/  2
 
2008-09 IKASTURTEKO MIMETIZ IKASTETXEKO PRAKTIKA ONAK 
2007-08 ikasturtean elkarbizitza planari ekin genion lehenengo aldiz. Ikasturte horretansentzibilizazio, diagnostiko eta planifikazio faseak burutu genituen.Fase horiei esker eskolako elkarbizitza inguruko lehentasunak, beharrak eta kezkak ageriangelditu ziren. Horiei erantzun egoki bat eman nahian aurtengo plangintzan hainbat jardueragauzatzen joan gara:Beraz, gure aurtengo helburu nagusiak ondoko hauek izan dira:
 
Adostutako arautegi bat sortu.
 
Tutoretza Plana egin, adostu eta sistematizatu.
 
Hezkuntza komunitate osoak formakuntza jaso: gatazkak eraldatzeko estrategiak.
 
Elkarbizitza batzordea mantendu.
 
Adostutako akordioak eskolako planean txertatu.
 
Estamentuen artean elkar hobeto ezagutzeko eta harremanak estutzeko ditugun ekintzaludikoak guztion artean antolatu.
 
Ikasleak osotasunean baloratu.Guzti horiek bete ahal izateko ondorengo jarduerak aurrera eraman dira:
o
 
Adostutako arautegi bat sortu:
-
 
Eskolako hainbat eremu erabiltzeko eskubideak, betebeharrak eta ondoriologikoak (edo neurri zuzentzaileak) adibidez: ikasgelan, pasabidean, komunean, jolastokian, jantokian eta autobusean.-
 
Lan hori burutzeko zikloka elkartu ginen lehen eta haur hezkuntzan; ekarpenak elkarbizitza batzordera eraman ziren eta honek batu, adostu eta itxura eman ziondokumentuari.-
 
Tutoretza saioetan (Lehen Hezkuntzan), ikasleekin komentatu, eztabaidatu etahaien ekarpenak jaso ziren.-
 
Jantoki zein autobuseko monitoreekin ere prozedura berberari jarraitu genion.-
 
Eskolako elkarbizitza behatokian aurkeztuko da bere oneritzia izateko.-
 
O.O.G.an ere, datorren ikasturtearen hasieran jakinaraziko zaio onartzeko eta gureA.J.A.n txertatu ahal izateko.-
 
Familia guztieei helaraziko zaie eskolan kurtso hasieran banatzen denliburuzkaren bidez eta kurtso hasierako batzarretan.
o
 
Tutoretza Plana egin, adostu eta sistematizatu.
-
 
Zikloka, tutoretzarako plangintza edo programazioa zehaztu da, non helburuak,edukiak, jarduerak eta ebaluaziorako irizpideak islatzen diren. Honekin batera,tutoretza planean agertu beharreko beste hainbat atal ere zehaztu dira eskolakodokumentu zehatz bat izateko.-
 
Programazio edo plangintza hori gauzatzeko, astero ordu beteko saio bat ezarri daordutegi barruan. Abian jarri ahala urtero sor daitezkeen aldaketak, proposamen

Share & Embed

More from this user

Recent Readcasters

Add a Comment

Characters: ...