You are on page 1of 23

Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:26 Página 1

Gauzak
Arg

Euskal trenbide-sare berriaren 6 gako

w w w . y v a s c a . c o m
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:26 Página 3
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:26 Página 4

Egungo sarearen egoera


Trazaduren ezaugarriak

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarea 1853 eta 1913


artean eraiki zuten. Terrenoaren orografia zailaren ondorioz,
azpiegitura diseinatzekoan irizpide ekonomikoa izan zen na-
gusi; eta garai hartan idi eta zamariz tiratutako gurdi eta dili-
gentzien bidez egiten zen garraioari aurre hartzeko aski izan
zen arren, ez da gai egungo autobide modernoekin lehiatzeko.
Gaur, Arabako lautadan izan ezik, trenak ezin du 100 km/h-ko
abiadura gainditu, eta Bilbao eta Donostia arteko trenen batez
besteko abiadura 40 km/h-koa baino ez da, geltokiz betetako
ibilbide hori egiteko 3h 45min behar dituelarik.

Egungo euskal trenbide-sarea


XIX. mendearen amaieran eta
XX. hasieran eraiki zuten

Burdinbidearen zabaleraren arazoa


Dauzkagun trazaduren ezaugarri mugatuei, gainera, burdinbi-
deetan bi zabalera desberdin izateak dakarren arazoa ge-
hitu behar zaio; alde batetik, Adifek kudeatzen duen
sareak 1.668 mm-ko zabalera dauka, eta beste-
tik, Fevek eta EuskoTrenek kudeatzen dituz-
ten sareek, 1.000 mm. Bi burdinbide horiek
elkarren artean bateraezinak dira, eta Eu-
ropako trenbide-sarearen zabalerarekin
ere ez datoz bat, hark 1.435 mm zabal
dauzka eta. Beste era batera esanda, ez
dago jarraitutasunik penintsulako trenbide-
sarearen eta Europako gainontzeko sarea-
ren artean; horrek trenbide-sistema batetik
bestera pasatu beharra eragiten du, eta salgaien
kasuan, garraioa ikaragarri garestitzen duenez, kalte
handia egiten dio trenbidearen lehiakortasunari, errepi-
dearen mesedetan. Trenbideak, hortaz, muga teknikoa dauka
Bidasoan, trenari, errepidearekin alderatuz, lehiakortasuna
kentzen diona: trenak Europa eta Iberiar penintsula artean egi-
ten diren salgaien garraioaren %4 baino ez du hartzen, eta bi-

2
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:26 Página 5

daiariei dagokienean, are gutxiago. Zailtasun hori gainditzea Trenak Europa eta penintsularen
Europarentzat apustu estrategikoa da, eta horrek salgaien dis- arteko salgaien garraioaren % 4 baino
tantzia luzeko garraiorako benetako trenbide-korridoreak erai- ez du hartzen, burdinbidearen
kitzea eskatzen du. zabalera desberdinaren ondorioz

Sarearen saturazioa

EAEko trenbide-sare konbentzionalaren zati handi bat satu-


ratuta dago, aldiriko trenen zerbitzuekin; eta oso gaitza da
bestelako trafiko batzuk garatzea, salgaiena edo-eta ibil-
bide ertain eta luzeetako bidaiariena, batez ere Bilbao
eta Donostia inguruan. Beraz, egun dauzkagun bur-
dinbide-kilometro gehiago eta hobeak behar di-
tugu. Alemanian, esaterako, kilometro koadroko
130,4 metro burdinbide dute, eta EAEn 79,3 m;
Alemanian biztanleko 0,565 metro burdinbide
dute, eta EAEn, 0,270.

Euskadik egungo sarea hobetzeko


eta trenbide-kilometro gehiago
eraikitzeko premia du

3
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:26 Página 6

EAE-ko garraioaren arazoa


Biztanleak eta lurraldea

Euskal Autonomia Erkidegoak 7.089 km2-ko azalera besterik


ez du, eta eremu horretan guztira 2.140.908 pertsona bizi
dira; horrek esan nahi du Estatuko biztanle-dentsitaterik al-
tuenetakoa duela: 302 biztanle/km2, eta Espainiak, 79 biz-
tanle/km2.

Mugikortasuna

Dentsitate altuaz gainera, EAEko biztanleak nahiko banatuta


daude, gune anitzeko hiri-aglomerazio bat osatuz. Bizkaian,
10.000 biztanletik gorako 19 udalerri daude; Gipuzkoan beste
19, eta Araban, 2. Donostia, Bilbao eta Vitoria-Gasteizko me-
tropoli-inguruen artean egunean 47.000 joan-etorri izaten
dira. 2007an EAEko biztanleek eragindako joan-etorriak %
11,4 hazi dira 2003koekin alderatuta. Arrazoi horien ar-
tean, bada bat, azken urteotan ugaritzen ari dena: aisia;
eta horrek Europako gizarte modernoetara hurbiltzen
gaitu. EAEk harreman handia du Europako gainontzeko
herrialdeekin, eta 1986an Europan sartu ondoren,
pertsonen eta ondasunen mugimendua espo-
nentzialki hazi da.

Egunero egunero 47.000 joan-etorri


izaten dira Vitoria-Gasteiz, Donostial-
dea, Bilboko metropoliaren artean

4
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:27 Página 7

“Euskal Y-a” Atlantikoko korridorearen zati da.

Iberiar penintsula eta gainontzeko Europaren artean muga geogra-


fiko itzela daukagu: Pirinioak. Mendikate hori ia igarogaitza da lu-
rreko garraioarentzat, bi muturretan izan ezik: Katalunian eta
Euskadin. Horrela bada, Euskal Autonomia Erkidego-
ren lurraldea ia ezinbesteko igarobide dugu kontinen- Egunero egunero 10.000 kamioik
tearen, eta penintsularen eta Afrika iparraldearen baino gehiagok igarotzen dute
arteko bidaiari eta salgaien trafiko osorako. Egunero Bidasoako muga
egunero, 10.000 kamioik baino gehiagok igarotzen
dute Bidasoako muga, lehen aipatu dugun trenbideko garraioan de-
rrigorrezkoa den karga bereiztearen ondorioz, gaur gaurkoz kamioia
baita aukerarik onena Bidasoako muga igarotzeko. Europar Bata-
sunaren Garraioaren Liburu Zuriak berak 2020rako pertsonen
mugikortasuna % 24 inguru haziko dela jotzen du, eta sal-
gaiena, berriz % 38ren bueltan. Beraz, nahiko arrazoizkoa
da pentsatzea Bidasoan barnako pertsonen mugikortasu-
nean eta merkataritzako trukeetan hazkunde handia izango
dela.

5
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:27 Página 8

EAE-ko garraioaren arazoa


Nola mugitzen gara?

Euskadin egunero egiten diren sei milioi joan-etorrietatik %


41,1 oinez egiten dira, eta % 0,9 bizikletaz. Gainon-
tzeko % 57,7etarako, izan ere, luzeagoak baitira,
baliabide mekanikoetara jotzen dugu. Balia-
bide mekaniko horien artean, sistemarik
kutsagarriena eta jasanezinena da nagusi:
automobila, alegia; joan-etorrien % 38,8
hartzen baititu.

EAEko errepide-sarea oso saturatuta


dago, batez ere hiriburuen arteko eta
Europarako ibilbideetan; hau da, N-
1ean eta A-8an. Garraio publikoei da-
gokienean, autobusak bidaien % 9,8
hartzen ditu; trenbideak (metroa eta tran-
bia barruan hartuta), % 7,7; eta hegazki-
nak, % 0,4 % (urtero ia 2.500.000 bidaiarik
egiten dute Bilboko aireportutik Madril edo Bar-
-tzelonarako bidaia, eta horrek azken belaunaldiko

bidaiari-trenetan egingo litzatekeen garraioarekin alderatuz,


15 aldiz energia gehiago kontsumitzea eta 15 aldiz gai kut-
Automobilak 10 joan-etorritatik sagarri gehiago isurtzea eragiten du).
4 hartzen ditu*
* Joan-etorria: Abiapuntu batetik helmu-
Azpimarratu beharra dago trenbideak Euskadi eta gainon-
gara 5 minutu baino gehiago hartzen duen tzeko Europaren arteko joan-etorrien % 0,3 besterik ez
oro hartzen da joan-etorritzat. Adibidea:
duela bereganatzen, eta, aldiz, errepideak mugimendu ho-
Ume bat eskolara joan eta itzultzea, 2 joan-
etorri dira. rien % 90, eta hegazkinak % 1,4 hartzen dituztela.

6
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:27 Página 9

Gure mugikortasun-ereduaren
kanpoko kostuak:

Mugikortasunak eragiten duen zuzeneko kostuez aparte


(esku-lana, energia, mantentzea, etab.), garraioak bestelako
kostu garrantzitsu batzuk ere eragiten ditu, zuzenean kuanti-
fikatzeko zailak diren arren, ondorio larriak dituztenak, hala
nola, airearen kutsadura, lurzoruaren okupazioa, istripuak,
errepideetako pilaketak, denbora-galera, paisaiaren gaineko
Garraiobide guztien artean,
trenbideak eragiten ditu ondorioak eta klimaren aldaketari buruzkoak. Trenbideak era-
kanpoko kostu gutxien giten ditu kanpoko kostu gutxien; autobusak trenaren halako
bi eragiten ditu; hegazkinak, trenak halako hiru, eta errepi-
deak ia trenbideak baino bost aldiz kanpoko kostu gehiago.
Errepidean gehiegi oinarritzen den egungo garraio-sistemaren
eragingarritasun ezaren ondorioz, urtean ia 1.952 milioi euro
izaten dugu kanpoko kostutan, eta hori BPGaren % 2,5 da.

7
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:27 Página 10

Euskal Y-a, sistemaren zati


Egungo trabak gaindituko dituen trenbide-sare berri bat

Euskadin trenbideko garraioa sustatzeko, beharrezkoa da egun


hiru alderdiri dagokienean nozitzen dituen trabak gaindituko di-
tuen trenbide bat eraikitzea:

> Bidaia-denbora: gaur egun gehiegizkoak diren bi-


daia-denborak laburtzeko aukera emango duen tren-
bide bat, sare konbentzionalaren trazadura zailaren
arazorik gabekoa (horri eskerrak trenbidea berriro na-
gusitu ahal izango da ibilbide ertain eta luzeetan).
Gaur gaurkoz errepideak ez du pareko alternatibarik
ibilbide ertain eta luzeetarako.

> Burdinbidearen zabalera: nazioarteko zabalera


izango duen burdinbidea izango duena, azke-
nean, Euskadik eta Iberiar penintsulak Euro-
pako trenbide-sarearekin bat egiteko,
Bidasoan daukagun muga teknologiko la-
rria, eta hortaz, orain arte bidaiari eta sal-
gaientzako garraioarentzat ia igaroezina
zen muga gainditzeko.

Gaur egun ez dago distantzia ertain


eta luzeetarako alternatibarik errepidea-
rentzat: eta Euskal Y-ak hutsune hori
bete nahi du

8
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:27 Página 11

Euskal Y-ari esker, egun ia gainezka dauden


aldirietako sareak asko arinduko dira, ibilbide
ertain eta luzeetako bidaiarien eta salgaien
trafikorako sare berria balitatuko baita

> Aldirietako zerbitzuen saturazioa: ibilbide ertain


eta luzeetako bidaiari eta salgaien trafikoa sa-
turaturik dauden aldirietako sareetatik
aterako dituena, batez ere Bilbao eta
Donostia aldean. Gaur egun, abia-
dura motelaz gainera, ibilbide ertain
eta luzeetako bidaiarien zerbitzuak
ez garatzeko arrazoietako bat ho-
rixe da, aldirietako zerbitzuek ia
erabat hartuta daukatela sare osoa.
Egungo sarearekin, ahalik eta ge-
hien hobetu arren, ezinezkoa izango
litzateke tren-zerbitzu guztiak eskain-
tzea, aldirietakoak, ibilbide ertain eta lu-
zeetakoak, bidaiari eta salgaientzat,... egun
dauzkagun zirkulazio-tarteetan, besterik gabe, ez li-
ratekeelako sartuko.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da EAEko hiru hiriburuak


elkarren artean eta penintsularekin eta Europako gainontze-
koarekin lotuko dituen euskal trenbide-sare berri bat eraiki-
tzea, bidaiarien ibilbide ertain eta luzeetako beharrei eta
salgaien garraioarenei erantzuteko. Orobat beharrezkoa da
egungo sarea modernizatzea, aldirietako zerbitzuak hobetzeko,
eta maiztasuna eta erregularitatea areagotzeko: horixe da, hain
zuen ere, Eusko Tren XXI Plan Estrategikoaren helburua, eta
horixe da 2007-2012 aldirako martxan duen inbertsio-plana-
ren barruan aurreikusitako 1.212,4 milioi euroen xedea.

9
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:27 Página 12

Euskal Y-a, sistemaren zati


Lehendik dagoen sarearen espezializazioa

Trenbide-sare berri bat sortzeak ez du esan nahi lehendik da-


goen sarea desagertuko denik. Helburua da sare mailakatu
bat lortzea, EAEren trenbide-egituraketa osatuko duena, eta
hiri barruko eta hiri arteko joan-etorrietarako, eta ibilbide ertain
eta luzeetarako beharrei erantzun egokia emango diena. Sare
mailakatu bat, sare konbentzionala trafiko jakin batzuetarako
baliatuko duena, zehazki, aldirietako eta Estatuko gainontzeko
lekuetarako salgaien garraiorako,
ikaragarrizko potentzialita-
tea baitu horretarako.
Ibilbide ertain eta luzeko bidaiarien trafikoa euskal trenbide-
sare berrira bideratzen bada, Euskal Y-ra alegia, sare kon-
bentzionaleko zenbait zirkulazio-tarte jareginik, hobeto erabili
ahal izango dira; horri gainera, aurreikusitako inbertsioak ge-
hituz gero, aldirietako zerbitzuak ematen dituzten trenak mai-
zago ibiliko dira, eta haien gaitasuna eta kalitatea ere hobetu
egingo da. Gainera, sare konbentzional hori bobina, txatarra,
totxoa, altzairugintzako materiala eta bestelakoak ere garraia-
tzeko baliatu ahal izango da, errepideetan arrisku gutxiago sor-
tuko delarik.

10
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 13

Euskal Y-aren trazadura Euskadiko


parke naturalei ez eragiteko
moduan diseinatu da.

11
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 14

Euskal Y-aren ezaugarriak


Euskal Y-ak, guztira 172 km-ko luzerarekin, bidaiarien nahiz sal- rekin, Europako beste sare batzuetan, Alemanian esaterako, egi-
gaien garraioa bermatzeko behar diren ezaugarri teknikoak izango ten dutenaren antzera. Aurreikusitako gehieneko abiadura
ditu (bihurguneetako erradio handiak eta aldapa mugatuak). Eus- 220km/h-koa izango da bidaiarientzat, eta 90 km/h salgaientzat,
kal Y-ak bi zerbitzu mota eskainiko ditu, bakoitza bere abiadura- bidaiarien eta salgaien garraioak bateragarri egite aldera.

Tunelak

Alemanian dagoeneko martxan dauden antzeko trenbideak: Hannover – Würzburg eta Kolonia – Frankfurt. Hannover – Würzburg linea mistoak gehienez ere ‰
12,5-ko aldapa du, eta bidaiarientzako soilik den Kolonia – Frankfurt lineak, ‰ 40-koa.

Trenbide-sare berriak 80 tunel izango ditu, eta guztira 104,3


kilometro egingo ditu lurpean; hau da, ibilbide osoaren %
60,6. Hots, Bilboko metroak berak baino gehiago, metroak %
40 inguru egiten baitu lurpean. Tunel kopuru handi hori, au- Euskal Y-ak salgaien garraioa
rreikusitako abiadurak bermatzeko, eta orografia eta salgaien bermatzeko behar diren ezaugarri
garraioa bideragarri egiteko bihurguneetan zaindu beharreko
tekniko zehatzak dauzka.
erradioaren eta aldapa txikiaren ondorio da, eta aldi berean, in-
gurumenean ere gutxiago eragiten du, eta espazio gutxiago
okupatzen.

12
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 15

Euskal Y-ak Bilboko metroak baino


zati handiagoa izango du lurpean
(% 60,6 vs % 40)

Bidezubiak

Euskal trenbide-sare berrian 71 bidezubi egingo dira,


guztira 17 kilometro egingo dutenak; horrek esan gura
du trazaduraren beste % 10 horrek ere ez duela lurzorua
erabat okupatuko. Geratzen den % 29, (50,62 kilometro
soilik) jarriko dira zuzenean lurzoruaren gainean.

13
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 16

Euskal Y-aren ezaugarriak


Ingurumenarekiko errespetua
Euskal trenbide-sare berria diseinatu eta eraikitzekoan, arau-
diak ingurumena zorrotz errespetatzeko eskatzen duen arren,
araudiak berak esaten duena baino haratago joatea erabaki
du Eusko Jaurlaritzak. Obrak eragingo duen begi-inpaktua
ahalik eta gehien arintzeko “paisaia jarraibide” bat dago, eta
jarraibide hori azpiegitura osatzen duten proiektu guzti-
guztietan aplikatzen da. Oinarrizko proiektuak
idaztekoan diseinu-irizpide jakin batzuk iza-
ten dira kontuan, eta ondoren, eraikitzeko
garaian neurri zuzentzaileak hartzen,
azpiegitura ingurumenean ahalik eta
ondoen txerta dadin (proiektuan
bertan sartzen dira paisaia bere
onera ekartzeko jarduketak, tu-
nelen ahoak paisaiarekin bat egi-
teko era berezi bat, sestra
apalagoak, eta nekazaritzako lu-
rrak berreskuratu eta terreno be-
15 m.
rriak ere horretara jartzea). Gainera,
KONPARAKETA: noranzko
ingurumenaren gaineko eraginaren bakoitzean 3 errei dituen
aitorpenak exijitzen dituen neurrien ba- 35 m. autobide batek eta abia-
dura handiko trenbide bi-
rruan zaratari buruzkoa dago; arazo hori koitzak okupatzen duten
espazioa.
bereziki aztertu da, eta oso kontuan hartzen
da neurri zuzentzaileak ezartzekoan.

Horretaz aparte, Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde arteko


batzorde bat dago, obretatik ateratako soberako materiala nola
berrerabili aztertzeko. Azpiegituraren zati handi bat, esan be-
zala, lurpean doanez, tunel horiek eraikitzekoan ateratzen den
Proiektuarekin batera paisaia lehengo- materialari irteera bat eman behar zaio; irteera bat eman,
ratzeko lanak egingo dira, eta indarrean baina berriro erabiliz, jakina; ahal bada, Euskal Y-a eraikitzeko
dagoen legeriak agintzen duena baino
obran bertan, edo bestela, beste obra batzuetan, industrian
gehiago egingo da
edo nekazaritzan. Are gehiago, proiektua idaztekoan gure he-
rriko eremu babestuetatik eta ingurumenaren aldetik ahulta-
sun berezia duten alderdietatik ihes egin da, halakoei ez
eragiteko. Gainera, Euskal Y-aren azpiegiturak autobide batek
baino askoz ere lurzoru gutxiago okupatzen du.

14
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 17

TUNEL-AHOAREN ERAIKUNTZA

Informazio-azterketaren egoera

Proposatutako irtenbidea: bide-


zubiaren eta tunel-ahoaren ar-
teko diseinu integratua

Ingurumenean izango dituen ondorioak

Ingurumenari egin diezaiokegun erasorik handiena, ezer ez Ingurumenari egin diezaiokegun


egitea da. Errepidearen aldean benetako alternatiba izango kalterik handiena: errepidearentzat
den azpiegitura hau eraikita, egunean 425 tona CO2 gutxiago alternatibak ez eskaintzea
isuriko da, eta karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta antzeko
beste batzuk % 0-80 artean gutxituko dira, 27.000 litro erre- Kontsumoa bidaiaria / Km
gai gutxiago erabiltzearen ondorioz. Errepideetatik 6.000 ibil-
hegazkina
gailu ateratzen lagunduko du, horien artean 2.000 kamioi, eta,
beraz, auto-pilaketa gutxiago izango da.
Komeni da azpimarratzea abiadura handiko sistemak oso di-
rela eragingarriak energiaren aldetik: azken belaunaldiko tre- autoa

nek hegazkinek baino 15 aldiz gutxiago kontsumitzen dute


autobusa
bidaiari eta kilometroko; automobilak baino 8 aldiz gutxiago,
trena
eta autobusak baino 3 aldiz gutxiago.

15
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 18

Euskal Y-aren ezaugarriak


Mugikortasun-eredu berria

Abiadura handiko trenbideak dauzkaten herrialdeetan mugi-


kortasun-eredu berri bat sortu da, bidaiaren erosotasunagatik
eta irisgarritasunagatik. Eta mugikortasun hori askoz ere iraun-
korragoa eta zentzuzkoagoa da.

Europak finantzatu eta lagundua

Eusko Jaurlaritzaren esku dauden Gipuzkoako aldeko obrak


kupoaren bidez finantzatuko dira. Eusko Jaurlaritzak eta Es-
tatuko Gobernuak 2006ko apirilaren 24an sinatu zuten lanki-
detza-hitzarmenak agiri hori historiko egiten duten bi ezaugarri
ditu. Alde batetik, azpiegiturari berari dagokionean: bi admi-
nistrazioen arteko lankidetzak esan nahi du sarea martxan
jartzeko urratsak sendoagoak izango direla; eta bestetik, fi-
nantzaketa-ereduari dagokionean, Eusko Jaurlaritzak egiten
dituen inbertsioak kupotik kentzea gure autogobernua gara-
tzeko funtsezko aurrekaria dugu, Ekonomia Itunaren xeda-
pen gehigarrietan laugarrena, gure berezitasunaren
mugarrietako bat, baliatzen duen heinean. Gainera, lanki-
detza-hitzarmen horrekin garbi dago Estatuko Ogasunari egi-
ten zaion ekarpenaren zati eder bat atzera Euskadira itzuliko
dela, inbertsio estrategiko gisa.

Finantzaketa-eredua, Eusko Jaurlaritza-


ren inbertsioak kupotik kentzea alegia, Era berean, esan beharra dago Europar Batasunak Europan
Euskadiren autogobernuaren garapena- barnako Garraio Sareen barruan (2007-2012) Euskal Y-rako
ren funtsezko aurrekari da erabakitako inbertsio zuzenek 118,53 milioi euro egiten du-
tela. Gainera, Eskualde Garapeneko Europako Funtsen bidez
ere lehentasunezko 3. proiekturako diru kopuru garrantzitsuak
aurreikusi direnez, horrekin Europari dagokion finantzaketa-
ren zatia bermatuta dago. Inbertsio horiek garbi uzten dute
azpiegitura honek erabateko lehentasuna duela eta Europar
Batasunarentzat ere apustu estrategikoa dela, Europako hego-
mendebaldeko trenbide-ardatzeko kate-mailetako bat baita.

16
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 19

Ekonomia-ehunean izango dituen ondorioak

Euskal Y-ak ekonomian izango dituen ondorioak askotarikoak


izango dira; batzuk, aldi baterakoak, eta beste batzuk lu-
zaroagokoak. Eraikitzen inbertituko den euro bakoitzeko,
2,52 €ko jarduera ekonomiakoa sortu da eraikuntza-
proiektuak zeharkatuko dituen inguruetan. Eragin hori
obrak irauten duten urteekin zatituz gero, Euskal Au-
tonomia Erkidegoko BPG % 1,3 inguru hazi, eta 7.000
lanpostu sortuko dira aldi horretan. Gainera, teknolo-
gia-ekimen berriak sortzeko bidea emango du. Garraio-
sistemaren hobekuntzak eta irisgarritasun handiagoak

esportazioetan eragin
zuzena dutenez, trena martxan
jartzen den lehenengo urtean Euskal Autonomia Erkidegoko
BPG % 0,61 haziko da. Azpiegitura berriaren onurak dirutan
neurtuz gero, hau da, aurreztuko den denbora, erregaien
kontsumoa, ibilgailuen iraupena, istripuak eta kutsadura kon-
tuan izaten baditugu, 2013 aldera martxan jartzen denean,
garraioaren kanpoko kostutan urtean 420 milioi euro inguru
aurreztea espero da.

Gaur egun ere, duela 150 urte eraikitako trenbide-sare kon-


bentzionalak ekarri zituen onurei probetxu ateratzen diegun
bezala, Euskal Y-aren onurak ere belaunaldi askori iritsiko zaiz-
kie, eta ehun urte barru ere, azpiegitura horiek erabiltzen ja-
rraituko dute.

Euskal Y-a eraikitzen inbertituko den


euro bakoitzak, beste 2,52 euroko
jarduera ekonomikoa sorraraziko du
eraikuntzak irauten duen artean

17
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 20

Herritarrei eskainiko dien zerbitzuak


EAEko hiriburuen arteko “interzitiak”

Euskal “Y”arekin, trenbideak Euskal Autonomia Erkidegoko


hiriburuen arteko joan-etorrietan errepidearen aldean alterna-
tiba eraginkorra eskainiko digu, istripurik gabe eta hirietako
sarreretan auto-pilaketarik gabe, erabat lehiakor izango diren
bidaia-denborak eta guztiz puntualak eskainiko ditu eta (2013
urtearen bueltan).

Euskal Y-a Autoa Autobusa

Vitoria-Gasteiz / Bilbao 28 min. 45 min. 60 min.

Vitoria-Gasteiz/ Donostia 34 min. 70 min. 90 min.

Bilbao- Donostia 38 min. 60 min. 70 min.

Tarifak

Egun Madril eta Segovia artean eskaintzen diren interziti mo-


tako tren-zerbitzuak etorkizunean EAEko hiriburuen artean es-
kainiko direnen oso antzekoak dira.
Renferen Avant markarekin Madril eta Segovia artean es-
kaintzen diren zerbitzuen prezioak: txartel arrunta, 9 euro; eta
50 bidaiako abonuarekin, 3,96 euro. Gasteiz eta Bilbo arteko
bidearen parekoa 3,96 euroren truke egin ahal izatea, zinez
erakargarria eta soziala da.

Ibilbidea Bidaia-txartel arrunta 50 bidaiako abonuaren prezioa

Madril - Segovia 9 euro 3,96 euro

18
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 21

Distantzia ertain eta luzeko zerbitzuak

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren bidaietarako,


trenbidearen erabilera hutsaren hurrengoa da gaur egun (tre-
Euskal Y-ak errepidearekin eta nez % 0,3; automobilez, % 90), baina abiadura handiko tre-
hegazkinarekin lehiatzeko moduko
nari esker Madril, Zaragoza, Bartzelona, Bordele eta Parisera
bidaia-denborak eskainiko ditu
joateko beharko den bidaia-denborak errepideko garraioak
(distantzia ertainak) eta are hegazkinak (distantzia luzeak) es-
kaintzen digunarekin lehiatzeko modukoak izango dira. Gai-
nera, oso ibilbide luzeetarako gaueko zerbitzuak jarri ahal
izango dira (2013 urtearen bueltan).

Euskal Y-a Egungo trena Autobusa Hegazkina

Bilbao – Madril 3h 00m 5h 40m 4h 15m 1h40m

Bilbao-Paris 5h 35m 9h 10m 12h 2h20m

Donostia-Paris 5h 05m 7h 10m 10h30m ---

Donostia – Madril 3h 06m 6h 5h 15m 1h30m

Vitoria-Gasteiz - Paris 5h 31m 8h 12h ---

2013 Urtea 2020 Urtea

Donostia - París 5h. 05m. 3 h. 22m.

Vitoria-Gasteiz - Madril 2h. 32m. 1 h. 42m.

Bilbao - Burdeos 3h. 00m. 1 h. 47m.

Bidaia-denboren estimazio hori egiteko kontuan izan ditugu abiadura handiko tren-
bide-linea berrietako aurrerapenak:
> 2013an Euskal Y-a eta Valladolid – Burgos eta Bordele – Angulema tarteak
martxan jarriko direla aurreikusten da.
> 2013 eta 2020 bitartean abiadura handiko trenbidearen Burgos – Gasteiz,
Hendaia – Bordele eta Angulema – Tours tarteak martxan jarriko direla au-
rreikusten da.

19
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 22

Europara begira

Iberiar penintsula kontinentearekiko trenbidez isolaturik iza-


teak ez zuen beste munduko ondoriorik izan XIX. mendean
eta XX.aren zati handi batean, garai hartako mugaz gaindiko
garraio-fluxuak nahiko mugatuak ziren eta, bai bidaiariei, bai
merkantziei zegokienean. Hala eta guztiz ere, Espainia eta Por-
tugal 1986an Europar Batasunean sartu zirenetik, bi estatu
horien eta Europaren arteko merkataritzako harremanak es-
1986az geroztik, penintsularen eta
Europaren arteko trukearen hazkundea
ponentzialki hazi dira, eta hazkunde hori ia erabat errepideak
ia erabat errepideak jasan behar izan
xurgatu du, trenbide-sareak oso gaitasun mugatua zuelako du, ez baitzegoen mugaz gaindiko
eta, muga horiek, arestian ere esan bezala, areagotu egiten bestelako konexio egokirik
direlako Bidasoako mugan, burdinbide baten eta bestearen
zabalerek bat egiten ez duten neurrian.

Europar Batasunaren Garraioaren Liburu Zuria intermodalita-


tearen aldeko eta garraio iraunkorraren aldeko apusturako
erreferentzia garbia dugu, ingurumena gehiago errespetatzen
duten garraiobideak sustatzeko (tartean itsasokoa eta ibaieta-
koa), eta trenbide-sare berria sendotzeko apustuaren adi-
bide. Europar Batasunak mugaz gaindiko
trenbide-loturen defizitak aztertu, eta lehenetsi beha-
rreko 14 proiektu finkatu zituen. Proiektu horiek Es-
senen 1994ko abenduan egin zuten gailurrean
onartu zituzten. Ez da kasualitatea, gailur horre-
tan onartutako hamalau proiektuetatik 8 trenbide-
azpiegitura berriak eraikitzekoak izatea, bi
errepidearen eta trenbidearen arteko intermoda-
litatea bultzatzekoak, bi autobide berriak egite-
koak, bat itsas garraiorako, eta azkena, aireko
garraiorako.

20
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 23

Essenen onartutako lehentasunezko tren-


bide-proiektuen artean “Oporto-Madril-
Gasteiz-Akize-Paris-Lille” linea
daukagu, hain zuzen ere 3. lehenta-
sunezko proiektua, eta horren ba-
rruan, daukan posizio geoestrategiko
eta mugaz gaindikoagatik, Euskal Y-
a kate-maila oinarrizko eta funtsez-
koetako bat dugu. Euskal
trenbide-sare berriak, Y-ak, bi arra-
zoirengatik dauka lehentasuna:
izaera mistoa duelako eta mugaz gain-
diko garraiorako izango delako. Étienne
Davignon berak, Europako hego-mende-
baldeko trenbide-ardatzaren koordinatzai-
leak esanda, Europako hego-mendebaldeko
proiektuari tarte horrexek emango dio balio Lisboa - Madril - Paris lehentasunezko proiektua
erantsirik handiena, mugaz gaindiko posizio estrate-
gikoa dela eta. Euskal trenbide-sare berria, Y-a funtsez-
koa da europarrentzat eta euskaldunontzat.

Étienne Davignon, abiadura handiko


3. egitasmoaren europar koordinatzai-
lea: “Euskal Y-a Europa hego-mende-
baldeko trenbide-ardatzaren barruan
balio erantsirik handieneko tartea da

21
Y VASCA-Argumentario-EUSK:Layout 2 26/1/10 14:28 Página 24

22

You might also like