03
ttipi-ttapa
A
RGAZKIA
: T
TIPI
-T
TAPA
Aitor AROTZENA
Zaila izan al da hainbertze argazki-ren artean 88 aukeratzea?
Erakusketa Aste Santuan ere zaba-lik izan dela kontuan hartuz, Berakopaisaiak aukeratu ditugu gehienbat,bisitariek ere gustura ikus ditzaten.Gehienak antikuarioei erositako pos-talak dira. 1900 urte inguruko bortzargazki ere badaude eta Berako jen-deak utzitako argazkiak ere bai.
Noiztik biltzen dituzu honelako ar-gazkiak eta agiriak?
Totono nere anaia 1977an hasi zenprentsan ageri zen informazioa bil-tzen. Baina gure aita zenak, FelixErrandoneak, bere ostatuan arbelaizaten zuen eta herriko albisteak jar-tzen zituen:
«El pediórico de la casa»
deitzen zion. Hark ere futboleko etatxirrindularitzako argazkiak biltzen zi-tuen eta gero Totonok sailkatu zituen.
Hori ere lan handia izanen da, ez?Ez da aski hainbertze argazki bil-tzea. Gero sailkatu egin behar di-ra...
Noski, dokumentazio guzia sailkatuadaukagu. Nik Laminacionesen 42 ur-tez lan egin nuen, horietatik 36 Ahol-kularitza Juridikoan eta hor paperakhagitz ongi gorde behar ziren. Artxi-bo-sistema berdina ekarri nuen etxe-ra: Informazio guzia auzo edo karri-ken arabera antolatua dago;horrenbarnean baserri edo etxeka eta ho-rren barnean, etxe bakoitzean bizi izanzen jendeari buruzko informazioa:Erraza, ez?
Berako baserri guzien argazkiak ere badituzue…
Bai, lehenbiziko argazkia 1993an ate-ra nion Artalurrari (Morkotzenborda).Orduan, beratar aunitzek bezala, eznekien ezta baserriak zein auzotako-ak ziren ere. Baina lan honi esker, ba-serriak ez ezagutzetik gehienetakosukalderaino sartzera pasatu nintzeneta lagun handiak ditut baserrietan.Lurraren Egunean jartzen den era-kusketak arrakasta handia izaten du, jendeari hurbileko argazkiak gusta-tzen baitzaizkio. Gure argazkiak do-kumentalak dira, ez artistikoak.
Orain, bilduta dituzuen argazkiak eta paperak Interneten ere kon-tsultatzen ahal dira… Zer erantzunizan du zuen web orriak?
Etxean dugun informazio guzia he-datzeko sortu zen
beragureherria.com
web orria. Libururen bat egitea pen-tsatua genuen, baina ez ginen au-sartu. Guri teknologia berrien kontuhonek heldu xamarrak harrapatu gai-tuenez, Mikel Zubietarekin harrema-nean jarri eta hark diseinatu zigun weborria. Erantzun ona izan du berata-rren eta arbaso beratarrak dituztenemigranteen aldetik. Adibidez, berri-ki bere arbasoen bila zebilen argen-tinar batekin harremanetan izan ga-ra. Informazio aunitz zuen eta Erran-donea, Irazoki, Endara eta honelakoabizenak… Aitatxi eta berraitatxi Bas-tida baserrikoak zirela ikasi genueneta beraien argazkiak bidali. Guzizhunkiturik erantzun digu eta horrekweb orriak izan dezaken interesarengaineko zalantzak uxatzen ditu.
• Apirilaren 3tik 19ra
Bera atzo
erakusketa zabalik dago BerakoKultur Etxean, asteartetikigandera, 10:00etatik 14etaraeta 16:00etatik 19:00etara.• Totono anaiarekin baterabildutako bertze hainbatargazki, agiri eta prentsa-errekorte etxean gordetzenbaditu ere, 88 argazki etapostal zintzilikatu ditu RosaMari Errandoneak.• Bertze ehunka argazki etaagiri
www.beragureherria.com
Interneteko orrialdeankontsulta daitezke.
«Totono anaia 1977an hasi zenprentsa errekorteak biltzen,baina aita zenak ere, Casa Felixostatuko arbelean herrikoalbisteak jartzen zituen etaargazkiak gordetzen zituen»
«Biltzen ditugun argazkiak ez diraartistikoak, dokumentalak baizik»
E L K A R R I Z K E T A
Rosa Mari ERRANDONEA
Berako argazkilaria