You are on page 1of 56

Euskal Industriaren

Ikuspegia
2012

u 2012
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Aurkezpena

Lan honek zenbait ikuspuntutatik euskal industria sektorearen ikuspegi ahalik osoena eskaintzeko
asmoa du, Euskal Estatistika Institutuak eginiko estatistiken datuetatik abiaturik.

Egitura 10 ataletan zehazten da. Aurreneko hiruretan industria testuinguru makroekonomikoan, to-
kikoan eta nazioartekoan, kokatzen da, industri ekoizpenaren azterketa egin eta sektore ekonomi-
koen ikasketa klasikoan lehiakortasunaren funtsezko adierazleak birpasatzen dira. Hurrengo
kapituluetan euskal industriaren merkatu-orientazioa aztertzen da kanpo-merkataritzatik, langile oku-
patuen eta beren ezaugarrien bilakaeratik eta inbertsioaren analisitik. Ez da falta gaurko garapen
ekonomikoaren zenbait alderdi funtsezkoren azterketa: Berrikuntzaren aurrerapena industriaren sek-
torean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT) Euskal AEko enpresetan duten
ezarpena. Argitalpen honen bukaera aldera enpresa-dinamismoari begiratzen zaio, eta geografikoki
gertuagotik eginiko industriaren analisiari, eskualdeka.

Espero dugu argitalpen hau eta Eustatek haren inkestetan bilduriko informazio xehatuago eta zo-
rrotzagoa abiapuntu izatea euskal industriaren sektorea ikuspegi zabal batetik ezagutu nahi duen
edozein aztertzailerentzat.

Bukatzeko, gure esker ona Eustaten estatistiketan parte hartuz azterketa hau posible egin duten en-
presa guztiei. Ongi etorria izango da gure lana, gure estatistiken kalitatea hobetzeko eginiko edozein
iradokizun.

Josu Iradi Arrieta


Zuzendari Nagusia

1
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

INDIZEA

1. EUSKAL AE-KO INDUSTRIAREN TESTUINGURU MAKROEKONO-


MIKOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3

2. INDUSTRIAKO BALIO ERANTSIA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6

3. LEHIAKORTASUNAREN ADIERAZLEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

4. KANPO MERKATARITZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

5. INDUSTRIAKO LANGILEAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24

6. INDUSTRIAKO INBERTSIOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28

7. PRODUKZIOAREN BERRIKUNTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32

8. ENPRESAK ETA INFORMAZIOAREN GIZARTEA . . . . . . . . . . . . 37

9. ENPRESEN DINAMISMOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42

10. INDUSTRIA ESKUALDEZ ESKUALDE . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 46

2
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

1. EUSKAL AE-KO INDUSTRIAREN


TESTUINGURU MAKROEKONOMIKOA

Euskal AEko industriak gaur egun duen testuinguru makroekonomikoa aztertzeko asmoz, 1.1. tau-
lan labur azaltzen da Euskal AEko eta Europar Batasuneko (EB-27) ekonomiek duela gutxi izan
duten bilakaera; horretarako lau adierazle ekonomiko erabili dira: BPG errealaren urte arteko haz-
kunde tasa, kateatutako bolumen-indizeen arabera neurtuta; enplegua sortzeko tasa (landunen bi-
lakaera kontuan hartuta), langabezia-tasa eta kontsumoko prezioen indizea.

1.1. taula aztertzean ikusten da 2010. urtean bai Euskal AEko bai EB-27ko BPG errealaren urte ar-
teko hazkunde tasak berriz izan zirela positiboak, 2009. urtean behera egin bazuen ere. Hazkunde
hori EB-27an baino neurrizkoagoa izan da Euskal AEn: %0,3 eta %2,1 hurrenez hurren.

Euskal AEko enpleguaren bilakaerari dagokionez azpimarratu behar da 2010. urtean behera egiten
jarraitu duela (-%0,9), aurreko urtean baino gutxiago egin arren. EB-27an ere egoera berdina bizi izan
zen; 2009. urteko -%1,8tik 2010eko -%0,5era igaro zen.

Langabezia tasak gora egiten jarraitu zuen, adierazitako esparru horietan. Izan ere, EAEn %9,2ra
heldu zen eta EB-27an %9,7ra; azken balio hau, aldagai horretan, Europar Batasunean izan da al-
tuagoa 2000. urtetik aurrera.

Kontsumoko prezioek ere gora egin zuten aztertutako aldiko azken urtean. Aurreko abenduarekin al-
deratuta, Euskal AEn KPIa %1,7 igo zen eta Europar Batasunean %2,1.

3
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

1.1. taula. Euskal AEko eta EB-27ko makromagnitude nagusien bilakaera.


Aldakuntza tasa erreala. (%)

BPG erreala Enplegua Langabezia-tasa* KPI**

Euskal AE EB-27 Euskal AE EB-27 Euskal AE EB-27 Euskal AE EB-27

1996 3,0 1,8 2,1 0,7 22,4 - 3,5 -


1997 4,8 2,8 2,1 0,9 21,1 - 2,2 7,3
1998 5,9 2,9 5,2 1,5 17,8 - 2,3 4,6
1999 4,8 3,0 4,5 1,1 15,5 - 3,0 3,0
2000 5,2 3,9 3,9 1,5 13,7 8,8 3,5 3,5
2001 3,3 2,1 3,2 0,9 11,1 8,6 3,9 3,2
2002 2,4 1,3 2,2 0,4 8,3 8,9 3,7 2,5
2003 3,1 1,5 2,5 0,4 8,6 9,1 2,8 2,1
2004 3,7 2,5 2,8 0,7 7,8 9,3 3,0 2,3
2005 4,0 2,1 2,2 1,0 5,7 9,0 3,3 2,3
2006 4,4 3,3 2,2 1,6 4,1 8,3 3,4 2,3
2007 4,2 3,2 2,8 1,8 3,3 7,2 2,8 2,4
2008 1,3 0,3 0,3 1,0 3,8 7,1 4,1 3,7
2009 -3,9 -4,3 -3,5 -1,8 8,1 9,0 0,3 1,0
2010 0,3 2,1 -0,9 -0,5 9,2 9,7 1,7 2,1

Iturria: Eustat (oinarria: 2005), Eurostat eta EIN (KPI)


* Biztanleria aktiboaren gaineko %
* * Aurreko abenduarekiko gehikuntza tasa

1.2. taulan dago adierazita Euskal AEko, Estatu osoko, EB-27ko, Japoniako eta AEBetako BPG erre-
alaren urte arteko aldakuntza tasek izan duten bilakaera; horrela, EAEko ekonomia testuinguru za-
balagoan azter daiteke.

BPGaren urte arteko tasak suspertu direla ikusten da, nahiz eta aztertutako eremu geografiko guz-
tietan maila berean ez suspertu. Estatu osoko ekonomiak bakarrik izan du aldakuntza tasa negati-
boa, -% 0,3ko aldakuntza, baina 2009. urtearekin alderatuta hoberantz egin du.

Azaldu bezala, Euskal AEko tasak berriz izan ditu balio positiboak (%0,3), baina hala ere urrun ge-
ratu zaizkio beste alderdi batzuetako suspertzeak, hala nola: Japonian -%5,5eko tasa izan 2009. ur-
tean, eta 2010.ean %4,5eko hazkundea eman zen; AEBetan -%3,1eko tasa izan zen 2009an eta
%2,4koa 2010ean; eta Europar Batasunean -%4,3tik %2,1era igo zen urte arteko hazkundea azter-
tutako azken urte horretan.

4
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

1.2. grafikoa. BPG errealaren urte arteko aldakuntza tasaren bilakaera konparatua

%
5

19 19 19 19 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20
96 97 98 99 00 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10
-1

-3

-5

-7

Euskal AE Estatua EB-27 Japonia AEB

Iturria: Eustat, Eurostat, ELGE

1.3. grafikoan bi indize ematen dira Euskal AEko biztanle bakoitzeko BPGaren bilakaerari lotuta:
EB-27ko batezbestekoa (lerro urdina) eta Estatuko batezbestekoa (lerro arrosa).

Bi kasuetan, altuxeagoa den posizioa hartzen da abiapuntutzat, % 20 ingurukoa 2000. urtean; 2011.
urtean 28 puntu goragoko posizioa izan zen EB-27arekiko eta 35 goragokoa Estatuko batezbeste-
koarekin alderatuta. Baina indize horrek bilakaera ezberdina izan du Europar Batasunean (27 kide)
edo Estatuko batezbestekoan. Estatuko batezbestekoari dagokionez Euskal AEk gero eta pisu han-
diagoa izan du; baina EB-27ari dagokionez kontrako bilakaera izan du, 2006. urteaz gero urtero
pisua galtzen joan delako eta 2011. urtean 2005eko maila berean egon zelako: 28 puntu gorako.

1.3. grafikoa. Euskal AEko biztanleko BPGaren (EAP) bilakaera. EBko eta Estatuko batezbesteko-
arekiko indizea.
140

135

130

125

120

115

110

105

100
1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011

EB-27ko batezbestekoa=100 Estatuko batezbestekoa=100

Iturria: Eustat, Eurostat, EIN

5
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

2. INDUSTRIAKO BALIO ERANTSIA


Kapitulu honetan industri sektorearen ekoizpen-egitura eta bilakaera aztertzen dira, Balio Erantsi
Gordinari buruzko datuak (BEG) eta Industri Ekoizpenaren Indizeek ematen duten informazioa aint-
zat hartuta.

2.1. taulan ikusten den bezala, EAEko industriak BPGan duen pisu erlatiboa sektore honek Estatu
osoan duena baino altuagoa izan zen, baina parte-hartze horrek 3,2 puntu egin du behera azken bi
urteetan. 2010. urtean BPG osoaren % 22,1 izan zen.

2.1. taula. Industriaren parte-hartzea (ehunekoa) BPGan. (%)


MpBPGeko partaidetza (%) 2008 2009 2010

Euskal AE 25,3 21,7 22,1

Estatua 15,5 14,2 14,8

Alemania 23,2 20,8 22,6

Frantzia 12,2 11,7 11,5

EB-27 17,6 16,5 17,1

Iturria: EUSTAT, EIN, EUROSTAT

Industriaren balio erantsiak 2010. urtean eta 2.2. taulan adierazitako erreferentzia-esparru nagusie-
tan izan duen bilakaerak, balio arruntetan, hazkunde tasa ezberdinak izan ditu. Euskal AEk % 3,8ko
tasa izan du, Estatuaren bera, baina ez da heldu EB-27aren hazkundeetara: EB-27 % 8,5 hazi zen
eta Alemania % 14,4. Frantzian, bestalde, balio erantsia soilik hazi zen % 0,6. Hazkunde horiek ez
dira 2008. urteko balioetara heldu, 2009. urtean balio erantsiak beherakada garrantzitsua izan zue-
lako.

2.2. taula. Industriaren BEGaren bilakaera (eguneko prezioetan). (%)

2009 2010

Euskal AE -18,9 3,8

Estatua -11,5 3,8

Alemania -14,1 14,4

Frantzia -6,3 0,6

EB-27 -11,9 8,5

Iturria: EUSTAT, EIN, EUROSTAT

6
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

2.3. taulan ematen diren datuak industriaren balio erantsiak industri jardueraren adar edo sektore ez-
berdinetan izan zuen balio erantsiaren portzentajezko banaketari buruzkoak dira. Betiko sektoreen
ehunekoek nabarmen egin dute gora, metalurgia eta metalezko produktuak eta makinak eta ekipoa
sektoreek adibidez, biek batera industriako BEGaren % 36,2 izan baitziren 2010ean.

Hori gorabehera, 2009. urteko datuekin alderatuta, ehuneko horrek 2 hamarren bakarrik egin zuen
gora; hau da, ez zen 2008. urteko % 41era heldu. Energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektorearen
pisua ere nabarmentzekoa da; 2010. urtean % 11,6 izan zen. Euskal AEko industrian pisu gutxien
izan zuen sektorea Produktu farmazeutikoak izenekoa izan zen, % 0,3arekin bakarrik.

2.3. taula. Euskal AEko industriaren balio erantsiaren banaketa sektore guztietan.
Eguneko prezioak (%)

2008 2009 2010

02. Erauzteko industriak 0,8 0,9 0,7


03. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 5,6 6,5 6,7
04. Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen ind. 0,8 0,8 0,7
05. Zura, papera eta arte grafikoak 5,3 5,7 5,3
06. Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 1,4 1,4 2,2
07. Industria kimikoa 2,7 2,6 2,5
08. Produktu farmazeutikoak 0,2 0,3 0,3
09. Kautxua eta plastikoak 9,7 9,6 9,9
10. Metalurgia eta produktu metalikoak 32,3 26,9 27,1
11. Prod. informatikoak eta elektronikoak 2,0 1,9 2,1
12. Materiala eta ekipo elektronikoa 5,1 5,6 5,4
13. Makinak eta ekipoa 8,7 9,1 9,1
14. Garraio-materiala 8,4 8,7 8,8
15. Altzarigintza eta bestelako manufaktura-industriak 4,1 4,7 4,7
16. Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 10,7 12,6 11,6
17. Ur hornidura eta saneamendua 2,2 2,7 2,8

Iturria: EUSTAT. Industriari buruzko estatistika

Sektore barruko dinamika sakonago aztertzeko, 2.4. taulara jo behar dugu, bertan jasotzen delako
industriaren balio erantsiak izan zuen bilakaera, A38 sailkapeneko sektoreak bereizita.

2010. urtean balio erantsiak gora egin zuela azpimarratu behar da, 2009. urtean beherakada han-
diak izan ostean; baina oraindik hamar adar horietatik seik bilakaera negatiboak izan zituzten. Baina
datu txarragoak izan zituztenak ere izan ziren: Erauzteko industriek 2009. urtean % 14 egin zuten
behera eta 2010. urtean are gehiago, % 20,7. Koke lantegien eta petrolio findegien sektoreak izan
zuen hazkunderik handiena, % 60, balio nominaletan betiere. Besteen artean, sektorean pisu ge-

7
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

hien izan zuen adarra nabarmendu zen: Metalurgia eta metalezko produktuak. Adar hau % 4,4 hazi
zen eta, beraz, 2009. urtean izan zuen beherakada handia gainditu zuen, - %33.

Erauzteko industriez gain beste sektore hauek ere izan zituzten urte horretan balio negatiboak: Ehun-
gintza, jantzigintza, larruaren eta oinetakoen industria (-% 5,4), Zura, papera eta arte grafikoak (-%
4), Industria kimikoa (-% 0,5), Materiala eta ekipo elektrikoa (-% 1,5) eta Energia elektrikoa, gasa eta
lurrina (-% 4,8).

2.4. taula. Euskal AEko industriaren balio erantsiaren bilakaera.


Eguneko prezioak (%)

2009 2010
02. Erauzteko industriak -14,0 -20,7
03. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak -7,1 6,7
04. Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen ind. -20,5 -5,4
05. Zura, papera eta arte grafikoak -12,9 -4,0
06. Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak -19,1 60,0
07. Industria kimikoa -22,1 -0,5
08. Produktu farmazeutikoak 4,3 11,6
09. Kautxua eta plastikoak -21,5 6,9
10. Metalurgia eta produktu metalikoak -33,7 4,4
11. Prod. informatikoak eta elektronikoak -23,1 12,1
12. Materiala eta ekipo elektronikoa -12,2 -1,5
13. Makinak eta ekipoa -16,1 2,9
14. Garraio-materiala -17,7 5,9
15. Altzarigintza eta bestelako manufaktura-industriak -9,5 4,4
16. Energia elektrikoa, gasa eta lurrina -6,8 -4,8
17. Ur hornidura eta saneamendua -1,8 9,8

Iturria: EUSTAT. Industriari buruzko estatistika

Industri Produkzioaren Indizea (IPI) industriaren BEGak koiunturazko balio errealetan izan duen bi-
lakaera ematen duen adierazlea da; horren bidez EAEko industriak 2010. urteaz gero izan duen bi-
lakaera azter dezakegu.

8
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

2.5. taula. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indize zuzenduaren bilakaera (%).

Azarorarte
2010 2011 akumulatua
2012

Industria guztira 1,6 2,1 -7,6

02. Erauzteko industriak -19,9 -18,9 -25,1


03. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 3,9 -2,7 0,5
04. Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen ind. 6,0 6,4 -21,3
05. Zura, papera eta arte grafikoak -4,4 2,0 -8,2
06. Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak -7,2 -5,4 -17,0
07. Industria kimikoa 2,3 5,3 -9,0
08. Produktu farmazeutikoak 4,3 4,8 -11,1
09. Kautxua eta plastikoak 9,5 2,3 -13,9
10. Metalurgia eta produktu metalikoak 6,3 1,8 -7,2
11. Prod. informatikoak eta elektronikoak 3,7 -0,4 -12,5
12. Materiala eta ekipo elektronikoa -0,6 0,5 -4,6
13. Makinak eta ekipoa -5,4 13,8 -3,5
14. Garraio-materiala 4,7 11,0 -7,0
15. Altzarigintza eta bestelako manufaktura-industriak -13,3 -10,1 -16,5
16. Energia elektrikoa, gasa eta lurrina -3,9 -6,9 -4,7

Iturria: Eustat.

2010 eta 2011 urteetako Industri Produkzioaren Indizeak antzeko portaera izan zuen; industriak oro
har hazkunde positiboak izan zituen, eta jarduera leheneratzen ari zela ematen zuen. Euskal AEko
15 jarduera-adarretatik 7k bilakaera negatiboak izan zituzten 2010. urtean IPIan, baina 2011. urtean
soilik 5ek.

EAEko industrian pisu handia duen sektore baten, Makinak eta ekipoa izenekoaren, hazkunde ga-
rrantzitsua nabarmendu behar da: % 13,8 hazi zen. EAEn garrantzi handia duen beste sektore bat
garraio-materialarena da; sektore honek bi zifrako hazkunde tasa izan zuen (% 11), 2010. urtean
izandakoa (% 4,7) hobetuz. Soilik kontsumoari lotutako sektoreek (altzarigintza eta bestelako ma-
nufaktura-industriak edo erauzteko industriak adibidez) eta energiari lotutakoek mantendu zituzten
tasa negatiboak 2011. urtean. Alabaina, 2012. urtean, indize horrek azarora arte metatu dituen ba-
lioek erakusten dute itxuraz gertatu behar zen suspertzea ez dela gertatu.

Abenduko datuak falta diren arren, datuen arabera industria osoak % 7,6 egin zuen behera. Ia sek-
tore guztiek izan zituzten hazkunde tasa negatiboak; are gehiago, sektore erdietan % 10etik eta bat-
zuetan % 20tik gorako beherapenak izan ziren, erauzteko industriak eta ehungintzaren sektorea
izan ziren azken hauen artean.

Azkenik, ondasunen xede ekonomikoa aztertu da. Horretarako, Industri Produkzioaren Indizearen bi-
lakaera aztertu da, ondasunen xede ekonomikoaren arabera zuzenduta. Grafiko honetan (2.6. gra-
fikoa) argi ikusten da 2008. urtean hasi zen joera negatiboaren aldaketa.

9
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Industriako sektore handienen sailkapenaren arabera, 2010. urtean sektore guztietan eman zen sus-
pertzea baina oraindik Kontsumo-ondasun iraunkorren eta Ekipamenduko ondasunen sektoreek al-
dakuntza negatiboak izan zituzten: -% 0,4 eta -% 3,3, hurrenez hurren. Bitarteko ondasunen sektorea
% 7 hazi zen 2010. urte honetan, eta hau izan zen aztertutako aldiko hazkunderik handiena.

2011. urtean indize horrek balio negatiboak izan zituen Kontsumo-ondasunetan; Kontsumo-ondasun
iraunkorrek % 7,7 egin zuten behera. Izan ere, azken sektore honek balio negatiboak izan zituen
2006-2011 aldi osoan zehar. Ekipamenduko ondasunen eta Bitarteko ondasunen sektoreek 2010. ur-
tean hasitako joera positiboarekin jarraitu zuten: Ekipamenduko ondasunak % 6,1 hazi ziren eta Bi-
tarteko ondasunak % 3,3.

Dena den 2012. urtean, azarora arte metatutako datuen arabera, sektore guztiek izan zituzten be-
rriz tasa negatiboak. Ekipamenduko ondasunek eta Bitarteko ondasunek hurrenez hurren % 7,1 eta
% 8,6ko tasa negatiboak metatu zituzten azarora arter. Kontsumo-ondasunek % 5,3 egin zuten be-
hera; kontsumo-ondasun iraunkorrek -% 7,1 (2006. urteaz gero beherapen handia izan zuena) eta
kontsumo-ondasun ez iraunkorrek -% 4,8.

2.6. grafikoa. Euskal AEko IPIaren bilakaera, ondasunen (energia kenduta) xede ekonomikoaren
arabera (%)

Urte arteko aldakuntza-tasa

15 15

10 10

5 5

0 0
2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012

-5 -5

-10 º -10

-15 -15

-20 -20

-25 -25

-30 -30

Kontsumo-ondasunak Kontsumo-ondasun iraunkorrak Kontsumo-ondasun ez iraunkorrak

Ekipamenduko ondasunak Tarteko ondasunak

Iturria: EUSTAT. Industri Produkzioaren Indizea (IPI)


2012, azarora arte metatutako datuak

Ondoren, Euskal AEko industriak sektoreka izan duen kontzentrazio-maila aztertzen da. Kontzen-
trazioaren adierazle diskretu bat aztertu da industriako 4 adar nagusienen BEGak industriaren BEG
osoan duen ehunekoa ateratzeko (2.7. taula).

10
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Indize honen bidez ikusten denez, Euskal AEn industriako 4 adar nagusienek 2010. urtean pisua
galtzen jarraitu zuten: % 58,2tik % 57,7ra.

2.7. taula. Industriako kontzentrazio-indizea. Euskal AE.


Euskal AE

Adar bakoitzaren BEG (%) 2008 2009 2010

10. Metalurgia eta produktu metalikoak 32,3 26,9 27,1

16. Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 10,7 12,6 11,6

09. Kautxua eta plastikoak 9,7 9,6 9,9

13. Makinak eta ekipoa 8,7 9,1 9,1

Kontzentrazio-indizea, 4. irizpidea 61,4 58,2 57,7

Iturria: EUSTAT.

Euskal industriaren kontzentrazio hori sektore nagusiek duten maila teknologikoan ere ikus daiteke.
2010. urtean, adibidez, horien erdia baino gehiago (%56,5) erdi-behe eta behe mailetan sartu zen.

Eduki teknologikodun industria osoa aintzat hartuta, soilik Euskal AEko jardueren % 3,5 dago goi-
mailan.

2.8. taula. Euskal AEko industri sektoreen maila teknologikoa (industriako BEGaren %)

Industriaren BEGetan (%) 2008 2009 2010

1. Handia 3,2 3,3 3,5

2. Ertaina-handia 23,8 25,0 24,9

3. Ertaina-txikia 45,6 40,4 41,6

4. Txikia 13,6 15,2 14,9

Eduki teknologikodun
86,2 83,9 84,9
industria, guztira

Iturria: EUSTAT.

11
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

3. LEHIAKORTASUNAREN ADIERAZLEAK
Lan-kostuak eta horien bilakaera funtsezko elementuak dira produkzio sektoreen lehiakortasun eko-
nomikoa aztertzean. Euskadiko Autonomia Erkidegoko manufaktura-industriak duen egoera azter-
tuko da kapitulu honetan, inguruko zenbait ekonomiarekin alderatuta. Hiru adierazle dira aztergai:
lanaren itxurazko produktibitatea, langile bakoitzeko lan-kostuak, eta aurreko biak konbinatzen dituen
unitateko lan-kostua (ULK).

Itxurazko produktibitatea irudikatu da 3.1 grafikoan, bai Euskadiko Autonomia Erkidegoan bai Es-
painian, Frantzian, Alemanian, Britainia Handian eta EB-27 osoan eskuragarri dauden hiru urte ho-
mogeneo bakarretarako. Bestalde, 3.2 grafikoan ageri da lurralde eta urte berberetako langile
bakoitzeko lan-kostua.

3.1. grafikoa. Manufaktura-industriaren itxurazko produktibitatea 2008-2010 urteetan.


Euroak, milakotan
70,0 70,0

65,0 65,0

60,0 60,0

55,0 55,0

50,0 50,0

45,0 45,0

40,0 40,0
2008 2009 2010
EB 27 51,0 45,6 52,8
ALEMANIA 63,9 57,0 65,8
ESPAINIA 52,6 48,1 52,7
FRANTZIA 62,5
BRITAINIA HANDIA 66,3 55,6 66,1
EUSKAL AE 63,4 54,5 58,9

Iturria: EUSTAT, EUROSTAT.

1)
Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko (EJSN-2009) C atala

12
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Bi grafikoetan ikus daitekeenez, manufaktura-industrian bi aldagaiek izan duten bilakaera oso ant-
zekoa izan da aztertutako herrialdeetan: produktibitateak beherakada handia izan du 2009an, eta
suspertu egin da 2010ean haietan guztietan, baina ez indar berarekin, eta langileen kostuak lehen-
goan jarraitu du, ñabardura batzuekin bada ere.

Produktibitateari, hau da, faktore-kostuetan adierazitako balio erantsi gordinaren (fkBEG) eta lan-
dunen arteko zatidurari dagokionez, 2010ean herrialde guztiek berreskuratu dituzte 2008an izan-
dako pertsonako produktibitate mailak, eta batzuek, esate baterako Alemaniak edo Europar Batasun
osoak, 2010ean gainditu ere egin dituzte lehengo mailak. Euskal Autonomia Erkidegoak, aldiz, ez du
lortu 2008ko balioetara itzultzerik. Horrenbestez, gure industriak galdu egin du Alemaniarekiko kon-
bergentzia, 2008an bazuena, eta Espainiari eta Europar Batasuneko batezbestekoari hurbildu zaie.
Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoa izan da pertsona bakoitzeko produktibitatearen igoera
txikiena izan duena 2010ean: % 8,1, aurreko urteko % 14ko jaitsieraren ondoren. Bitartean, Ale-
maniak 2010ean % 15,4ko hazkundea izan du, 2009an % 10,8 galdu ondoren. Espainian tasa hori
% 9,6 igo da, 2009an % 8,6 jaitsi eta gero. Horren eraginez, EAEko eta Espainiako manufaktura-
industrien arteko aldea laburtu egin da bi urte horietan, EAEkoa 2008an % 21 produktiboagoa iza-
tetik 2010ean % 11 produktiboagoa izatera igaro baita.

Manufaktura-industrian, pertsona bakoitzeko produktibitatea, Euskal Autonomia Erkidegoan, 58.900


€ izan da 2010. urtean. Maila horren gainetik ibili dira Britainia Handia (66.100 €), Frantzia (62.500
€) eta Alemania (65.800 €). Espainiakoa izan da produktibitaterik txikiena (52.700 €), eta ondoren EB-
27koa (52.800 €).

3.2. grafikoa. Langile bakoitzeko kostuak manufaktura-industrian, 2008-2010 urteetan. Euroak, mi-
lakotan
50,0 50,0

48,0 48,0

46,0 46,0

44,0 44,0

42,0 42,0

40,0 40,0

38,0 38,0

36,0 36,0

34,0 34,0

32,0 32,0

30,0 30,0
2008 2009 2010
EB 27 34,9 34,5 35,8
ALEMANIA 47,5 47,2 47,8
ESPAINIA 34,4 35,1 35,8
FRANTZIA 48,1 48,8
BRITAINIA HANDIA 37,5 34,3 35,3
EUSKAL AE 39,2 39,5 40,5

Iturria: EUSTAT, EUROSTAT.

13
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Langile bakoitzeko kostuak ez dira hainbeste aldatu, eta ia berdin jarraitu dute herrialde guztietan,
Britainia Handian izan ezik, hor % 8,5 egin baitzuten behera 2009an. Alemaniak ere aldakuntza ne-
gatiboa izan zuen, baina % 1era iritsi gabe (-% 0,6). Espainiak eta Euskal Autonomia Erkidegoak are
aldakuntza positiboak izan zituzten 2009an, % 2 Espainian eta % 0,7 EAEn. Europar Batasunak, oro
har, % 1,1eko jaitsiera izan zuen. 2010ean herrialde guztiek berreskuratu edo gainditu zituzten
2008ko mailak, Britainia Handiak izan ezik, nahiz eta herrialde horrek hazkunde nabarmena izan (%
2,9), aztertutako herrialde guztietako hazkunderik handiena. Baina grafikoak diru-kopurutan ere era-
kusten du balioen arteko diferentzia, eta horretan Frantzia eta Alemania nabarmentzen dira manu-
faktura-industriako langile bakoitzeko kosturik handienak izateagatik (48.800 eta 47.800 €, hurrenez
hurren, 2010ean). Beste aldean Espainia eta Britainia Handia daude (hurrenez hurren 35.800 € eta
35.300 €). Euskal Autonomia Erkidegoa tarteko lekuan dago, langile bakoitzeko 40.500 euroko kos-
tua izan baitu 2010ean.

Bi grafikoek beste ondorio bat eskaintzen dute, alegia, aztertutako herrialde guztietatik Britainia Han-
diko manufaktura-industria dela produktiboena eta langileria kosturik txikienak dituena.

3.3. grafikoa. Unitateko lan-kostua (ULK). Manufaktura-industria, 2008-2010. (%)


Unitateko lan-kostsua
85,0 85,0

80,0 80,0

75,0 75,0

70,0 70,0

65,0 65,0

60,0 60,0

55,0 55,0

50,0 50,0
2008 2009 2010
EB 27 68,4 75,7 67,8
ALEMANIA 74,3 82,8 72,6
ESPAINIA 65,4 73,0 67,9
FRANTZIA 56,6 61,7 53,4
BRITAINIA HANDIA 78,1
EUSKAL AE 61,9 72,4 68,7

Iturria: EUSTAT, EUROSTAT.

Lan-kostuak produktu-unitate bakoitzeko duen eragina azter daiteke unitateko lan-kostua deritzon al-
dagaiaren bidez, hau da, lan-kostuaren eta itxurazko produktibitatearen aldagaiek batera duten eragina
neur daiteke. Beraz, oinarrizko aldagaia da jardueren lehiakortasunaren azterketan. Aztertutako bi ur-
teetan EAEko manufaktura-industriaren lehiakortasunak erreferentziako herrialdeen aldean izan duen
bilakaera nahiko argi erakusten du 3.3 grafikoak. Hura ikusirik, esan daiteke EAEko manufaktura-in-
dustriaren lehiakortasuna 2008an Espainiako ekonomiarena eta Europar Batasuneko batezbestekoa

14
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

baino hobea zela, unitateko lan-kostu txikiagoekin, eta 2010ean, aldiz, lehiakortasuna galduta, haien
gainetik ere kokatu zela.

Alderantziz esateko, 3.4 taulan ikus daiteke nola 2008an Euskal Autonomia Erkidegoko soldaten kos-
tuek % 62 balio erantsi gehiago sortzen zuten, eta nola datu hori % 46ra jaitsi zen 2010ean. Aztertu-
tako gainerako ekonomietan ez da EAEko ekonomiarena bezalako produktibitate galerarik izan
(soldaten arabera doitua), aitzitik, ratio horrek 2008ko mailari eutsi dio edo, are gehiago, hazi egin da.
Espainiako ekonomiak bitarte horretan produktibitatea galdu badu ere, % 3,5 galdu du, eta EAEk, be-
rriz, % 10eko beherakada izan du.

3.4. Soldataren arabera doitutako lan-produktibitatea (lanaren itxurazko produktibitatea zati batez
besteko langileria kostua). Manufaktura-industria, 2008-2010. (% )

2008 2009 2010


EB 27 145,3 132,0 148,0
Alemania 134,5 120,7 137,9
Espainia 152,7 137,2 147,3
Frantzia : : 127,9
Britainia Handia 176,8 162,0 187,3
Euskal AE 161,6 138,0 145,5

Iturria: EUSTAT, EUROSTAT.

Jarraian, pertsona bakoitzeko produktibitatea eta lan-kostua aztertuko dira, Euskal Autonomia Erkide-
goko manufaktura-industria osatzen duten sektoreetan. Hala, 3.5 taulan 2008-2010 bitarteko langile-
ria kostuak ageri dira, pertsona bakoitzeko.

2010. urtean, manufaktura-industriaren batezbestekoa 40.093 € da pertsona bakoitzeko. Koke-lante-


giak eta petrolio-fintzea sektoreak du kosturik handiena, 69.722 € pertsona bakoitzeko, eta Haragi in-
dustriak sektoreak du pertsonako kosturik txikiena, 25.751 €. Zortzi sektorek hazkunde negatiboak
dituzte 2009ko datuen aldean, eta Esnekiak sektorea da hazkunderik handiena jasan duena.

15
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

3.5. taula. Langileen kostua pertsona bakoitzeko, sektoreka. Manufaktura industria, 2008-2010.
Euroak
2008 2009 2010 Δ 2010/2009
05 - Haragi industriak 25.618 25.956 25.751 -0,8
12 - Ehungintza, jantzigintza, larruaren eta oinetakoen ind. 22.901 24.191 26.569 9,8
06 - Arrain-prozesaketa 25.583 26.557 27.481 3,5
08 - Ogia eta errotaritza 26.902 28.389 28.645 0,9
13 - Zuraren eta artelazkiaren industria 30.120 31.310 30.076 -3,9
41 - Bestelako manufaktura-industriak 31.157 31.001 31.715 2,3
15 - Arte grafikoak eta erreprodukzioa 30.890 31.763 33.280 4,8
40 - Altzarigintza 33.935 33.427 34.215 2,4
32 - Produktu informatikoak eta elektronikoak 35.063 35.559 34.874 -1,9
28 - Eraikuntza metalikoa 34.358 35.678 36.222 1,5
30 - Ingeniaritza mekanikoa 34.693 35.411 36.474 3,0
10 - Edariak 36.715 35.962 37.115 3,2
21 - Plastikozko produktuak 36.637 35.804 37.288 4,1
42 - Konponketa eta instalazioa 36.533 37.697 37.837 0,4
09 - Elikagaien beste industria batzuk 33.516 35.225 38.551 9,4
29 - Forja eta estanpazioa 40.936 37.959 38.960 2,6
22 - Beiraren industria 36.852 38.608 39.130 1,4
27 - Metalen galdaketa 40.185 38.565 39.837 3,3
MANUFAKTURA-INDUSTRIA GUZTIRA 38.721 39.098 40.093 2,5
24 - Bestelako industria ez-metalikoa 39.875 39.003 40.102 2,8
31 - Gai metalikoak 39.667 39.435 40.684 3,2
33 - Material eta ekipamendu elektrikoa 38.406 40.773 40.776 0,0
36 - Makina-erremintak 43.382 42.466 41.534 -2,2
35 - Erabilera orokorreko makineria 40.552 41.550 42.379 2,0
34 - Etxeko tresnak 39.976 40.653 42.757 5,2
38 - Ontzigintza 41.443 41.818 43.586 4,2
37 - Ibilgailu motordunen fabrikazioa 43.834 41.202 44.104 7,0
14 - Paperaren industria 43.996 44.431 44.754 0,7
18 - Pinturak eta bestelako azken kimika 45.103 46.232 443975 -2,7
07 - Esnekiak 35.280 38.621 47.352 22,6
20 - Kautxuzko produktuak 40.824 43.519 47.414 9,0
19 - Farmazia produktuak 49.311 48.972 48.879 -0,2
39 - Bestelako garraio materiala 46.874 49.690 49.824 0,3
25 - Siderurgia 52.655 51.713 51.578 -0,3
17 - Oinarrizko produktu kimikoak 55.131 59.642 55.498 -6,9
26 - Metal ez-burdinazkoen ekoizpena 50.321 51.220 56.841 11,0
23 - Zementua, karea eta igeltsua 65.032 59.821 62.845 5,1
16 - Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 69.823 66.057 69.722 5,5

Iturria: EUSTAT, Industriari buruzko Estatistika.

16
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Produktibitatearen aldagaia erakusten da 3.6 taulan, pertsona bakoitzeko eta manufaktura-industriako


sektore guztietan, baita 2008., 2009. eta 2010. urteetan izan duen bilakaera ere.

3.6. taula. Produktibitatea pertsona bakoitzeko eta sektoreka. Manufaktura-industria. Euroak

2008 2009 2010 Δ 2010/2009


05 - Haragi industriak 33.426 31.527 31.861 1,1
12 - Ehungintza, jantzigintza, larruaren eta oinetakoen ind. 38.374 34.919 34.793 -0,4
08 - Ogia eta errotaritza 36.560 37.542 37.850 0,8
13 - Zuraren eta artelazkiaren industria 45.379 41.560 41.276 -0,7
15 - Arte grafikoak eta erreprodukzioa 44.709 41.858 42.299 1,1
40 - Altzarigintza 36.253 36.513 42.322 15,9
28 - Eraikuntza metalikoa 48.854 43.970 43.076 -2,0
42 - Konponketa eta instalazioa 50.332 46.237 45.041 -2,6
30 - Ingeniaritza mekanikoa 51.636 42.848 47.246 10,3
22 - Beiraren industria 70.947 53.523 48.479 -9,4
21 - Plastikozko produktuak 51.223 45.312 50.051 10,5
27 - Metalen galdaketa 62.162 44.617 50.892 14,1
41 - Bestelako manufaktura
- - industriak 48.823 49.532 50.929 2,8
31 - Gai metalikoak 52.051 46.710 50.967 9,1
32 - Prod. informatikoak eta elektronikoak 55.370 46.085 52.116 13,1
36 - Makina erremintak 60.987 55.368 52.759 -4,7
06 - Arrain-prozesaketa 47.337 49.609 52.767 6,4
34 - Etxeko tresnak 53.840 50.253 56.926 13,3
MANUFAKTURA
- INDUSTRIA, GUZTIRA 63.393 54.516 58.908 8,1
29 - Forja eta estanpazioa 70.680 51.291 59.081 15,2
37 - Ibilgailu motordunen fabrikazioa 67.587 52.506 62.786 19,6
35 - Erabilera orokorreko makineria 63.919 58.734 62.914 7,1
33 - Material eta ekipamendu elektrikoa 66.035 64.627 63.151 -2,3
24 - Bestelako industria
- ez-metalikoa 74.680 63.010 64.057 1,7
18 - Pinturak eta bestelako azken kimika 74.453 64.548 68.435 6,0
25 - Siderurgia 115.337 61.629 70.971 15,2
26 - Metal ez-burdinazkoen ekoizpena 101.171 74.849 74.723 -0,2
09 - Elikagaien beste industria batzuk 66.044 62.267 76.130 22,3
19 - Farmazia produktuak 70.938 73.399 78.028 6,3
07 - Esnekiak 76.871 69.715 79.006 13,3
14 - Paperaren industria 75.326 76.425 79.902 4,6
20 - Kautxuzko produktuak 66.371 65.816 80.467 22,3
38 - Ontzigintza 97.072 90.982 84.989 -6,6
39 - Bestelako garraio materiala 89.430 87.499 85.096 -2,7
10 - Edariak 117.924 112.330 107.790 -4,0
17 - Oinarrizko produktu kimikoak 130.868 108.963 111.680 2,5
23 - Zementua, karea eta igeltsua 245.696 208.812 181.769 -13,0
16 - Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 218.102 169.917 269.887 58,8

Iturria: EUSTAT, Industriari buruzko Estatistika.

17
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Bertan ikus daiteke nola 2010ean Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa 58.908 € dela pertsona
bakoitzeko. Badira, hala ere, alde handiak sektoreen artean. Hala, pertsona bakoitzeko produktibitate
handiena eta txikiena duten sektoreen artean ia berrehun mila euroko aldea dago. Koke-lantegiak eta
petrolio-fintzea eta Zementua, karea eta igeltsua dira manufaktura-industrian produktibitate handienak
dituzten sektoreak (269.887 € eta 181.769 €, hurrenez hurren); beste aldean ditugu Haragi industriak
eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen industria (31.861 € eta 34.793 €).

Balio erantsiaren aldetik EAEko manufaktura-industrian garrantzi handiena duten bost sektoreak az-
tertuta (Erabilera orokorreko makineria, Ingeniaritza mekanikoa, Metalezko gaiak, Siderurgia eta Ibil-
gailu motordunak), horietako bi nabarmentzen dira, Ingeniaritza mekanikoa eta Metalezko gaiak,
batezbestekoaren azpiko produktibitateak izateagatik: hurrenez hurren 47.246 € eta 50.967 € pertso-
nako. Erabilera orokorreko makineria sektoreak sortzen du balio erantsirik handiena, eta pertsonako
62.914 €-ko produktibitatea du, batezbestekoa baino handiagoa. Produktibitate hori % 7,1 hazi da
2009. urtekoaren aldean.

Manufaktura-industrian batez beste % 8,1eko hazkundea izan da 2010ean, baina alde handiak daude
sektoretik sektorera. Pertsona bakoitzeko produktibitatearen hazkunderik handiena, termino nomina-
letan Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea sektorekoa da: % 58,8. Beste muturrean, Zementua, karea eta
igeltsua arloak % 13 egin du behera.

18
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

4. KANPO MERKATARITZA
Azken hamarkadetan, industri ondasunen merkataritza-fluxuak hazkunde handia izan du mundu
mailan, Munduko Merkataritza Antolakundeak (MMA) mundu mailan bultzatu duen merkataritzaren
liberalizazio prozesuari esker eta, batez ere, manufaktura-produktuei muga-zergak kentzeko pro-
zesu garrantzitsuari esker. Barne hartzen duen tokiko merkatua txikia izateak eragin positiboa izan
du Euskal AEko industrien kanporako orientazio argian; izan ere, EAEko industrien oinarrizko erre-
ferentzia Europar Batasun osoa da.

4.1. grafikoan argi ikus daitezke industrien esportazioek eta inportazioek eta industriako BPGak 2001
eta 2011 urteen arteko aldian izan dituzten hazkunde tasak, balio korronteetan. Korrelazio positibo
nabarmena ematen da industri ondasunen kanpo merkataritzaren fluxuen eta industriako BPGaren
artean, nahiz eta azken honek portaera leunagoa izan.

2001. urtean izan ezik, 2008. urtera arte etengabe egin du aurrera inportazioen eta esportazioen
balioak. 2009. urtean asko uzkurtu zen balio hori, bi digitu jaitsi baitzen; baina gero, 2010. urtean,
nazioarteko merkataritzaren fluxuak neurri batean leheneratu ziren. 2011. urtean hazten jarraitu
zuen, nahiz eta inportazioek esportazioek baino hazkunde neurrizkoagoa izan.

4.1 Industriako ondasun-fluxuen bilakaera atzerriarekiko eta industriaren BPGarekiko. Barrio ko-
rronteetan. Urte arteko aldakuntza-tasak.
%

30,0

20,0

10,0

0,0
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011

-10,0

-20,0

-30,0

-40,0

Industriako esportazioak Industriako inportazioak Industriako BPG

Iturria: Eustat, Kanpo merkataritzaren estatistikak, Kontu Ekonomikoak.

19
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Euskal AEko industri enpresen kanporako orientazio hori argi ikusten da 4.2. grafikoan. 2010. urtean
industri sektoreak % 117ko joera esportatzailea izan du (industriako esportazioek industriako BPGa-
ren gainean izan duten proportzioa). Joera hori ez da uniformea sektoreetan. Izan ere, sektore bat-
zuek joera esportatzaile oso altua dute, % 120tik gorakoa: “Koke-lantegiak eta petrolio findegiak”,
“Garraio-materiala”, “Makinak eta ekipoa”, “Metalurgia eta metalezko produktuak” eta “Material eta
tresneria elektrikoak”. Eta haien atzetik izan ziren, % 70eko esportazioekin, hurrengo sektoreak:
“Kautxua eta plastikoak”, “Produktu informatikoak eta elektronikoak” eta “Zura, papera eta arte gra-
fikoak”.

4.2. Esportatzeko joera industrian, jarduera-adarren arabera. 2010.


%
522 260
250

200

150

100

50

0
oa
d.

k
d.
IA

ak

na
ak

a
k

oa

la
oa

k
k

ak
k

oa
oa

du
oa
in
ria

oa

rik
in

ia
R

tri
ko

rri
ip
ik

ko
ik
ST

ik

er

en
en

ik
st

kt
en

us
tik

ek

lu
m
ze

al

ni
af

at
du

le

am
as
ki
ar

eu
U

d
ko

et

a
tro
nt
gr

-m
e

-in

et
D

in

ko

et
pl
az
i
ta

ne
f

o
ek
IN

tri
e

io

ra

a
o

ip
ba

ne

a
t

ak
rm
us
ar

as

sa
ek

ra
lio

el
et

tu
kt

ek
ta

oi

in
fa

ar
nd

du

ak

,g
tro
t

a
ua

a
uz

ak
a
et

et
a
a

-G

et
u

uf
-I

ro

oa
et
pe
et
et

tx
ra

-M
kt
a

an
07

ra
au

14

rik
la
oa
-E

er

du
a
n

du
tz
rie

13

m
ia
et
ap

-K

kt
et

ik
ro
02

er

ni
da

e
o
at
k
gi

-P

ia
09

el
ak
at
ia

or
rm
ru

a,
e

g
eg

-M
08

rh
ia
el
ur
ar

ur
n,

fo

rg
st
nt

al
l

-U
e

-Z

in

12

be
a,

ne
ai

-la

et

d.
05
tz

17
ag

-M

-E
ke

a
ro
in

et
lik

Ko
ig

16
-P
10
-E

a
z

tz
nt

11
-
06
03

in
ja

ig
a,

ar
z

ltz
nt
gi

-A
un

15
Eh
-
04

Iturria: Eustat, Industriari Buruzko Estatistika.

4.3. irudian ematen diren balioak (milioi eurotan), 2011. urtean Euskal AEko industriaren kanpo mer-
kataritzaren xede eta jatorri izan diren 10 herrialde nagusietako esportazioei eta inportazioei dagoz-
kie. Frantzia eta Alemania esportazioetan nabarmendu dira, baita inportazioetan ere; baina, hala ere,
Euskal AEko inportazioen jatorriko herrialde garrantzitsuena Errusia izan da (produktu energetikoen
inportazioei esker bereziki). Ondoren, industriako esportazioen hartzaileen artean nabarmendu dira
Europar Batasuneko Italia, Erresuma Batua, Belgika eta Portugal, eta Ameriketako Estatu Batuak,
azken hau 2011. urtean hirugarren garrantzitsuena izan baitzen. Inportazioei dagokienez, Errusiaz gai-
nera eta Europako herrialdeekin eta AEBekin batera, Iran eta Txina nabarmendu ziren Euskal AEko
industri ondasunen inportazioen igorle moduan.

20
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

4.3. EAEko industri ondasunen kanpo merkataritzaren xede eta jatorri diren herrialde nagusiak.
2011 (milioi eurotan).
.

ESPORTAZIOAK INPORTAZIOAK

4.072 Frantzia Errusia 2.773

3.017 Alemania Alemania 1.938

1.306 AEB Frantzia 1.586

1.174 Italia Iran 1.416

1.167 Erresuma Batua Txina 902

890 Belgika Italia 883

871 Portugal Erresuma Batua 726

605 Brasil AEB 646

534 Herbehereak Herbehereak 573

468 Txina Belgika 464

EBeko herrialdeak Gainerako herrialdeak

Iturria: Eustat, Kanpo merkataritzaren estatistikak

4.4. taulan zehazten dira Euskal AEko industri ondasunek herrialde hartzaile eta igorle garrantzit-
suenekin izan dituzten fluxuak. Bertan, merkataritza-saldoa (esportazioen eta inportazioen balioen
arteko aldea) eta estaldura-tasa (esportazioen balioak inportazioen balioaren aldean duen portzen-
tajea) kalkulatu dira. Oro har, esportazioen balioak inportazioena gainditu du, % 125,4ko estaldura-
tasarekin.

Europar Batasuneko herrialdeen artean Herbehereetan bakarrik izan da saldo negatiboa; % 93,4ko
estaldura-tasa izan du. Esportazioen balioak nabarmen gainditu du inportazioena Frantzian, Ale-
manian, Italian, Erresuma Batuan, Belgikan eta Portugalen. AEBekiko industri ondasunen merkata-
ritza-fluxuak ugariak izan dira (batez ere esportazioak) eta Euskal AEren aldekoak izan dira gainera,
% 200eko estaldura-tasarekin. Baina kontrakoa gertatu da Txinarekin, maila txikiagoan izan arren;
herrialde honekiko inportazioen balioa ia esportazioen balioaren halako bi izan da 2011. urtean. Az-
kenik, eta energiaren sektoreak izan dituen fluxuen ondorioz, merkataritza-saldoak oso txarrak izan
dira Errusiarekin eta Iranekin: % 7,0 eta % 11,8ko estaldura-tasak izan dituzte hurrenez hurren.

21
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

4.4. Industri ondasunen kanpo merkataritza, xede eta jatorri diren herrialde nagusiekin. 2011.

ESPORTAZIOAK INPORTAZIOAK MERKARITZA-SALDOA ESTALDURA-TASA


HERRIALDEAK % %
Mila euro Mila euro Mila euro %

GUZTIRA 20.815.035 100,0 16.601.604 100,0 4.213.431 125,4


Frantzia 4.072.362 19,6 1.586.034 9,6 2.486.328 256,8
Alemania 3.016.882 14,5 1.938.458 11,7 1.078.424 155,6
AEB 1.305.570 6,3 645.730 3,9 659.840 202,2
Italia 1.173.542 5,6 882.872 5,3 290.670 132,9
Erresuma Batua 1.166.553 5,6 726.449 4,4 440.104 160,6
Belgika 889.994 4,3 463.765 2,8 426.230 191,9
Portugal 870.772 4,2 303.462 1,8 567.309 286,9
Brasil 605.492 2,9 89.888 0,5 515.604 673,6
Herbehereak 534.177 2,6 573.412 3,5 -39.235 93,2
Txina 468.259 2,2 902.441 5,4 -434.183 51,9
Errusia 193.070 0,9 2.773.035 16,7 -2.579.965 7,0
Iran 167.398 0,8 1.416.365 8,5 -1.248.967 11,8

Iturria: Eustat, Kanpo-merkataritzaren estatistikak.

Amaitzeko, 4.5. taulan industriako produktuen esportazioen eta inportazioen balioa erakusten da,
baita estatu osoaren, autonomia-erkidego guztien eta Euskal AEko lurralde historikoen estaldura-
tasa eta merkataritza-saldoa ere.

Lurralde historikoen artean portaera ezberdina eman da. Arabak eta Gipuzkoak industriako produk-
tuetan egin dituzten esportazio kopuruak inportazioen balioa bikoiztu du (% 213,0 eta % 202,2ko
estaldura-tasak, hurrenez hurren). Bizkaiak, ordea, produktu energetikoen inportazioari esker, 2011.
urtean % 81,3ko estaldura-tasa izan du.

Soilik Nafarroak, Errioxak, Kantabriak, Extremadurak eta Aragoik izan dute Euskal AE osoaren es-
taldura-tasa (% 125,4) baino altuagoa 2011. urtean. Alabaina, Kanariek, Murtziako Eskualdeak, Ma-
drilek, Balear Uharteek eta Melillak izan dituzte inportazioetan esportazioetan baino fluxu korronte
askoz handiagoak; autonomia-erkidego horiek guztiek izan dituzte % 50,0etik beherako estaldura-
tasak.

Inportazioen balioa esportazioena baino ia laurden bat handiagoa izan da estatu osoan 2011. urtean;
estaldura-tasa % 78,7koa izan da.

22
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

4.5. Industri ondasunen kanpo merkataritza, autonomia-erkidego bakoitzean. 2011.

ESPORTAZIOAK INPORTAZIOAK ESTALDURA-TASA MERKARITZA-SALDOA


Autonomia-erkidegoa
Mila euro Mila euro % Mila euro

GUZTIRA 195.522.476 248.578.659 78,7 -53.056.183


Andalucía 16.608.598 28.219.299 58,9 -11.610.701
Aragón 8.967.432 7.120.981 125,9 1.846.451
Asturias (Principado de) 3.591.968 4.075.424 88,1 -483.456
Balears (Illes) 744.839 1.497.050 49,8 -752.211
Canarias 1.693.443 4.545.674 37,3 -2.852.231
Cantabria 2.440.720 1.852.570 131,7 588.150
Castilla y León 11.836.648 9.911.634 119,4 1.925.014
Castilla-La Mancha 3.917.076 4.938.545 79,3 -1.021.469
Cataluña 53.109.406 67.332.891 78,9 -14.223.485
Comunidad Valenciana 16.520.336 19.185.118 86,1 -2.664.782
Extremadura 1.207.158 920.829 131,1 286.329
Galicia 16.480.836 13.420.931 122,8 3.059.905
Madrid (Comunidad de) 23.997.640 52.968.378 45,3 -28.970.738
Murcia (Región de) 3.886.588 9.334.322 41,6 -5.447.734
Nafarroako FK 7.972.399 5.147.358 154,9 2.825.041
EUSKAL AE 20.815.035 16.601.604 125,4 4.213.431
Araba 5.519.715 2.591.775 213,0 2.927.939
Bizkaia 8.763.804 10.778.939 81,3 -2.015.135
Gipuzkoa 6.531.516 3.230.890 202,2 3.300.626
Rioja (La) 1.481.762 1.051.559 140,9 430.203
Ceuta 232.039 373.851 62,1 -141.812
Melilla 9.290 80.387 11,6 -71.097
Zehaztu gabe 9.263 254 3.646,9 9.009

Iturria: Eustat, Kanpo-merkataritzaren estatistikak.

23
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

5. INDUSTRIAKO LANGILEAK
Industriaren lan-egoerari dagokionez, Euskal AEko industriako enpleguak daukan garrantzia azpi-
marratu behar da lehenbizi. Langileak adierazle moduan hartuz gero ikusten da Euskal AEko langi-
leen %20tik gora (zehazki %22,5) industrian ari zela 2010. urtean, hau da, estatuko batezbestekotik
(%12,4) eta EB-27aren batezbestekotik (%16) askoz goragoko langile kopurua ari zen sektore ho-
rretan lanean, nahiz eta 2008. urteaz gero 2 puntu murriztu zen kopurua (5.1. taula). Industriako en-
pleguan eta landunen kopuruarekin lotuta eman zen beherapen hori 5.1. taulan islatutako hiru eremu
geografikoetan eman zen.

2010. urtean zehar, industriako landunen kopurua, kopuru absolutuetan, -%9,6 murriztu zen. Behe-
rapen jarraitu horren ondorioz azken biurtekoan industriak 30 mila enplegu baino gehiago galdu ditu.

5.1. taula. Industriako langile kopuruaren bilakaera (%)

2008 2009 2010 2010/2009

Industrian lan egiten duten langileak EAEn (guztiaren %) 24,5 22,9 22,5 -2,9

Industrian lan egiten duten langileak estatuan (guztiaren %) 13,8 12,9 12,4 -6,5

Industrian lan egiten duten langileak EB-27 (guztiaren %) 17,1 16,4 16,0 -3,0

Iturria:Eustat, EIN, Eurostat

Industri jardueren enplegua aztertzean ikus dezakegu industriako langile kopuruari egin zaion ekar-
pena asko aldatzen dela adar batetik bestera, industriako balio erantsian adar horiek duten ordez-
karitza-mailarekin bat etorriz.

Beraz, 5.2. taulan erakutsi bezala, Euskal AEko industrian lan egiten zuten pertsonen erdia baino ge-
hiago industri jarduerako hiru adarretan ari ziren: Metalurgia eta metalezko produktuak %34,2, Ma-
kinak eta ekipoa %10 eta Kautxua eta plastikoak %10. Erauzteko industriak eta Produktu
farmazeutikoak sektoreetan izan zen landun gutxiago; horietako sektore bakoitza industriako en-
pleguaren %0,3 baino ez zen izan.

24
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

5.2. taula. Langileen banaketa industriako jarduera-adarren arabera

2008 2009 2010 2010% 2010/2009

02. Erauzketa industriak 816 775 700 0,3 -9,7

03. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 15.975 15.520 15.911 7,3 2,5

04. Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta


zapatagintza
3.639 3.181 3.021 1,4 -5,0

05. Zura, papera eta arte grafikoak 17.347 15.571 14.625 6,7 -6,1

06. Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 1.133 1.177 1.186 0,5 0,8

07. Industria kimikoa 5.186 4.752 4.560 2,1 -4,0

08. Farmaziako produktuak 601 606 636 0,3 5,0

09. Kautxua eta plastikoak 25.966 22.501 21.864 10,0 -2,8

10. Metalurgia eta produktu metalikoak 89.457 78.597 74.744 34,2 -4,9

11. Produktu informatikoak eta elektronikoak 6.271 5.794 5.743 2,6 -0,9

12. Material eta ekipo elektrikoak 14.500 13.163 12.755 5,8 -3,1

13. Makinak eta ekipoa 24.252 22.190 21.778 10,0 -1,9

14. Garraio-materiala 19.364 18.148 17.922 8,2 -1,2

15. Altzariak eta bestelako manufakturak 16.549 15.302 15.171 6,9 -0,9

16. Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 2.631 2.553 2.450 1,1 -4,0

17. Ur hornidura eta saneamendua 5.543 5.507 5.753 2,6 4,5

Industria, guztira 249.230 225.337 218.819 100 -2,9

Iturria:Eustat, Urteko Industri Estatistika

Industriako lanaren kontzentrazio-maila altu hau ia ez da aldatu azken urteetan.

Enpleguak 2010. urtean sektore bakoitzean izan zuen bilakaerari dagokionez azpimarratu behar da
lau sektorek baino ez zituztela balio positiboak izan: Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak,
Koke-lantegiak eta petrolio findegiak, Produktu farmazeutikoak eta Ur hornidura eta saneamendua.
Industrian pisu handiena izan zuen sektorea Metalurgia eta metalezko produktuak izan zen, baina
%4,9 murriztu zen ia lau mila enplegu galdu baitzituen azken urtean.

Bestalde, landun biztanleak aztertzerakoan genero ikuspegia sartzen badugu, arreta berezia jarri
behar dugu industrian lan egiten duten eta ekonomia guztian lan egiten duten emakumezko langi-
leen arteko alde nabarmenean. 5.3. grafikoan azaltzen da hori: 2010. urtean ekonomia osoan lan
egin zuten emakumezkoen ehunekoa (%44,7) industrian lan egindakoen (%19,7) bikoitza baino ge-
hiago izan zen.

25
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

5.3. grafikoa. Ekonomian eta industrian lan egin zuten emakumeak (%)

Industria 2010 Ekonomia osoa 2010

19,7
44,7

55,3
80,3

Gizonak Emakumeak

Iturria: Eustat., BJA

Industriako jarduera-adarretako enplegua aztertuz gero, aipatzekoa da jardueraren arabera ezber-


dintasun garrantzitsuak daudela emakumeen enpleguan. 5.4. grafikoan, hain zuzen, jarduera-ada-
rren gaineko informazioa ematen da, 2010. urtean langile guztien artean emakumeek izan zuten
parte-hartze mailaren arabera banatuta.

Grafiko honetan ikus daitezke, gainera, emakumeen parte-hartzea dela-eta industri sektoreko ba-
tezbestekoa gainditzen duten adarrak. Horien artean Produktu farmazeutikoen sektorea nabarmendu
behar dugu. Bertan, lanean ari diren pertsonen %53,8 emakumezkoak izan dira, eta Ehungintza,
jantzigintza, larruaren eta oinetakoen industrian, berriz, %47,9 izan dira emakumeak. Urrunago izan
dira, nahiz eta emakumeen parte-hartze handia izan, Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria
sektorea (%39,6 emakumeak) eta Produktu informatikoak eta elektronikoak sektorea (%33,9 ema-
kumeak). Komeni da azaltzea emakumeen parte-hartze handia izan duten zazpi adar hauek indus-
triako enpleguaren %26,2 besterik ez direla, 57.251 pertsona guztira beraz.

Alabaina, beste sektore batzuetan emakumeek agerpen eskasa izan dute, Erauzteko industrietan
esaterako, langileen %10 izan baitzen emakumezkoa. Baina batez ere azpimarratzekoa da industri
sektorean enplegu eta pisu gehien izan duten adarretan emakumezko landunen ehuneko oso txikiak
izan direla. Hain zuzen, hurrengo adarretan: Metalurgia eta metalezko produktuak (%13,7 emaku-
mezkoak, sektorean), Kautxua eta plastikoak (%15), Makinak eta ekipoa (%15,8) eta Garraio-ma-
teriala (%15,2).

26
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

(
5.4. grafikoa. Landunak, industri adarraren eta generoaren arabera. 2010. (%)

INDUSTRIA GUZTIRA

02- Erauzketa industriak


03- Elikagaien, edarien eta tabakoaren
industriak
04- Ehungintza, arropagintza, larrugintza
eta zapatagintza
05- Zura, papera eta arte grafikoak
06- Koke-lantegiak eta petrolioa
fintzekoak
07- Industria kimikoa

08- Farmaziako produktuak

09- Kautxua eta plastikoak

10- Metalurgia eta produktu metalikoak


11- Produktu informatikoak eta
elektronikoak
12- Material eta ekipo elektrikoak

13- Makinak eta ekipoa

14- Garraio-materiala
15- Altzariak eta bestelako
manufakturak
16- Energia elektrikoa, gasa eta lurrina

17- Ur hornidura eta saneamendua

0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

Emakimeak Gizonak
Iturria: Eustat, Industriari buruzko estatistika.

27
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

6. INDUSTRIAKO INBERTSIOA
2010. urtean industrian egindako inbertsio garbia (inbertsio gordina ken desinbertsioa) %6 murriztu
zen; azken urteetako joerarekin jarraitu zen. Urte 2tan, 2008tik 2010era bitartean, inbertsio horrek
ia mila milioi euro egin du behera (%32,5).

6.1. taula. Industrian egindako inbertsio garbiaren bilakaera. Mila eurotan

2008 2009 2010 2009-2010

Egindako inbertsioa 3.049.473 2.190.359 2.058.524 -6,0


Inbertsioa / BEGfk 17,3 15,6 14,1 -9,2
Inbertsioa / Landun pertsonak 12.236 9.720 9.407 -3,2

Iturria: Eustat, Industriari buruzko estatistika.

Industriako inbertsio garbiaren eta industriako balio erantsiaren arteko koefizientea aztertzen ba-
dugu, ikusiko dugu azken hori %14,1 igo zela 2010. urtean. 2009. urtearen aldean %9,2 txikitu zen
koefizientea, eta 2008. urtearen aldean %18,2.

Bestalde, industriako inbertsio garbiaren eta industrian lanean ari ziren langileen arteko koefizienteak
9.407 euroko balioa izan zuen, batez beste, 2010. urtean (6.1. taula). 2009. urtean, berriz, koefi-
ziente hori 9.720 izan zen; beraz, %3,2 jaitsi da. Baina 2008. urtearekin alderatuta beherapena han-
diagoa izan zen, urte horren aldean %23,1 jaitsi baitzen.

Lurralde bakoitzak 2010. urtean industrian egindako inbertsio garbiaren kopuruak ikusten baditugu,
6.2 taulak erakusten digu inbertsiorik handiena Bizkaian egin zela, Gipuzkoan eta Araban baino
askoz ere handiagoa. Bizkaiak berak bakarrik industriako inbertsio garbi guztiaren erdia baino ge-
hiago (%54) egin zuen aldi horretan. Kopuru horretatik oso urrun geratu zen Araban egindako in-
bertsioa: lurralde honetan Euskal AEn egindako inbertsio industrialaren %17 egin zen. Gipuzkoan
industriako inbertsio garbi osoaren %29 egin zen.

28
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

6.2. grafikoa. Industrian egindako inbertsio garbiaren lurralde banaketa, 2010. (%)
Araba
17%

Bizkaia
54%
Gipuzkoa
29%

Iturria: Eustat

6.3. taula. Industrian egindako inbertsio garbiaren bilakaera, lurraldeka. 2008-2010. Mila eurotan.

2008 2009 2010 2010/2009

Euskal AE 3.049.473 2.190.359 2.058.524 -6,0

Araba 519.124 429.391 349.049 -18,7

Gipuzkoa 1.120.790 676.781 601.140 -11,2

Bizkaia 1.409.559 1.084.187 1.108.335 2,2


Iturria: Eustat

Azpimarratzekoa da 2009 eta 2010 urteen artean egindako inbertsio garbiaren bilakaera soilik hazi
zela Bizkaian, %2,2; hala ere, hazkunde hori 2008. urteko balioetatik behera egon zen. Gipuzkoak
industrian egindako inbertsio garbia %11,2 murriztu zen; 2008. urtean egindakoaren ia erdia izan zen.
Araban behera egin zuen urte horretan, %18,7 (2008. urtearekin alderatuta %32).

6.4 taulan inbertsio garbiaren banaketaren azterketa ikus daiteke, industriako jarduera-adarren ara-
bera. Taulan bertan egiazta daiteke hurrengo sektoreek izan zituztela, emandako hurrenkeran gai-
nera, inbertsio-kuota handienak 2010. urtean: Metalurgia eta metalezko produktuak (%21,5), Energia
elektrikoa, gasa eta lurrina (%18,9) eta Koke-lantegiak eta petrolio findegiak (%14,6). Guztirako in-
bertsioarekin alderatuta inbertsio-portzentaje txikiena izan zuten, aldiz, honako adar hauek: Ehun-
gintza, jantzigintza, larruaren eta oinetakoen industria (%0,1) eta Erauzteko industriak (%0,7).

29
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Industriako inbertsio garbiaren sektore-kontzentrazioa, beraz, oso handia izan zen, inbertsio han-
dienak izan dituzten hiru jarduera-adarrak sektoreko inbertsio osoaren % 55 izan baitziren.

Inbertsio garbiak 2009-2010 aldian eta jarduera-adarren arabera izan zuen bilakaera ere aztertu da.
6.4. taulan ikusten den bezala, soilik bost sektorek izan zituzten hazkundeak egindako inbertsioetan,
baina hazkunde garrantzitsuak izan ziren. Adibidez, Industri farmazeutikoan %60,5. Hurrengo sek-
toreetan eman ziren hazkunde positiboak (aurrekoaz gainera): Prod. informatikoak eta elektronikoak
(%35,6), Industri kimikoa (%34,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurrina (%30,8) eta Zura, papera eta
arte grafikoak (%17,6). Bestalde, beherapen handienak Ehungintza, jantzigintza, larruaren eta oi-
netakoen industria sektorean (-%86,4) eta Makinak eta ekipoa (-%39,9) sektorean eman ziren.

6.4. taula. Industriako inbertsio garbia jarduera-adarren arabera. Mila eurotan

Euskal AE

2008 2009 2010 2010/2009 %

Industria Guztira 3.049.473 2.190.359 2.058.524 -6,0 100,0

02. Erauzketa industriak 48.478 23.006 14.185 -38,3 0,7

03. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 213.832 144.684 115.202 -20,4 5,6

04. Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta zapatagintza 7.945 10.110 1.375 -86,4 0,1

05. Zura, papera eta arte grafikoak 196.545 77.190 90.737 17,6 4,4

06. Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 190.085 306.256 300.746 -1,8 14,6

07. Industria kimikoa 63.146 23.522 31.614 34,4 1,5

08. Farmaziako produktuak 25.392 21.623 34.705 60,5 1,7

09. Kautxua eta plastikoak 249.260 209.342 165.035 -21,2 8,0

10. Metalurgia eta produktu metalikoak 926.514 461.637 442.770 -4,1 21,5

11. Produktu informatikoak eta elektronikoak 38.071 37.245 50.515 35,6 2,5

12. Material eta ekipo elektrikoak 114.805 107.252 83.299 -22,3 4,0

13. Makinak eta ekipoa 299.754 178.689 107.418 -39,9 5,2

14. Garraio-materiala 128.210 125.247 97.024 -22,5 4,7

15. Altzariak eta bestelako manufakturak 90.098 66.211 42.298 -36,1 2,1

16. Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 342.695 297.577 389.191 30,8 18,9

17. Ur hornidura eta saneamendua 114.643 100.768 92.410 -8,3 4,5

Iturria: Eustat, Industriari buruzko estatistika.

30
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

6.5 taulan argi ikusten da inbertsio gordinak industriako sektoreetan izan zuen bilakaera, betiere
erositako ondasun-motaren ikuspegitik. Azpimarratzekoa da ibilgetu materialean egindako inbert-
sioak %5,4 egin zuela behera 2010. urtean; ibilgetu ukiezinean egindakoa, berriz, %9,7 hazi zen.
Inbertsio-mota bakoitzaren pisua ere ezberdina izan zen; ibilgetu materialean egindakoa inbertsio
gordin osoaren %87,5 izan baitzen.

6.5. taula. Industrian egindako inbertsio gordinaren bilakaera, ondasun-motaren arabera. Mila eu-
rotan. (%)

2008 2009 2010 2010/2009

Lursail eta ondasun naturalak 140.526 85.407 41.050 -51,9

Eraikuntzak 297.215 212.418 142.602 -32,9

Instalazio tekniko espezializatuak 593.524 638.686 572.725 -10,3

Makineria, tresneria eta ekipoak 1.112.419 633.284 661.004 4,4

Ekipo informatikoak 43.278 29.372 26.779 -8,8

Garraio osagaiak 46.119 26.564 36.982 39,2

Beste Ibilgetu materiala 212.657 101.787 69.579 -31,6

Uneko ibilgetu materiala 542.121 353.755 417.605 18,0

Inbertsioa guztira ibilgetu materialean 2.987.859 2.081.273 1.968.326 -5,4

I+G gastuak 88.061 91.836 96.844 5,5

Aplikazio informatiko garatuak 16.540 38.791 42.007 8,3

Aplikazio informatiko erosiak 50.529 30.366 35.604 17,2

Kontzesioak, patenteak, e.a. 46.852 14.140 25.981 83,7

Beste ibilgetu ukiezina 108.921 81.513 81.028 -0,6

Inbertsioa guztira ibilgetu ukiezinean 310.903 256.646 281.464 9,7

INBERTSIOA GUZTIRA 3.298.762 2.337.919 2.249.790 -3,8

Iturria: Eustat, Industriari buruzko estatistika

Ondasun-mota aintzat hartuta, Makinetan, tresnerian eta ekipoetan egin da inbertsio gordin ga-
rrantzitsuena; hauek, guztirakoaren %29,4 izanik, 2010. urtean zehar %4,4 hasi ziren. Jarraian ins-
talazio tekniko espezializatuetan egin zen inbertsio handiena; guztirakoaren %25,5, baina 2010.
urtean zehar %10,3 jaitsi ziren.

31
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

7. PRODUKZIOAREN BERRIKUNTZA

Atal honen helburua da labur aztertzea industriaren sektoreak izan duen berritze prozesuaren au-
rrerapena. Hartara, sektore honetako enpresen berrikuntzaren azken bilakaera aztertuko dugu, zen-
bait ikuspegitatik.

Beherago dagoen 7.1. taulan, 2011. urteko berrikuntza jardueretan egindako gastuaren bilakaera
ikus daiteke Euskal AEko industri jardueraren adar guztiak bereizita. Hasiera batean, industria osoak
egindako gastua gastu osoaren %38,1 izan zela azpimarratu behar da. Baina jarduera-mota ba-
koitzaren pisuari erreparatzen badiogu, Euskal AEn barneko I+G izan zen elementurik nabarme-
nena, ia erdia (industriak eginiko gastu osoaren %46,5), gero makinen erosketa (%26,7) eta kanpoko
I+G baliabidea, urrun samar %20arekin, hirugarren lekuan dago. Gainerako berrikuntza jarduerek
paper txikia bete dute hemen.

Adarrez adar, Garraio-materiala da adarrik berritzaileena (berrikuntza teknologiko osoaren %25,1),


eta haren atzetik Metalurgia eta metalezko produktuak (%18,8).

Beste alde batetik, 7.2. taulan 2011. urtean berrikuntzako jardueretarako egin den gastuaren bila-
kaera erakusten da Euskal AEko industriako jarduera-adar bakoitzerako (7.3. taulan Espainiarako
eredu bera) eta, betiere, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetarako, hauek direlako berri-
kuntzan gastu handiena egiten dutenak. Bi tauletan dagoen informazioa alderatzen badugu, datu bat-
zuk nabarmendu ahal ditugu.

Hasteko, industria osoan egindako gastua oso antzekoa da bi lurraldeetan, nahiz eta Euskal AEn Es-
painian baino pixka bat handiagoa izan balio erlatiboetan, urte horretan gastu osoaren %49,3 izan
baitzen Espainian (eta %42,6 gure erkidegoan). Jarduera-mota bakoitzaren pisuari erreparatzen ba-
diogu, bi kasuetan barneko I+G da elementurik garrantzitsuena (industriak honelako jardueran egin-
dako berrikuntza gastuaren %47,6 Euskal AEn eta %48,6 Estatuan). Horren atzetik, makinen
erosketa dator, Euskal Aen eta kanpoko I+Gn %27,7 eta Estatuan %22,2. Gainerako jarduerek oso
leku txikia hartzen dute.

32
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

7.1. taula. Gastua berrikuntza teknologikorako jardueretan banatzea, jarduera-adarren arabera. Es-
tablezimenduak guztira. Euskal AE. 2011. Mila eurotan eta gastuaren gaineko ehunekoarekin.

Barneko Kanpoko Bestelako Diseinua eta


Guztira I+G Makinak ezagutzak Prestakuntza Merkaturatzea prestaketa
I+G

Guztira
2.675.721 51,1 13,5 20,3 2,1 2,2 1,7 9,2
Industria
1.020.514 46,5 20,0 26,7 1,3 1,0 1,5 3,0
Erauzketa industriak, koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak
3.870 0,0 70,5 0,0 29,5 0,0 0,0 0,0
Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 82.563 16,1 33,4 22,8 9,6 0,7 3,2 14,0
Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta zapatagintza 3.608 66,0 20,9 0,0 0,0 0,0 1,8 11,3

Zura, papera eta arte grafikoak 15.437 11,9 2,9 82,7 0,3 0,6 0,0 1,6
Industria kimikoa eta farmaziako produktuak 34.155 55,3 20,2 23,4 0,0 0,2 0,0 0,9

Kautxua eta plastikoak 37.325 72,1 13,2 9,3 0,7 0,7 0,6 3,4

Metalurgia eta produktu metalikoak 191.640 46,3 27,5 20,9 0,2 0,9 0,9 3,3

Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta


ekipo elektrikoak 184.706 55,7 22,5 15,5 1,2 2,2 1,5 1,3

Makinak eta ekipoa 109.039 65,7 20,1 6,3 0,1 1,4 2,9 3,5

Garraio-materiala 255.887 35,4 10,7 52,2 0,1 0,2 0,8 0,6

Altzariak eta bestelako manufakturak 44.225 70,7 8,6 7,8 0,1 2,0 6,0 4,7

Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 46.354 48,6 27,1 23,9 0,0 0,0 0,4 0,0

Ur hornidura eta saneamendua 11.705 29,2 2,3 53,2 6,4 0,2 1,3 7,4

Iturria: Eustat, Berrikuntza Teknologikoko Inkesta, BTI.

7.2. taula. Gastua berrikuntza teknologikorako jardueretan banatzea, jarduera-adarren arabera. 10


langile edo gehiagoko establezimenduak guztira. Euskal AE. 2011. Mila eurotan eta gastuaren gai-
neko ehunekoarekin.

Barneko Kanpoko Bestelako Diseinua eta


Guztira I+G Makinak ezagutzak Prestakuntza Merkaturatzea prestaketa
I+G

Guztira 2.214.016 57,7 13,4 18,4 1,6 1,1 1,3 6,6

Industria 942.401 47,6 17,9 27,7 1,4 1,0 1,5 3,0

Erauzketa industriak, koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 3.870 0,0 70,5 0,0 29,5 0,0 0,0 0,0

Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 51.145 16,1 5,4 36,9 14,7 0,4 5,2 21,3

Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta zapatagintza 3.608 66,0 20,9 0,0 0,0 0,0 1,8 11,3

Zura, papera eta arte grafikoak 15.345 12,0 2,9 82,8 0,0 0,6 0,0 1,6

Industria kimikoa eta farmaziako produktuak 32.960 55,1 20,6 23,5 0,0 0,0 0,0 0,9

Kautxua eta plastikoak 34.350 70,2 14,3 9,6 0,7 0,8 0,6 3,7

Metalurgia eta produktu metalikoak 184.521 46,1 26,8 21,7 0,2 0,9 0,9 3,3

Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta 173.911 56,0 21,0 16,5 1,2 2,3 1,6 1,4
ekipo elektrikoak

Makinak eta ekipoa 104.481 65,6 19,8 6,5 0,1 1,4 3,0 3,6

Garraio-materiala
255.042 35,3 10,7 52,3 0,1 0,2 0,7 0,6

37.387 74,5 9,4 8,7 0,2 1,8 5,0 0,4


Altzariak eta bestelako manufakturak
34.431 63,5 36,5 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0
Energia elektrikoa, gasa eta lurrina

11.351 29,5 2,3 52,3 6,6 0,2 1,4 7,6


Ur hornidura eta saneamendua

Iturria: Eustat, Berrikuntza Teknologikoko Inkesta, BTI.

33
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

7.3. taula. Gastua berrikuntza teknologikorako jardueretan banatzea, jarduera-adarren arabera. 10


langile edo gehiagoko establezimenduak. Espainia. 2011. Mila eurotan eta gastuaren gaineko ehu-
nekoarekin

Barneko Kanpoko Bestelako Diseinua eta


Guztira I+G Makinak ezagutzak Prestakuntza Merkaturatzea prestaketa
I+G

ENPRESAK GUZTIRA 14.755.807 47,4 20,6 20,2 4,3 0,7 3,4 3,4

INDUSTRIA GUZTIRA 7.275.040 48,6 22,2 17,0 5,7 0,4 3,8 2,3

2. Erauzketa eta petrolio industriak 160.479 51,5 14,5 20,0 0,6 0,4 10,0 3,1

3. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 655.356 28,4 8,8 43,2 8,2 0,4 7,1 3,9

4. Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta zapatagintza 145.350 55,5 10,3 23,7 0,5 1,0 3,1 5,9

5. Zura, papera eta arte grafikoak 172.934 26,3 5,8 62,1 1,8 0,7 1,9 1,6

6. Kimika 349.500 66,5 15,6 9,8 0,8 0,4 3,7 3,2

7. Farmazia 1.115.516 56,7 31,2 5,5 0,5 0,2 3,4 2,7

8. Kautxua eta plastikoak 225.413 45,0 15,9 32,9 0,1 0,6 2,4 3,2

9. Metalezkoak ez diren askotariko produktu mineralak 122.587 56,1 10,8 27,9 0,2 0,4 3,6 1,1

10. Metalurgia 192.467 44,4 17,1 31,9 0,8 1,2 1,5 3,1

11.Manufaktura metalikoak 273.424 49,8 12,4 30,8 2,3 0,9 2,2 1,5

12. Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak 258.854 76,8 8,5 8,9 0,3 0,5 4,0 1,1

13. Material eta ekipo elektrikoak 314.048 61,7 15,4 17,7 0,2 1,1 2,3 1,7

14. Bestelako makina eta ekipoak 403.432 53,5 35,4 5,7 0,1 0,5 3,1 1,7

15.Motordun ibilgailuak 1.473.409 24,2 32,5 14,1 22,3 0,2 4,7 1,9

16. Bestelako garraio-materiala 960.208 69,9 22,5 4,8 0,0 0,1 2,5 0,2

17. Altzariak 52.142 35,8 3,7 48,7 0,6 0,7 5,5 5,1

18. Bestelako fabrikazio jarduerak 74.557 71,2 14,1 4,9 0,4 0,5 5,7 3,2

19.Makinen eta ekipoen konponketa eta instalazioa 22.258 48,9 13,4 20,2 1,3 1,5 4,1 10,7

20. Energia eta ura 237.636 57,7 26,6 9,4 0,6 0,2 1,8 3,7

21. Saneamendua, hondakinen kudeaketa eta kutsadura


65.466 43,5 12,0 29,9 6,1 0,3 2,3 6,1
kentzea

Iturria: EIN, Enpresen berrikuntza teknologikoari buruzko Inkesta.

Aldagai horiek jarduera-adarren arabera aztertzen baditugu, Euskal AEn berrikuntza teknologikoari
lehentasuna ematen dioten adarren artean, eta parte hartze portzentaje handiagoarekin, Garraio-
materiala (%27,1) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%19,6) daude. Gero Produktu infor-
matikoak eta elektronikoak. Material eta tresneria elektrikoak %18,5eko parte hartzea izan du.
Estatuan, pisurik handiena izan duen sektorea Motordun ibilgailuak izan da, %20,3arekin, gero Far-
maziaren sektorea, %15,3, eta gero Bestelako garraio-materialak, %13,2.

Euskal AEn berrikuntza teknologikoan gastu handiena egin duten hiru sektoreek gastu-banaketa ez-
berdina izan dute. Garraio-materialaren sektoreak makinetan egin zuen gastua (%52,3), baina Me-
talurgia eta metalezko produktuak eta Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta
tresneria elektrikoak izeneko sektoreek barneko I+Gn egin zuten gastua (%46,1 eta %56, hurrenez
hurren).

34
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Estatuan, berrikuntza gasturik handiena egin duten hiru sektoreak, arestian azaldu bezala, hona-
koak izan dira: Motordun ibilgailuak, Farmazia eta Bestelako garraio-materiala, hurrenkera horretan
gainera. Motordun ibilgailuen sektorean kanpoko I+Gn egin da gasturik handiena; Farmazia sekto-
reak argi eta garbi barneko I+Garen gaineko apustua egin du eta Bestelako garraio-materiala sek-
toreak ere barneko I+Garen alde egin du.

Orain Euskal AEko industria-adarrek egiten duten berrikuntza teknologiko-motari begiratzen badiogu,
establezimenduen tamaina kontuan izanik, aurreko informazioa osatzeko moduan egongo gara. Ho-
rrela, hasiera batean berrikuntzan egindako ia gastu osoa 10 langile edo gehiagoko establezimen-
duetan egin da eta horregatik jaso da 7.4. taulan establezimendu-mota horri buruzko informazioa
bakarrik. Eskura dugun informazioaren arabera, Euskal AEko 9 langile baino gehiagoko industri es-
tablezimenduen %47,4ak egin du 2009 eta 2011 urteen bitartean berrikuntza teknologikoren bat.
Bertan ikus daiteke, gainera, industri establezimenduak produkzio-jarduera osoa osatzen dutenak
baino berritzaileagoak direla (%47,4, eta besteak %33,6). Prozesuko berrikuntzak (establezimen-
duen %32) produktuaren berrikuntzen gainetik daude (establezimenduen %27,6).

7.4. taula. 10 langile edo gehiagoko establezimenduak, jarduera-adarraren eta berrikuntza tekno-
logiko motaren arabera. Euskal AE. 2009-2011(%)
Berrikuntza teknologikoaren mota
Establezimendu
Produktua- Prozesua- Kale egin berritzaileak
Guztira Egiten (1)
rena rena du

Guztira 33,6 19,8 23,1 17,4 3,6 30,7

Industria 47,4 27,6 32,0 27,4 7,3 42,6

Erauzketa industriak, koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 10,0 0,0 10,0 4,0 0,0 10,0

Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 45,4 23,4 36,5 15,7 4,0 43,1

Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta zapatagintza 27,8 14,1 23,9 14,1 0,0 27,8

Zura, papera eta arte grafikoak 28,6 6,3 27,3 7,1 4,8 27,3

Industria kimikoa eta farmaziako produktuak 63,6 57,7 32,1 45,1 26,5 62,2

Kautxua eta plastikoak 49,6 30,0 23,6 35,8 11,5 34,5

Metalurgia eta produktu metalikoak 49,7 23,9 38,5 22,2 3,7 47,0
Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta ekipo
elektrikoak
64,3 51,7 44,9 48,1 12,7 61,8

Makinak eta ekipoa 48,6 41,2 20,4 40,6 13,6 41,6

Garraio-materiala 58,6 36,3 37,9 40,8 7,9 49,6

Altzariak eta bestelako manufakturak 35,0 23,3 20,3 30,1 1,7 27,5

Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 69,6 46,7 10,0 62,2 44,6 56,7

Ur hornidura eta saneamendua 35,6 8,2 26,6 19,1 7,5 26,6

(1): Ez dira sartzen soilik berrikuntza abian duten edo berrikuntzak huts egin dien establezimenduak.
Iturria: EUSTAT. Berrikuntza Teknologikoko Inkesta, BTI

Jarduera-adarka bereizita, lau sektoretan establezimenduen erdiak baino gehiagok egin dute berri-
kuntzaren bat aztertzen ari garen aldian: Energía elektrikoa, gasa eta lurrina; Produktu informati-
koak eta elektronikoak. Material eta tresneria elektrikoa; Industri kimikoa eta produktu farmazeutikoak
eta Garraio-materiala. Zentzu horretan, Energia elektrikoa, gasa eta lurrinarena izan da adarrik di-
namikoena, establezimendu guztien %69,6 berritzaileak izan direlako.
35
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Enpresek berrikuntza teknologikoaz gainera ez-teknologikoa ere izan dezakete. Berrikuntza ez-tek-
nologiko hori antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute.

Antolaketa-berrikuntza esaten zaio antolaketari lotutako metodo berriak ezartzeari enpresaren barne
funtzionamenduan; bestalde, merkaturatze-berrikuntza egitean aurrekoekin alderatuta oso ezberdi-
nak diren eta inoiz erabili ez diren merkaturatze-estrategiak edo -kontzeptuak gauzatzen dira.

7.5. taulan aztertzen da aipatu berrikuntza ez-teknologikoa 10 langile edo gehiagoko establezimen-
duetan.

7.5. taula. 10 langile eta gehiagoko establezimenduak, jarduera-adarraren eta berrikuntza ez-tek-
nologiko motaren arabera. Euskal AE. 2009-2011(%)

eknologiari lotuta ez dagoen berrikuntza mota


Teknologiari lotuta
ez dauden Antokaleta Merkaturatzea
establezimendu
berritzaileak
Guztira 23,7 21,1 10,7
Industria 28,2 23,2 14,2

Erauzketa industriak, koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 0,0 0,0 0,0

Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 32,4 22,2 24,0

Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta zapatagintza 17,1 17,1 0,0

Zura, papera eta arte grafikoak 11,4 10,1 3,5

Industria kimikoa eta farmaziako produktuak 39,7 30,6 22,4

Kautxua eta plastikoak 25,2 25,2 10,8

Metalurgia eta produktu metalikoak 27,3 22,2 16,0


Produktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta ekipo
elektrikoak 43,8 38,7 13,6

Makinak eta ekipoa 37,2 27,5 18,7

Garraio-materiala 32,3 32,3 4,1

Altzariak eta bestelako manufakturak 22,5 17,9 12,5

Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 25,7 25,7 5,6

Ur hornidura eta saneamendua 21,5 18,8 2,7

Iturria: EUSTAT. Berrikuntza Teknologikoko Inkesta, BTI.

7.5. taula honetan daturik nabarmenena da establezimenduen %23,7k berrikuntza ez-teknologikoa


egiten duela, eta ehuneko hori %28,2raino doala industri establezimenduetan. Berrikuntza ez-tek-
nologiko motari dagokionez, 2009-2011 aldian industri establezimenduen %23,2k antolaketa-berri-
kuntzak garatzen ditu eta %14,2k merkaturatze-berrikuntza.

Jarduera-adarrak bereizita, berrikuntza ez-teknologiko handiena egin duen adarra Produktu infor-
matikoak eta elektronikoak, Material eta tresneria elektrikoa izenekoa izan da, 10 langile edo ge-
hiagoko establezimenduen %43,8k garatu dutelako berrikuntza-mota hau.

36
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

8. ENPRESAK ETA INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Atal honetan, “informazioaren eta komunikazioaren teknologiak” deritzenek Euskal AEko industria-
enpresetan duten ezarpen-maila aztertzen da. Hasteko, 8.1. taulan, informazio eta komunikazio tek-
nologiak dituzten establezimenduen ehunekoak erakusten dira teknologia nagusi horietako
bakoitzerako. Taulan ikusten den bezala, ekipamendu mota horiek maila ona dute EAEko industrian.

Industriako establezimenduen %86,6k ordenagailua dute. Are gehiago, sei adarretan portzentajea
%90etik gorakoa izan da. Makinak eta ekipoa nabarmendu behar dugu, adar honetako establezi-
menduen %97,1ek ordenagailua baitaukate.

Industriako establezimenduen %82,7k posta elektronikoa dute, %82,6k internetekin gainera. Baina
tasarik handiena sakelako telefonoarena da, %90,2k baitute.

Gero eta enpresa gehiago dira web orri baten bidez Interneten agertzeak duen garrantziaz ohartzen
direnak. Horrela, 2012an, sarean agerpena duten industriako enpresak guztien %51,7 dira. Adarren
artean Industri kimikoa eta produktu farmazeutikoak nabarmendu behar dugu, bertako establezi-
menduen %77,9k baitute webgunea.

37
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

8.1. grafikoa. Establezimenduak, informazioaren teknologien ekipamenduen arabera.


Euskal AE, 2012. (%)
20 40 60 80 100 %

Ekonomia guztira

Industria guztira

Erauzketa industriak, koke-lantegiak


eta petrolioa fintzekoak

Elikagaiak, edariak, tabakoa

Ehungintza, arropagintza, larrugintza


eta zapatagintza

Zura, papera eta arte


grafikoak

Industria kimikoa eta farmaziako


produktuak

Kautxua eta plastikoak

Metalurgia eta produktu


metalikoak

Produktu informatiko eta


elektronikoak. Material
eta ekipo elektrikoak

Makinak eta ekipoa

Garraio-materiala

Altzariak eta bestelako


manufakturak

Energia elektrikoa, gasa


eta lurrina

Ur hornidura eta
saneamendua

Ordenagailu pertsonala Posta elektronikoa Internet Sakelako telefonoa Webgunea

Iturria: EUSTAT. Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. IGI - Enpresak.

38
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

8.2. taula. Internet daukaten establezimenduak, sarbidearen eta jarduera-adarraren arabera. Eus-
kal AE, 2011-2012

Kablea (zuntz Konexio Bestelako


Modem RDSI ADSL optikoa) mugikorra konexio finkoak
2011 2012 2011 2012 2011 2012 2011 2012 2011 2012 2011 2012

Ekonomia Guztira 5,3 2,8 9,3 7,5 86,2 82,7 27,2 25,1 29,6 51,2 2,2 2,7

Industria Guztira 9,1 1,6 16,5 9,2 91,6 89,7 20,8 18,7 32,5 51,9 2,5 3,1

Erauzketa industriak, koke-lantegiak eta


petrolioa fintzekoak 4,9 0,0 9,8 2,7 77,5 91,1 16,6 11,5 34,7 44,5 10,3 11,8

Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak 6,0 3,7 10,6 9,8 86,7 85,5 25,4 14,6 28,0 64,9 1,8 0,1

Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta


4,3 3,0 6,3 4,5 80,5 86,1 22,7 14,6 19,7 33,9 0,0 0,0
zapatagintza

Zura, papera eta arte grafikoak 6,7 1,4 15,3 3,5 88,3 92,1 18,9 15,1 25,4 45,3 3,0 2,5

Industria kimikoa eta farmaziako produktuak


5,7 0,0 17,2 5,7 94,3 92,4 14,6 16,3 44,3 60,2 2,5 4,4

Kautxua eta plastikoak 4,9 4,4 12,1 9,8 90,0 87,0 19,7 18,0 29,8 41,1 2,1 2,4

Metalurgia eta produktu metalikoak 14,7 1,2 24,4 11,1 97,0 93,2 17,2 16,5 33,0 48,1 2,1 2,5

Produktu informatikoak eta elektronikoak.


3,0 0,0 13,3 4,8 92,6 84,5 18,3 28,3 50,6 66,3 4,6 7,8
Material eta ekipo elektrikoak

Makinak eta ekipoa 7,2 0,5 13,3 10,9 92,6 90,4 24,1 28,6 39,9 60,7 4,6 6,2

Garraio-materiala 3,9 1,2 18,0 9,1 91,0 89,6 14,3 13,7 33,3 55,0 5,8 14,5

Altzariak eta bestelako manufakturak 7,8 0,2 11,6 12,4 89,2 86,3 26,0 24,0 32,3 53,1 0,0 0,3

Energia elektrikoa, gasa eta lurrina 14,9 2,2 25,1 10,0 88,6 83,4 44,3 34,2 50,8 86,4 19,9 45,1

Ur hornidura eta saneamendua 11,7 3,7 12,4 7,8 93,6 90,8 24,5 16,6 41,6 73,0 3,2 0,3

Iturria: EUSTAT. Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. IGI - Enpresak.

Interneten agerpena gero eta handiagoa da euskal enpresetan. 8.2. taulan ikusten dugu sarera sart-
zeko bide erabiliena ADSLa izan dela, internet duten industriako enpresa guztien %89,7 sartu bai-
tira bide horretatik; baina 2011. urtearen aldean ehuneko hori asko murriztu da, aurreko urte horretan
enpresen %91,6k erabiltzen zutelako sarbide mota hori. Adar guztiek izan dituzte balio handiak sa-
rean ADSL bidez sartzeari dagokionez. Balio handienak Metalurgia eta metalezko produktuak ize-
neko sektoreak izan ditu, establezimendu guztien %93,2arekin; balio txikienak, aldiz, Energia
elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreak izan ditu %83,4arekin.

Gainerako sarbideek ehuneko txikiagoak izan dituzte. Hots, kable bidez sartu dira sarean industri
sektoreko enpresa guztien %18,7; modem bidez %1,6; RDSI lineak erabili dituzte enpresa guztien
%9,2, eta %3,1k bestelako konexio finkoak erabili dituzte.

Alabaina, konexio mugikorraren (sakelako telefonoa, PDA, USB modema, GSM, GPRS, etab.) izu-
garrizko gorakada azpimarratu behar da; 2011. urtean industriako enpresen %32,5ek erabili zuten
konexio-mota hori eta 2012. urtean %51,9k.

Internetek eskaintzen duen aukeretako bat (guztien artean) merkataritza elektronikoa egin ahal iza-
tearena da. 8.3. grafikoan ematen diren datuen arabera, jarduera mota hau gero eta handiagoa da
Euskal AEn, bai negozio kopuruetan bai parte hartzen duen enpresa kopuruan. 10 langiletik gorako
industria-establezimenduen %27,1ek zerbait erosi edo saldu zuten internet bidez 2011. urtean, eta
22,7k 2010. urtean.
39
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

8.3. grafikoa. Merkataritza elektronikoa duten 10 langile eta gehiagoko establezimenduak, jarduera-
adarraren eta merkataritza-motaren arabera (%). Euskal AE, 2011.
0 5 10 15 20 25 30 35 40 %

Ekonomia guztira

Industria guztira

Erauzketa industriak, koke-lantegiak


eta petrolioa fintzekoak

Elikagaiak, edariak, tabakoa

Ehungintza, arropagintza, larrugintza


eta zapatagintza

Zura, papera eta arte


grafikoak

Industria kimikoa eta farmaziako


produktuak

Kautxua eta plastikoak

Metalurgia eta produktu


metalikoak

Produktu informatiko eta elektronikoak


Material eta ekipo elektrikoak

Makinak eta ekipoa

Garraio-materiala

Altzariak eta bestelako


manufakturak
Energia elektrikoa, gasa
eta lurrina

Ur hornidura eta
saneamendua

Merkataritza elektronikoa Internet bidezko erosketak Internet bidezko salmentak

Iturria: EUSTAT. Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. IGI - Enpresak.

Adarrak bereizita, Produktu informatikoak eta elektronikoak sektorea nabarmendu behar da. Mate-
rial eta tresneria elektrikoan 10 langile baino gehiagoko establezimenduen %43,9k egiten dute mer-
kataritza elektronikoa. Aurkako aldean Ur hornidura eta saneamendua sektorea dugu; bertan,
establezimenduen %7,1ek bakarrik egiten dute merkataritza elektronikoa.

Erosketa elektronikoak egiten dituzten establezimenduen artean ikusten dugu sektore berberak (Pro-
duktu informatikoak eta elektronikoak. Material eta tresneria elektrikoa) emaitza hobeak izan dituela:
%38,5. Salmenten ikuspegitik, produktuak eskaintzen dituzten establezimenduak askozaz ere gut-
xiago dira, industriako establezimenduen %13,4. Konparatuz gero, industriako enpresa gehiago
daude erosketa eragiketak internet bidez egiten, salmentak egiten baino. Industriako 10 langile edo
gehiagoko enpresen %13,4k internet bidezko salmentak egiten dituzte; enpresen %23,1ek, berriz,
erosketak egiten dituzte.

40
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Enpresek, beraz, teknologia sarriago erabiltzen dute; eta horri lotuta, Euskal AEko erakunde publi-
koetako unitateek eskaintzen dituzten zerbitzu elektronikoak ere erabili dira sarriago azken urteotan.

8.4. grafikoan ikusten den bezala, 2012. urtean zehar interneterako sarbidea izan duten enpresen
%64k egin dituzte izapideak modu elektronikoan administrazio publikoarekin. Ehuneko hori 2001. ur-
tean izapide elektronikoak egin dituzten enpresen kopurua (%25,5) baino ia hiru aldiz handiagoa
izan da.

Industri sektoreak antzeko bilakaera izan du aldi horretan: 2011. urtean, interneterako sarbidea zuten
enpresen %21,7k egin zituzten izapide elektronikoak, eta 2012. urtean %63,8k.

Baina 10 langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuz gero ehuneko horiek handiagoak
dira. Mota horretako EAEko enpresen artean %87,8k erabiltzen du administrazio publikoarekin ha-
rremanetan jartzeko bide hori; eta industri sektoreko enpresen artean portzentajea %90,2ra heltzen
da.

8.4 Grafikoa. Interneterako sarbidea duten eta administrazio publikoarekin izapide elektronikoak egi-
ten dituzten establezimenduak. (%). 2001-2012
100

90

80

70

60

50

40

30

20

10

0
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012

Establezimendu guztiak Industriako establezimenduak

Guztira, 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduak Industria, 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduak

Iturria: EUSTAT. Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. IGI - Enpresak.

41
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

9. ENPRESEN DINAMISMOA
2011ko urtarrilaren 1ean Euskal AEko industria-sektoreak 13.546 enpresa zituen. Hau da, erkidegoan
finkatutako enpresa guztien %8,2. Azken urte horretan, industriako enpresen kopurua %2,4 murriztu
zen; eta ekonomia osoko enpresen kopurua %3,1 murriztu zen. 2008. urtearekin alderatuta, indus-
triako enpresen kopurua %9,4 murriztu zen, eta enpresa guztiak aintzat hartuta %9,1.

Beheko 9.1. taulan ikusten den bezala, manufaktura-industriari lotutako jarduerak dira ia industriako
enpresa guztietan garatzen direnak eta, gainera, horien %97,7k EAEn zuen egoitza.

9.1. taula. Euskal AEn dagoen enpresen kopuruaren bilakaera.

2008 2009 2010 2010/2009

B. Erauzketa industriak 36 38 37 -2,6

C. Manufakturako industria 13.900 13.442 13.127 -2,3

D. Energia elektrikoaren hornidura 176 167 143 -14,4

E. Ur hornidura 225 234 239 2,1

Industria guztira 14.337 13.881 13.546 -2,4

Ekonomia guztira 182.284 171.345 165.995 -3,1

Iturria: EUSTAT, Jarduera Ekonomikoen Direktorioa.

9.2. taulan, Euskal AEko enpresak eta horien enpleguen kopurua aztertzen dira, jarduera-atalka eta
enpresen egoitza den lurralde historikoa zehaztuta. Bada, taula horretan ikusten da Euskal AEko
enpresen batez besteko tamaina 5,4 landunena zela enpresa bakoitzeko eta EAEko ekonomia
osoan; industriako enpresetan, aldiz, enpresa bakoitzean 14,6 landun zeuden.

42
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Jarduera-atalak bereiztean honako datuak lortu dira: Erauzteko industrietan enpresa bakoitzak batez
beste 14,8 landun zituen; Manufaktura-industrietan batez beste 14,4 landun; Energia elektrikoaren,
gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduran 16,3; eta enpresa bakoitzeko landunen kopuru
handiena izan zuena Ur hornidura; saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontami-
nazioa atala izan zen, 25,6 landun izan baitzituen.

9.2. taula. Euskal AEko enpresak eta horien enplegua, jarduera-atalaren (A21) eta egoitzaren ara-
bera. 1-I-2011

Estatuaren
Guztira Araba Bizkaia Gipuzkoa enparatua

Kop. Enplegua Kop. Enplegua Kop. Enplegua Kop. Enplegua Kop. Enplegua

Ekonomia guztira 165.995 890.093 20.683 166.332 84.347 370.560 56.628 246.554 4.337 106.647

Industria guztira 13.546 197.926 2.119 35.039 5.992 73.703 5.127 72.295 308 16.597

B. Erauzketa industriak 37 549 9 x 15 299 12 140 1 x

C. Manufakturako industria 13.127 188.920 2.026 34.355 5.830 69.351 4.996 70.859 275 14.355

D. Energia elektrikoaren, gasaren,


lurrinaren eta aire girotuaren hornidura 143 2.331 34 x 48 2.065 47 84 14 x

E. Ur hornidura, saneamendu
jarduerak, hondakinen kudeaketa eta
deskontaminazioa 239 6.126 50 684 99 1.988 72 1.212 18 2.242

(x) Gelaxka hau ezkutuan dago bertako datua isilpekoa delako


Iturria: EUSTAT, Jarduera Ekonomikoen Direktorioa.
.

Enpresen egoitza aztertzean ikusi da EAEko enpresen erdiak Bizkaian zutela egoitza, %50,8k;
%34,1ek Gipuzkoan eta %12,5ek Araban. Industriako enpresetan oso antzeko banaketa ematen da
egoitza kontuan hartzen bada: %44,2k Bizkaian zuten egoitza, %37,9k Gipuzkoan eta %15,6k Ara-
ban. Soilik industriako enpresen %2,3k zuten egoitza Euskal AEtik kanpo.

Establezimenduen araberako azterketak, ordea, ikuspegi zehatzagoa eta mugatuagoa ematen du.
Enpresa-dinamika establezimenduen tamainaren ikuspegitik aztertuz gero, 9.3 taulan daukagun in-
formazioak erakusten digu Euskal AErentzat establezimenduen batez besteko tamaina 13,8 langi-
lekoa zela. Industriako establezimenduen %86,6k 20 langile baino gutxiago izan zituzten, eta
lanpostuen %24,7 izan zuten. Bestalde, establezimenduen %0,7k 250 langile baino gehiago zituz-
ten eta lanpostuen %25,2 izan zuten.

43
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

9.3. taula. Lanaren eta establezimenduen banaketa, industriako jarduera-adarraren arabera eta lan-
gileen kopuruaren arabera. Euskal AE, 2010.

Banaketa % Establezimenduak % Lanpostuak %


Batez
besteko
Lanpos- Establezimenduak tamaina < 20 20-249 > 250 < 20 20-249 > 250
tuak

Industria guztira 100,0 100,0 13,8 86,6 12,7 0,7 24,7 50,0 25,2

Erauzketa industriak 0,3 0,4 10,9 84,0 16,0 0,0 63,4 36,6 0,0

Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria 6,9 10,8 8,8 91,1 8,7 0,2 41,2 48,6 10,3

Ehungintza, arropagintza, larrugintza eta zapatagintza 1,0 4,7 3,1 98,0 2,0 0,0 75,9 24,1 0,0

Zura, papera eta arte grafikoak 6,2 13,6 6,3 93,9 5,9 0,2 47,0 46,5 6,5

Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak 0,6 0,0 395,3 0,0 66,7 33,3 0,0 6,7 93,3

Industria kimikoa 2,1 1,4 19,7 70,9 29,1 0,0 21,4 78,6 0,0

Farmaziako produktuen fabrikazioa 0,3 0,1 77,0 50,0 37,5 12,5 4,5 49,8 45,6

Kautxuzko eta plastikozko produktuen eta metalezkoak


10,2 6,4 22,0 82,5 16,4 1,1 18,7 38,8 42,5
ez diren bestelako produktu mineralenfabrikazioa
Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko
33,5 30,8 15,0 83,9 15,4 0,7 26,4 52,2 21,4
produktuen fabrikazioa
Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen 2,7 1,2 31,0 65,7 32,0 2,3 9,7 66,1 24,2
fabrikazioa

Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 6,1 2,3 36,4 71,1 25,2 3,7 9,9 44,4 45,7

Makinen eta ekipoen fabrikazioa, beste inon


10,1 5,6 24,6 71,7 27,0 1,3 15,9 62,7 21,4
sailkatu gabea

Garraio-materialaren fabrikazioa 9,0 1,8 69,6 64,1 31,9 4,0 4,4 40,1 55,5

Altzarien fabrikazioa; bestelako manufaktura-industriak;


6,8 17,0 5,5 94,3 5,6 0,1 43,7 50,6 5,7
makinen eta ekipoen konponketa eta instalazioa
Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire
egokituaren hornidura 1,2 1,5 11,2 92,8 6,3 1,0 27,3 37,6 35,0

Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen


2,9 2,4 16,7 78,2 21,2 0,6 22,1 60,9 16,9
kudeaketa eta kutsadura kentzea

Iturria: EUSTAT, Jarduera Ekonomikoen Direktorioa.

TGoiko 9.3. taulan ikusten den bezala, sektore batetik bestera asko aldatzen da enpleguaren ta-
maina-tarteen araberako sailkapena. Adibidez, Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta ferroalea-
ziozko produktuen fabrikazioa adarrak EAEko industriako lanposturik eta establezimendurik gehienak
dauzka, ehunekotan: lehenengoak %33,5 eta bigarrenak %30,8.

Sektore honetako establezimenduak 20 langile baino gutxiagoko tartean zeuden, %83,9arekin. La-
nari dagokionez, sektore honetan 20 eta 249 langile arteko tartea langileen kopuru osoaren erdia izan
zen (%52,2).

44
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Establezimenduen batez besteko tamaina 13,8 langilekoa zen. Batezbesteko hori jarduera-adar
batek bakarrik gainditu zuen argi eta garbi: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzekoak (396,3 langile
batez beste) establezimenduetako baten tamainak baldintzaturik. Hortik oso urrun adar hauek zeu-
den: Farmaziako produktuen fabrikazioa (77) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (69,6).

20 eta 249 langile arteko establezimenduek Euskal AEko lanpostuen erdia bereganatu zuten. Zentzu
horretan, Industri kimikoa nabarmendu behar dugu; bertan, lanpostuen %78,6 estratu honetan egon
zen.

Enpresen dinamismoari lotutako kapitulu hau amaitzeko azaldu behar da 9.4. taulan Euskal AEko en-
presek 2010. urtean zehar izandako demografia aztertzen dela.

9.4. taula. Enpresen demografia eta horien enpleguen kopurua Euskal AEn, jarduera-adarraren ara-
bera (A21). Euskal AE. 1-I-2011.

Altak Irteerak Saldo osoa 2010

Kop. Enplegua Kop. Enplegua Kop. Enplegua

Euskal AE 14.174 35.519 19.524 42.659 -5.350 -15.951

Industria guztira 960 4.236 1.300 7.221 -335 -5.427

B. Erauzketa industriak 5 20 1 x -1 -37

C. Manufakturako industria 923 3.855 1.245 7.022 -315 -5.627

D. Energia elektrikoaren, gasaren,


lurrinaren eta aire girotuaren hornidura 9 20 34 39 -24 -35

E. Ur hornidura, saneamendu
jarduerak, hondakinen kudeaketa eta 23 341 20 160 5 272
deskontaminazioa

(x) Gelaxka hau ezkutuan dago bertako datua isilpekoa delako


Iturria: EUSTAT, Jarduera Ekonomikoen Direktorioa.

2010. urtean jardunean hasi ziren eta urte horretan jarduera utzi zuten enpresen arteko saldo gar-
bia -5.350 enpresa izan zen ekonomia osoa aintzat hartuta. Industri jarduera izan zuten enpresen
artean saldoa -335 izan zen, eta kopuru ia oso hori Manufaktura-industrietan eman zen.

Enpleguaren saldo orokorrari dagokionez, eta jardunean dauden enpresen altak, bajak eta mugi-
menduak kontuan hartuta, adierazi behar da ekonomia osoan 15.951 langile gehiago izan zela. In-
dustriaren saldo orokorra ere izan zen negatiboa, 5.427 lanpostu gutxiago izan zituen-eta, ia denak;
oraingoan ere Manufaktura-industrietan.

45
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

10. INDUSTRIA ESKUALDEZ ESKUALDE

Panoramikaren azken kapitulu honetan EAEko industriak 2010. urtean izan duen banaketa eta bi-
lakaera aztertzen dira, baina B (erauzteko industriak) eta C (manufaktura-industriak) atalak bakarrik
aintzat hartuta.

Hiriburuak barnean hartzen dituzten hiru eskualdeak, Bilbo Handia, Arabako Lautada eta Donostia,
industrian langile gehien duten eskualdeak dira. Sektorean lanpostu gutxien dutenak hauek dira:
Arabako Mendialdea, Enkarterri eta Arabako Haranak.

10.1. grafikoa. Industriako langileak eskualdez eskualde. Kopurua


60.000

50.000

40.000

30.000

20.000

10.000

0
ra

a
a
a

a
a

ak
eo
sa
a

a
a

rri
a

oi
a

a
ea

ri

xa

de
ro
re

ru
gi
ad

re
e
di

en

st

ar
er

bi

rte
an
lo

m
ld

ld

un

ar
he

gu
rio
an

Ko

he

al
ab

er
ut

oi
oi

To

er
tia

ga

ka
ar
nd

di
M

Be

in
La

Er
G
H

N
G

Be

Ar

-B
la
os

en
an

En
-

-O

ia
o

ia

tia
a

ro

ar
ka
o

oa
ri

o
on

a
lb

eb

M
ur

be
tz

na
ak

au

ak
U

eb

ra

ab
ni
Bi

s
en
D

o
or
ab

ki
da

Ar
nt

ab
er
D

Ar

ak
Pl

ar

G
Ka

G
Ar

Bi

Ar

ab
M

Ar

2008 2009 2010

Iturria: EUSTAT, Industriari buruzko estatistika.

46
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Horrela, langileen datuek, eskualdez eskualde, erakusten digute 2010ean Euskal AEko industrian lan
egiten zuten 210.616 pertsonetatik ia erdia (%45,5) Arabako Lautadan, Bilbo Handian eta Donos-
tialdean ari zela, nahiz eta 2008-2010 aldian eskualde horiek beherakada handiak izan dituzten
(%13,6, %13,1 eta %13,8 hurrenez hurren).

10.2. taula. Euskal AEko langileen bilakaera, eskualdez eskualde. 2008-2010. Kopurua.

2008 2009 2010 Δ 10/09

Euskal AE 241.056 217.277 210.616 -3,1

Araba 48.337 44.258 42.940 -3,0

Arabako Haranak 2.101 1.956 2.303 17,7

Arabako Lautada 30.933 28.265 26.716 -5,5

Arabako Mendialdea 416 391 387 -1,0

Arabako Errioxa 4.161 3.834 3.706 -3,3

Gorbeia ingurua 3.363 2.995 2.895 -3,3

Kantauri Arabarra 7.363 6.817 6.933 1,7

Bizkaia 98.601 88.530 85.967 -3,0

Arratia-Nerbioi 4.800 4.396 4.288 -2,5

Bilbo Handia 55.548 49.875 48.253 -3,3

Durangaldea 22.366 19.667 18.858 -4,1

Enkarterri 1.957 1.844 1.686 -8,6

Gernika-Bermeo 4.152 3.758 3.764 0,2

Markina-Ondarroa 3.880 3.446 3.624 5,2

Plentzia-Mungia 5.898 5.544 5.394 -2,7

Gipuzkoa 94.118 84.489 81.809 -3,2

Bidasoa Beherea 5.486 5.007 4.795 -4,2

Deba Beherea 10.344 9.360 8.878 -5,1

Deba Goiena 18.502 16.024 15.553 -2,9

Donostialdea 24.217 21.508 20.877 -2,9

Goierri 14.487 13.405 13.055 -2,6

Tolosa 8.558 7.918 7.761 -2,0

Urola Kosta 12.524 11.267 10.890 -3,3

Iturria: EUSTAT, Industriari buruzko estatistika.

47
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

10.2 taulan ikus dezakegu 2010. urtean mantendu egin zela lanpostuen kopuruak behera egiteko
joera, aurreko urtearen aldean. Euskal AEko industriaren lanpostuen kopuruak %3,1 egin zuen be-
hera; Araban eta Bizkaian %3,0, eta Gipuzkoan %3,2.

Soilik lau eskualdetan egin zuen gora industriako langileen kopuruak: Arabako Haranetan (%17,7),
Kantauri Arabarrean (%1,7), Gernika-Bermeon (%0,2) eta Markina-Ondarroan (%5,2).

2010. urtea 2008arekin alderatuz gero nabarmentzekoa da batean izan ezik (Arabako Haranetan,
lanpostuen kopurua %9,6 hazi zen) eskualde guztietan eman zirela beherakada handiak lanpostuen
kopuruan; denetan %5etik gorako beherakadak. Debagoienan eta Durangaldean izan ziren emait-
zarik txarrenak gainera, lanpostuen kopuruak %15,9 eta %15,7 egin baitzuten behera, hurrenez hu-
rren.

10.3 Grafikoa. Euskal AEko langileak, eskualdez eskualde. 2010. Kopurua.

Plentzia-
Mungia
Bidasoa
Gernika- Beherea
Bermeo
Markina-
Bilbo Handia Ondarroa Deba Donostialdea
Beherea
Enkartazioak
Durangaldea Urola-Kostaldea

Tolosaldea
Kantauri Arrati-Nerbioi
Arabarra
Deba
Garaia Goierri

Gorbeia Inguruak

Arabako Lautada

Arabako Ibarrak
0 - 2.499 (3)
2 500 - 3 999 (4)
Arabako
Mendialdea 4 000 - 6 999 (4)
7 000 - 14 999 (4)
15 000 - 50 000 (5)

Errioxa Arabarra

Iturria: EUSTAT, Industriari buruzko estatistika.

Hiriburuak barnean hartzen dituzten hiru eskualdeetako lanpostuen kopuruan gertatu zen pilaketa
hori industriak sortzen duen balio erantsiaren analisiaren ikuspegitik ere atzeman dezakegu. Hots,
eskualde horietan bildu zen Euskal AEko industriak sortu zuen faktore-kostuetako balio erantsi gor-
dinaren (fkBEG) %46.

48
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

10.4 grafikoa. Faktore-kostuetako balio erantsi gordina (fkBEG), eskualdez eskualde 2010.
Milloi eurotan.

Plentzia-
Mungia
Bidasoa
Gernika- Beherea
Bermeo
Markina-
Bilbo Handia Ondarroa Deba Donostialdea
Beherea
Enkartazioak
Durangaldea Urola-Kostaldea

Tolosaldea
Kantauri Arrati-Nerbioi
Arabarra
Deba
Garaia Goierri

Gorbeia Inguruak

Arabako Lautada

Arabako Ibarrak
0 - 199 (5)
200 - 299 (3)
Arabako
Mendialdea 300 - 499 (5)
500 - 999 (3)
1 000 - 3 000 (4)

Errioxa Arabarra

Iturria: EUSTAT, Industriari buruzko estatistika.

Aldagai horren 2010. urterako bilakaerari dagokionez, 10.5. taulan ikus daiteke ia eskualde guztiek
izan zutela bilakaera positiboa; baina oraindik urrun geratu ziren 2008. urteko balioetatik.

Honako eskualdeek izan zituzten emaitzarik onenak: Arabako Mendialdea (%15,5eko hazkundea),
Markina-Ondarroa (%15ekoa), Durangaldea eta Gorbeia ingurua (%9,4koa bakoitza). Baina datu
negatiboak, hau da, bilakaera txarrenak izan zituzten honako eskualdeek: Enkarterri (-%9,1eko be-
herakada), Tolosaldea (-%5,2koa) eta Arratia-Nerbioi (-%4,7).

49
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Alabaina, 2010eko balio erantsiaren bilakaera positiboek ez zituzten konpentsatu 2009. urtean izan
ziren beherakada handiak. Arabako Mendialdearen 2010. urteko datuak 2008. urtean izandakoekin
alderatzean ikusten da balio erantsia hazi egin zela. Baina bestalde azpimarratzekoa da eskualde
batzuek balio erantsia galdu zutela: Kantauri Arabarrean (-%34,8), Gorbeia inguruan (-%28,3) eta
Goierrin (-%25,6).

10.5 taula. Faktore-kostuetako balio erantsi gordinaren (fkBEG) bilakaera, eskualdez eskualde, 2008-
2010. Mila eurotan.

2008 2009 2010 Δ 10/09

Euskal AE
15.375.866 11.928.556 12.465.532 4,5

Araba
3.337.377 2.541.425 2.657.084 4,6

Arabako Haranak 145.292 118.327 126.098 6,6

Arabako Lautada 1.950.492 1.505.244 1.623.620 7,9

Arabako Mendialdea 24.996 22.085 25.513 15,5

Arabako Errioxa 374.239 331.336 317.507 -4,2

Gorbeia ingurua 233.874 153.292 167.774 9,4

Kantauri Arabarra 608.483 411.140 396.572 -3,5

Bizkaia 6.045.312 4.740.470 5.017.657 5,8

Arratia-Nerbioi 294.208 275.480 262.427 -4,7

Bilbo Handia 3.514.916 2.744.788 2.917.560 6,3

Durangaldea 1.333.712 956.389 1.046.207 9,4

Enkarterri 117.467 97.944 89.007 -9,1

Gernika-Bermeo 226.896 191.436 206.767 8,0

Markina-Ondarroa 195.642 165.338 190.118 15,0

Plentzia-Mungia 362.470 309.096 305.571 -1,1

Gipuzkoa 5.993.177 4.646.661 4.790.791 3,1

Bidasoa Beherea 302.396 251.283 248.854 -1,0

Deba Beherea 583.465 455.701 473.813 4,0

Deba Goiena 1.137.799 864.729 940.647 8,8

Donostialdea 1.451.797 1.139.975 1.187.178 4,1

Goierri 1.171.461 865.071 871.667 0,8

Tolosa 543.637 496.191 470.357 -5,2

Urola Kosta 802.621 573.711 598.276 4,3

Iturria: EUSTAT, Industriari buruzko Estatistika.

50
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

10.6. grafikoa. Faktore-kostuetako balio erantsi gordinaren (fkBEG) bilakaera, eskualdez eskualde,
2009-2010. %

15,5
15,0
9,4
9,4
Arabako Mendialdea
8,8 Markina-Ondarroa
8,0 Gorbeia ingurua
7,9 Durangaldea
6,6 Deba Goiena
Gernika-Bermeo
6,3
Arabako Lautada
C.A. de Euskadi; 4,5
Arabako Haranak
4,3 Bilbo Handia
4,1 Euskal AE
4,0 Urola kosta
Donostialdea
0,8
Deba Beherea
-1,0
Goierri
-1,1 Bidasoa Beherea
-3,5 Plentzia-Mungia
-4,2 Kantauri Arabarra
-4,7 Arabako Errioxa
Arratia-Nerbioi
-5,2
Tolosa
-9,1
Enkarterri

-10,0 -5,0 0,0 5,0 10,0 15,0 20,0

Iturria: EUSTAT, Urteko Industri Estatistika.

10.7. taulan beste hiru aldagairen bilakaera aztertu da eskualde bakoitzerako: salmentak, ustiape-
neko soberakin gordina eta inbertsioa 2009 eta 2010 urteen artean.

Egindako salmentei buruzko datu azpimarragarriena da eskualde guztietan izan zela 2010. urtean
hazkunde positiboa, Enkarterrin (-%7,1) eta Arratia-Nerbioin (-%0,3) izan ezik. Aldagai honi lotutako
hazkunde handiena Arabako Mendialdean eman zen (%33,6), eta gero Gorbeia inguruan (%16,2).
Dena den, eskualde bi hauetan industri sektoreak pisu txikia izan zuen.

Hiru hiriburuak barnean hartzen dituzten eskualdeetan ere izan ziren bilakaera oso positiboak; Bilbo
Handian %11,9ko hazkundea eman zen, Arabako Lautadan %11,2koa eta Donostialdean %6,5ekoa.

Ustiapeneko Soberakin Gordinak %17,3 egin zuen behera Euskal AEn, eta sei eskualdetako bila-
kaeran balio negatiboak izan zituen: Arabako Haranetan, Arabako Errioxan, Kantauri Arabarrean,
Arratia-Nerbioin, Enkarterrin eta Tolosaldean. Beste aldean, ustiapeneko soberakin gordinean haz-
kunde handiena izan zuen eskualdea Plentzia-Mungia izan da (%56,9).
51
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Inbertsioak 2009 eta 2010 urteen artean izan zuen bilakaerari buruzko daturik azpimarragarriena da
inbertsioak Euskal AEn batez beste %12,0 jaitsi zirela; eta beherakadarik handiena Araban eman
zen, batez beste %28,7. Bizkaiko eskualdeetan izan ziren, oro har, inbertsioaren bilakaerarik one-
nak. Bizkaian %1,5 bakarrik egin zuen behera aldagai honek. Gipuzkoako zazpi eskualdeetatik bos-
tetan behera egin zuten balioak, %20tik gorako beherakadekin gainera.

10.7. taula. Makromagnitude batzuen bilakaera eskualdez eskualde, 2009-2010. %

Ustiapeneko
Salmentak soberakin gordina Inbertsioa

D 10/09 D 10/09 D 10/09

Euskal AE 8,4 17,3 -12,0

Araba 9,8 13,2 -28,7

3,2 -10,4 -113,2


Arabako Haranak
11,2 29,3 -25,1
Arabako Lautada
33,6 31,4 -0,2
Arabako Mendialdea
1,2 -7,0 2,2
Arabako Errioxa
16,2 47,6 -14,6
Gorbeia ingurua
6,9 -10,4 -40,3
Kantauri Arabarra

Bizkaia 9,6 18,7 -1,5

Arratia-Nerbioi -0,3 -14,9 -72,1

Bilbo Handia 11,9 12,5 4,8

Durangaldea 7,8 47,5 -0,8

Enkarterri -7,1 -17,8 -12,9

Gernika-Bermeo 4,8 11,9 11,4

Markina-Ondarroa 7,8 27,3 -10,7

Plentzia-Mungia 2,3 56,9 -20,6

Gipuzkoa 5,9 18,3 -15,4

Bidasoa Beherea 7,2 2,5 12,9

Deba Beherea 1,6 43,8 -20,3

Deba Goiena 5,8 34,2 -27,0

Donostialdea 6,5 17,5 25,1

Goierri 9,4 9,3 -24,5

Tolosa 1,9 -7,9 -37,8

Urola Kosta 5,4 40,7 -23,7

Iturria: EUSTAT, Urteko Industri Estatistika.

52
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

10.8 taulan, industriako establezimenduek lurralde historiko eta eskualde bakoitzean izan zuten ba-
naketa aztertzen da, baita azken urtean izan zuten bilakaera ere. Lurraldez lurralde, ikusten da 2010.
urtean egoitza Bizkaian eduki zuten establezimenduak guztien %45,2 izan zirela, Gipuzkoakoak
%38,4 eta Arabakoak %16,4.

0.8. taula. Industriako establezimenduen bilakaera, lurraldearen eta eskualdearen arabera. %

Δ 09/08 Δ 10/09 ostasuna- ostasuna-


ren % 2009 ren % 2010

Euskal AE -3,3 -1,9 100 100

Araba -2,9 -0,9 16,2 16,4

Arabako Haranak -5,1 5,3 0,5 0,6

Arabako Lautada -2,7 -1,3 9,3 9,3

Arabako Mendialdea 3,6 3,4 0,2 0,2

Arabako Errioxa -4,4 -3,2 3,5 3,4

Gorbeia ingurua 1,2 0,0 1,2 1,2

Kantauri Arabarra -3,4 3,5 1,6 1,7

Bizkaia -3,7 -1,1 44,8 45,2

Arratia-Nerbioi -0,4 2,7 1,5 1,6

Bilbo Handia -4,0 -1,8 28,9 28,9

Durangaldea -5,2 -0,2 7,4 7,6

Enkarterri -7,1 0,5 1,3 1,3

Gernika-Bermeo 0,4 5,2 1,7 1,9

Markina-Ondarroa 0,0 -0,5 1,4 1,5

Plentzia-Mungia 0,3 -3,7 2,4 2,4

Gipuzkoa -2,9 -3,3 39,0 38,4

Bidasoa Beherea -6,9 -4,0 3,1 3,0

Deba Beherea -3,6 -5,2 4,7 4,5

Deba Goiena -7,8 -2,2 3,8 3,8

Donostialdea -2,3 -3,7 14,1 13,9

Goierri -1,6 -2,4 3,8 3,7

Tolosa 2,0 -2,8 4,0 3,9

Urola Kosta
-2,3 -2,1 5,5 5,5

Iturria: EUSTAT, Jarduera Ekonomikoen Direktorioa.

53
Euskal Industriaren Ikuspegia 2012

Eskualdez eskualde, hiru probintzietako hiriburuak hartzen dituzten eskualdeak ziren establezi-
menduen portzentaje handienak izan zituztenak: Arabako Lautada %9,3, Bilbo Handia %28,9 eta Do-
nostialdea %13,9.

Erkidego osoko establezimenduek 2010. urtean zehar izan zuten bilakaerak %1,9 egin zuen behera.
Gipuzkoan eman ziren beherakada handienak (-%3,3), Bizkaian %1,1 egin zuten behera eta Araban
%0,9.

Lurraldeak eskualdez eskualde aztertzean ikusten da Gipuzkoako eskualde guztietan egin zuela be-
hera industriako establezimenduen kopurua 2010. urtean. Gainera, Debabarrenan jaitsi zen gehien
erkidegoko osoko establezimenduen kopurua: -%5,2. Eta haren atzetik egon ziren Bidasoa Beherea
(-%4) eta Donostialdea eta Plentzia-Mungia (-%3,7, hurrenez hurren).

Alderdi positiboan, bost eskualdek gehitu zuten industriako establezimenduen kopurua. Honako
hauek dira: Arabako Haranak (%5,3 gehiago), Gernika-Bermeo (%5,2), Kantauri Arabarra (%3,5),
Arabako Mendialdea (%3,4) eta Arratia-Nerbioi (%2,7). Baina bi eskualdek ia berdin mantendu zuten
establezimenduen kopurua: Gorbeia ingurua eta Durangaldea.

54
Erakunde Autonomiaduna
Organismo Autónomo del

u
EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA
INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA

www.eustat.es

You might also like