You are on page 1of 3

POTO Poto: iz. [poto egin, porrot egin] 1.

Bertsolariak oin berbera esanahi berberaz bertso batean errepikatzean egindako hutsa. Sin: ad. [poto egin, porrot egin] Bizk. erreka jo, pikutara joan, porrot egin, toton egin, txulut egin, poto egin Heg. errekaratu Ipar. gopor egin, turrut egin, kilimon egin. 2. Nik, Miren, Danelekin birritan eginiko hanka-sartze barkaezina. Egarria ito nahi izan nuen arrasti hartan. Ez nengoen oso ziur, baina, ondorengo minutuetan ene buruari prestatzea otu zitzaidan laranja zuku hura nahikoa izango ote zen ala ez. Izan ere, egarri soilik baino, Danelen egarri nintzen. Bai, onartzen dut: Danelen egarri. Ez naiz egiari bizkar emateko bezain harroa, inondik ere. Ezta egiari aurre egiteko bezain ausarta ere, dena ere esan egin behar da. Julio Sotori bere neskaren Haatik, kontua da, arratsalde hura hautatu nuela asteak nire barruan gurasoak ezagutzeko garaia sastaka zerabilzkien mozorroa itotzeko. Horretarako, ordea, laranja zukua heldu zaio. Sebastian Lizaso baino zerbait gogorragoa beharko nuela argi aski geratu zitzaidan, eta aipu da aita, hau hasiz txandakako edalontzia hustu eta airez bete bezain pronto, hozkailuaren gainean ondo ezkutuan nuen botilari eman nion nagusitasun osoa, bere misioa bete bertso-saioarekin. zezan konfiantza osoa eman niolarik. Nire alabarekin Egongelako telebista agurtu nuen urguriaz. Ez, ez nuen kalera irteteko zabiltza jo ta ke. apetarik. Gainera, Malenen gonbitari uko egin nion dagoeneko, eta ez Gure panpoxa ez dut nintzen ausartzen zinera joateko plan horretarako baiezkoa ematen. emango hain merke. Mugikorreko mezu hari begira geratu nintzen lipar batez, erabat tontotuta. Ta bota erantzuna Lagunek euren bizitzan zekusaten zortearekiko jeloskor aurkitu nuen ene galderaren truke: burua. Ez. Atoan nire gogamena jeloskortasun hura ahaztera behartu nuen. nafarra eta fina Ez horixe, ez diet bekaitzik. Zertarako nahi nituen nik senar perfektua eta bi izan al liteke? seme-alaba? Ezta erotuta ere! Nor engainatu nahi dut, baina? Hori ez zen horrela une hartan, eta ondotxo dakit orain ere. Ai, zeinen polita den zure erregina, Telebistarekin nuen hitzordua arrats hartan, nahiz eta hobe izango dudan bere ezpain moratu hasieratik onartu iraganarekin ere hitzordua izan banuela. Aitzitik, ez ta begi urdina. edonolakoa, iragana iraganean gera zedin eskatuko bainion nire lagun Begirada bat bota zaharrari. Unatuegi nengoen bizitza hari jarraipena idazteko. Nobelari zaidazu, jakina amaiera eman eta beste berri eta erabat ezberdin batekin hasteko unea ta ikusiko nauzu zen. nafarra ta fina. Begiratuta duzu dezente Anita, nire alabak hori esaten daki ta, baina behin entzun nizun bertso bat polita, esan zaidazu zein den lehen zendun Rosita. Pixkatxo bat lasaitu behar genuke biok. Rosita izeneko behor bat Juliok, baina lasai zureari kasu egingo diot ta rosita pila bat emango dizkiot. Galdetu ta erantzun gabiltza jo ta su. Orain jarriko dizut nahiko konpromisu, Rosita ta behorrak zuk omen dauzkazu onddotara joateko utziko al didazu? Horrela, soa pantailako pertsonaietan zentratu eta besaulkian jesarri nintzen, lasai. Bi astez mahaitxoan pausaturik, hautsa hartzen utzi nuen zirriborroa hartu nuen esku artean, eta testua irakurri nuen arreta handirik gabe, nire gogoaren beste erdia telebistan baitzegoen, literalki ia. Goierri Telebista; Beasaingo Usurbe antzokian izandako bertso-saio aparta; Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Jon Maia eta Julio Soto bertsolariak eurenean. Idaztearenak itxaron zezakeela eta arretaren ehuneko ehuna eskaini nion saioari, betidanik izan bainaiz bertsozale porrokatua. Behin baino gehiagotan esna geratu izan nintzen Danelekin batera gaueko ordu txikiak arte, bertso-saioak behin eta berriz ikusten. Haren laztan amoroskiak. Nire barre xerloak. Erraietan gorde zitzaizkidan denak ere. Hori izan zen nire lehen hutsegitea, Danelekiko maitasuna erraietaraino heltzea bideratzea, onartzea. Halaber, hura betiko izango zela onartzea. Hura izan zen gure lehen bertsoari ezarri nion errima. Akatsak onartzea izaten ei da hauek konpontzeko lehen pausoa. Ez zen gutxi, nik lehen pauso hori eman bainuen, bederen. Mahaitxo txikiari gailentzen zitzaion telebistako pantailarantz zuzendu nuen begirada enegarren aldiz. Bertan gori-gori ziharduen bertso-saioak, une hartan bertso-elkarrizketan funtsatu zena.

Behorrak hihihihi ta zakurrak zaunka, ta ni baserri aldean erdi astronauta, hartu zazu behorra segi zazu, aupa! Zure alabak ere onddo ona dauka. Beraz lehendik probatu duzu zeregina, zure erantzunetik da gauza jakina, ta osatzen duzue bikote gordina: bat onddoa da eta zu gibelurdina. Elkar maitatzekotan, bai, jaio gara gu, ta gibela urdina ta zenbat akordu. Urdina zure alabak ta ni moduz modu. Kolore horretako bizitza izango du. * * *

Oraindik ere eskuan neukan botilari hurrupa egin nion. Egarria itotzen hasia nintzen dagoeneko. Bertsolarien ahotik irteten ziren hitzei erreparatzeari ekin nion. Ironia ugari, eta bertsotan lortzea zaila den zerbait: umorea. Une hartan eskertu nuen umore kutsu hura, barre egiteak on egin zidala uste dut eta. Egoera kuriosoa aitaginarreba eta amaginarrebekiko lehen hartuemanarena, bai horixe. Gogoan dut oraindik Danelen gurasoei egin genien lehen bisita. Ez, barkatu, nire psikologoak ez dit uzten Danelen inguruan hitz egiten. Ez nire psikologoak eta ez nire buruak. Sentitzen dut, baina iragana bere horretan utziko dut, ez baitut orain hizpide dudan arrats hartara itzuli nahi. Nahiago geroa eraikitzen jarraitu eta oraina bizi, egun egiten ari naizen lez. Miren Barandiaran. Idazle, olerkigile eta bertsolari. Horixe naiz ni. Baina naiz, noizbait ere izan nintzelako. Eta horrek, inkontzienteki bada ere, iraganera bultzatzen nau etengabe. Hauxe izan zen, hain zuzen ere, Danel sortzera eraman ninduena. Horrenbeste maitatu izan nuen hezur-mamizko Danel, ezen ez bainuen harremanaren amaiera onartu. Hainbeste irrikatu izan nuen iragana gorpuzteko ahaleginean sortu nuen nire Danel, hezur-mamizkoaren pareko, idatziz baina. Nire nobeletako protagonista berriarekin olgeta egin nuen nire irudimenezko istorioetan, eta orduan iraganean gorde nuen Danelekin bizi izandakoak esleitu nizkion Danel berriari. Itsuturik geratu nintzen. Itsutu egin ninduen, hobeto esanda. Ez nuen errealitatea ikusi izan nahi, eta betikotasunean galdu nintzen, dimentsio amaigabe hartan. Ahaleginak ahalegin, hutsalean geratzen zen handik irteteko grina oro. Izatez, ez zegoen handik irteteko grinarik. Nahiago izan nuen Danelekin harrapatuta geratu egiari aurre egin baino. Eta ezin da ona izan ametsetan harrapatuta geratu eta bizitzeaz ahaztea. Bizitzeaz ahazten bazara, ez baitzara. Eta ez bazara, ezingo baitzara izan. Bi egun ziren hau ulertu nuela, Malenek gomendatu zidan 'Sofiaren Mundua' liburua irakurtzea erabaki nuenean, honen gomendio baino, agindu zirenei men eginez. Ados, hasiera batean udazkeneko hostoren bat edo beste zanpatzeko baino ez nuen erabili, horren da lodia, izan ere. Baina ni idazle nintzela gogoratu nintzen, Miren Barandiaran. Idazle, eta irakurle. Horrela, Sofiaren bidaiari ekin nion. Eta gogoetak deitu barik agertu zitzaizkidan. Nor naiz? Nondik nator? Nora noa? Oldoztu eta oldoztu, horrelaxe pasa nituen gauak nola egunak. Oldozten, arratsalde hura igaro nuen bezalaxe. Ezin ekidin nezakeen, inondik ere, nire burura heltzen ziren galdera haiei erantzuna bilatu nahia. Eta, erantzun horien artean, bertsoek egongelako isiltasuna apurtzen zuten bitartean, neuk sortu nuen Danelez berriro maitemintzea izan zela nire bigarren akatsa ulertu nuen. Ulertu nuen, baita ere, maitasuna biren kontua dela. Baita ez genuela musurik izan ere. Gure maitasuna musuan zigilatzeko aukerarik ere ez. Urte haietan argitaratu ziren nobeletako orri haiek zipriztindutako tintak marraztuko zuen musuren bat edo beste, apika. Baina ez zegoen bion sentimendurik. Paperek ez baitute sentimendurik. Ezta tintak ere. Horiek ez dira izan, ezta izango ere. Horiek denbora zehatz batean baino ez dira geratzen, betiko harrapatuta. Katamaloa baino ez zen gure maitasuna, eta azkenean ulertu nuen. Bigaren aldiz egin nuen akats bera. Birritan maitemindu nintzen Danelekin. Birritan erabili nuen errima nire bertsoan. Poto egin nuen.

Sustrai Colina, alaba, eta Jon Maia, ama, sukaldetik guztia entzuten egon dira. Maia hasiko da bertso-saioarekin, txandaka. Jesus, Maria, Jose! Que fuerte, que fuerte! Adrenalina igo zaigu derrepente. Zein da, ba, mutil hori hain tonto, hain merke. Nafarra ta normala, izan al daiteke? Nafarroan normala bada hainbat jende, nahiz ta zuek juzgatu oso diferente. Galdera zuri bueltan, ama, derrepente: Azpeiti hartan normala izan al liteke? Gero behorrarena, ene, ze istori. Mutil hau pinun baten puntatik erori. Asto bat badaukat nik, zuk aitatzat tori, ez diot gomendatzen behorrik inori.

Nahiz behorrak aparte utzi arrastian eta ez diren kabitzen famili argazkian. Pinutik erori zen Julio, angustian ta ene zer egin zidan pinuan azpian! Gozatu al zenuten pinuan itzala, uste dut lotsagabe handitxoa dela. Zure onddoarena, aibala, aibala! Seguru berak ziza hori bat daukala. Nire mutila dugu parte onekoa, gorputz altukoa da, zaku mehekoa, ziza hori bat du, bai, ta ez kuletroa, baina asko gustatzen zait ziza revueltoa. Revueltoa neu nago nahi baduzu jakin, ez dezagun zizarik geurean irakin. Horiek gustura daude berriketarekin, ibili daitezela biak elkarrekin! Ama, antzeman dizut malko bat begitan. Horren gaizki zeundenik ez nekin, egitan. Egia al da zaudela haize irrikatan? Aitaz nazkatuta ta nire inbiditan.

Bertsoetako istorioek aurrera egin zuten telebistan. Bertsolari horiek, ostera, ez zuten poto egin. Aldiz, aparteko bertsoz hornitu zuten nire arratsa. Sustrai Colinak amaitu zuen bertso-saioa, eta, orduan, telebista itzaltzeko aprobetxatu nuen unea besaulkitik jaikiz, inertziaz. Zirriborroan zentratzea erabaki nuen berriz. Danel zendu zedin baino ez nuen gogoan. Horixe zen irtenbide bakarra: izan zena amaitu eta izatea, gero izan ahal izateko. Bolaluma eskumako eskuan, orria tinta beltzez zipriztintzeari ekin nion, taxuz, baina. Une batez nire buruan ezezko fier bat sumatu nuen, bolaluma paperetik aldentzea behartu ninduen inpultsu bat. Ez nion kasurik egin. Ez nion kasurik egin nahi. Ez nuen hirugarrenez errima bera erabiliko. Ez nuen poto egin gura berriz. Zirriborroaren azken hitzak plazaratu nituen. Sentitzen dut nire nobelasorten jarraitzaileengatik. Aitzitik, ez diot nire ongizatea kapitalismoari salduko.Heliozentrismoa bera ere pikutara bidali beharra badaukat ere. Bolalumak marraztu zuen azken hizkia, eta hau orritik jaso nuen. Ez daukat argi oraindik ere zer sentitu nuen. Amorrua, tristura. Ideiarik ere ez. Ez nintzen negarrez hasi, nire harridurarako. Lasaitasuna. Bai, hori sentitu nuen. Askatasuna ere bai, hein handi batean. Izan nintzela sentitu nuen, nintzela, eta, beraz, izango nintzela. Mahai txikiaren gainean piztu nuen eta minutu gutxi haietan kontsumituko zen kandela haren kea desagertzen zen bezalaxe, arrats hartan desagertu zen Danel nire bizitzatik, nire gogotik. Baina jakin ezazu orain, Danel, bihar bertan Berrian argitaraturik topatuko duzun artikulu luze hau ez dela zurekiko gorde dudan amorruagatik, ahaztu dut sortu zenidan mina. Izan ere, orain banaiz, eta izango naiz. Eta izango naiz, Enekorekin, bere ziza revueltoa zurea baino gogokoago baitut. Eta, jakin ezazu, berriro ere, ez nagoela zurekin haserre. Aldiz, eta hau ere zurekin haserre ez nagoelako diot, nire psikologoaren ustearen aurka, baina, pinuaren itzala zurekin baino gehiago gozatzen dudala berarekin. Baina ez nago haserre, hori argi gera dadila.

You might also like