/  2
 
Ekainaren 6an.Abortatzeko eskuidearen aldeko manifestazioa. BilbonMANIFESTUA
GEURE GORPUTZA, GEURE ERABAKIA
 
Aske eta doan abortatzeko eskubidea.
 
Haurdunaldien Borondatezko Etenaldiak (HBE) osasun sare publikoan.
 
Abortatzen duten emakumeentzat erabateko bermeak osasunari eta arlo juridikoari dagokionez. Baita interbentzioa egiten duten osasun langileentzatere.
 
Abortua eskubide gisa finkatzea.
 
Antisorgailuen doako eskuragarritasun unibertsala emakume ororentzat,osasun baldintza egokietan.
 
Hezkuntza sexuala eremu guztietan. Emakumeek beren amatasuna librekieta borondatez erabaki dezaten, baita sexualitatea bizitzeko beren moduaere, gozagarria izan dadin eta ez inposaketen bidez ezarria.
Hauek dira eta izan dira, urte askoan, emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideen inguruan mugimendu feministak egindako aldarrikapenak.
Baina aldi berean, erreakzio kontserbadoreek -Eliza katolikoaren eta eskubiko indarpolitikoen eskutik- gure eremuaren jabe egin nahi duten garaiotan, bereneskubideak gauzatu nahi dituzten emakumeei amaigabeko oztopoak jartzen zaizkie,eta bereziki abortu eskubidea oztopatu eta zigortzen da.Izan ere, abortatu ahal izateko balizko egoerek Kode Penalaren barnean jarraitzendute. Hainbat oztopo eta mugen bidez, emakumeok epaileen, tribunalen edotamedikuen aurrera eramaten gaituzte; azkenean, beraiek dira emakumeengorputzari buruzko erabakia hartzen dutenak. Ez da bermatzen abortua doan etaosasun sare publikoan gauzatzeko aukera. Arautu gabeko kontzientzia eragozpenadela eta, medikurik atzerakoienek, ospitaleak beren intolerantziaren erlijio-kaperabihurtu nahi dituzte, eta hauetan emakumeen erabakitzeko eskubidearen aurka, “moral” faltsua inposatzen dute. Eskubide hau gauzatzearen alde dauden osasunlangileak etengabe jazartzen dituzte. Ikastetxe erlijiosoetan, zentzugabekosuperstizioak eta zientziaz kanpokoak diren hainbat sinesmen irakasten zaizkiegazteei, honela beren gorputzaz eta sexualitateaz libreki eta askatasunez erabakiakhartzen dituzten emakumeak errudun sentiaraziz eta epaituz.Beste behin, orain eta betiko: geu erditzen gara, geuk erabakiko dugu. AbortuaKode Penaletik kanpo nahi dugu. Ez dadila sar Eliza gure bizitzetan.
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA
: 7MENOS20, ABORTOARENALDEKO NAFARROAKO ASANBLADA, ALTSASUKO FEMINISTAK, AMALATZ TALDEFEMINISTA, ANDERE BIDATZ, ARABAKO EMAKUMEON ASANBLADA, ARGITAN,ATARRABIKO EMAKUMEEN ASANBLADA, HANGO ETA HEMENGO EMAKUMEAK,BASAURIKO EMAKUMEON TALDEA, EMAKUMEAK ANIZTASUNEAN, BIZKAIKOEMAKUMEEN ASANBLADA, EMAKUME INTERNAZIONALISTAK, ERMUKOEMAKUMEEN ASANBLADA, EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA, FORUMFEMINISTA MARIA DE MAEZTU, HAGIN, HANKAZ GORA, IDUNA, LANBROA,LIZARRAKO KOORDINADORA FEMINISTA, MEDEAK, PLAZANDREOK, SORGINAK,TXANTREAKO EMAKUMEEN ASANBLADA, UXU ONDARRUKO EMAKUMEEN TALDEA.
Euskal herrian, 2009ko Maiatza

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...