You are on page 1of 4

HURKOA fundazioa

Magis TB-rako egin behar den berri solidariorako, hasiera batean helduen
harrera etxe batetara joateko asmoa izan genuen; baina, beraien artean zegoen harreman
konfliktiboak zirela eta, hoberena, beste gai bat aukeratzea izango litzatekeela otu
zitzaigun. Hau horrela izanik, ONG-en inguruko lana egitea pentsatu genuen.

Mali ONG-ko arduradunarekin hitz egin eta gure asmoak plazaratu genizkion; bere
baieztapena jaso genuelarik. Horrela, berarekin hitzordua jarri genuen eta euren
egoitzara joan ginen (Prim kalea, 31zbk.); bertan, ONG-aren nondik norakoak eta geure
galderak erantzuteko asmoz.

Behin egoitzara iritsirik, bertako arduradunak ONG batetan parte hartzeaz gain,
fundazio batetan ere esku hartzen zuela aipatu zigun eta bi aukerak laburki azaldu
ondoren, Hurkoa izeneko fundazioaz jardutea erabaki genuen (hezkuntzarekin lotura
gehiago zuelako).
Beraz, Hurkoa fundazioari buruzkoa izango da gure lana.

Hurkoa fundazioa 1991tik hasi zen Mali lurraldean laguntza emanez. Garai
hartan, ONG-en bidez laguntza ematen zuten lagun talde bat bildu zen eta euren
laguntzak, bidalitako tokira iritsiko ote ziren jakin ezinik, fundazio bat osatzen hasi
ziren herrialde pobreago bati laguntza eskaintzeko asmoz. Jardun honetan, besteak
beste, bi erabaki hartu beharrean ikusi ziren: bata zein lurralderi lagundu eta bestea, ze
aspektutan lagundu. Aukeratu beharko luketen lurraldearekiko kontaktu zuzena izan
nahi zutenez, Mali-n zeukaten ezagun batetaz oroitu ziren eta Malik inolako ondasunik
ez duenez (ez du ez itsasoko inportaziorik ezta petroliorik ere) eta gainera, kontinenterik
pobreenean kokaturik dagoenez, ez zuten inolako zalantzarik izan alor honetan.
Bestetik, esan bezala, zein esparrutan lagunduko lioketen zehaztu behar zuten eta hori,
argi eta garbi eduki zuten: hezkuntzaren inguruan izango ziren laguntza guztiak (izan
ere, etorkizunean norbait izateko, ezinbestekoa baita heziketa prozesua).

Modu honetan, Mali-n zuten lagunaren bitartez, laguntza bidaltzen hasi ziren;
pixkanaka- pixkanaka, lagun talde hau handitzen joan zelarik. Horrela, jende gehiagoren
ekarpenak jasoz, laguntza bide gehiago zabaldu zitzaizkien. Esaterako, bekak
eskaintzetik, Mali-n bertan plantazioak, soldadura tailerrak, ur depostitoak, eskola
eraikin bat eta irratia jartzera iritsi ziren.
Jarraian, aldaketa hau atzemateko, Hurkoa fundazioak Mali-n eginiko ekarpenik
nabarmenenak azpimarratuko ditugu.

URTEA EKINTZA
· Taldearen sorrera.
· Bekak (urtero bidaltzen dira).
1991-1996 · Kolaboratzaileen parte hartzea + sozio kopuruaren hazkundea.
· Angolara jangela bat egiteko diru laguntza bidaltzen da.
· Liburutegi bat eraikitzeko diru laguntza bidaltzen da.
· Hurkoa fundazioa lehenengo aldiz joaten da bertara.
· Auto enplegua sustatzeko bi proiektu jartzen dira martxan (oilo granja eta
soldadura tailerra).
· Eritrean lanbide eskola bat egiteko diru laguntza bidaltzen da.
· Aroztegi bat martxan jarri.
1997-2002 · Etiopiako gazteen heziketarako diru laguntza.
· Maliko jendea Euskal Herrira etortzen da lehenengo aldiz.
· Maliko uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko, laguntza ekonomikoa.
· Parrokietako teilatuak konpontzeko diru laguntza bidaltzen da.
· Izandako sute baten kalteei aurre egiteko laguntza ekonomikoa.
· Eskolako materialak erosteko dirua bidali.
· Irakasleen formaziorako proiektua martxan jartzea.
· Euskal Herriko udaletxe ezberdinetako diru laguntza politak bidaltzen dira.
· Magisteritza ikasleen erresidentziarako diru laguntza.
2003-2007 · Sozio kolaboratzaileak handituz doaz (jada 52 dira).
· Saneko informatika gelaren ekipamendua.
· Perakuy-ko elizaren inaugurazioa.

Gutxinaka, egitasmoarekin geroz eta lotura estuagoa ezartzen hasi ziren eta hau horrela
izanik, lagun talde honetako kide batzuk bertara joateko espedizioak egiten hasi ziren.
Han, bertako egoera ikusteaz gain eta beraien laguntza iritsi zela baieztatzeaz gain
(nahiz eta Mali-tik bertatik bidaltzen dizkieten ziurtagiriekin baieztatua eduki), gizarte
mailan ere esku hartzen saiatzen ziren. Matxismoa nagusitzen da Mali lurraldean
(azpigaratutako herrialde askotan bezala) eta hori horrela, emakumeek hilerokoa
izaterakoan, adibidez, gizonek mespretxatu egiten dituzte eta ezin izaten dute euren
burua garbitu ere egin. Beraz, mota honetako bidegabekerien aurrean, gauzak azaltzen
saiatzen dira Hurkoa fundazioko kideak; egoera harri buelta emateko eta nolabait
esatearren, naturako bizipen hauekiko kontzientzia hartzeko.

Gaur egun, bertara bidaltzen dituzten material zein baliabide guztiak “kontenedore”
modukoetan bidaltzen dituzte; horrela, aurretik, fronteretan (mugetan) izaten zituzten
arazoak saihestuz.
Horretaz gain, enpresa ezberdinen zein pertsona anonimoen laguntzak eskuratzen ere
saiatzen dira; lehenengo kasuan, proiektuaren berri informazioa bidaliz eta presupuesto
zehatz bat eskatuz (enpresaren araberakoa izango dena kopuru hori ematea edo ez) eta
bigarrenean, foiletoak emanez.
(Esan beharra dago enpresak batzen joan diren heinean, diru sarrerak hazten joan direla.
Adibide bat jartzearren, beken kasuan, hasieran 50.000 pezeta bidaltzetik, gaur egun
10.500€ bidaltzeraino iritsi dira.)

Azkenik, esan, etorkizunera begira ere, hainbat proiekturekin jarraitu eta beste berri
batzuk martxan jartzeko asmoa dutela. Esate baterako, Tominiango Irakasle Eskolako
ikasleentzako egoitza, Perakuy-ngo ikastetxea…

BIDEOA
Gure bideoa sortzeko, fundazioan lortutako informazioarekin erlazionaturiko
istoriotxo bat asmatu genuen; zeinak sarrera, korapiloa eta bukaera izango zituen.

Istorioaren pertsonaia nagusia Billy da eta asko gustatzen zaio gainontzekoei laguntzea.
Egun batean, kalean dabilela, aspaldiko lagun batekin topo egiten du (Pony
izenekoarekin) eta honek, bere bizitzari buruz kontatzen dionean, fundazio batean sartu
dela esaten dio; Hurkoa deiturikoa, hain zuzen ere. Bertan zer jarduera eta zer motatako
laguntza eskaintzen duten azaldu ondoren, Billy inbidiaz jota gelditzen da.

Ondoren, istorioaren korapiloa hasiko litzateke; aitona batekin gurutzatzen den unea.
Aitona hau erosketetako poltsez kargatua doa eta errepidea gurutzatzeko arazoak ditu.
Billy aitonari laguntzeko eskaintzen da, baina aitonak, umore txarrez, ezezkoa ematen
dio; berak ez duela Billyren laguntzarik behar eta errepidea bakarrik gurutzatzeko gai
dela esanez. Billy triste eta burumakur joaten da etxera, baina berehala oroitzen da bere
lagun Ponyk esandakoz eta Hurkoa fundaziorantz joaten da bertan izen emateko asmoz.
Hara iristen denean, fundazioko buruak proiektuaren nondik norakoak azaltzen dizkio
eta Billyk, inongo zalantzarik gabe, baiezkoa ematen du eta fundazioko kide bihurtzen
da.

Amaieran, urte batzuen buruan, Billyk Malirako espedizioa egiten du eta egindako lanaz
harro geratzen da.

Bideoari bukaera emateko, berriz, istorioaren ondoren, fundazioan emandako


argazkiez baliatu gara eta Billy bertan txertatuz, egiten dituzten hainbat proiektu islatzen
saiatu garelarik: bertako eskolak, ordenagailu gela…

You might also like