ASTEKO GAIA
03
GOIENKARIA
2007ko maiatzaren 25a
Aparteko ilusiorik egiten ez badio ere, domekan botoaematera joango dela esan digu Mikelek: "Politikako gora-behera guztiak ondo jakiteko oraindik gaztea naizela esan-go nuke. Alde horretatik, koadrilan ez dugu politikaz ber-ba egiten, politikariren batek esan duen astakeriaren batkomentatzeko ez bada".Alkate berriari zer eskatuko liokeen ere galdetu dio-gu Bergarakoari: "Gazteengandik gertuago egoteko eska-tuko nioke, ikus dezala herriko gazteek aisialdirako edobestelako kontuetarako ditugun beharrak. Hori horre-la, botoa nori emango dion erabaki ote duen galdetu dio-gu: "Uste dut baietz", esan digu. "Alde horretatik, bestealderdi batzuk ere Udalean egoteko aukera izatea onadela uste dut, zer egiteko gauza diren erakusteko".
Mikel Igartua
Bergara
"Herrikogazteengandik gertuagoegoteko eskatuko nioke alkateari"
Jone Usobiaga botoa ematera joango da domekan: "Nahizeta argi daukadan hauteskunde hauek ez direla osodemokratikoak izango, alderdi bat legez kanpo utzi dute-lako, eta beste alderdi bati mugak jarri dizkiotelako herriguztietan aurkezteko".Hala, Usobiagaren iritziz, ondorengo kontuetan eginbeharko luke Arrasateko alkate berriak esfortzua: "Nireustez herriko kultur taldeek Udalaren partetik bultzadabehar dute, orain arte izan dutena baino laguntza han-diagoa. Horrekin batera, herriko jai herrikoiagoen aldeegin beharko luke, herritarren parte-hartzea sustatze-ko". Beste alor batzuen gainean ere egin digu berba Arra-satekoak: "AHTren kontrako kanpainarekin bat egite-ko eskatuko nioke alkateari, eta herrian dagoen etxebi-zitzen arazoari konponbidea jartzeko".
Jone Usobiaga
Arrasate
"Argi daukat hauteskunde hauekez direla oso demokratikoak"
Itziarrek ilusioz emango du botoa domekan: "Bai, nire-tako horrek badu garrantzia, behingoz herriko gorabe-heren gainean erabakitzeko eskubidea izango dugula-ko". Antzuolak aldaketa behar duela azaldu digu Itzia-rrek: "Nik ANVri emango diot botoa, ez daukat inongoarazorik hori esateko. Antzuolan urteak eman dituguagintari berdinekin, eta aldaketa baterako garaia delauste dut. Hori horrela, botoa emango diodan hautagaiagustuko dut, gaztea delako-edo".Antzuolak zer behar duen galdetu diogu Perezi, zerenalde egin behar duen: "Autobus zerbitzu hobea behar duguderrigor, eta, orain momentuan nire lehentasuna ez badaere, argi daukat urte batzuk barru arazoak izango ditu-dala etxebizitza bat erosteko".
Itziar Perez
Antzuola
"Urte batzuk barru arazoakizango ditut etxea erosteko"
Euskal Herrian Euskaraz taldeko aldarrikapen batekinetorri da hitzordura Ane Elortza, ibarreko udaletan eus-karaz berba egiteko eskubidearen alde egin dutena:"Udalak euskalduntzearen aldeko kanpaina da. Elgetan,adibidez, gauza asko euskaraz egiten diren arren, Uda-leko langile guztiak ez dira euskaldunak. Hori oztopo batda herritar moduan norberaren udaletxean euskaraz egi-teko. Hori guztia arautzeko, beharrezko ikusten duguEuskal Herri mailako udal ordenantza izatea".Lagunartean politikaz sarritan berba egiten dutelaesan digu Elortzak, eta hauteskundeetako kanpaina inte-res handirekin jarraitu duela: "Azken asteotan hautes-kunde demokratikoak izateko egon diren oztopoen gai-nean egin dugu berba lagunok". Amaitzeko, Elortzak onar-tu digu botoa argi duen horietakoa dela.
Ane Elortza
Elgeta
"Euskararen alde egingo duenudal ordenantza behar dugu"
Aramaion, Mikelen koadrilan sei lagun dira, baina baka-rrak eman ahal izango du domekan botoa, gainontzeko-ek abuztuan egiten dituzte-eta urteak: "Ez pentsa horre-gatik askorik larritzen naizenik, politikaz paso egitendut-eta". Ikasturtea ondo amaitu, selektibitatea egin etaazken hilabetean alde batera utzita izan duen bizikletaberriro ere hartzea du Aramaiokoak buruan: "Politika-ri guztiek gauza bera gura dute: boterea. Alde horreta-tik, ez dut uste bata bestea baino hobea denik; gezur gehienesaten duenak irabazten du".Hala, lagunekin politikaren gainean batere berbarikegiten ez duela aitortu digu Arriolabengoak: "Zertara-ko? Hori da politikariek gura dutena, egun dena eurengainean berba egiten ibiltzea. Nik paso egiten dut".
Mikel Arriolabengoa
Aramaio
"Paso egiten dut; gezur gehienesaten duenak irabazten du"
Ane Zubillaga ondoko lagunak baino urtebete nagusia-goa da, eta botoa nori eman erabakitzeko gainontzeko-ek baino denbora luzeagoa izan badu ere, Gatzagan ezdu aukera handirik, bi alderdi baino ez dira-eta aurkez-tu: Independenteak eta Alderdi Popularra: "Egia esate-ko, ez diot garrantzi handiegirik ematen. Azken egune-an, aitari galdetuko diot ea botoa emateko asmorikbadaukan, eta nik ere gauza bera botatuko dut".Zubillagak esan digu hamar laguneko koadrila dau-kala, eta horietako zazpi direla gatzagarrak: "Lagunekin,baina, ez dut politikaz berba egiten". Hala ere, alkate berria-ri badago zer eskatu: "Lagunen artean, ni naiz automo-bila gidatzeko baimenik ez daukan bakarra. Herri hone-tan ez dago besterik, derrigor behar da autoa. Ez dakit zeaukera dagoen autobus zerbitzu ona jartzeko".
Ane Zubillaga
Leintz Gatzaga
"Leintz Gatzagan bizitzeko,derrigor behar da automobila"
Leave a Comment