BILBAO-NEW YORK-BILBAO
(Kirmen Uribe)
Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugan jolasean, hainbat istorio,oroitzapen, gogoeta erabiliko du egileak, baita nobelaren sortze-prozesua azaldu ere, bizitza bera den bezalako mosaiko bat eraikizmateriak ugariarekin: gutunak, emailak, egunerokoak, poemak…
Maila: 3. Prezioa: 18,55 – 15,40
ZOAZ INFERNURA LAZTANA
(Angel Lertxundi)
Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Eta esan beharda maitasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiarenbarne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera,gaur gaurko kontakizun bat eraiki du idazleak, hizkera bizkor batean.
Maila: 3. Prezioa: 16,50 – 13,70
€
Helduentzako literatura
EZ OBEDITU INORI
(Mikel Peruarena)
Sotero mujika bertsolaria, Émile okzitaniarrarekin, Parisko Komuna garaiko udabe-rria bizi izan zuen erreboltaria eta Alberto izeneko estudiantearekin tabernan biltzenhasiko da asteazken iluntzetan; han ikasiko ditu hitz berriak: materialismohistorikoa, alienazioa, jabetza pribatua, klase sozialak… eta elkartasuna,antolakuntza, eta iraultza. Gertakariak, Donostian 1897ko martxoan hasi eta1900eko azaroan buka, Sotero Mujikaren ahotik jaulkiak dira
Maila: 3. Prezioa: 16 – 13,30
€
HABITAT
(Katixa Agirre)
Etxea: gure habitat ideala. Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek haingoxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain zintzoak ez direnmaitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisitadeserosoak jasan beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko duteetxeak ordezkatzen duen ustezko independentzia horren peskizan.
Maila: 2.+ Prezioa: 17,50 – 14,50
€
NORA EZ DAKIZUN HORI
(Irati Jimenez)
Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatukodituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arimaerosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak,magoak, bidaiak, ipuinak…
Maila: 2. Prezioa: 18,55 – 15,40
€
AULKI JOKOA
(Uxue Alberdi)
Istorio xumeen handitasuna erakusten digu Idazleak bere lehenengoeleberri honetan. Denborak eta ahotsak abilki nahastuz, errealitate etafantasia doi konbinatuz eta pertsonaien nortasunean sakon barrenduz,bizitza beta bihurtu du kontagai, estiloaren dotorezia eta arintasunaelkartzen dituen esku ziurrari esker.
Maila: Prezioa: 12,75 – 10,60
€
Add a Comment