You are on page 1of 2

Lehen

hezkuntzan

izandako

esperientziak

gogoraraziko

ditugu.

Horretarako, hainbat aspektu azpimarratu ditzakegu: Denbora. Klaseak goiz eta arratsaldez izaten genituen (asteazkenetan goizez bakarrik izaten zituen klaseak Garaxik, 3ak arte, 3. mailatik 6. mailara). Goizetan 8:30-9:30ak inguruan sartzen ginen, 12:30-13ak arte; arratsaldez bi ordu. 30 minututako jolas-garaia. Espazioa. Pedrok dioenez U forman antolatzen ziren gelak 1. eta 2. zikloetan. 5. mailan binaka jartzen ziren, lerrotan; 6. mailan, aldiz, bakarka. Gelaren bukaeran antzeztokia zegoen, liburutegi txiki bat, eta perikito bat ere. Jonek, bestalde, modu askotan antolatuta eduki zituen gelak: launaka, lerro luzeka, binaka, U forman,.. baina inoiz ez banaka. Meritxellek kontatzen du 1. zikloan askotan aldatzen zutela formaz, Joneren moduan. 2. zikloan batez ere binaka jartzen ziren; taldeka batzuetan, talde-lanak egiterakoan. 3. zikloan, aldiz, banaka ipintzen zituzten; gutxitan binaka. Garaxi orokorrean taldetan egon da kokatua, hiruzpalau lagunekin batera, multzoka. Astean behin inguruko herrietako ikasleekin elkartzen ziren, 20 bat lagun, eta kasu honetan U forman kokatzen zituzten, edo lerro luzetan. Pedro mutil bakarra izan zen 1. ziklo osoan, 11 nesken artean, eskola neskena izatetik mistora pasa baitzen urte horietan. Lauron gelek ez zeukaten petrilik. Metodologia. Pedroren ikastetxean biblia bat zegoen beti presente, goizero errezoak egin eta bibliaren atalen bat irakurriz. Meritxell: 1. zikloan irekiagoa zen klasea, irakasle bakarra zeukaten irakasgai guztietan, talde izaera indartuz. Baina 2. ziklotik aurrera irakasle espezializatuak sartu ziren, eta eskolak gero eta indibidualizatuagoak izaten hasi ziren, batez ere klase magistralak ziren; plastikan eta laborategian izan ezik, kasu horretan denak elkarrekin ibiltzen ziren lanean, batasun hori mantenduz. Garaxiren eskola unitarioa zen, hau da, maila ezberdinetako ikasleak gela berean zeuden. 1. zikloan haur hezkuntzako haurrekin ibili zen; gero, haundien gelara pasa zen, bertan 3. mailatik 6. mailarako ikasleak biltzen zirelarik (12 bat lagun denetara). Maila bakoitzak bere testuliburu propioak

zituen, baina irakasgaiaren arabera, denak batera edo ziklotan banatuta eman zitezkeen klaseak, baita mailaka ere. Guztiok jaso izan dugu nolabaiteko hezkuntza tradizionala, irakaskuntza prozesua irakaslearen eskuetan zegoen guztiz. Klase magistralak ziren nagusi eta erritmoa irakasleak jartzen zuen. Garaxiren eskolan ez zituzten azterketarik egiten, ezta etxeko lanik ere. Baliabideak. Denok pizarra genuen gelan. Laborategiko gelan mikroskopio eta bestelako tresnak zituzten Meritxell eta Jonek, Pedrok eta Garaxik aldiz ez zuten laborategi gelarik; Meritxellen ikastolan irakasteak proiektorea erabiltzen zuen azalpenak emateko, ohiko arbelaren ordez. Liburutegia, ordenagailu gela eta bideo gela ere genituen (Garaxiren eskolan gela bakarra bihurtzen zen ordenagailu, antzerki, bideo edo kontzertuak antolatzeko aretoa). Eskolako materialetan koaderno, arkatz eta testuliburuak zeuden; ordenagailu propiorik ez, noski. Pedrok, materiala eta liburuak erosi egin behar ziten urtero. Garaxiren liburak eskolakoak ziren eta kuadernoak eta halakoak erosi behar izaten zituen. Meritxell eta Jonek aldiz, aurreko urteko ikasleen liburuak jasotzen zituzten eta gainontzeko materiala eskolak ematen zuen. Ikasitakoa. Pedrok puntual izaten, erreziklatzen eta errezatzen ikasi zuen. Jonek, janaria ezkutatzen eta gustukoak ez zituen plater batzuk irensten ikasi zuen, eta baita erreziklatzen ere. Meritxellek jangela orduan bere lehendabiziko zigarrotxoa erre zuen hamaika urterekin.

You might also like