A
TAZAK
PROZEDURA:Aataza: Hizkuntzak ikasi
Atazaurrea: Zenbat hizkuntza dakigun esan.
”Poliglotak gara?” galdetegia banaka erantzungo dute (3. or.).Erantzunak ozenki irakurri, eta ondorioak aterako dituzte, Zein da gehien ikasten den hizkuntza? Erraza dahizkuntzak ikastea? Garrantzia ematen diogu hizkuntzak ikasteari?...
a. 1. Ataza: “Hitz egiteko gaitasuna” bideoa ikusita, birkontaketa prestatu.
Bideoa ikusiko dute (DB 47 DVD 6669 zka.).Gidoia banatuta, ikasle batzuei 4. orria eta besteei 5. orria, eta irakurri ondoren, berriro bideoa ikusiko dute, etabanaka, eskema osatzen saiatuko dira (4. eta 5. orr.).Eskemak lagundurik bakoitzak dagokion zatiaren birkontaketa prestatuko du.Binaka, prestatutakoa elkarri kontatuko diote.
Feedbacka: Akatsak zuzendu.
Bikotekide bakoitzak beste hizlariaren akatsak apuntatuko ditu, baita bere ustez ematen duen informazioazuzena den ere.Akatsak azalduko dituzte, eta denon artean esateko modurik zuzenena aterako dugu.
a. 2. Ataza: Bakoitzaren ikas-prozesuaren azalpena ahoz eman.
Euskara ikasten noiz hasi ziren? Bakoitzak bere ikas-prozesuaren grafikoa idatziko du ereduak lagundua (6. or.).Grafikoa ahoz kontatuko dute ahalik eta zehaztasun gehien ematen. Irakasleak ere berea kontatuko die,baldin-eta irakaslea ere euskaldun berria bada.Bakoitzak kontatuko du zein asmo duen euskararekin: EGAatera nahi dute, bai? Ez? Noiz bukatu nahi dute?Eperen bat jarri dute?
Feedbacka: Akatsak zuzendu.
Kontaketa bukatutakoan, irakasleak entzundako akatsik larrienak aipatuko ditu, eta denon artean zuzendukodituzte.
Atazaostea: Hizkuntzak ikasteko aholkuak irakurri eta eman.
Taldeka, euskara ikasteko aholku batzuk idatzi (7. or.).Testua irakurri eta agertzen diren aholkuak egindako zerrendan gehitu (7. or.).Ongi idatzi eta polit jarri euskaltegiko pasilloan eskegitzeko.
Diskurtsoa eta gramatika: Sinonimoak bilatu.
Binaka testua irakurriko dute, eta beltzez idatzita dauden hitzen sinonimoak aukeratuko dituzte (8. or.).Denon artean zuzenduko dituzte.
Leave a Comment