• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
ASAPALABARRI
ASAPALA EUSKARA ELKARTEAREN INFORMAZIO
-
ORRIA
2009ko maiatza
 
www.asapala.org
 
Irakurlearen Tartea
Moderatzaile lanetan aritu da Uxue gurekin azken bi urteotan. “Aulki bat elur-retan” lehenengo liburua ere ekarri zigun aspaldi, eta oraingoan fresko-freskobigarrena: Aulki-jokoa.
Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri diraherri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten duteeleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu,adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta haus-turekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arrat-saldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.
Katixa Agirre izango dugu moderatzaile oraingoan.
Maiatzaren 27an, eguastena, arrastiko 20:00etanTxurdinagako AEKn.
UXUE ALBERDI
AULKI-JOKOA
 
www.asapala.org/mahatsorriak/tartea
APIRILAREN 23TIK UZTAILAREN24RA
Hirugarren urtez Asapala elkartea eta Topaguneak “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina antolatu dugu.Zertan da?
Jarraitu pauso hauek:Begoñako Udal liburutegiko (Circo Amateur kalean) apal batean ehun libu-ruko zerrenda daukazu.Haietariko bat maileguan hartu, etxera eraman eta gehienez 15 egunez irakurtzen gozatu dezakezu.Behin irakurrita, liburua gustatu bazaizu, merkeago erosi eta lagun bati oparitzeko aukera daukazu. Horretarako:Liburutegian bertan liburuaren fitxa bete eta deskontu-txartela eskuratu. Maceda (Santa Clara 16 – Santutxu) liburu dendan %25kodeskontuarekin erosi.Horrez gain, ASAPALA elkarteko bazkidea bazara %25eko beste deskontu bat izango duzu.Nahi baduzu, utzi oparia eta zure lagunaren helbidea liburu dendan eta ASAPALAko kideok eramango diogu.Horixe bada: irakurri, gozatu eta oparitu...Informazio gehiago:
www.topagunea.org/irakurri 
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...