• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
www.itxartu.com
- 1/10 -
ALEN – BETAIO – VENTOSO
 (803 m.) ( 750 m) (731 m.)
2009.02.01
Gaiak:
Kontakizuna......................................................................1Mertxe-ren iritzia................................................................6Historia-aurreko aztarnak......................................................7Meategiak........................................................................10
09:08
Txangoari Artzentaleseko Santa Krutz (410 m.)izeneko auzoan eman genionhasiera, autobusez, Muzkitik igarotzen, Algortatik helduta. Eguraldia nahiko ona zen,ibiltzeko oso aproposa, eta aurreikuspenen arabera eguerdian euri pixka bat izangenezakeen. Ez da ohikoa izaten baina oraingo txango honetara lau mutil gazte etorriziren gurekin (Xabier, Euge, Pablo eta Eneko) eta hurrengoetara ere horiek ez ezikberaiekin batera beste gazte batzuk ere hurbilduko zaizkigula espero dugumendigoizale gazteen kopurua handituz.Denera 35 mendigoizale ginen eta horietatik 15ek Santa Krutz – Alen – Ventosoibilaldia Alen-era eta Betaio-ra igo gabe egingo zutela erabaki zuten. Besteek ibilbideluzeagoa eta gogorragoa aukeratu zuten, bi mendi horietara igoz.Elizaren plaza izan genuen abiapuntu, laster jolasgune batera eramaten duenerrepide asfaltatua hartu genuen eta jolasgunea igaro ondoren eskuin aldera jogenuen (aurrera darraian bidea utzita), eta handik 100 bat metrora asfaltotik ateraginen berriro ere gure eskuinera, ezkerrean utziko dugun eta hasieran Alen mendiaikusten oztopatzen duen muinoa (El Somo 590 m.) inguratzen duen bidetik. Bideapoliki poliki doa gora eta zorua erosoa da oso.
09:39
Bi bidezidorren arteko bidegurutze batera heldu ginen (gurea eta El Somomendebaldeko isurialdetik inguratzen duena). Hantxe bi talde osatu genuen: Ataldeak bidezidorretik jarraitu zuen aurrera eta B taldeak handik ikusten dengotorleku baten hondarretarantz jo zuen, gero Alen-era igotzeko.
 
www.itxartu.com
- 2/10 -
10:12
Ia aldi berean batzuk 4,5 kilometroko bidea egin ondoren Betaio mendi-lepora (682 m.) heldu ginen eta besteok Alen (803 m.) gailurra zapaldu genuen 3,4kilometro ibilita. Bi luzeren arteko aldeak argi adierazten ditu garaiera ezberdinetazari garela eta Alen-era igotzeko azken zatiaren zailtasunaZalantza batzuk izan ondoren, A taldeakelkarrekin jarraitzea erabaki zuen, nahizeta batzuek Betaio-ra igo nahi zuten, etaBetaio mendia bere ekialdekoisurialdetik inguratzen aurrera jo zutenoso ondo seinaleztatuta dagoenbidezidorretik.Alen tontorrean hotz egiten zuen. Nahizeta eguraldia ona genuen, tenperaturakhotzak ziren eta haize hotza zebilen.Handik ikustatu zitezkeen ikuspegiak osoederrak ziren: Iparraldean kostaldeaikusten da, urruti Ventoso eta Santullanageri dira, hurbilago gure aurrean Biroleomendia eta ezkerrean harantzago Betaio;Mendebaldean Enkarterrietako mendiak,
 
www.itxartu.com
- 3/10 -
ekialdean Kantabriakoak eta hegoaldeanUrduña eta inguru hartako mendiak ikusidaitezke. (Argazkia txangoa prestatzerajoan ziren ‘sherpak’ egindakoa da, osoelurte handi batzuen ondoren).
Alen menditik egindako argazkia: aurrez aurre, elurtuta, Biroleo; behean ezkerrean Betaio mendi-lepoa eta tokihorretatik Perutxote eta Ventoso-ra eramango gaitun bidea; goian ezkerrean, gailur elurtua duen Ventoso; etakostaldean, gure eskuinean, Santullan harkaitza.
Alen mendia eta ingurune osoa mendi azpiko meategiez zulatuta daude. Osoaspaldiko kontuak dira hauek. Garrantzitsuenetako bat Federica meategia izan zen,baina gu ez ginen gerturatu gure bidetik urrun zegoelako, El Samo eta BetaioIparraldetik Hegoalderako lerroan dago kokatuta, bi mendien artean. Gukaukeratuez genuen bide horretan aspaldiko meategi-herri baten hondarrak daudeikusgai (Informazioa aurrerago ikusi daiteke)
10:25
Alen-etik Biroleo-ra 10 minutukotartea baino ez dago eta azken honetatikArtatxo (715 m.) alderako jaitsierari ekingenion. Mendi-lepo hau Alen mendiarengailur-aurrekoa da.
10:36
A taldea, Laherrera mendi-lepoa(621 m.) igaro ondoren, Perutxoteizeneko muinora heldu zen. Toki hauetaneta geroxeago aztarna megalitikoakikusten dira (harrespilak, trikuharriak,eta tumuluak), meategiak eraiki bainoaskoz lehenago toki hauetan gizakiak
10:40
B taldeko mendigoizale batzuk,azkarrenak, taldea utzi eta aurretikVentoso alderako bidea hasita zuten Ataldekideak harrapatu zituzten.Motelenek eta azakrrenek mendi-lepotikBetaio mendiari ekin zioten hegokoisurialdetik eta gero, gailurra zapaldu
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...