Hauek dira eta izan dira, urte askoan, emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideen inguruan mugimendu feministak egindako aldarrikapenak.
Baina aldi berean, erreakzio kontserbadoreek -Eliza katolikoaren eta eskubiko indarpolitikoen eskutik- gure eremuaren jabe egin nahi duten garaiotan, bereneskubideak gauzatu nahi dituzten emakumeei amaigabeko oztopoak jartzen zaizkie,eta bereziki abortu eskubidea oztopatu eta zigortzen da.
Izan ere, abortatu ahal izateko balizko egoerek Kode Penalaren barnean jarraitzendute. Hainbat oztopo eta mugen bidez, emakumeok epaileen, tribunalen edotamedikuen aurrera eramaten gaituzte; azkenean, beraiek dira emakumeengorputzari buruzko erabakia hartzen dutenak. Ez da bermatzen abortua doan etaosasun sare publikoan gauzatzeko aukera. Arautu gabeko kontzientzia eragozpenadela eta, medikurik atzerakoienek, ospitaleak beren intolerantziaren erlijio-kaperabihurtu nahi dituzte, eta hauetan emakumeen erabakitzeko eskubidearen aurka, “moral” faltsua inposatzen dute. Eskubide hau gauzatzearen alde dauden osasunlangileak etengabe jazartzen dituzte. Ikastetxe erlijiosoetan, zentzugabekosuperstizioak eta zientziaz kanpokoak diren hainbat sinesmen irakasten zaizkiegazteei, honela beren gorputzaz eta sexualitateaz libreki eta askatasunez erabakiakhartzen dituzten emakumeak errudun sentiaraziz eta epaituz.
Beste behin, orain eta betiko: geu erditzen gara, geuk erabakiko dugu. AbortuaKode Penaletik kanpo nahi dugu. Ez dadila sar Eliza gure bizitzetan.
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA
: 7MENOS20, ABORTOARENALDEKO NAFARROAKO ASANBLADA, ALTSASUKO FEMINISTAK, AMALATZ TALDEFEMINISTA, ANDERE BIDATZ, ARABAKO EMAKUMEON ASANBLADA, ARGITAN,ATARRABIKO EMAKUMEEN ASANBLADA, HANGO ETA HEMENGO EMAKUMEAK,BASAURIKO EMAKUMEON TALDEA, EMAKUMEAK ANIZTASUNEAN, BIZKAIKOEMAKUMEEN ASANBLADA, EMAKUME INTERNAZIONALISTAK, ERMUKO EMAKUMEENASANBLADA, EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA, FORUM FEMINISTA MARIA DEMAEZTU, GARAIPEN, HAGIN, HANKAZ GORA, IDUNA, LANBROA, LIZARRAKOKOORDINADORA FEMINISTA, MEDEAK, PLAZANDREOK, SORGINAK, TXANTREAKOEMAKUMEEN ASANBLADA, UXU ONDARRUKO EMAKUMEEN TALDEA.
Euskal herrian, 2009ko Maiatza
Leave a Comment