You are on page 1of 2

Aintzineko Santiago bide atzendua La Verdad, 2012-11-23 Bide anitz badira zerura fateko eta Uharte Arakilgo Zamartzen

dagoen Santa Maria eliza erromaniko xarmantain ondoan iazko eta aurtengo udan egin den indusketan ikusi ahal izan dugu horietariko bat: Donekariena. Donekari izenaz deitzen ziren eta oraino ere Luzaiden eta Orreaga aldean deitzen zaie Santiago bidea egiten duten peregrinoei. Dantek idatzi zuen "Vita nuovan" erraten du badirela <hiru modu deitzeko Jaungoikoain zerbitzura doazen jendeei: "palmeroak" itsasoz bertze aldera doazenak dira, handik anitzetan palmaondoa ekartzen dutela; "romeroak", erromesak gurean, Erromara doazenak dira eta "peregrinok" Galiziara doazenak, Santiago bertze apostolu guziak baino urrunago izan baitzen hilobiratua...> Santuagatik "santulari" deitzen ziren Seguratik Zalduendora fateko bidea aukeratzen zutenei eta aixtian aipatu bezala "donekari" pirinioan. Uharteko Zamartzen edo San Markosen nahiago bada, hainbat donekariren hilobiak ageri dira bakoitzak bere "kontxa venera" soinean zeramala; ederrenean, bordona edo makilaren burdinezko punta luzea bertze detaile batzuekin batio (orai dela mila urtekoa). Bide zahar hau, lehenago erromatar galtzada izan zen eta beretik ere etorri zen gurera Jaungoikoain maitasuna, askatasuna, kristautasuna, abantzu duela bi mila urte. Zazpirehun urte geroago Santiago bidea zen, ezbairik gabe Nafarroako Santiobiderik zaharrena, sarrazenoen inbasioagatik lehenbizikoa eta agian ibiliena, X. mendeko erdialdean Santxo Gartzes lehena erregeak Naxeran barna bidea egokiro zabaldu zuen artio. Bidean erromaniko bitxi ederrak ikus daitezke, hala nola, Larumbeko eliza, garaietan donekarien bilgune izan zena, ziuraski Basaburua, Atez, Ultzama eta abarretik faten zirenena, Muzkiz eta San Bartolome ermitako lepoa zeharkatuz. Eta Santiago Itsasperrikoa, Zamartzeko Santa Maria, aterpe eta ospitale zuena, Iturmendiko Aitzaga... Alba (Alaba) aldera iraganez eta handik Burgos, Leon eta Santiago. Eta goian dagoen San Migel goiaingerua atzendu gabe euskaldunen zaindari izan baitzen VIII. Mendetik aitzinera. Hiru Santiobide agertzen dira ongi seinalizaturik Nafarroan, Orreagakoa eta Baztangoa Iruean batzen dira eta Garesen elkartzen dira biak Aragoitik heldu denarekin. Arakilen barna daiena ezta agertzen zaharrena izanagatik eta zalantzarik gabe politenetarik bat izanagatik ere. Uste dugu beraren gaineko informazio gehiago bilatzea ongi legokeela eta hori egin ondoren seinalizatzea kristau ondare historikoa delako eta fede-bidea baita. Elizako jendeak egitea komenigarri litzateke. Garai haietan eta bide honetan Nafarroako Eliza Katolikoak ospitale eta aterpeak eraiki eta mantendu zituen. Apezak eta inguruko herrietako kristauek katekesia ematen zuten, eta mezak, hileta elizkizunak, gaisoak sendatzen aritzen ziren, azken batean,

Jainkoaren erreinua eraikitzen zuten. Arakil eta Sakana Burundako kristauak zirenak, eta nola ez, pastu eta egon ziren donekariak zeruan boztuko direlakoan gaude. BAZTAN

You might also like