Welcome to Scribd, the world's digital library. Read, publish, and share books and documents. See more
Download
Standard view
Full view
of .
Look up keyword
Like this
4Activity
P. 1
Esparru sozioekonomikoko gizarte eragileen funtzioa euskararen inguruko politiken gainean (I)

Esparru sozioekonomikoko gizarte eragileen funtzioa euskararen inguruko politiken gainean (I)

Ratings: (0)|Views: 795 |Likes:
Published by EKAI Center
Hizkuntza politika berritzeko gizarte eragileek hartu beharreko jarrera eta bete beharreko funtzioari buruz hausnarketa planteatzen du dokumentu honek.
Hizkuntza politika berritzeko gizarte eragileek hartu beharreko jarrera eta bete beharreko funtzioari buruz hausnarketa planteatzen du dokumentu honek.

More info:

Published by: EKAI Center on Mar 08, 2013
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as DOCX, PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

06/02/2014

pdf

text

original

 
 As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
Working Paper-a
 
2013ko otsailren 28a
 
ESPARRU SOZIOEKONOMIKOKO GIZARTE ERAGILEEN FUNTZIOA EUSKARAREN INGURUKO POLITIKEN GAINEAN (I)
THE ROLE OF THE SOCIAL ACTORS IN THE SOCIOECONOMICS LANGUAGE POLICY (I) EL ROL DE LOS AGENTES SOCIALES EN LAS POLÍTICAS LINGÜÍSTICAS PARA EL ÁMBITO SOCIOECONÓMICO (I)
 
 
As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
ESPARRU SOZIOEKONOMIKOKO GIZARTE ERAGILEEN FUNTZIOA EUSKARAREN INGURUKO POLITIKEN GAINEAN (I)
1.
 
Euskararen erabilera ofizialtasun sozialera eramateko unean oso garrantzitsua izan da, da eta izango da gizarte eragileen funtzioa. Ez da ahaztu behar eragile hauei esker gauzatu direla euskarak irauteko eta zabaltzeko ezinbestekoak diren hainbat eta hainbat ekimen hezkuntzan (ikastolak eta berauei esker hezkuntza euskalduna, euskal adarrak eta abar)
hedabideetan (Egunkaria, Argia, Berria, EITB…),
erakundetzean (euskararen legeak, hezkuntza legeak) eta abar.
2.
Gizarte eragileez ari garenean, zeri buruz ari gara zehazki? Euskalgintzaz ari garela pentsa dezakegu, eta erantzuna egokia da zalantzarik gabe. Euskalgintza gauza izan da azken hirurogei urteetan eraikin handi eta konplexuak eraikitzeko. Euskal Herria ez litzateke gaur egungoa izango euskalgintzarik gabe.
3.
Baina nortzuk osatzen dute euskalgintza herritarren begietan? Definizio azkar bat emateagatik, honakoa botako dugu: euskararen estatus soziala eta juridikoa lehen mailakoa izatea nahi duten eta horretarako lan egiten duten taldeek eta erakundeek, eta jardun hori beren helburuetan lehentasunezkotzat daukatenek osatzen dute euskalgintza. Euskalgintzatik kanpo geratzen dira beren lehentasunezko zereginen artean euskararekikoak lehentasunezkotzat ez dauzkatenek. Gizarte mugimenduen, eragile sozioekonomikoen eta instituzioen artean aipatutako zeregin horrekiko konpromisoa dutenak ere badirela ukaezina da, baina beraien lehentasunezko jarduna ez da aipatutakoa, izateko arrazoia besteren bat dute.
4.
Beraz bi erakunde mota berezi ditzakegu euskara lehen mailara ekartze hori desiragarritzat daukatenen artean:
 
Euskararen normalizazio helburua lehen mailakotzat eta izateko arrazoitzat daukatenak. Helburu hau beste helbururen batekin bateragarria da (euskarazko hezkuntza, euskarazko komunikazioa eta abar)
 
Helburua oso garrantzitsutzat izanagatik ere, beraien izateko arrazoia beste bat daukatenak (eragile sozioekonomikoak, hainbat administrazio eta abar)
5.
Aipatu ditugun bi maila horien arteko elkarlana dago euskara berreskuratzeko izan ditugun emaitza onenen oinarrian. Euskalgintzako elkarteek hasiera batean beren kasa jardunda izan duten gizarte eraginak beste erakunde eta mugimenduen elkarlana ahalbidetu du, eta modu honetan eragin hori biderkatu egin da. Honen adibideak ugariak dira gure inguruan.
6.
Baina une honetan elkarlan horrek ekarri duen nolabaiteko instituzionalizazioak ere muga batzuk ezarri, edo behintzat, ageriko egin ditu. Elkarlan honek logika berriak ekarri dizkio lehentasunezko helburu horri, eta gizartean eragiteko gaitasuna ez da areagotu, edo ez behintzat aurrera egiten  jarraitzeko lain.
7.
Esate baterako, ezinbestekoa izan da botere publikoekin koordinatzea eta elkarlanean  jardutea bitarteko publikoak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzearen mesedetan jartzeko. Gaur egun hezkuntza euskaldundu den neurrian elkarlan honi esker gertatu da. Baina aldi berean botere publikook gizarteak berauekiko ezartzen duen kontrola dela-eta, emaitzen bidez  justifikatzeko beharra dute, eta behar honek lortutako emaitzak handiestera eramaten ditu. Agintari politikoek hedabideetara iristeko duten erraztasuna (euskalgintzako elkarteek eta beste
 
 
As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
ESPARRU SOZIOEKONOMIKOKO GIZARTE ERAGILEEN FUNTZIOA EUSKARAREN INGURUKO POLITIKEN GAINEAN (I) gizarte eragileek baino askoz handiagoa) medio, emaitza hauek ezin hobeak eta normalizazio prozesua oso ondo doala behin eta berriro adierazten dute, eta gizartean prozesuan alderdi ilunik ez dagoeneko ustea zabaldu dute.
8.
Beraz, mezu hauek iritzi egoera arriskutsu bat zabaldu dute gizartean, euskararen berreskurapen prozesua ona dela, egoerarik onenean gaudela ia. Honek Euskal Herrian hizkuntzen artean dagoen desoreka estali egiten du, eta desoreka nabarmena ez baldin bada, gizarteak ez badu hautematen, menpekotasun linguistiko egoerak naturaltzat hartuko dira.
9.
Honen aurrean erreakzionatzeko nolabaiteko zailtasuna daukate euskalgintzako erakundeek, batez ere orain arte batik bat administrazioekin lortu dituzten elkarlan eremuak ez baitituzte konprometitu nahi, eta eremuok kinkan jartzeak atzerapausoak ekar ditzake euskararen gizarte aurrerakadan lortutakoetan.
10.
Nolabaiteko bidegurutze batean gaude hala ere, eta bidegurutze hori begi bistakoa ez baldin bada gizartearentzat, begi bistako egitea beharrezkoa da. Honela ba, egun, adin batetik atzera euskaldun kopurua oso handia izanda ere, erabilera moteldu, edo are geratu, egin da, eta atzerakadaren atariko izan daiteke. Erabilerarena da gainera hizkuntza gatazka ageriko egiten duena, ezagutzak ez baitakar derrigorrez hizkuntza baten bidez bestea ordeztea. Erabilerak bai berriz. Erabileran aurrera egin nahiak derrigorrez gatazka egoerak sortuko ditu.
11.
Aditu askoren ustez, datuek orain arteko hizkuntza politikak agortzen ari direla adierazten dute, eta eredu berrietarantz jo behar da. Hori horrela izanda, euskalgintzako elkarteei, beraien helburu nagusia desoreka gainditu eta euskarari gizartean lehentasunezko egoera ematea den neurrian, aitzindari izatea dagokie. Politika berrion diseinua, eta batez ere, inplementazioa botere publikoei dagokien arren, eskari sozial nabarmen bat ageriko den neurrian egingo dute. Politika honen diseinuaren aurretik, beharren gainean formulazioak egin eta kontsentsuak
topatu behar dira, eta hori ‘barnera’ b
egira egin behar da, euskalgintzako elkarteen artean.
12.
Euskalgintzatik abiatu behar den formulazio honek hizkuntza gatazka, une honetan nolabait isilduta dagoena, ageriko egitea beharrezkoa da. Botere publikoekin izandako elkarlana ahal den neurrian mantendu egin behar da, baina datuen arabera, argi xamar geratzen ari diren mugen aurrean, hizkuntza politiken gainean argitaratutako beste working paper batean azaldu genuen moduan, eskari soziala indartu egin behar da, eta eskari hau hizkuntza politika baten eskari sozial modura ere uler daiteke.
13.
Desoreka gainditzeko une honetan prozesuak dituen beharrak herriko plazan, denon bistan  jartzea beharrezkoa da. Honek ezinbestean aipatu dugun bezala estali xamar dagoen gatazka ageriko egin arazi behar du. Zeregin honetan laugarren puntuan aipatutako erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da. Helburuetan batasuna badago, diagnostikoan, aipatu dugun agortze horren arrazoiengan eta ondorioengan ere batasun hori bilatu behar da bi multzo horien artean.
14.
Ez dugu esan nahi botere publikoekin elkarlana apurtu beharko litzakeenik, alderantziz, elkarlan hori oso positiboa da, baina une honetan bultzada bat behar du. Bultzada hori emateko euskalgintzak bere baitan batasun handiagoa behar du, behintzat politika berri baterantz  joateko beharrean ados egonda, eta autonomia handiagoz jokatu behar du politika berri hori

You're Reading a Free Preview

Download
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->