You are on page 1of 17

Oinarrizko tutoriala

Zenbait ezaugarri
• Erraz erabiltzen den soinu editorea
• Freewarea da
• Hainbat hizkuntzatan eskuragarri http://audacity.
sourceforge.net/download/
• Erabilpen nagusiak:
– Ahotsa edota bestelako soinuak zuzenean grabatzea
– Kasete edo LPak digitalizatzea
– MP3, WAV edota Ogg Vorbis artxiboak editatzea.
– Soinuak ebaki, kopiatu, elkartu edo nahasteko.
– Grabaketa baten abiadura edo tonua aldatzea.
Ahotsa edo bestelako soinuak
zuzenean grabatzea

Ordenadoreko soinu txartela

sarrera larrosara
Audio formatu zaharrak digitalizatzea

Kaskoen irteeratik sarrera larrosara


Grabatzeko botoia

Botoi gorria klikatzeaz batera, martxan jarriko


dugu kaseta (edo bestelako aparailua), edo
mikrofonotik berba egiten hasiko gara
Kasete bateko edukia grabatu
dugu. Hauxe emaitza.

Abestien artean, isiluneak daude. Horiek


Abestiak erreferentzia izango dira abestiak
banatzeko. Hasieran eta amaieran ere
isilune luzeak daude, ezabatu egin
beharko ditugunak.
Grabatutakoa entzun dezakegu gezi berdeko botoia
klikatuz. Marra berdeek bolumen egokian grabatu dugun
ala ez esango digute. Altuegi grabatu badugu, marra
gorriak agertuko zaizkigu.
Hona marra gorriak. Bolumena altuegi dago.
Zuzentzeko, ezkerraldean bolumena aldatzeko aukera
erabiliko dugu.
Orain abestiak editatzen hasiko gara. Abestiak eta
hutsuneak hobeto ikusteko, handitu egingo dugu
espektograma, zooma erabiliz.
Hasierako isilune luzea kenduko dugu lehenengo.
Kurtsore aukera hautatu eta isilunea aukeratu. Gero
EDITATUra joan eta EZABATU egingo dugu zatia.
Orain ezaugarri batzuk hobetu ditzakegu, pista edo abesti
guztiek propietate berdinak izan ditzaten (bolumena,
ekualizazioa, zarata kendu...) EFEKTUA menu desplegablean
ditugu aukera guztiak
Zerbait txarto egiten badugu, lasai egon gaitezke,
atzera bueltatzeko aukera baitugu.
Hasi egingo gara abestiak MP3 formatura banan-banan
pasatzen. Horretarako, lehenengo pista guztia
aukeratuko dugu, isilunea dagoen lekuraino.
Gure kasuan, Esportatu hautapena MP3 gisa
aukeratuko dugu. Dena dela, baditugu beste posibilitate
batzuk (Dena –abesti guztiak batera- esportatzea, WAV
gisa esportatzea, Ogg Vorbis gisa...)
Abestiari izen bat ipini beharko diogu (garrantzitsua da
baita ere hasieran zenbakia jartzea, horrela ordenan
edukiko ditugu abestiak)
Horrez gain, zein lekutan gorde nahi dugun galdetuko
digu. Egokiena karpeta konkretu bat sortzea litzateke.
Gero, ID3 etiketak (entzuteko aparatu modernoetako pantailetan
agertzen den abestiari buruzko informazioa) editatzeko aukera
emango digu. Ez baditugu editatu nahi, UTZIn klikatuko dugu.
Editatu gura izanez gero, hainbait datu sartu ditzakegu. Kasu
honetan ere, inportantea da pista-zenbakia ipintzea.
Hemen dugu azken emaitza posible bat: Amy Winehouse-ren
disko bateko abestiak MP3 formatuan. Orain, MP3-ko
entzungailu batera bolkatu ditzakegu (nahi badugu) Beste
aukera bat da CD batera pasatzea, beste programa bat erabiliz
(InfraRecorder, Nero, Windows Media Player...)

You might also like