You are on page 1of 20

URTEKO PROGRAMAZIOA

2008-2009 IKASTURTEA
Saioak Saioak GAIA Irteerak
1 1 Agurra
2 GURE GORPUTZA ZAINTZEN
Lehenengo hiruhilabetea

3 Beroketa. Ohitura onuragarriak.

IZOTZ JAUREGIA
6
4 Erresistentzia eta malgutasuna
5 Elikadura. Gorputza ezagutzen.
6 STICK JOLASAK
7 4 Kiroltasuna.
8 Talde kirolak. Teknika eta taktika.
9
10 1 AZTERKETA
11
1 4 ERRUGBIA

IRAUPEN ESKI IRTEERA

ESKI ALPINO IRTEERA


2
3 EUSKAL DANTZA
Bigarren hiruhilabetea

3
4 4 PELOTA
5
6
7
8
1 AZTERKETA
9
10
11
1 2 FREESBI ETA INDIAKA
2 4 BADMINTONA
Hirugarren hiruhilabetea

3 4 PATINETAN IRRISTATZEN
PATIN TXANGOPA

4
5
6
7
1 AZTERKETA
8
9
10
11
SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA

• Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut


gurasoen “notatxorik” behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren
ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun
egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan.

o Ikastetxera oinez etorri zarenez ibiltzea behintzat bai egin


dezakezula. Beraz lan horretan oinarrituta irakasleak lan
alternatibo bat bidaliko dizu.
 Ibili eta indar eta malgutasun ariketak.

• Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz


aldatzeko.

• Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri behar


dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero
edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak,
mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak
ezin izango du klase praktikoa burutu.

• Gertatu daiteke euria egiten duenean kalean aritu behar izatea. Egun
horietarako arropa egokia bai eta goitik behera aldatzeko arropa ez
ahaztu.

• Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta


izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu
erabiliko dira.

• Dutxa azkarra izan behar du. Alde batetik ikasle gehiago dutxatu
behar direlako bai eta ur gehiegi gastatzea ez delako batere
ekologikoa.

• Dutxatu ondoren arropa garbia eta lehorra jarriko dugu.

• Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez


beste gauzetarako (jan, erre, eta abar ....).

• Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke


gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.
• Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.

• Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta


eramatea.

• Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.

• Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako


klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren
hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe.

• Saio guztietan kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara:

o Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko


gara.
o Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona
izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman
eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.

• Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan


erabilitako guztia jasotzen lagunduko dugu.

• Erabilera desegokiagatik galdu edo apurtzen den materiala,


arduradunak ordaindu beharko du. Hau azalduko ez balitz talde
osoaren ardura izango da.
GORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU?

Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut


kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (5) lortu behar dela. Ondoren atal
ezberdinekin batez-bestekoa egingo dut.

1. JARRERA

Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako jarrera baloratuko da.


Jarrera arlo ezberdinetan adierazten da:

 HIGIENEA:
o Arropa egokiarekin etorri naizen edo ez, saioa amaitzerakoan
dutxatu eta arropa aldatu dudan, ......
 PARTE HARTZEA:
o Gaixorik zauden edo normaltasunez parte hartu duzun, beste
ikasleek ez bezala ekintza egokituak egin dituzun, .....
 PUNTUALTASUNA:
o Saiora garaiz edo berandu iritsi zaren,....
 JARRERA:
o Lagun eta irakasleekin errespetuzko jarrera izan duzun edo ez,
azalpenetan adi eta isilik egon ote zaren, ....
 LANA:
o Saioan zehar lana egin duzun edo,....

Atal hauek irakasleak eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditu bai eta
ikasle bakoitzak bere autoebaluazio fitxarekin.

2. ARLO TEORIKOA

Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira.

Ikasitako eduki teoriko guztiak baloratzeko Azterketa idatziak edo Lan


Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera.

3. ARLO PRAKTIKOA
Gai guztietan eduki fisikoak landuko ditugu. Batzutan teknika edo ariketa
baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta
abar....
Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa edo
froga praktikoak erabiliko ditugu.
ERRUGBIA

Erdi aroan bazegoen “soule” izeneko joko bat. Bi


herritako gazteek, kopuru librean, txerri puxika bat
bereganatu eta norberak bere herrira eramatea zuen helburua. Araurik
gabeko jokoa zen, eta edozein ekintza baimendua zegoen.
Kondairak dio 1823. urtean Rugby hiriko institutuko ikasleak futbolean ari
zirela, egun euritsua zen eta zelaia lokaztuta zegoen. Horren zaila zen pilota
jokatzea non ikasle batek pilota eskuekin hartu eta ate aldera korrikan hasi
zen. Aurkariek jokalaria harrapatu eta lurrera boteaz gelditzen saiatu
ziren. Jokoa hain dibertigarria suertatu zen non beste
institutuetan ere praktikatzen hasi zirela. Urteekin arauak
zehaztu eta mundu mailan zabaldu zen.
Ezezagunentzat kirol zakarra gerta daiteke, baina berez
arauak eta aurkariaren errespetua beste edozein gauzen
gainetik jartzen duen kirola da.
Jolas honetan izaera ezberdineko edozein pertsona bere
lekua izan dezake; azkarrak atzelariak izaten dira,
indartsuak aurrelariak, baloiarekin trebeak direnak
erdilariak, ....

NOLA JOKATZEN DA?

15 jokalariz osatutako bi talde, forma berezia duen pilota batekin,


elkarren aurka jokatzen dute. Helburua pilotarekin aurrera egitea, zelai
guztia gurutzatu eta pilota aurkariaren lurrean kokatzean datza.

Partidu bat 40’ minututako bi tartez osatzen da.

Joko eremua 100 x 70 metrotako belar zelai bat da. Zelaiaren atzealdeetan
talde bakoitzak lortu eta defendatu behar dituen entsegu guneak daude.
Modu berean talde bakoitzak zutoinak deitutako atea izango du.
Puntuak lortzeko modu ezberdinak daude:
 Entsegua: Baloia aurkariaren entsegu gunea
deritzon eremuko lurrean uzteari deitzen zaio.
Jokaldi honekin bost (5) puntu bereganatzen
dira.
 Transformaketa: Entsegua lortu ondoren
aukera dago beste bi (2) puntu lortzeko.
Horretarako, entsegua lortu den puntutik eta
perpendikularki dagoen puntu batetik, baloia
lurrean utzi eta ostikoz jaurtiko dugu. Hiru zutoin
artean sartzen bada bi puntu eskuratzen dira.
 Zutoinetako jaurtiketa: Zigor kolpe baten ondoren,
baloia lurrean ipini eta ostikoz jaurtitzeko aukera
dugu. Hemen ere hiru zutoinen artean sartzea
lortzen badugu, hiru (3) puntu eskuratuko ditugu.
 Drop edo bote azkarra: Jokoaren edozein unetan
jokalariren bat pilota bote azkarrean ostikoz
jaurtiki eta hiru zutoinen artetik pasatzen bada,
hiru (3) puntu lortuko ditu.

Errugbian baloia hanka eta eskuekin jokatu daiteke:

 Eskuekin egindako pase guztiak


atzerantz egin behar dira. Aurrerantz
pasatzea “avant” izeneko falta edo huts
egitea suposatzen du.
 Hankarekin egiten direnak berriz edozein
norabidean egin daitezke. Hala ere
kontutan izan baloia baino aurreratuago
dauden taldekideak jokoz kanpo egongo
direla.

Baloia eskutan badugu edozein norabidean mugitu gaitezke.

Baloia daraman aurkaria geldiarazteko plakaketa


erabiliko dugu; hau da gorputzetik heldu eta
lurrera botatzen ahalegindu. Lurrera
erortzerakoan derrigortuta dago baloia askatzen.
Hala ere gogoratu baloia daraman jokalaria soilik
plakatu daitekeela, eta ezin zaiola lepotik plakatu.
JOKALDI BEREZIAK

Errugbian badira jokaldi berezi batzuk.

 Melea.
o Falta baten ondoren
baloia jokoan
jartzeko modua da.
o Normalean talde
bakoitzeko zortzi (8)
jokalarik (nahiz eta
kopurua librea izan)
parte hartzen dute,
hiru lerrotan antolatu eta elkarren artean tinko heltzen dira.
o Beste taldea aurrez aurre jartzen zaio eta bi taldeetako lehen
lerroko jokalariak elkarren artean bultzatzen hasiko dira.
o Falta jaso duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko
du; bi taldeen artean osatzen duten erdiko pasilloan baloia
sartuz.
o Talde bakoitzak baloia berreskuratzen ahaleginduko da;
orpoekin jokatu eta melearen atzealdea eramaten saiatuz.
o Melea egiterakoan gogoratu bizkarra zuzen eta burua tente
mantendu behar direla. Bultzakada egiterakoan indarra beti
hankekin egingo dugu. Sorbalda beti gerria baino altuago egon
behar du eta inguruko lagunak tinko heldu behar dira.

 Touchea:
o Baloia zelaitik kanpo
ateratzen denean berriz
jokoan jartzeko erabiltzen
den jokaldia da.
o Ateratzen duen taldeak
erabakiko du zenbat jokalari
jokatzen dute touchea. Bi
taldeetan kopurua berdina
izan behar da. Jokalariak bi
lerrotan aurrez aurre ipiniko
dira.
o Baloia kanpora bota ez duen
taldeko jokalari batek baloia bi taldeen artean bota eta
jokalariak salto eginez baloia bereganatzen ahaleginduko dira.
 Ruck edo bat bateko melea:
o Zenbaitetan baloia lurrean
egonda bi taldeetako
zenbait jokalarik elkartu
egiten dira eta baloia
bereganatzeko bat bateko
melea sortzen dute.

 Maul:
o Bi taldeetako jokalariak baloia
duen jokalari baten inguruan
pilatzen direnean ematen da.
o Baloia lurrera erortzerakoan,
baloia daramana ihes
egiterakoan edo arbitroak mele
bat agintzen duenean bukatzen
da.

OINARRIZKO ARAUAK

 Atxikia:
o Aurkari bat plakatu ondoren baloia askatzen ez duenean edo
beste jokalariari baloia eskuratzeko ahaleginak oztopatzen
dizkionean ematen da. Atxikia zigor kolpearekin zigortzen da.
 Avant:
o Baloia eskuarekin jokatzen ari garenean baloia aurrerantz
pasa, edo erortzen zaigunean ematen da. Kasu honetan
arbitroak mele bat aginduko luke.
 Jokoz kanpo:
o Jokalari bat baloiaren aurretik dagoenean jokoz kanpo egongo
da. Maul, ruck, mele eta touche batean parte hartzen ez duten
beste jokalariei ere jokoz kanpoko araua kontutan hartzen
zaie. Jokoz kanpo bati zigor kolpe bat dagokio.
 Zigor Kolpea:
o Errugbian ematen diren faltak zigor kolpe batekin zigortzen
dira. Falta egin ez duen taldeko jokalari batek baloia jokoan
jarriko du zutoinetako jaurtiketa batekin.
PLAKAKETAK

Hiru plakaketa mota ezberdin bereiz ditzakegu:

 Albokoa:
o Sorbalda aurkariaren izterrean
eutsiko dugu, burua aurkariaren
izter atzealdean geratzen delarik.
o Besoekin izterrak inguratuko ditugu.
o Besoak estutu, eta sorbaldekin
bultzatu.

 Atzekoa:

o Sorbalda ipurmasail inguruan


eutsi.
o Besoekin aurkaria inguratu.
o Besoak estutu eta lurrera
aurkariaren zangoen gainean
erori.

 Aurrez aurrekoa.

o Sorbalda aurkariaren izterrean eutsi.


o Burua aurkariaren albo batean ipini.
o Besoekin aurkaria inguratu, eta besoak
estutu.
o Atzeraka erortzen utzi, eta biratu
aurkariaren zangoen gainean erortzeko
asmoarekin.

Plakatzen ikasi behar den bezala erortzen ere ikasi behar da:

o Sorbaldak bildu eta gorputza biratu, bizkar


gainean eroriz.
o Erortzerakoan eskuak ez lurrean ipini.

ZAPI ERRUGBIA
Zapi Errugbia kontakturik gabe
jokatzen den jolas bat da. Errugbian
oinarritzen den jokoa da non taldekide
guztiek zapi bat eramango dute
praken atzealdean zintzilik.
Derrigorrezkoa izango da zapia beti
zintzilik eramatea. Baloia duen
aurkaria geldiarazteko plakatu
beharrean, daraman zapia kenduko
diogu.

Kopuru bereko bi talde lehiatuko dira,


eta edozein zoru motan joka daiteke.

Erasoan daudenek baloia eskuekin aurkariaren entsegu eremu barnean


kokatzea ahaleginduko dira. Entsegu bakoitzeko puntu bat lortuko da.
Defentsan daudenek aldiz, baloia bereganatu edo baloia
duenari zapia kenduz aurkako taldearen erasoa ekiditen
saiatuko dira.

Baloia eskuekin soilik jokatzen da; ez dira oinezko


kolpaketak erabiliko eta beti atzerantz pasatu behar da.

Partidua hasterakoan edo entsegu baten ondoren baloia


zelaiaren erditik jartzen da jokoan. Beste taldea
gutxienez bost metrotara kokatu beharko da.

Baloia daraman jokalariari zapia kentzen


diotenean ezin izango du baloiarekin
jarraitu eta baloia lurrean utzi edo
taldekideren bati atzerantz pasatu
beharko dio. Jokalari hau berriz jokoan
jarraitzeko, zapia derrigorrez praken
atzealdean jarri beharko du. Horretarako
zapia lapurtu duenak berehala lurrera bota
beharko du. Gogoratu zapia, baloia duen
jokalariari soilik kendu diezaiokegula.
Jokalari batek pasea aurrerantz egiten
duenean edo baloia aurrerantz erortzen
zaionean melea osatu beharko da. Meleak
hiru jokalarik osatuko dituzte. Pilota
falta egin ez duen taldeko jokalari batek
jarriko du jokoan.
Mele batean parte hartzen ez duten
jokalariek honen atzetik eta bost
metrotara kokatuko dira.

Pilota zelaitik kanpo ateratzen


bada touche baten bidez jarriko da
jokoan.
Touchea talde bakoitzeko bi
jokalarik osatuko dute, eta
jaurtiketa baloia kanporatu ez
duen taldeak egingo du.
Touche batean parte hartzen ez
duten jokalariek honen atzetik
eta bost metrotara kokatuko
dira.

Zenbait jokabideei akats zigorra dagokie:


 Jokalari bati zapia kendu ondoren, zapia berriz jarri gabe jokatzen
jarraitzen badu.
 Zapia behar bezala jantzita ez eramatea.
 Jokalari batek baloia ez duen bati zapia kentzen dionean.
 Zapia kendu berri diotenari, ezin zaio pasea oztopatu.

Akats zigorra baten ondorioz baloiaren jabetzaren galtzen da eta beste


taldeak ipiniko du baloia jokoan. Zigortutako taldea bost metrotara
kokatuko da.
EUSKAL PILOTA

PILOTA JOKOAREN JATORRIA

Antzinako zibilizazio gehienetan aurki ditzakegu


pilotarekin eginiko jokoak; egiptoarrak, greziarrak,
erromatarrak, maiak, aztekak,....eta abar.
Erdi aroan arabiarrek ekarri zuten pilota jokoa Europara,
lurralde guztian zehar hedatuz.
Frantzian aurrez aurre eta eskuz edo eskularruz jokatzen zen “jeu de
paume” izeneko jokoa sortzen da. Joko hau klase sozial guztietara zabaldu
zen, “jokoen errege eta erregeen jokoa” bezala ezagutuz.
Industri iraultzarekin batera pilota jokoa pixkana-pixkana Europan zehar
desagertzen hasten da. Hala ere Euskal herrian mantendu eta nortasun
berezia hartuko du.
Ordurarteko pilotak artilez eginak baziren; XIX. Mendean Ameriketatik
ekarritako kautxua erabiltzen hasten da pilotak egiteko. Pilota hauek
biziagoak izanik pareta edo frontisak zabaltzen hasi ziren pilota galdu ez
zedin. Honekin batera joko modalitate berri bat sortuko da; hormaren
kontrako pilota jokoa. Lehenengo frontisak elizetako hormak, edo arkupeak
izan ziren, ondoren, plaza libreak, frontoiak, trinketeak, eta abar eraikitzen
hasi ziren.
Euskal herrian azken urteetan eta komunikabideen eraginez pilota bere
biziko indarra hartu du. Kirolari profesionalak agertzen joan dira. Gaur egun
euskal pilota munduko 24 herrialdeetan jokatzen da eta lau urtez munduko
amateur (profesional ez direnen) txapelketa jokatzen da.
Eskuzko modalitatea nagusia bada pala eta xisteraz jokatutakoa ere ikusi
daiteke.
JOKO MOTAK

Bi joko mota nagusi bereiztu daitezke:

 AURREZ AURREKOA edo joko zuzena.

Jokalariek aurrez aurre jokatzen dute, tarteko hormarik gabe. Pilota


elkarri botatzen diote marra edo sare baten gainetik, tenisean bezala.
XIX. Mende arte jokatutako modalitate guztiak aurrez aurrekoak ziren.
Taldeka jokatzen da; 2x2, 4x4 edo 5x5.
Gaur egun Euskal herriko iparraldean jokatzen da batik bat.

 H ORMAREN
KONTRA.

Jokalariak joko eremu berean aritzen dira. Pilota txandaka jotzen dute,
paretaren kontra jaurtiaz.
Buruz buru edo bikoteka jokatu oi da.
XIX. mendean sortu zen eta geroztik indartzen joan den joko mota da.
JOKALEKU EZBERDINAK

Euskal pilota tradizioz era guztietako joko eremutan jokatu izan da. Baina
federazioak arautzen dituen txapelketetan, hiru jokaleku ezberdin
bereizten ditu:

o Plaza librean edo aire zabalean:


Jokalekua horma bakarrez osatua dago.
Frontoian pilota, lurretik 80 zentimetrotara
kokatua dagoen txaparen gainetik jokatzen da.
Zorua porlanezko izaten da eta kantxa
deritzo. Kantxaren aurrealdea atzekoa baino
estuagoa izaten da.

o Ezker horma dun frontoia


Jokalekuak frontis izeneko aurreko hormaz
gain; ezkerreko horma eta hondoko horma
batek osatzen dute. Frontisean lurretik 80
zentimetrotara joko eremua mugatzen duen
txapa bat dago.
Frontoiaren ezkerreko paretaren
luzaeraren arabera frontoi motzak (36 m-
ko ezker pareta) eta frontoi luzeak (54 m-
ko ezker pareta) bereizten dira.
Zorua edo kantxa porlanezkoa da eta lauki
zuzen baten itsura hartzen du.

o Trinketea:
Teilatu batez estalitako lau hormaz osatua
dago. Aurreko horman 80 zentimetrotara
txapa dago. Aurreko eta eskuineko hormek
sortzen duten angelua faltsua da eta
“fraile” ezizena hartzen du. Frontisean
bada 60 zentimetroko aldea duen “silo”
izeneko zulotxo karratu bat. Bi elementu
hauek pilotaren errebotea irregularra
sortzea dute helburu.
Ezkerreko eta hondoko horman teilatu
okerra duen galeria bat dago itsatsita; honi
“taula” deitzen zaio.
TRESNAK

Pilota modalitate gehienetan larruz estalitako pilotak erabiltzen dira, nahiz


eta paletan eta frontenisen gomazkoak izan.

 ESKU HUTSEAN:
Eskupilotan larruzko pilota eskuarekin jotzen da.
Esku eta hatzetan “tako” ezizenez deituriko babesak
erabiltzen dira.

 PALA eta PALETAK:


Egurrez egiten dira. Modalitate bakoitzean pisu, tamaina
eta forma bereziko pala eta paletak erabiltzen dira, nahiz
eta luzeran berdinak izan. Paletak arinagoak eta zabalagoak
izaten dira. Palak berriz pisutsuagoak eta estuagoak.

 XISTERA:
Zumezkoak izaten dira. Modalitate bakoitzari pisu,
tamaina eta forma bereziko xistera dagokio.
Zesta puntan eta Xisteran jokatzeko tresnak
sakonagoak izaten dira, pilota hartu, geratu eta berriro
jaurtitzen delako. Joko garbian eta erremontean
sakonera txikiagoa dute pilota saskian sartu orduko bota
egin behar baita.

 ESKULARRUA:
Laxoa, errebotea eta pasakan erabiltze dira larruz egindako
eskularruak. Eskularru motzak eta luzeak daude. Zenbait
modalitateetan atzelariak mota batekoak eta aurrelariak
bestelakoa erabiltzen dute.

 XAREA:
Palaren forma hartzen duen egurrezko makila okertu bati
barrualdea sokaz eginiko sare bat jartzen zaio. Xare jokoan
soilik erabiltzen da.

 ERRAKETA
Frontenisean erabiltzen dira eta tenisean erabiltzen diren
erraketen antzekoak dira.
PILOTA EGITEN

Pilota bat egitea lan interesgarria izan daiteke, baina norberak egindako
pilotarekin jolastea askoz ere ekintza dibertigarria suertatuko da.

Kizkia

Artilea
Gogoratu pilota bat lau
geruza ezberdinez osatua
Aria
dagoela.
Azala

Pilota bat egiteko hondoko pausuak jarraituko ditugu:

1. Pilotaren muinean kizkia dago, honi esker egiten du bote pilotak.


Kizkia gomazkoa, latexezkoa, kortxozkoa edo zurezkoa izan daitezke.
Guk kizki moduan pilotatxo “jauzkari” bat erabiliko dugu.
2. Kizkia artilez inguratuko dugu, nahi dugun tamainako pilota lortu arte.
3. Ari gogorra eta fina erabiliz, egindako pilota inguratuko dugu,
zertxobait estutuz.

4. Azkenik pilotari azala jarriko diogu. Honetarako bi


aukera dauzkagu:

a. Pilotaren inguruan esparatrapua eranstea.

b. Larruzko edo feldrozko azala jostea.


Pilota larruz edo feltroz estaltzeko ondoren adierazten diren moldeak
erabiliko ditugu.
PILOTAREN INGURUKO JOKO EGOKITUAK:

Pilotan buruz buru edo bibitako partidutan jokatzen da. Hala ere jende
gehiago gaudenean badira jokatzeko beste zenbait aukera:

 Barneka:
o Talde handian lehiatzen da. Denak denan kontra.
o Sakea edonork egin dezake. Txokoan dagoena ez ezik.
o Pilota jotzea pilotak botatzen duenean hurbilen dagoen
jokalariaren ardura izango da.
o Bi jokalarien artean bote egin ezkero eta ez badio ez batak ez
besteak ematen; hurrengo tantoan bi jokalariak “Batera”
egongo dira; hau da jokalari bakarra modura arituko dira.
Batek huts egin ezkero biak kaleratuak izango dira. Jokaldi
horretan huts egiten ez badute libre geratuko dira berriz ere.
o Tantoa galtzen duenak kanpora irtengo da.
o Irabazleak bizitza bat irabaziko du. Honekin hurrengo lehian
tantoren bat galdu ezkero libratu egingo da eta jokoan
jarraituko du.

 Kinielaka:
o Bi bikote lehiatzen dira.
o Tantoa irabazten duen bikoteak, jokoan jarraitzen du.
o Galtzen duenak irten egin beharko du, beste bikote bati tokia
utziz.
o Sartzen den bikoteak sakea egingo du.
o Tanto bat irabazten den bakoitzean puntu bat zenbatzen da.
Bost puntu lortzen duen bikotea kinielaren irabazlea
suertatuko da.

 Taldeka:
o Jokalari guztiak bi taldeetan banatzen dira.
o Talde bakoitzak kolore bereko peto bat ipiniko du.
o Talde bat bestearen aurka arituko da.
o Pilota taldeko edonork joka dezake.
o Taldeek pilota txandaka jokatuko dute.Talde berak ezin izango
du bi aldiz jarraian, pilota jotzea.
o Aurkari guztiak eliminatzen duen taldeak irabaziko du.

You might also like