A
TAZAK
PROZEDURA:A ataza: Korrika 16
Atazaurrea: Gela girotu
Girotzeko Korrikari buruzko irudiak ikusi (“Korrika 12” bideoan
Korrika irudiak
eta “Ikus-entzunezkoak 2”.DVD bilduman) eta komentatu egingo ditugu: zer sentitu dugun, zer etorri zaigun burura,...
a1 ataza: Korrikari buruzko galdetegia bete eta entzungaia entzun jarritakoa egiaztatzeko
Bakarka, galdetegia beteko dugu, eta gero, egindakoa ondokoarekin alderatuko dugu (4.- 5. orr.).Erantzunak egiaztatzeko bi entzungai entzungo ditugu (“Zer da Korrika?”, “Nork antolatzen du?”).Bakoitzak gaizki jarri dituen erantzunak markatuko ditu, eta irakasleak emaitzak irakurriko ditu ozen (18. or.).Emaitza orokorrak guztion artean komentatuko ditugu (21. orria bakoitzari emango diogu, etxean irakurtzeko).Hainbat esapidetan sakontzeko “atariko” froga labur bat egingo dugu (6.-7. or.).
a2 ataza: Logoaz eta mezuaz aritu
Banaka, logo eta mezuari buruzko galderak erantzungo ditugu (8. or.).Hirunaka, lelo berarekin mezu berriak idatziko ditugu, eta asmatutako mezuari irudi bat jarriko diogu (8. or.).Mezu berriak aurkeztu eta politena, orijinalena aukeratuko dugu.
a3 ataza: Korrikako omenduak ezagutu eta omenduak izateko arrazoiez mintzatu.
Banaka, aurkezpenak irakurrita, bakoitzak zein esaldi esan duen identifikatuko dugu (9. or.). Aurrerakina ikusiko dugu eta ea pertsonaien esaldiak ongi kokatu ditugun begiratuko dugu.Hirunaka dokumentaleko lau pertsonaiak omenduak zergatik izan ote diren mintzatuko gara.Nork bere buruaren aurkezpena prestatuko du: nongoa den, euskaltegira zergatik etorri den, zeinpertsonaiarekinidentifikatu den gehien eta omenaldia zergatik mereziko lukeen berak (9. or.).Hirunaka jarrita, bakoitzak bere burua aurkeztu eta argudiatuko du omenaldia zergatik merezi duen,ondoren omendua izatea nork mereziko lukeen adostuko dugu.
a4 ataza: Omendu eta mezuari buruzko xehetasunak irakurri eta elkarri egiteko galderak prestatu
Ikasleen erdiak A testua irakurriko du (10. or., Omenduak) eta beste erdiak B testua (11. or., Mezua). Aukera anitzeko galderak erantzun eta ikaskideentzako beste pare bat sortu.Ikasleek eurena ez den zatia irakurriko dute, eta ikaskideen galderak erantzungo dituzte ahoz (12. or.)Egin lexikoa aberasteko ariketa: bilatu baliokideak testuan (13. or.).
a5 ataza: Korrika 16 Kanta ezagutu eta baloratu
Kanta aurkeztu
1
(nork egin duen,...) eta bideo-klipa ikusiko
2
dugu (Korrika.org gunean dago ikusgai).Letra banatu eta kanta baloratuko dugu (14. or.).
Atazaostea: Pasadizoak irakurri, baloratu eta geure pasadizoak azaldu
Banaka, pasadizoak irakurri eta ulertzen ez duguna azpimarratuko dugu (15. or.).Hirunaka lehenik, eta talde handian gero, lexikoari dagozkion zalantzak argitzen saiatuko gara.Hirunaka lehenik, eta talde handian gero, hiru pasadizo onenak aukeratuko ditugu.Korrikari loturiko pasadizoak azalduko ditugu: gureak, entzundakoak,…
1
Betagarri taldeari buruzko informazio gehiago: http://www.betagarri.com.
2
Dena den, atazarekin batera kanta ere eskura daukazue.
2
Leave a Comment