You are on page 1of 4

Ikaslearentzat

Eguneroko lana - Intentsiboa


Guztiok gara ikasle eta ikasle batek egunero-egunero badu zer ikasi. Esaten da ikasteko estudiatu behar dela, hau da, testuak azpimarratu, eskemak egin, laburpenak-edo dena delakoa egin behar direla... eta gero, pazientzia handiz, eskemetatik edo laburpenetatik burura informazioa eraman... Horrela ikasteari ikasketa intentsiboa deituko diogu. Azterketa garrantzitsu bat, esaterako, horrela prestatu beharko genuke. Informazio garrantzitsuena eta informazio osagarria bereiztetik hasi beharko genuke eta gero, garrantzitsuena ikasteko, trikimailu mnemoteknikoen bidez eta, buruz ikasi.
Ikasketa intentsiboa egiteko ematen diren aholkuak hamaika aldiz entzun ditugu. Interneten tcnicas de estudio edo ikasteko teknikak bilatu eta hamaika aholku on topatuko ditugu. Lekua, espazioa eta denbora ondo kontrolatu behar da. Jarraikortasunak laguntzen omen du. Egunero leku eta ordu berean ikasteari ekiteak laguntzen du. Leku lasaia, zaratarik, musikarik, TBrik gabekoa behar du izan. Gero, testu bat baldin bada ikasi behar duguna, azpimarratzen has gaitezke. Koloreetako markatzaileak erabil daitezke eta koloreei nolabaiteko balioa eman (Gorria ezinbestekoa, horia oso inportantea, berdea kontuan hartzekoa). Azpimarratzerakoan, paragrafo bakoitzean hitzik inportanteenak bakarrik, bizpahiru hitz askoz jota... Horren ostean eskema edo laburpena egin egiten badugu, zenbat eta ekintza aktiboagoa hobe.

Egunero-egunero, eskola ordu luzeen ostean, nahikoa izan daiteke ordu bete edo pare bat ordu. Hobe ikasketa intentsiboa gehiegi ez luzatzea, bestela nekez izango da intentsiboa. (Azpimarra itzazu paragrafo honetan hiruzpalau hitz). Hasi baino lehenago planifikatzea komeni da. Erloju bat beti begi bistan, aurre-aurrean, eta hiruzpalau ekintza egin behar baditugu, utz dezagun errazena bukaera alderako eta ekin diezaiogun zailenari beroketa moduko bat egin eta gero. Denbora horrela antolatzea komeni:
1. 2. 3. 4. Interesgarria eta ez oso zaila (kiroletan beroketa egiten da hasi baino lehen). Niretzat zailena dena, hementxe, berotze ostean. Interesgarria eta errazagoa. Gustukoenarekin ez hasi! Niretzat politena edota errazena amaieran

Plangintza egiteko eta planifikatutakoaren erregistroa, bitakora moduko zerbait egiteko, erabil ezazu agenda. Agendan egunero apuntatzen bazenu zer eta noiz (ordua) egingo duzun eta planifikatuta bete eta gero klik

Eguneroko lana Estentsiboa


Ikastetxeetan bere biziko garrantzia ematen zaio ikasketa intentsiboari baina behar bada bizitzan zehar ikasten ditugun gauza gehienak modu estentsiboan ikasten ditugu. Gauza bat behar dugunean jakin, normalean, nola edo hala, ikasteko bidea topatzen dugu. Jakiteko gogoa izanez gero, nahikoa izaten da askotan informazio bat behin entzutearekin. Gustuko musika taldearen kontzertuari buruzkoak ikasteko ez dugu markatzaileen, eskemen, laburpenen eta abarren beharrik. Futbolzale amorratu batek badaki bere gustuko taldearen alineazio osoa ikasketa intentsiboaren beharrik gabe... Interesa izatea da ikastearen urratsik garrantzitsuena. Baina zer egin interes gutxi sortzen dizkiguten irakasgai horiekin guztiekin. Bada gure interesa piztu. Interesa piztu? Bai. Posiblea da. Badaude interesa pizteko hainbat teknika. Testu gris batek motibatzen ez bagaitu, gaur egun badago, ziur, testuan lantzen den gaiari buruzko hamaika dokumental, laburrak zein luzeak, Youtuben, esate baterako. Gaiari buruz lagun batekin hitz egitea ere, bere xinpletasunean, interesa pizten lagundu ahal digu: Zer, ikasi dun XX gaiarena? Ez. Ez zekinat nondik hasi! Ezta neuk ere! Bilatuko dizkinagu Youtuben edo Wikipedian kontuari buruzko zerbait eta gero elkarri bidali... Bale! Gai akademikoei buruz hitz egiten duten ikasleak izaten dira ikasle arrakastatsuenak... Zergatik ez gara saiatuko gure lagunarteko elkarrizketetan, noiz edo noiz, horrelako gaiak txertatzen? Interesa pizteko tekniken bilduma egin dezagun:
zoaz liburutegira eta eskatu komiki edo liburu bat landu nahi duzun gaiari buruz, edo bestela, zoaz internetera: Youtube, Wikipedia, Slideshare, Google, Torrent, aMule... Bilatu komikiak, bideoak, irudiak, diapositiba aurkezpenak, grafikoak, mapak...

Bilatutakoa, partekatu lagunekin! Prestatu lagunekin, modu kooperatiboan, modu intentsiboan hain neketsua zen gai hura... Gai bati buruz eztabaidatuz gero, gaiari buruzko interesa behintzat piztuko zaigu. Eta interesa piztea sekulako aurrerako urratsa da! (Zorte pixka batekin, irakasleak bere saioan txertatuko du topatutakoa!)
2

Ikaslearentzat

Eguneroko lana - Intentsiboa


Testua ondo ulertu dugula baieztatzeko galdetegia. Eztabaida dezagun: 1. Testuak esaten du ikasteko estudiatu egin behar dela, testuak azpimarratatu, eskemak egin, eta abar. Ikasteko ez dagoela beste aukerarik E G 2. Testuak esaten du azterketa garrantzitsu bat prestatzeko ikasketa estentsiboa dela metodologiarik aproposena. E G 3. Testuak informazio garrantzitsuena eta informazio osagarria bereizten jakiteari garrantzia kentzen dio. E G 4. Testuak baieztatzen du gaur egun teknika mnemoteknikoek ez dutela zentzu handiegirik. E G 5. Testuak, zeharka bada ere, koloreetako markatzaileak erabiltzeko aholkatzen du testu bat estudiatzerakoan. E G 6. Testuaren arabera ez da nahikoa egunero bi ordu ikasketa intentsiborako. E G 7. Testuak ikasketa estentsiboaren garrantzia azpimarratzen du ikasketa intentsiboaren osagarri. E G 8. Testuak aholkatzen du denborarik ez galtzea alferrikako planifikazio lanetan, zuzenean ekiteko lanari... E G 9. 10. Testuak ikasgai gustukoenarekin hasteko, gustura hasteko, aholkatzen du. E G Testuak eskola-agendari garrantzia kentzen dio. Hobe telefonoko agenda. E G

Ikaslearentzat

Eguneroko lana Estentsiboa


1. Testuak bere biziko garrantzia ematen dio ikasteko motibazioari. E G 2. Testuak esaten du gai bat interesatzen ez bazaigu ezin dela ezer egin. E G 3. Testuak baieztatzen du internetean ibiltzen edo telebista ikusten ikasteari denbora kendu baino ez dugula egingo. E G 4. Testuan esaten da lagunekin solasean estudiatzeari denbora kendu besterik ez dugula egiten. E G 5. Testuko elkarrizketako protagonistak bi neska direla pentsa daiteke. E G 6. Testuko bi neskak gizarte-sare baten bidez komunikatuko dira baina testuaren arabera hobe da telefonoa zuzen-zuzenean erabiltzea. E G 7. Testuaren arabera komeni zaigu lagunekin gai akademikoei buruz hitz egiteko ahalegina egitea. Gure ikasteko motibazioaren pizgarri izan liteke. E G 8. Testuak ez du aholkatzen lagunekin elkartzea ikasteko. Testuaren arabera, lagunekin elkartuz gero nekez ikasiko dugu. E G 9. Testuak liburutegira joatea aholkatzen du. E 10. G

Testuak komikiak irakurtzeko aholkatzen du besteak beste. E G

You might also like