• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
 
Curriculum Anitzeko taldeentzako Unitate Didaktikoa
HIRIAK HISTORIAN ZEHAR:Bilbo,Kasu berezia
 Ana Basterra, Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko BerritzeguneaMarimar Pérez, Abandoko Berritzegunea
 
 HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa
1.Justifikazioa
Unitate didaktiko honek oinarrizko bi ardatz ditu: hirien bilakaera eta testu-motanarratiboak. Hiri jakin baten garapena lanerako fokutzat hartzeak ikasleengandik gertudagoen eta ikasleentzako ezaguna den inguru bat abiapuntu hartzea ahalbidetzen du;hiria alegia. Hiriaren bilakaera eta garapena aztergai hartuz, gainera, mendebaldekogizarteetako bilakaeraren oinarrizko uneetara hurbil gaitezke.Hiria aztergai hartuz, kasu jakin honetan Bilbo hain zuzen ere, garai ezberdinei buruzko gogoeta egin dezakegu: Erdi Aroko hirien jatorriak mia ditzakegu, baita XXI.mendeko hiriak izan daitezkeena antzeman ere. Bilakaera honek gizarte- eta politika-mailako eraldakuntzak, arkitektura-ereduak, bizimoduen aldaketak aztertzeko... aukeraematen du.Hiriak, hortaz, gurutzaturik aurkezten zaigun eduki-multzo zabala ikusteko aukeraeskaintzen digu interrelazioz. Eduki hauek gurutzaturik aurkezten direnez zentzuaberatsagoa hartzen dute. Unitatean zehar eguneroko bizitzari eta hirigintza-garapenariloturiko aldaketei ematen zaie garrantzia, baita ezaugarri soziokulturalei ere.Bestalde, Gizarte Zientziei loturiko edukiek hiriekin eta hauen garapenarekinzerikusia badute ere, unitate honetan lantzen diren hizkuntza-mailako edukiek testunarratiboekin dute zerikusia funtsean.Denboran zehar iraganiko ekintzen adierazpide gisa ulerturiko testu narratiboak,ikasleek unitate hauetan gauzaturiko bilaketen emaitzak aditzera eman ditzaten tresnaegokia dira. Testu narratiboen baitan komunikabideetatik heldu diren testuinformatiboak nabarmenduko dira bereziki; hauek, gure ikasleentzako etengabekoinformazio-iturri baitira.2
 
 HIRIA HISTORIAN ZEHARGaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa
2. Unitatearen helburuak 
2.1. Esparruko helburu orokorrekiko zerrenda
Ahozko eta idatzizko mezuak ulertzea, komunikazio-egoera ezberdinetandituzten ezaugarriak ezagutuz eta erabilitako zenbait hizkuntza-mekanismori buruzko gogoeta eginez.
Ahoz nahiz idatziz koherentziaz eta zuzentasunez hitz egitea,komunikazio-egoera bakoitzari egokitzen zaizkion baliabideagaitasunez eta autonomiaz erabiliz.
Irakurketa eta idazketa mintzaera eta ulermena hobetzeko bitarteko gisa balioztatzea, baita kultura eta norbanakoaren atsegina aberasteko iturrigisa ere.
Hizkuntza gauza berriak ikasteko eta errealitatea ulertzeko etaaipaturikoari buruzko azterketa kritikoa egiteko bitarteko gisa erabiltzea, baita jarduera bera arautzeko ere.
Jarduerak modu autonomoan eta orekatuan garatzea.
Ondare kulturala eta naturala egoera soziohistoriko baten adierazpen etaisla gisa balioztatzea eta bere erakusgarririk nabarmenenak interpretatzea; hauek mantentzeak eta hobetzeak duen interesari buruzkokontzientzia hartuz eta norbanakoaren atseginerako bitarteko direlakontuan hartuz.
Iturri ezberdinak, batez ere komunikabideak erabiliz, ahozkoinformazioa, informazio ikonikoa, estatistikoa, kartografikoa... lortu etainterpretatzea; trataera autonomoa ematea, hauek ematen dituztenmezuen aurrean jarrera kritikoak garatuz eta aipaturiko mezuak behar  bezala antolaturik eta ulertzeko moduan aditzera emanez.
Giza talde ezberdinek espazioa erabiltzerakoan eta baliabide naturalak aprobetxatzerakoan beren lurraldeekin ezartzen dituzten elkarreraginak identifikatzea eta aztertzea eskala ezberdinetan; ekonomia-, gizarte-, politika- eta ingurugiro-mailan dituzten ondorioak balioztatuz.
2.2. Helburu didaktikoak 
Esparru akademikoko, literaturaren esparruko eta komunikabideen esparrukoahozko nahiz idatzizko testuak ulertzea; aipaturikoen ezaugarri diren zenbaithizkuntza- mekanismori buruzko gogoeta eginez.3
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...