You are on page 1of 2

LEHEN HEZKUNTZAKO DEKRETUA: XEDAPEN OROKORRAK

3.- Printzipio orokorrak


Oinarrizko Hezkuntza eskola-komunitate guztiari eskainita dago , errespetua, elkartasuna, aukera-berdintasuna oinarri izanik eta denen eskubideak eta betebeharrak kontuan hartuz . Honen helburua gizakien ahalmenak garatzea eta hainbat gaitasun eskuratzea da, betiere arlo guztien ikuspuntuan oinarrituz. Irakasleen esku-hartzea ezinbestekotzat jotzen da jarduera honetan.

5.- Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak


Oinarrizko Hezkuntza pertsonak bizitzan eskuratuko duten hezkuntza da, bere xedeak, ikasleak prestatzea gizarte herritar aktibo izateko, euskararen eta bere kulturaren ezagutza eta ikasleekin sentsibilizazio lana egitea izanik.

6.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak


Hezkuntza osorako beharrezkoak diren ardatz erreferentzialak dira. Ardatz horiek autonomiaz bizitzen ikastea, irizpide kritikoz pentsatzen eta ikasten ikastea,bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko batean mintzatzea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzea eta erabakiak zein ardurak hartzeko ekimena izatea.

8.- Oinarrizko Hezkuntzaren helburua


Oinarrizko Hezkuntzaren helburua, arduraz bizitzen ikastea (errespetua, onartzea), ikasten eta pentsatzen ikastea, zuzen eta egoki komunikatzen jakitea, elkartasunean bizitzen jakitea eta ikaslea berak giza alderdiak garatzen ikastea (nor bere burua), gauzak egiteko konpromisoa hartzea, parte hartzea eta ekiteko nahia izaten ikastea.

11.-Lehen Hezkuntzako jakintza-arloak


Lehen Hezkuntzan zazpi jakintza-arlo bereizten dira, baina mailetan aurrera egin ahala aldatzen joaten dira. Hauek lantzeko ikasleen bizipenez baliatu behar da, kontuan izanik haur bakoitzak abiapuntu desberdina duela.

14.- Ordutegia
Lehen Hezkuntzako ordutegia 875ordukoa izango da DBH-koa aldiz 1050ekoa. Eta ordu horiek, ikastetxe bakoitzak nahi eran banatuko ditu. Klaseak goizez zein arratsaldez izango dira eta arratsaldeetako bat irakasleak biltzeko erabiltzen da.

15.- Eskola-egutegia
Urtero eskola egutegi bat finkatzen da, gutxienez 175 irakastegun izanik. Egutegi hau normalean ez da irailaren 1-a baino lehenagotik hasiko ez eta ekainaren 30-a baino beranduago amaituko.

33.- Ebaluazioa
Lehen Hezkuntzan egunetik egunera egiten diren aurrerapenak hartuko dira kontutan beti ere modu jarrai batez ebaluatuz.Bigarren Hezkuntzan berriz, ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzen ez badituzte proba bat egiteko aukera dute. Ebaluazioa, aurretik zehaztutako irizpideen bidez egingo da. Betiere ikasleen informazioa baliagarria da, aurrerapenik izaten ez badute nola esku hartu jakiteko.

36.- Diagnostiko-ebaluazioa
Hezkuntza bakoitzeko bigarren zikloa amaitzerakoan ebaluazioa egingo da, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea bitarteko izango da eta ikastetxeek eta Hezkuntza Administrazioak aintzat hartuko dute egindako ebaluazioetan bildutako informazioa. Honek estatistikak egiteko eta orientatzeko balioko du. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila prozedura hau arautuko duen erakundea izanik.

You might also like