Welcome to Scribd, the world's digital library. Read, publish, and share books and documents. See more
Download
Standard view
Full view
of .
Look up keyword
Like this
2Activity
P. 1
Euskararen inguruko politiken gainean (II): Esparru sozioekonomikoa

Euskararen inguruko politiken gainean (II): Esparru sozioekonomikoa

Ratings: (0)|Views: 27|Likes:
Published by EKAI Center
Lan arloan euskararen erabilera areagotzeko politiken balorazioa eta jarraitu beharreko politken gainean dihardugu working paper honetan
Lan arloan euskararen erabilera areagotzeko politiken balorazioa eta jarraitu beharreko politken gainean dihardugu working paper honetan

More info:

Published by: EKAI Center on Mar 06, 2013
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as DOCX, PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

06/02/2014

pdf

text

original

 
 As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
Working Paper-a
 
2013ko otsailren 15a
 
EUSKARAREN INGURUKO POLITIKEN GAINEAN (II) ESPARRU SOZIOEKONOMIKOA
 
 ABOUT POLICIES ON BASQUE (I): SOCIO-ECONOMIC SPACE POLÍTICAS SOBRE EL EUSKERA (I): ÁMBITO SOCIOECONÓMICO
 
 
As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
EUSKARAREN INGURUKO POLITIKEN GAINEAN (II): ESPARRU SOZIOEKONOMIKOA
1.
 
Esparru sozioekonomikoa lan eta merkataritza harremanena dela ematen baldin badugu, euskararen gune beltzenetakotzat jo izan dena topatzen dugu. 2011ko inkesta soziolinguistikoaren datuak begiratuta, lan arloari dagokion aldagai bakarra ez da txarra printzipioz, aditzera ematen baitu euskararen ahozko erabilera beste aldagaiena baino altuagoa da, eta bilakaera hobea izan du. Biana datuok kontuz begiratu behar dira, izan ere aditzera ematen dutena da euskara erdara baino gehiago hitz egiten dutenen kopurua, eta norberaren hautemate pertsonaletik abiatuta. Beraz, ahozko erabilera erreala askoz baxuagoa dela esatea ez dago lekuz kanpo. Honi gainera bestelako komunikazio guztia eransten baldin badiogu (idatzizkoa batez ere, baina lan paisajeari lotuak, lan tresnenak eta abar), euskararen erabilera nahiko behetik dabilela esatea ez legoke egiatik urrun.
2.
Lehen ondorioetako bat beraz merkataritza eta enpresa mundua hain garrantzitsua bada neurgai egokiagoak behar dituela estatistikek egoeran eragiteko adinako datuak eman ditzaten.
3.
Egia da esparru soziekonomikoaren baitan hainbat sektore oso dinamiko modura agertu direla. Lau multzo egin daitezke hauen artean:
 
Hizkuntza eta kulturaren inguruko  jarduerak
 
Hezkuntzaren inguruko jarduerak
 
Bezero euskaldun kopuru esanguratsua dutenak
 
Euskara laneko hizkuntza bihurtzeko prozesua planifikatzeko gauza izan diren enpresak
4.
Lehen biak elkarrekin lotura handia dute. Hirugarrenak euskararen ofizaltasun soziala (onarpena eta derrigorrezkotasunaren gaineko hautematea) zabaltzen joan den neurrian zerbitzua euskarara bideratzeari ekin diote, kanpo eskariaren garrantzia nabarmentzen da honela. Laugarrena berriz barne eskariari, hau da, erakundearen barne eragileen indarrari esker gauzatu ahal izan da. Azken hauetan oinarri pertsonalistak (kooperatibak batez ere) edo langile euskaltzaleenen antolaketa eta presio gaitasunak (euskaltzale antolatuen bidez, sindikatuen bidez) zerikusi handia izan du.
5.
Lan mundua bi arrazoirengatik uler daiteke funtsezkoa: a)
 
Lanean pasatzen dugun denborarengatik b)
 
Lanak duen balio sozializatzailearengatik c)
 
Lanean hizkuntzak duen zentralitatearengatik d)
 
Laneko hizkuntzak gizartearen aurrean duen prestigioarengatik
6.
Ondorioz, lurralde bateko sektore sozioekonomikotik kanpo geratzen den hizkuntzak prestigio galera izango du, ez da pertsonen sozializaziorako ezinbestekoa izango, eta gizartean uzten duen urratsa apurka galtzen  joango da.
7.
Aipatu bezala euskara sozioekonomian sartzeko ahaleginetan jardun duten enpresen tipologiak gutxienez lehen aipatutako laurak dira. Batzuk definizioz jardungo dute lanean zein zerbitzuan euskaraz, normalizazioari egiten dioten ekarpena gizarte guztira zabaltzen delako batik bat beraien lanaren emaitzarengatik. Hau da, merkatuan eskaintzen duten produktuaz gain edo produktu horrexen bidez gizarte eragin zabalago bat bilatzen da, produktura bera da euskararen erabilera areagotzeko gizarte eragin biderkatzailea duen tresna, bere funtzionalitatea baino harantzago.
 
 
As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
EUSKARAREN INGURUKO POLITIKEN GAINEAN (II): ESPARRU SOZIOEKONOMIKOA
8.
Beste biek berriz gainditu egiten duten euskaldunen eta euskaltzaleen esparrua,eta sozio-ekonomia eremuan diharduten pertsonengana iritsi daitezkeen dinamikak sortu dituzte.
9.
Dena dela aktibitate ekonomikoen euskalduntzeak argi-ilunak erakusten ditu labur aipatutako faktore horien arabera. Argiei dagokienez zalantzarik ez dago sekula baino gehiago egiten dela euskaraz lanaren eta merkataritzaren arloan. Azken hamabost urteok oso emankorrak izan dira, eta Euskal Herrian ez ezik, beste lekuetatik hizkuntzen kudeaketan  jakituria handia pilatu dela.
10.
Ifrentzua berriz oraingoz hedapena ez dela orokortzera iritsi izana daiteke. Hau da, enpresa askok ekimen indartsua eta mugimendu handia erakutsi dute, baina asko eta asko dira oraindik euskalduntzean duten erantzukizunari heldu ez diotenak, eta arrotz zaiena gainera beraien eragin ahalmena zenbaterainokoa litzakeen hizkuntza kudeaketa egoki bati helduko baliote.
11.
Horri gehitu behar diogu nolabaiteko hizkuntza politiken agortze garai batean gaude, eta euskararen erabilera sozialaren moteltze baten aurrean, eta horrek ekimen hauen hauskortasuna agerian jar dezakeela ulertaraz diezaieke bati bakarren batzuei, eta zalantzan  jarri ekimenen bideragarritasuna.
12.
Ekai Centerren ustez gakoa hain zuzen ere une honetan zereginotan ez dabiltzanak dira, une honetan euskararen lekua zabalduko duen hizkuntza gestio batean sartu ez direnak. Zer egin beraz? Gai honek sakontasuna eskatzen du, baina abiapuntu modura zenbait lerro proposatu nahi dira working paper honetan.
13.
Bi aldetatik egin beharko litzateke ahalegina: a)
 
Batetik eskaria indartzea b)
 
bigarrena azpiegitura hobea eskaintzea.
14.
Eskaria indartzeari dagokionez, hiru adarretik bilatu behar da: a)
 
Eskari soziala handitu, batez ere merkatuan produktuak jartzen dituzten enpresei begira, baina ez soilik azken produktuari lotuak, baita ekoizpen kateari dagozkiona ere b)
 
Langileen lan egiteko uneraino euskararen ofizialtasuna zabalduz, hau da, euskararen ofizialtasun sozialaren gaineko diskurtsoak eta neurriak ezarriz lantokietan c)
 
Eremu pribatuari dagozkion obligazioak ezarriz botere publikoen aldetik hainbat lan esparrutan, bai hornitzaileekiko harremanetan, bai bezeroekikoetan, baita komunikazio korporatiboan edo lan tresnen hizkuntzaren gaineko hizkuntzaren kudeaketa euskararen erabilerarantz lerratuz
15.
Zeregin hauetan botere publikoen lana ez da soilik goran aipatutako hiru puntuok erraztera eta gauzatzera bideratu behar. Beharrezkoa ikusten dugu enpresen arteko elkarlanean erabili izan diren estrategiak hizkuntzen kudeaketara, euskararen presentzia handitzera ere zabaltzea, hain zuzen ere produktuen edo prozesuen garapenarekin, kalitatearekin edo beronen ziurtagiriekin, ingurumen politikekin, nazioarteratzearekin egin izan den bezala. Hainbat arlotan enpresen arteko konexioak eta osagarritasuna bilatu eta gauzatu den era berean, euskararen berreskurapenean ere konexio puntuak bilatzea produktuari berari lotuta, edo antolaketari lotuta, baliagarria izango da euskararen erabilerari zentzu praktikoa ere topatzeko identitate zentzuaz gain. Modu honetan gorago aipatu dugun eskari soziala

You're Reading a Free Preview

Download
scribd
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->