You are on page 1of 11

BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK, OIHANE GONZALEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN

BIDEZ,

HONAKOA ADIERAZTEN DU:


DIRU PUBLlKOA HERRITARRENESKU! INFORMAZIOA ETA EZTABAIDA . BILDU TRAPAGARAN sorreratik ibili da herritarren 'partehartzea udal gestioan txertatzeko eta udalaren gestioa gardenagoa izan dadin proposamenak egiten eta aldarrikatzen. Horrela, 2011tik asko izan dira norabide horretan egin dituen ekintzaeta planteamenduak. Horietako bat aurrekontu partehartzaileen aldeko lanketa izan da. Klase politiko boteretsuak urte luzeetan herritarrei ' esan die aurrekontuak edozein herritarren ulermenetik haratago doazen dokumentuak direla, konplexuegiak direla sakoneko eztabaida bat zabaltzeko. Hori ez da egia, eta BILDUk ez du begi onez ikusten lehentasun ekonomikoei buruzko eztabaida alderdi eta elite politikoen kupuletara soilik mugatzea. Ud al aurrekontuak trapagarren diru publikoaren bidez osatzen diren neurrian, beharrezkoa dainformazio ekonomiko osoa -zein eztabaida herritar guztiei zabaltzea. Bide horretan, BILDUk 2011n (2012ko aurrekontuetarako) eta 2012an (2013koetarako) prozesu partehartzaileak ireki zituen. Horietan herritarrekin informazioa trukatzeaz galn, herrian dauden behar ekonomikoei buruzko eztabaida zabaldu izan duo 2013ra begira BILDUk "entre todas y todos TRAPAGARAN 2013 egin dezagun" prozesua zabaldu zuen. Bertan, alde batetik 7 auzo batzar eta 3 sektorial egin ziren; eta, bestetik, inkesta bat buzoneatu zen herriko etxe guztietara. Hamaika izan dira prozesu honen bidez jaso diren proposamen, iritzi eta balorazioak. Proposamen hauek guztiak udaletxean eztabaidagai jartzeko orduan, mugak topatu ditu BILDUk. Udaletxeetan ohikoa izaten da urtero aurrekontuei buruzko eztabaida zabaltzea. Izan ere, udal gohernuaren arduretako bat da eztabaida horren hasierako oinarriak jartzea eta eztabaida bera kudeatzea. Baina Trapagaranen, 2013rako, udal gobernuak (PNVk) uko egin dio udal batzordeetan talde politiko guztien artean 2013ko lehentasun ekonomikoei buruzko eztabaida zabaltzeari. Elkarrizketa oztopatu eta zuzenean 2012ko aurrekontuak luzatu ditu. Guztiz lotsagarria da PNVk erakutsi duen jarrera. Udalaren dirua publikoa den heinean, talde politiko eta herritar guztiok izan behar dugu diru horri buruzko eztabaidan eta kontrolean partehartzeko aukera eta eskubidea. Ez da posible izan, ordea. Egoera

horretan, BILDUk ezin izan ditu prozesu partehartzailean liratekeen moduan mahaigaineratu.

jasotakoak udaletxean behar

Dena dela, BILDUk prozesuan zehar jaso duen elkarte eta herritarren ahotsa udaletxean lantzeko beharra eta garrantzia ikusten duo Horregatik, behean zerrendatuak agertzen dira batzar eta inkesten bidez jasotako iritzien haritik eta ikuspegi ezkertiar eta herrikoi batetik BILDU TRAPAGARANek egiten dituen proposamenak. Era berean, proposamen hauen jarraipena udal batzordeetan egingo duela ohartarazi nahi du BILDUk.

BERAZ. HONAKO PROPOSAMENAK EGITEN DITU:


TRAPAGARANGO PUNTU BELTZEN DIAGNOSTIKOA ETA KONPONBIDEA BILATUKO

DITUEN PROZESU PARTEHARTZAILEA.

(lS.OOO)

Trapagarango diseinu urbanistikoa eraso sexisten arriskua aurrikusi gabe egin garatu da. Horregatik, gure herriko zenbait puntu (kaleak, .plazak, pasabideak, bideak ..) arriskutsuak eta babesgabeak dira emakumeentzat. Arazo hori konpontzeko bidean, aintzat hartzeko modukoa da 2012ko azaroaren Sean Trapagarango Amaris Emakume Taldeak erregistroan sartu zuen proposamena. Eskaera horren bidez, emakume taldeak antzeman zituen "puntu beltz"en berri eman zuen; baita herriko "puntu beltz" guztiak jasotzeko beharra adierazi ere. Horretarako, Udalari prozesu ireki eta partehartzailea zabaltzeko eskaera egin zion. Diagnostikoa egiteaz gain, Amarisek "puntu beltz" horiei soluzioa emateko neurrien diseinu eta antolaketa egiteko beharra ikusten zuen batetik; eta beste aldetik, onartzekoa den Hirigintza Planean emakumeenganako bortizkeria mugatuko duten diseinuak txertatzeko beharra. BILDU TRAPAGARANek eskaera horrekin guztiz bat egiten du eta Udalaren agendan lehentasunezko gai bat izan behar dela uste duo Horregatik, proposatzen du Udala herritarrekin, Amarisekin eta herriko gainontzeko eragileekin batera norabide horretan lanean has dadila. Horretarako, lS.000ko partida sortzeko proposamena egiten duo

EMAKUME

KOLEKTIBOARI BEGIRA EKINTZAK ANTOLATZEA (18.000)

Honako hau, 2012ko aurrekontuetan txertatzea lortu zen partida 2013ra begira, partida hori handitzeko proposatzen du BILDUk.

berria izan zen.

ELlKAGAIEN BANKUA

(lO.OOO)

Elikagaien bankua Trapagarango Udaleko ongizate sailaren bidez kudeatzen da. Banku hau Udalak jasotzen duen elikagaiekin hornitzen da. Baina kasu askotan, Udalak jasotzen dituen elikagaiak ez dira behar guztiak asetzeko beste, horregatik, Udalak ekarpen handiago bat egiteko beharra izaten duo Ekarpen horren gastua betetzeko, partida berri bat sortzeko proposamena egiten du BILDUk.

GIZARTE-LARRIALDIKO

LAGUNTZAK (300.000)

Bizi dugun egoera ekonomiko larri honetan, gutxien dutenak dira kaltetuen suertatzen direnak. Egoera hori askoz ere gehiago larriagotzen da udalez gaineko instituzioetan pertsona eta famili hauei dagozkien laguntza eta baliabideak murrizten diren heinean. Ematen ari diren politika antisozial eta murriztaileei aurre egiten laguntzeko eta herritarrak babesgabe ez uzteko, gizarte-Iarrialdiko laguntzen aurrekontua handitzeko beharra ikusten du BILDU TRAPAGARANek.

TRATAMENTU (1.000)

MEDIKU.

PSIKOLOGIKO

ETA FORMAZIORAKO

GARRAIO

LAGUNTZAK

Badaude tratamentu mediko edo psikologikoak jasotzeko, edo formazio kurtsoren batera joateko herritik kanpora irten behar duten herritarrak. Horietako batzuk, ez dute ondoko herrietara joateko garraiobidea ordaintzeko dirurik ere. Kasu horiek diruz laguntzeko partida berri bat sortzeko proposamena egiten du BILDUk.

ENPLEGUA SUSTATZEKO PROGRAMAK

(lOO.OOO)

Trapagaranen, inguruko herrietan bezala, langabezi tasa igotzen ari da. Beharbeharrezkoa da Udalak enplegu politika egoki bat garatzeko baliabide ekonomikoak prest izatea.

HERRIKO

KOMERTZIOARI

BULTZADA

EMATEKO

LAGUNTZA

ETA

KANPAINAK

(lO.OOO)
Trapagaranen komertzio eskaintza zabala eta kalitatezkoa dago. Hala ere, inguruan ditugun zentro komertzial erraldoiek etengabeko arriskura bultzatzen dute herriko komertzio sarea. Udalak kontsumo lokala babesteko eta emendatzeko ardura izan behar duo Hori dela eta, beharrezkoa da kontsumo lokala sustatzeko ekintza eta laguntzak sortzea. BILDU TRAPAGARANek 1O.OOOkopartida bat ezartzea proposatzen du diru hori herriko BATURIK komertziante elkarteak Udalarekin elkarlanean kudea dezan.

MUSIKA ESKOLAREN 25.URTEURRENA

(6.000)

2013/2014 urtean Trapagarango udal musika eskolak 25 urte beteko ditu. Kurtso hori berezia izango da eskolarentzat. Aukera paregabea izan daiteke berriro ere eskolako musika eskaintza ezagutarazi eta zabaltzeko. Horretarako, BILDU TRAPAGARANek proposatzen du musika eskolak eta Udalak elkarlanean kudeatuko duten partida ekonomiko bat sortzea (6.000).

AUZOETAN KULTUR PROGRAMAZIO HERRIKOI BERRIA (10.000) Auzoetako biztanleen eskaera bat da auzoetan formazio saioak,kurtsoak eta tailerrak antolatzeko aukera izatea. Gauzak horrela, azken urteotan eskaerak egin izan dira, baina babes ekonomiko ezagatik ez dira aurrera ateratzerik izan. BILDU TRAPAGARANek auzoetako biztanleen antolaketa eta piztea babestu eta indartu behar dela uste duo Horregatik, 1O.000ko kutxa ekonomikoa sortzea proposatzen du auzoelkarteek antola ditzaketen kurtso eta tailerren kosteei aurre egiteko. Auzoetako kurtso/tailer hauek Udalak antolatzen ditueri kurtsoetan ezarriak dauden ratio eta baldintza berdinak bete beharko lituzkete ..

BELARISASI GARBIKETA (orain arteko aurrekontu

partidari eustea)

Trapagarango Udalak belar eta sasien garbiketan lan egiten duen arren, kexa ugari jasotzen ditu urtero zelai edo sasiarte batzuk garbitzen ez direlako. Gabezia hori planifikaziorik egiten ez delako gertatzen da. Horregatik, BILDUk proposatzen du garbitu behar diren zelai eta guneen identifikazio bat egitea eta garbiketa guztien antolaketa kronografiko bat osatzea. Horrela, herritarrek ere jarraipena egiteko aukera izan dezaten eta urtez urte belar eta sasi garbiketa optimiza dezagun. Erantsita doa proposamena.

ARRATOIEN AURKAKO BORROKA (orain arteko aurrekontu

partidari eustea)

Trapagarango Udalak herriko hainbat txokotan ematen den arratoien gehiegizko ugaltzearen aurka ekiten duo Dena dela, askotan, Udala leku horietara iristen denerako, arratoiak asko eta erraldoiak dira. Hitz gutxitan, Udala berandu iristen da. BILDUk uste du arratoien ugaltzea dagoen leku guztien identifikazioa eta leku horien jarraipena era iraunkor batean egingo balitz, herritarren partetik ez litzatekeela horrenbeste kexa jasoko. Erantsita doa proposamena.

BIZKAITIK KANPO SAKABANATUTA DAUDEN PRESOTRAPAGARANDARREN SENIDEEI DIRULAGUNTZAK (lS.000) Legeak kartzela zigorra etxetik hurbilen dagoen espetxean betetzeko beharra ezartzen duen arren, Trapagaranen auzi bategatik edo besteagatik herritik milaka kilometrotara

sakabanatuta dauden presoak ditugu. Horrek sarraski ekonomiko izugarria sortzen die presoaren senitarteko eta lagunei. Berriki, maiatzaren 31n, Trapagarango preso politikoen senideek erregistro bidez eskaera bat sartu dute Trapagarananen 3 preso politiko daudela gogoraraziz; baita hirurak Espainiar estatuko espetxeetan sakabanatuak daudela ohartaraziz ere. Horrekin batera, sakabanaketak euren senitartekoei eragiten dien gehiegizko gastua azaleratzen dute. IIdo horretan, BILDU TRAPAGARANek Udalari eskatzen dio, maiztasunez, espetxeratuak dauden trapagar guztiak zein kartzelatan dauden jakiteko informazioa eskatzeko Espetxeetako Zuzendaritzari; eta, Bizkaitik kanpo dauden presoen kasuan, senitartekoei sakabanaketaren ondorioak arintzeko dirulaguntzak emateko.

TRAPAGARANGO

UDAL KIROL ESKOLA SORTZEA (6.000)

Trapagaranen kirol elkarte batzuk ditugu. Elkarte hauek jarduera oparoa dute eta asko eta asko dira bertan partehartzen duten trapagarrak. Haur eta gazteen artean kirola sustatzeko asrnoz, elkarte batzuen partetik, kirol ezlehiakorra bultzatzeko beharra ikusi da. Horretarako, udal kirol-eskola egiteko proposamena mahaigaineratu da. BILDUk uste du asmo hori ekonomikoki eta teknikoki babesteko beharra dagoela. Eskola hau Trapagarango kirol elkarte guztiek osatuko dute eta Udalak emango dien aportazio ekonomikoa eta baliabideak haur eta gaztetxoen artean kirol jarduera guztiak (eskubaloia, saskibaloia, futbola, pilota, txirrindularitza ...) sustatzeko ekintzak antolatzeko erabiliko dute.

EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZAK (14.000) Borondate politikoa egonez gero, ud al kudeaketaren bidez, herrian euskara sustatzeko aukera dago. 2011n bezala horretarako partida ekonomiko bat izateko proposamena egiten du BILDUk.

GABONETAN ELKARTEEN EKINTZAK SUSTATZEA (lS.000) Gabonetan auzo eta guraso elkarteek hainbat ekintza antolatzen dute Trapagarango auzoetan. Jarduera hauek herritar mugimenduak pizteaz gain, auzoetako kultur bizitza piztea dakarte. Udaletik sustatu beharreko helburua den neurrian, subentzio hori zabaltzea proposatzen da.

GABONETAKO ARGITERIRAKO S.OOO GUTXIAGO (27.000)

Bizi dugun egoera ekonomiko honetan diru publikoa herritarrentzako beharrezkoak diren proiektu eta ekimenak aurrera ateratzeko gastatu behar direla uste du BILDUk. IIdo horretan, hain funtsezkoak ez diren gastuak kontrolatzeko beharra dakusa. Argiteriari dagokionez, 2012ko aurrekontuen bidez, gastua kontrolatzeko urrats bat ematea lortu zen. Oraingo honetan, kontrol horretan sakontzeko eskaera egiten da.

TRAPAGARANGO

JAIETARAKO 20.000

GUTXIAGO

(180.000)

2012ko aurrekontuen emendakinen bidez, argi azaldu zen Trapagarango eskaintza kulturala urteko hiru ekitaldi soiletara (jaiak, gabonak, inauteriak) mugatu beharrean, urtean zeharreko eskaintza kultural oparoago eta zabalago baten alde egin behar zuela Udalak. Horregatik, jaietako aurrekontua jaistea erabaki zen; era berean, urtean zehar egiten diren beste hainbat ekintzena zabaltzea (auzoetako jaiak ...). Egungo egoera ekonomiko honetan, berriz ere jaietako gastua kontrolatzeko beharra ikusten du BILDUk.

KARGU ETA TALDE POLlTIKOEN SOLDATAK ETA DIETAK %30 JAISTEA

2011n, legealdia hasi berritan, kargu eta talde politikoen soldata eta dietak mugatzeko urrats bat eman zen. Oraingo honetan, BILDUk erabaki horretan sakontzeko proposamena egiten du helburu argi batekin: soldata eta dieta horiek zentzuzko parametro batzuetara hurbiltzeko urratsak ematen joatea. Jaitsiera honekin, urtean, Udalak 70.000 inguru aurreztuko lituzke.

GOI-KARGUEN GUTXIAGO

(POLlTIKOEN)

LOKOMOZIO

ETA

MUGITZE

DIETETAN

4.000

(1.000)

2012 urteko likidazioaren bidez, BILDUk jakin du Trapagarango Udaleko goi karguek 8.000 baino gehiago gastatu dutela dietetan. BILDUk behin baino gehiagotan gehiegizko gastu honi buruzko informazioa eskatu duen arren, udal gobernuak ez dio inolako informaziorik emano Inolako justifikaziorik ez duen gehiegizko gastu honen aurrean, partida horren murrizketa proposamena egiten du BILDUk.

MUGIKORTASUN

ARAZOAK

DITUZTEN

PERTSONEN

TRABA

ARKITEKTONIKOAK

EZABATZEA (100.000)

Trapagaranen mugikortasun arazoak dituzten pertsonak daude (gurpildun aulkian daudenak, makuluekin ibili behar direnak, umeen karroekin dabiltzanak ...). Pertsona horiek guztiek, haien egunerokoan, traba arkitektoniko ugariri aurre egin behar diote: espaloi altuak, eskailerak, egokituta ez dauden zebra bideak ...

b.... .... -.
BILDU TRAPAGARANek proposatzen du traba horien guztien identifikazioa egitea eta konpontzeko neurriak hartzea. Horretarako, lOO.OOOko partida sortzeko proposamena egiten duo

TRAPAGARANEK BIDEGORRIAREKIKO DUEN LOTURA HOBETZEA (lSO.OOO) Eskualde mailan bizikletaz ibiltzeko hainbat sare osatu dira. Hala ere, Trapagaranek sare horiekiko duen lotura eskasa eta mugatua da. BILDUk proposatzen du sare horrekiko lotura egoki bat egitea.

KIROLA EGITEKO MAKINAK LARREINETAN (lO.OOO) Hainbat auzotan jarri diren makinak Larreinetan ere jartzeko proposatu dute bertako auzokoek.

OBRA TXIKIAK LARREINETAN (6.OOO) Leku guztietan beharrezkoak dira egunerokoa atseginago egingo duten obra txikiak egitea. Larreinetan besteren artean dauden beharrak honakoak dira: auzo osoko eserlekuak barnizatzea eta Campa del Asturianokoak konpontzea, barandillen konpontzea, transformadore zaharraren postea kentzea, pista polibalentea osatzea (argiztapena eta iturria), olgetarako parkean paperontziak jartzea, eskola zaharraren aurreko espaloia eta zebra bidea behar bezala lotzea.

SALCEDILLOKO ESKAILERAK KONPONTZEA (S.OOO) Salcedillo auzoan oinez sartzeko bidea osatzen dute eskola zaharraren azpian dauden eskailerek. Eskailera hauek urteen poderioz zahartu eta hondatu dira.

SAN GABRIELGO SARRERA (GALlNDOKOA)

EGOKITZEA (SO.OOO)

San Gabriel auzoko eta Trapagarango erdiguneko sarreretako bat da Aldaiko biribilgutik (Galindo-Urioste-San Gabriel) sartzen dena. Sarbide hori oso estua da eta autoen mugimenduan inbutua egiten duo Gainera, ez dago oinez joateko espaloirik.

OBRA TXIKIAK SAN GABRIELEN (4.000) San Gabrielek, beste auzoek bezala, obra txiki batzuen beharra du: Institutu atzeko aparkalekua iragartzen duten kartelak jartzea, institututik jaisten den kalean STOP bat jartzea, plazan dagoen teilatutxoa luzatzea euriaz babesteko, umeen olgetarako parkean eserlekuak, mahaiak eta zakarrontziak jartzea, plazako lurrean umeentzako

jolasak margotzea, plazan kartetara eta ajedrezera jolasteko mahaiak [artzea, besteak beste.

TXURRUKAKO

ESTOLDERIA KONPONTZEA

(60.000)

Txurrukan estolderiak burukomin ugari sortzen duo Euria barra-barra egunetan gainezka egiten du eta horrek uholdeak eragiten ditu.

egiten duen

OBRA TXIKIAK TXURRUKAN

(1.000)

Txurruka auzoko obra txikiak hauek: hondakinen ontziak mugitzea, paperontzi gehiago jartzea.

ARBOLEDATIK BIHURGUNEAK)

PEAS

NEGRASERA

DOAN

ERREPIDEA

(ESKOLA

ATZEKO

KONPONTZEA

(SO.OOO)

Arboledatik Peas Negrasera joateko pista moduko bat dago. Zatirik handiena konponduta dago, baina Arboledako irteera ez. Eskola atzeko bihurguneetan istripu batzuk egon dira dagoeneko. Bertako hormigoia oso desgastatuta dago; eta, horregatik, autoek irrist egiten dute.

OBRA TXIKIAK ARBOLEDAN (6.000)

Gainontzeko auzoetan bezala, Arboledak ere obra txikiak egiteko beharra du: Aterpeko kantxako iluminazioa ez dadila bakarrik aterpe barrutik plztu, frontoian argia pizteko interruptorea dutxetatik kanpo jartzea, umeen olgetarako parkeetan iturriak jartzea, paperontzi eta hiri-altzari gehiago jartzea, herriko perimetroan hobekuntzak (argiteria hobetzea, putzuak sortzen diren guneak kentzea, kunetak egitea eta mantentzea ...)

UGARTETIK JUNKALERA DOAN KALE ZATIA EGOKITZEA (30.OOO)

Ugarteko gurutzetik autopistaren pareraino dagoen kale zatia oso utzita dago gaur egun. Espaloia ez da egokia, kalearen asfaltoa ez dago ondo, argiztapen eskasa du eta hondakinen ontziak ez daude behar bezala.

OBRA TXIKIAK UGARTEN (1.000)

Gainontzeko auzoetan bezala, Ugarten ere obra txikiak egin daitezen.

be
ELGERO AUZOTIK AURRERA POLlGONORAKO KOMUNIKAZIOA (SEMAFOROAK. ZEBRA BIDEAK ETA ESPALOIA) (lOO.OOO) HOBETZEA 2012ko aurrekontuetan Elgero auzotik Aurrera poligonora (autobus geltokietara) dagoen komunikazioa hobetuko zela adostu bazen ere, Udalak ez du norabide horretan inolako hobekuntzarik egin. Oraingo honetan, iazko aurrekontuetako eskaerari beste bat gehitzen dio BILDUk: Elgeroko igoeran espaloia egitea.

e-

.:.

ZABALLAN MATADERO ZAHARRERAINOKO ESPALOIA EGITEA (70.000) Zaballan, hiltegi zaharraren inguruan etxe multzo bat dago. Etxe hauek Gipuzkoa kaleraino duten oinezko komunikazioa ez da izan beharko litzatekeen modukoa.

OBRA TXIKIAK ZABALLAN (l.OOO) Gainontzeko auzoetan bezala, Zaballan obra txikiak egiteko. OBRA TXIKIAK TRAPAGARANEN (lOO.OOO) Trapagaranen asko dira asetzeke dauden behar kolektibo txikiak. Horietarako bat izateko beharra ikusten du BILDUk. IAZKO (2011) AURREKONTUETAN PARTIDAK BETETZEA. partida

ONARTU ZIREN ETA ORAINDIK RE BETE EZ DIREN

Trapagaranen, 2013ko ekainaren 7an

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

Oihane Gonzalez Garcia

trapagaran

r
BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK, OIHANE GONZALEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN BIDEZ,

- '1 J UN 2013
R<'
."",," . IF"""

C~-~: ~_" ~-J


~... ..,;....L< ~ _...

~"~l

"
--

;-'---"-'~--i
__ :-. __

HONAKOA ADIERAZTEN DU:


Jakina denez, herri honetan, beste askotan bezala, arratoiek arazoak sortzen dituzte maiz. Hau da, haien ugaltzea bikoiztu eta sarritan arratoi asko eta handiak aurkitzen ditugu Trapagarango txoko askotan, Egia da Udala arazo hori konpontzen saiatzen dela; baina, beti ere momentu zehatzetan: auzokideek horren berri eman edota kexak hasten direnen. Ondorioz, jarraipenik gabeko borroka da; izan ere, desinfekzio lanak baino ez dira egiten.

Hori guztia kontuan hartuta,

BILDU TRAPAGARANEK HONA"KO PROPOSAMENA EGITEN DU:


1.- Arratoien kontzentrazio puntuak zehaztea.

2.- Lekuak zehaztu eta gero, aldizka, leku horietan desinfekzio lanak egitea. 3.- Emaitzak egiaztatzeko, jarraipena egitea.

Trapagaranen, 2013ko ekainaren 7an

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

Oihane Gonzalez Garcia

tra pagaran

<gb... ... -BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK, OIHANE GONZALEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN BIDEZ,

HONAKOA ADIERAZTEN DU:

BILDU TRAPAGARAN ohartu da berdeguneak (Iorategiak direla, sasiteak direla ....) garbitu eta mantentzeko garaian, ez dagoela inolako irizpide zehatzik. Hori dela eta, gerta daiteke

erdiguneari auzoei baino arreta handiagoa eskaintzea. Horren aurrean, herriko zonalde guztiak aintzat hartuko dituen planifikazio bat egiteari ezinbestekotzat deritzo.

Hau guztia kontuan hartuta,

BILDU TRAPAGARANek proposamen hau egiten du:

1.- Berdeguneak garbitu eta mantentzeko,

hilabetereko

planifikazio bat egitea. Planifikazio

horretan bai erdigunea, bai auzoak kontuan hartu behar lirateke. 2.- Planifikazio horren aldizkako segimendua egitea. Era berean, ekintzen etengabeko balorazioa egitea. 3.- Maiztasunez, ur-estolderia garbitzea; batez ere, udazken partean. Izan ere, hosto eroriek

jarioan eragina izan eta arazoak sortzen dira.

Trapagaranen, 2013ko ekainaren 7an

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

Oihane Gonzalez Garcia

bO

trapagaran

You might also like