HELBURUAK
Gure Egape Proiektuan , ikasleek garatzeko gaitasunen artean“informazioaren kudeaketa erabilpen emankorra” nabarmentzen dugu, gauregungo gizartean informazioa non-nahi aurki dezakegulako eta honek bestegaitasun batzuen garapenaren beharra dakarrelako berarekin: garantizaduten eta ez duten datuak bereiztea, aurkitutako informazioa sailkatzeneta ordenatzen jakitea, lortutako informaziotik ondorioak ateratzeko gaiizatea.... Beraz, ikastolak, liburutegia baliabide garrantzitsu bezalakontsideratzen du, haurren heziketan ezinbestekoa eta ikasketa programanlagungarria.Egungo gizartean irakurketa, idazketarekin batera oinarrizko gaitasunakkontsideratzen dira. Irakurtzen dugu informazioa eskuratzeko, ikasteko,ongi pasatzeko, ikertzeko... Literatura, prentsa, datuak...irakurtzen ditugueuskarri desberdinak erabiliz: papera, ordenagailua, telebista... Eskolanarrakasta izateko ezinbestekoa da egoera hauetara guztietara moldatzen jakitea. Horretarako, nahitaezkoa izango da gure ahalegin eta baliabideguztiak norabide horretan ipintzea. Baliabide guztien artean liburutegiakhartzen du benetako protagonismoa.Liburutegia baliabide gune garrantzitsuizango da ezagutzaren munduan murgildu, ikasketa prozesuan autonomialortu eta fikziozko fondoekin disfrutazeko.Hauexek dira ipini ditugun helburuak :
•
Liburutegiko oinarrizko arauak ezagutu.
•
Liburutegia informazio-gune garrantzitsutzat jo.
•
Eskura dagoen informazio ikasi bilatzen, antolatzen etaerabiltzen.
•
Ikasleengan irakurzaletasuna piztu, sustatu eta zabaldu.
•
Norberak, autonomoki eta maiztasunez irakur dezan,
•
Literatura testuak positiboki baloratzea. Irakurketa, .informazioeta gozamen iturritzat jo.
•
Asialdian, irakurzaletasuna bultzatu eta jarrera positiboak garatu.
•
Liburutegiak eskaintzen dituen tresna eta balibideak erabili.Ikasleek informazio mundurako hezi: informazioa bilatu etaaukeratzen jakin dezaten.
Leave a Comment