-
Herrigintza
: gure ikastetxea herritik sortutako ekimena eta lotura sendoa duherrian dauden kultur ekimen ezberdinekin: Berbaro, Gerediaga, AEK,Plateruena.Gure hezkuntza eskaintzan inguruneko gizarte hurbilarekin harremana bultzatzensaiatzen gara; hezkuntza eta gizartea eskutik helduta doazen elementu bereiztezinak direla ulertzen dugu. Azken finean gure gazteak bizitzarako prestatzen ditugu eta horiegiteko ezinbestekoa deritzogu ingurunearen jarraipen zuzena egitea.Gure ikastetxeko familien egitura sozial eta ekonomikoa honela definituko genuke:
o
Maila ertaineko familiak. Hori kontutan izanik finkatzen dira ikastetxekokuotak. Gure ateak familia guztientzako zabalik daude eta inor ez dabaldintza sozial edota ekonomikoengatik baztertzen. Horretarako ikastetxeak beken sistema berezkoa du garatuta, kuotak ordaintzeko arazoak dituztenfamiliei laguntzeko.
o
Euskararekiko sentsibilitatea dutenak. Hau horrela izan arren, gureikastetxeko erronka handi bat da euskararen erabilera bultzatzea etahorretarako abian du
Euskaraz Bizi
izeneko egitasmoa. Proiektu honetaneremu kurrikularretik haratago, eremu ez kurrikularrerako ekintzak finkatzendira; beti ere euskararen erabilera bultzatzeko.
ZER NAHI DUGU? OINARRIZKO HELBURUAK:
-
Gure ikastetxean irakasleak
Hezitzaile
izaera du. Bere zeregina edukikognitiboak transmititzetik haratago, ikasleekin zuzeneko eta banan-banako lanaegitean datza. Honela ikaslearen garapen integrala bultzatuko du, hainbat balorelanduz: Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikasi, ikasten eta pentsatzen ikasi,komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, Egiten eta ekiten ikasi.-
Gure ikasleen izaera kritikoa eta askatzailea bultzatuko duen hezkuntza duguhelburu.-
Euskal Herriko kultura oinarri izanik, mundu zabalera irekita dagoen ikuspegialanduko da (kulturaniztasunaren ideia)-
Ikasle guztiak ezberdinak direla jakinik, aniztasunean heziko dira elkarrekin etabanan banako harreta eskainiz.-
Inor ez da pentsakera, baldintza ekonomiko zein sozialengatik baztertuko-
Hezkuntza berritzailea eskaintzen dugu eta horretarako gure irakasleenetengabeko formazioari garrantzi berezia ematen diogu-
Eleaniztasuna: euskarazko hezkuntza oinarri izanik, gure ikasleak hizkuntzaezberdinetan trebatzea dugu helburu. Horretarako Europako hizkuntzaadierazleak jarrito ditugu helburutzat; honako hauek:
o
Euskara: B1
o
Gaztelera: B1
o
Ingelesa: C1
o
Frantsesa: C2Honek zer esan nahi du?Euskaraz eta gazteleraz ahozko zein idatzizko ezagutza osoa izango dutela gureikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitu ondoren.Guraso aurkezpena 2008-9-20
Leave a Comment