2
SARRERA
Europako Kontseiluaren eginkizunetako bat hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzareningurukoa da. Ekarpen ugari egin ditu alor horretan etengabe eta horren adibide batazaltzearren, hizkuntzen irakaskuntzarako mugarri izan zen proiektu bat aipatu behar da: 70kohamarkadan Atalase Maila definitu zuenean edozein hizkuntza ikasteko eta irakasteko orduanikaslea hizkuntza horretan gutxieneko trebeziaz moldatzeko lortu behar zituen ezagutzak etatrebetasunak definitu zituen.Azken urteotan hainbat eta hainbat aldaketa jasan du Europak arlo guztietan (politika,ekonomia, moneta...). Erabateko aldaketak izan dira kasu askotan eta, zalantzarik ez dago,horien eragina aipatu arloak gainditu egiten dituela eta, besteak beste, alderdi linguistikoan etakulturalean duela isla.Aldaketa eta eragin horien ondorioz, Europako Kontseiluak hainbat printzipio nagusi garatu ditukulturaz, hizkuntzen ikaskuntzaz eta irakaskuntzaz. Hona hemen garrantzizko batzuk (2001):
§
Europako kultura eta hizkuntzen ondarea balio handiko baliabidea da, babestu eta garatubeharrekoa, eta ezinbestekoa da hezkuntzan ahaleginak egitea aberastasun hori, orain artebezala komunikaziorako oztopo izan ordez, elkar aberasteko eta ulertzeko tresna izandadin.
§
Europako hizkuntza modernoak hobeto ezagutuz, elkar ulertuz eta elkarlanean arituz,aurreiritziak eta diskriminazioa alde batera baztertuz, eta ez bestela, lortuko dira ama-hizkuntza desberdinak darabiltzaten europarren arteko komunikazioa eta harremanegokiak, hau da, Europa barruko mugikortasuna.
§
Europako estatu kideek batasun handiagoa lor dezakete hizkuntza modernoen ikaskuntzaneta irakaskuntzan politika nazionalak erabili edo prestatzeko, baldin eta politika horiekelkarlanaren eta koordinazioaren bidez finkatzeko hitzarmen egokiak lortzen badituzte.Printzipio horiek betetzeko asmoz, hainbat eskakizun eta neurri jarri dira martxan azkenurteotan. Horien guztien lorpenerako lan-tresna nagusia, dudarik gabe, Europako Kontseiluak2001ean argitaratutako
Erreferentzi Marko Europar Bateratua, Hizkuntzen ikaskuntzarako,irakaskuntzarako eta ebaluaziorako
(EMEB) izeneko dokumentua da. Beste maila batekoa badaere, ez du garrantzia gutxiago, lan-tresna horretatik eratorritako eta Erreferentzi markoarenondorio zuzena den beste baliabide batek:
Hizkuntzen Portfolio Europarra
(HPE).EMEBk, tituluan adierazten duen bezala, hizkuntzen ikaskuntzarako, irakaskuntzarako etaebaluaziorako marko orokor eta bateratu bat eskaintzen du. Edozein hizkuntzaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ari denak bertan aurkituko du hainbat printzipio orokor. Helburunagusietako bat “... profesionalen arteko komunikazio-langak gainditzea” da. Horretarako “... eraintegratzailean azaltzen du hizkuntz ikasleek zer egin behar duten komunikazioan hizkuntzaerabiltzeko eta zein ezagutza eta gaitasun garatu behar dituzten eraginkortasunez jarduteko gaiizan daitezen”. Era berean, “hizkuntzaren gaitasun-maila zehazten du, urrats bakoitzean etabizitza osoan zehar ere neurtzeko”. “Oinarri bateratu bat eskaintzean, Erreferentzi Markoakikastaroak, programak eta emaitzak gardenago azaltzen laguntzen du”. Bestalde, “hizkuntzarengaitasun-maila neurtzeko irizpide objektiboak jartzeak asko erraztuko du ikaskuntzakotestuinguru desberdinetako titulazioen aitorpena burutzeko”.Bederatzi ataletan banatuta dago. Lehenengoan printzipioen definizioa egiten du eta Markoarenberaren izaera deskribatzen; bigarrenean, hautatutako ikusmoldeaz ari da; hirugarrenean, mailabateratuak zertan diren azaltzen du; laugarrenean, hizkuntz erabilera eta erabiltzailea definitukoditu; bosgarrenean, ikaslearen edota erabiltzailearen gaitasunak azaltzen ditu; seigarrenean,hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaz ari da; zazpigarrenean, atazek hizkuntzenirakaskuntzan duten funtzioa azaltzen du; zortzigarrenean, dibertsifikazio linguistikoa etakurrikuluari buruz hitz egiten du eta bederatzigarrena, ebaluazioari eskaintzen dio. Atarikooharretan adierazten denez, “1971. urteaz geroztik lantzen ari den prozesu baten azken urratsada” Markoa eta beraz oso ondo landutako, aztertutako eta garatutako lanabesa dela esan behar da.
Leave a Comment