You are on page 1of 2

BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK, OIHANE GONZALEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN

BIDEZ,

HONAKOA ADIERAZTEN DU:


Euskal preso politikoen senitarteko eta lagunek astebururo milaka kilometro egiten dituzte urrutiko kartzeletan preso dituzten senideei bisita egiteko. Horrek, aurreko ostiralean (ekainak 7) ikusi genuen moduan, familiar eta hurbileko pertsonei, arriskugarritasuna sortzen die. Ekainaren 7an Trapagarango Zigor Blanco presoaren neskalagunak, beste 3 euskal preso politikoren senitartekorekin batera, auto istripua izan zuen. Trapagarandik S09km-ra dagoen Curtisko espetxera zihoan Zigor Blancori bisita egitera. Autoan zihoazen lau pertsonek ez zuten minik hartu, baina kotxeak kalte materialak izan zituen. Gainera, istripua izan zen lekura guardia zibila hurbildu zenean, senideek ordubetez galdeketa eta miaketa jasan behar izan zuten. Honako hau, azken bi urteotan Trapagarango presoen bisiten joan-etorrian sakabanaketak eragin duen bigarren istripua da. Izan ere, 2012ko maiatzan Oskar Calabozori bisitan joan zitzaion lagun batek istripua izan zuen. Egoera larri honen aurrean, BILDU TRAPAGARANek honakoa gogorarazi nahi du: 1) Hiru dira Trapagarandik ehundaka kilometrora espetxeetan sakabanatuta dauden herritarrak. Horrek euren senitarteko eta hurbilekoei gainkarga ekonomikoa eta arriskugarritasuna sortzen die. Izan ere, astero-astero mugitu behar izaten dute bisitetarako. 2) 2011ko abenduan Trapagarango osoko bilkura eskubide batzuen alde agertu zen: 3/4k beteta dituzten euskal presoak libre uztea, Parot dotrina ezabatzea eta sakabanaketaren amaiera. 3) Indarrean dagoen legediaren arabera, presoek bere jaioterritik gertu bete behar dute zigorra. Neurri hori, ordea, sistematikoki ez zaie euskal preso politikoei aplikatzen. Euskal preso politiko guztien eskubidea da Euskal Herrian egotea.
I

4) Euskal Herrian garai berriak bizitzen ari gara, baketze eta normalizazio garai berriak. Hala ere, aro berri hau finkatzeko beharrezkoa da guztion pausoa; beti ere konponbidearen norabidean. Salbuespen egoera eta eskubideen urraketekin amaitu behar dugu; eta, pertsona guztien eskubideak errespetatuko diren Euskal Herri baterako urratsak eman behar ditugu.

Hori guztia aintzat hartuta, osoko bilkuran eztabaidatua eta bozkatua izan dadin, BILDU TRAPAGARANek

HONAKO MOZIO PROPOSAMENA EGITEN DU:


1) Trapagarango Udalak Zigor Blancoren senideei elkartasuna adierazten die. Era berean familiari babesa emateko eta bere esku dagoen guztia egiteko borondatea adierazten duo 2) Trapagarango Udalak dio euskal preso politikoek bizi duten dispertsioa senitartekoak eta hurbileko pertsonak zigortzen dituen salbuespen egoera dela; izan ere, giza-eskubideak eta espetxe-araua bera urratzen baititu. 3) Trapagarango Udalak, sakabanaketak iraun bitartean, horren amaiera eskatzeko egingo diren mobilizazioetara joateko deialdia egingo die herritarrei. 4) Trapagarango Udalak sakabanaketa amaitzeko eskatuz, eta osoko bilkurak hartu duen erabakiaren berri emanez, Jaurlaritzako ordezkaritzara eta Espetxeetako Zuzendaritzara gutun bana bidaliko duo 5) Trapagarango Udalak konpromiso baliabideak erabiliz, komunikabideetan, hauek publiko egingo ditu, ohi dituen webgunean, zein herritarren aurrean.

Trapagaranen, 2013ko ekainaren 12an

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

Oihane Gonzalez Garcia

<\tbi... dutra pagaran

You might also like