2.-KLIMA ALDAKETAREN IZAERA3.-KLIMA ALDAKETAREN FAKTORE ANTROPOGENIKONABARMENENAK 4.- KLIMA ALDAKETAREN ONDORIOAK 5.-KLIMA ALDAKETAREN AURKA ABIARAZITAKO EKIMENAK.6.-KIOTOKO PROTOKOLOA EUROPAN, ESPAÑAN ETA ERKIDEGOAN7.-KLIMA ALDAKETAREN AURKA ABIARAZITAKO EKIMENAK EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN.8.-ZER EGIN KLIMA ALDAKETA EKIDITZEKO ? ESKOLAKO AGENDA219.-ESKOLAKO AGENDA 21AREN ARDATZ, SARE ETA FASEAK 10.-KLIMA ALDAKETA ETA ESKOLAKO AGENDA 21 URRATSEZURRATS1.-SARRERA
Lurra sortu zenetik, duela 4.500 milioi urte, etengabe aldatu da izadia etaklima, eta horrek beti eragin dio, gutxi-asko, Lurrari. Baina, gizarteindustrialaren jaiotzak, izadiaren zikloak sakonki aldatu zituen, aldaketanagusienen artean: a) eztanda demografikoa; b)basoz eta berezkolandarediz osatutako sailen urritzearen ondoriozko biodibertsitatearenmurrizketa; c) hondakin kopuru handiak sortzea, materiaren zikloak aldatuz(atmosferako CO2-aren kontzentrazioa igotzea, material degradaezin berriakagertzea,..) eta d) energia-kantitate osoaren etengabeko gehikuntza etaenergia-fluxuaren aldaketa.Azken urteotan nabarmen azkartu da aldaketa erritmoa eta kezka iturribilakatu da, batez ere klima aldaketaren arazoa komunikabideek “modan” jarri dutenetik. Zuhurtzia printzipioa beharrezkoa dugu, hau da, ezagutzanahiko ez dela aintzat hartuta, ingurumen krisiaren kausa posibleen aurkalanean hasi.Bide honetan bi kontzeptu klabe agertzen zaizkigu: Ingurumen-hezkuntzaeta Garapen iraunkorra:Ingurumen hezkuntzak laguntzen du ingurumenaren aldeko iritzi-egoerasortzen eta ingurumenaren narriadurari dagokionez kontzientziak pizten,ingurumena bere osotasunean (sistema biofisiko eta giza eta ekonomiasistemak osatzen dutena)eta konplexutasunean ulertzen, ingurune hurbilekoingurumen-arloko arazoetan inplikatzen eta errespetatu eta zaintzekoazturak ezartzen.Iraunkortasuna ingeles jatorrizko hitza da, eta kontserbatu eta defendatuesan nahi duen “sustinere” latinezko esamoldetik dator. Hitzak baliabidebiofisikoen, ekonomikoen eta gizartezkoen erabilera eremu geografiko batenkarga-ahalmenaren araberakoa izan behar dela adierazi nahi du, etaerabilera horrek egungo eta etorkizuneko belaunaldien premiak asetzekobehar diren onurak eta zerbitzuak lortzeko balio behar duela.Iraunkortasuneko oinarrizko bi kontzeptu hartzen ditu bere baitan:
premien
kontzeptua, bereziki lehentasun nagusiena eduki beharko luketen pobreenfuntsezko premiak, eta
mugen
kontzeptua, planeta finitu batek dituenmuga naturalek, etengabeko hazkuntza ezinezko bihurtzen duten mugekhain zuzen.
Leave a Comment