/  19
 
 
 
2Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila
IRITZIA: Gaztetxeaz... 3. or.Sarean aurkitu dugu…INSTITUTUKO KRONIKAK :Taulatik taulara (mahai ingurua) 4-5. or.Gabon jaia 6-7. or.IPUIN LABURREN LEHIAKETA 8-9. or.Txangoak (EITBra…) 10./24. or.IKASTURTEKO TALDEEN ARGAZKIAK 11-23. or.THE LEGEND OF… 25. or.EUSKAL KULTURA:Inauteriak Euskal Herrian 26. or.KORRIKA 27. or.LABUR-LABUR 28. or.IKASLE BATI ELKARRIZKETA 29. or.DENBORAPASAK 30. or.HILEKO ATSOTITZAK 31. or.
 Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkarian parte hartu duten guztiei.Iritziak egileenak dira soilik.
Portada eta kontraportada: Alvaro
 
3Urbi aldizkaria - 2009ko otsaila
IRITZIA:
GAZTETXEAREN INGURUAN 
Egun, gaztetxeak okupatzen di-tuen lokaletan, Arte Garaikidea-ren Euskal Museoa zabaldukoda, 2010ean. Hori dela eta, gaz-tetxea hortik kanporatua izangoda. Horren aurrean, gaztetxeakudeatzen duen elkarteak(“Txarraska” elkarteak, hain zuzen) mobilizazioetara jo du, bertan buru-tzen diren jarduerak eta eredua aldarrikatuz. Besteak beste, honelako jarduerak egiten dituzte: skatepark, kontzertu aretoa, graffiti tailerrak, te-teria, bideo-gela, musika taldeentzako lokalak, kontzertuak, antzerkiak,pelikulak,...eta hori guztia autogestioan oinarritua.
Garazi………………………………………………………………………………
SAREAN AURKITU DUGU...
 
euskaraz.net euskararen donostia:
(“Auzoka eskola aldizkaria”)
Zer egin neguko asteburuetan?
 
Gazteok sarri egiten diogu galdera hau geure buruari. Asteburua noiz etorriko desiratzen egoten bagaraere, egun horiek umeen puxika lehertuak baino ez dira izaten askotan. Izan ere, eguraldi txarra delaeta, errazena egiteko joera izan ohi dugu, hau da, merkataritza-gunera edo zinemara joatea. Ez al zai-zue tristea iruditzen? Tentazio-gunera joanez gero, kontsumitzera bultzatuko gaituzten hamaika amutopatuko ditugu, olagarroaren beso saihestezinak! Gainera, halakoak jendez gainezka egoten dira, etaez da lasai egoteko aukerarik izaten.Gustuko filmaren bat ikustera joanez gero, berriz, aste-saria osorik xahutzeko arriskua izaten dugu,badakizu, sarrera, palomitak… eta akabo! Egia da aukera merkeagoak badirela, Ikuslearen Eguna esa-terako, baina, zoritxarrez, astegunetan ikasi egin behar izaten dugu eta, beraz, ezin joan.Aipatutako guztia eta ditugun beharrak kontuan izanik, bistan da asteburuetan elkartzeko gune aproposbaten premia dugula. Bertan, jende berria eta interesgarria ezagutzeaz gain, ekintza desberdinak anto-latzeko aukera paregabea izango genuke. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da Udalaren inplikazioa.Bestalde, ez ote litzateke interesgarria kiroldegiak edota liburutegiak jai egunetan gauez zabaltzea?Aukerak behar ditugu. Ez du balio mozkorti hutsak eta drogazaleak garela esateak. Irtenbide gisa, etaarazoak ez sortzearren, dantzalekuak eraikitzen dizkigute hirietatik kanpo. Baina badakigu hori ez delakonponbidea, badugu nondik ikasi ezta? Zezenari adarretatik heltzeko garaia da! Esaera zaharrak dioenbezala, ogi gogorrari hagin zorrotza!
Ainara Garmendia Zubeldia
 
“El social” aldizkaritik hartua

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...