PARESIKO GOITIBEHERAK – BUSTURIA
5etik 2. orrialdea
Gaur egun, inertzia kirolak ez daude ofizialki onartuta eta kirol bezela onartzeko eman beharrekopausoak ematen ari dira. Aldi berean, erkidego bakoitzeko federazioak ere legeztatzeko eginbeharreko tramite administratiboak burutzen ari dira. Baina, gaur egungo legediak behartuta,hala beharrez, ezin da Euskal Herria ordezkatuko duen federazio eta selekziorik sortu.Derrigorrez banatu behar dira batetik Nafarroa eta bestetik Euskadiko federazio eta selekzioak.Zer esanik ez Iparraldeari buruzHala ere, eta nahiz eta erkidego bakoitzean dagozkien txapelketak antolatu, 2009anlehenengoz, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako pilotu eta goitibeherek batera parte hartuahal izango duten Euskal Herriko Sari Nagusia antolatuko da. Sari Nagusi honek, estatumailan antolatzen diren Openen formatua izango du eta egun osoko ospakizuna izango da,non, aldi berean, Euskal Herriko federazio eta selekzioen aldarrikapena egiteko ere baliatukoden.Euskal Herriko Sari Nagusi hau, gainera, esan bezala, Euskadiko Txapelketarakopuntuagarria izango da. Baina gainera, atzerritik ere pilotu eta goitibeherak etortzea esperodugu. Aurreko edizioan izandako arrakastak eta aldaparen ikusgarritasunak erakarritaGalizia, Asturias, Errioxa, Katalunia, Valentzia, Frantzia etabarretik jendea etortzea esperoda.Horrela, 2009ko Abuztuaren 1ean, Paresiko Goitibehera jeitsiera, Euskal Herriko SariNagusia izango da. Egun bakarrera jokatuko da. Goizez entrenamenduzko jeitsialdi bi izangodira eta arratsaldez, entrenamenduzko bat eta puntuagarriak izango diren kronometratu bi.3. HELBURUAEuskal Herriko Sari Nagusia ospatzea da xedea. Tanda puntuagarri bi izango ditu, kategoriabakoitzeko irabazlea, tanda bien arteko denborarik onena lortzen duena izanik.Froga abuztuaren 1ean burutuko da, larunbatez, Bizkaiko Foru Aldundiko dagokion sailarekinbide mozketak adostu ondoren, antolakuntzak erabakitako orduan.Paresiko Goitibehera Jeitsieraren bigarren edizioa, Euskadiko Txapelketarako puntuagarriaizango den jeitsiera federatua izango da.Eguerdian janari herrikoia egongo da partehartzaile eta antolakuntzako jendearentzako etailuntzean, sari banaketarekin batera erromeri alai bat.Paresiko baseliza inguruko zelai bat atonduko da aparkaleku eta kanpaleku gisara.Froga, ibilbidearen ezaugarriak eta ospea direla eta, jende asko hurbilaraziko duen ikuskizunabihurtuko dela zihur gaude, gutxi gora behera, mila ikusle inguruko jende multzoa aurreikustendelarik.4. EZAUGARRIAKParesiko goitibehera jeitsiera, oso arriskutsua eta aldi berean teknikoki oso konpletua denibilbideak osatzen du, ikusleentzako oso erakargarria izanez. Jeitsieraren luzera orortara 2.500metrokoa da gutxi gora behera, karril bikoitzekoa da eta asfaltoa oso egoera onean dago.Busturia eta Arrieta lotzen dituen bidea eta Paresiko baselizarako sarrerako gurutzebidean hasieta Osinbaltzako zubian jarriko litzateken helmugan bukatuko da.
Leave a Comment