derrigorrezko hezkuntza luzatzen da etalan merkatuan sartzeko gutxieneko adina igotzen da, horrela gazteek ikasten jarraitu behar dute lan bila hasi ordez. Neurri hauek ez dituzte lanpostu berriak sortzen.Merkatuan dauden lanak banatzeko, lanorduak murriztu daitezke( ordu gutxiago lan egin pertsona gehiagok lan egin dezaten), edo aparteko orduak edo ordu extrak kentzea eta baita pertsona batek lanpostu asko edukitzea(pluriempleoa) ekiditea ere. Aldi baterako lanaldia edo lanaldi partziala bultzatzen dira, udan lan egin nahi duten ikasleei edo eguneko ordu batzuetan bakarrik lanegin nahi duten pertsonei lan merkaturako sarrera errazten zaie.
Lan eskarian eragiten duten neurriak 
Ekoizpen jarduera indartzea dute helburu, enpresek eta Sektore publikoak lanpostu berriak sor ditzaten.Adibidez:
Lanpostu berriak sortuko dituzten inbertsio publikoak egitea.
Enpresa txiki eta ertain berriak sortzeko laguntzak ematea, zergak murriztuz, edo enpresei bestehainbat pizgarri eskeintzea merkatuan diskriminatuak dauden taldeetako(emakumeak, elbarria,titulazio gabeko gazteak, ...) pertsonei lana eman diezaiten lortzeko.
Informazio eta Formakuntzan hartzen diren neurriak:
 Neurri hauen helburua lan merkatuak dituen eskakizunetara langileak prestatzea da, langileek lanmerkatuak eskatzen dituen baldintzak bete ditzaten formakuntza ematen zaie eta baita enpleguari buruzko informazioa ere. Garrantzitsuenak dira:
Lan eskaria eta lan eskaintzaren arteko bitartekaritza eraginkorra egiteko zerbitzuak bultzatzea.Hau da, lan bila dabilen eta lana eskaintzen duen pertsonak elkarrekin harremanetan jartzea, horrelalanpostuak eskatzen dituen ezaugarriak dauzkan pertsonari lana emateko. Zerbitzu hauek lan biladabiltzan pertsonei informazioa ematen dite, bideratzen ditu eta aholkatu ere bai. Bestalde,langabetuei beraien enpresa propioa sortzeko, langile autonomoak bezela lan egiteko, languntzateknikoa eta aholkularitza ematen zaie. Adibidez, E.A.E. Zerbitzu hauEGAILANek eskaintzen du,eta eskualde guztietan daudengarapenekoagentzietan ere bai.
Pertsonei lanbide hezkuntza errazten zaie. Adibidez, C.I.Pak Centros de Integración profesional,escuelas taller , etab....Hauek lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat daude zuzenduta.
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...