03
ttipi-ttapa
A
RGAZKIA
: ONDIKOL
ttipi-ttapa
Zure seigarren txapela. Kontent?
Bai, eta egia erran, uste baino poz haun-diagoa eman dit. Agian ez nuela iraba-ziko mentalizatzen saiatu nintzen aitzi-netik, txapela janzteko aukera gehiagozeudelako.Baina aldi berean, ongi kan-tatuz gero, bertzeek irabaztea zaila iza-nen zutela uste nuen.
Julio Soto eta biek zineten faborito.Zure mesederako izan al zen?
Faboritoa ni bakarrik ez izatea mesede-rako izan zen. Faboritoaren presioa ba-natua zegoen, txapeldun izateko auke-ra genuen denok buruan. Baina zenbateta urte gehiago, orduan eta eramanga-rriagoa da presioa. Horretan esperien-tzia badut eta uste dut baliatu nuela.
Nola ikusi zenuen finala?
Maila haundiko finala izan zela uste dut.Ez dakit, batzuek erran duten bezala,Nafarroaren historiako hoberena izanote zen, baina maila haundikoa izan zen.Pozgarria da euskarak hainbertze tra-ba dituen lurralde batean euskaraz egi-ten den zerbait aitzinera doala ikustea.Gainera, inoiz baino bertsozale gehia-go bildu zen eta gogotsu gainera. Ho-rrek bertsolarioi aunitz lagundu zigun.
Finaleko momentu bereziren bat ba-duzu gogoan?
Zortziko ttikian kantatu nituen hiru ber-tsoek iraun zuten tartean, %100ean
ni
sentitu nintzen, bertsolari.Nire bertso-rik hoberena agian hamarreko ttikianbota nuen lehenbizikoa izan zen, dirua-ren gainetik osasuna dagoela erran nue-nean. Baina lan orokorra, uste dut zor-tziko ttikikoa izan zela hoberena.
Zu zerone zer moduz ikusi zinen?
Ongi, nahiko lasai egon nintzen. Nahi-ko terapia egin nuen nire buruarekin la-sai egon eta presiorik ez edukitzeko. Ba-nekien burua hotz mantenduz gero, lanona egiteko aukera izanen nuela.
Baina «Julio kabroiak» urduri jarrizintuela kantatu zenuen…
Bukaera aldera gero eta estuago ikusinintzen. Soto desenpatera ailegatukoote zen zalantza nuen, eta erran zute-nean pixka bat gehiago apuratu nintzen.
Garrantzitsuena ez zela txapela erra-na zenuen, baina gustura hartu ze-nuen, nahiz eta gero publikora bota.
Beti hartzen da gustura. Ez da inportan-teena buruan eta bihotzean bertze gau-zak ditudalako. Ez dakit Nafarroako ber-tsolaritzarentzat hagitz ona izan den nikberriz irabaztea baina Euskal HerrikoTxapelketari begira nahiko animo etaindar emanen dizkidala uste dut.
18 urte bertsotan eta sei txapel. Zereman dizu bertsolaritzak?
Aunitz, daukadan bizitza. Nire bizitzagehiena bertsolaritzari lotua dago. Bertso-lari ez banintz bertze bizimodu bat eduki-ko nuke, eta hori lapurtu dit, baina emandidan guztiarekin ezin naiz kexatu.
Eta orain Euskal Herriko TxapelketaNagusia...
Urrian hasiko da eta oraindik aunitz fal-ta da. Ez da sobera ona urte erdi battxapelketan pentsatzen egotea, bertze-la bi orduz dena izorra daiteke. Hemendikurria bitarte ahalik eta hobekien kanta-tu beharko nuke, nahiz eta horrek bertze-lako saio gehiago egin beharko dituda-la erran: jaialdi gehiago, afari guttiago…
• Nafarroako BertsolariTxapelketan historia eginez,bere seigarren txapela jauntzidu Xabier Silveira lesakarrak.• Elizondoko Lur dantzalekuagoraino beteta zegoela eskuratuzuen txapela Silveirak martxoa-ren 21eko finalean, buruz-buru-koan Julio Sotori ozta-oztairabazita.• Txapela jantzi eta berehalapublikora bota zuen, bainaaitzinetik, Porttu, Mattin, Ittureta Sanseri eskaini zien, azkenurtean preso hartu dituzten laulesakarrei.
«Maila haundiko finala izan zen.Pozgarria da euskarakhainbertze traba dituenlurralde batean euskaraz egitenden zerbait aitzinera doalaikustea»
«Txapelketa Nagusiari begira txapelakindarra emanen didala uste dut»
E L K A R R I Z K E T A
Xabier SILVEIRA
Nafarroako bertsolari txapelduna
Leave a Comment