ASTEKO GAIA
03
GOIENKARIA
2009ko maiatzaren 29a
jendeari aukera ematea gotorle-kuetan egoteko, eta garai hartangudariek bizi izaten zutena aha-lik eta ondoen gerturatzea.Eibarko Udalak ere interesadu memoria historikoa berresku-ratzeko proiektuetan, eta Elgeta-ko Udalarekin hitz egin du elkar-lanaren bidea urratzen hasteko.Intxorta Elkarteko eta EibarkoUdaleko ordezkariek hainbatbisita egin dituzte, beste lekubatzuetan egiten duten berresku-rapen lana ikusteko. Hala, Intxor-ta Elkarteko Josuren Murgizukdioenez, "Ingalaterran, Fran-tzian, Finlandian, nazien kon-tzentrazio-esparruetan eta Belgi-kan hemen baino askoz aurrera-tuago daude". Katalunian ere bai,eta gainera, han iniziatiba gober-nu-erakundeetatik dator, hemenez bezala. Bielsan, Robresen, Cor-beran… ere ekimen interesga-rriak daude, 36ko gerrako han-go gertakari latzen lekukotasu-na gordetzeko.Josuren Murgizuk azaltzenduenez, "Euskal Herrian hirugune nagusi daude gerrarekinlotuta: Bilboko Burdinazko Gerri-koa, Gernika, eta Elgeta", etaazpimarratzen du Eusko Jaurla-ritzak badaukala ekimena Bur-dinazko Gerrikoa berreskuratze-ko. Hiru gune horiek lotuta, "gureherrian triangelu turistiko batsortzeko aukera daukagu, etor-kizunean gerrarekin lotutakogure historia kudeatzeko. Bisita-riak aukera izan behar du berres-kuratuko dugun inguruneak adi-tzera ematen dizkion sentsazio-ak bizi izateko, paisaiaren, legen-daren eta berreraikitako lekuerrealaren bidez", azaltzen duMurgizuk Intxortako ibilbidea-ren inguruko txostenean.Intxortako ibilbidearen era-kargarritasuna handitzekoideiak ere badituzte: besteak bes-te, liburu eta DVDa, oroigarriaketa bestelakoak salgai jartzeko-ak; eta ibilbide osoa Elgetakopaisaia ikusgarriarekin lotzea.Proiektu horiek eta gehiagoaurrera irteten diren bitartean,Intxorta Kultur Elkarteak zaba-lik dirau eurekin lan egin nahiduen edozein herritarri.
INTXORTA 1937 KULTUR ELKARTEAREN HISTORIA LABURRA
>1986: LEHENENGO EKINTZAK
Oktubre Taldea hasi zen lanean Arrasaten, Juan Ramon Garai buru zutela.Arrasaten, gerra frankistaren gaineko lehen erakusketa egin zuten.Garaik eta Oktubre Taldeak egindako lanak eragina du bailaran zebiltzanbeste talde batzuen artean.
>1997-1998: BERGARAN, ONDO BIHURTU
Bergaran ere bazebiltzan hainbat lagun, Josuren eta Mikel Murgizuanaiak tartean. 1997ko apirilean, Ondo Bihurtu taldea sortzekotan,Intxortara ibilaldia antolatu zuten UHP eta Loiola batailoietako hainbatgudarirekin. 1998an, erakusketa antolatu zuten Ondo Bihurtukoek, eta7.000 ikusletik gora izan zituen.
>2001-2006: HAINBAT ARGITALPEN
Urte oparoak dira. Hainbat erakusketa antola-tzen dira, eta liburuak argitaratzen dira lan horibatzeko –ikurrinaren 25. urteurrenekoak,Martzial Agirre eskultorearena…–, eta JesusGutierrez historialariak ikerketa liburuakargitara ematen ditu, tartean,
Gerra Zibila Elgetan
(2005eko uztaila).Juan Ramon Garai arrasatearrak honakoliburuak argitaratzen ditu:
Arrasate 1936,belaunaldi etena
-ren 2. edizioa (2003ko ekaina)eta
Celestino Uriarte
(2006ko azaroa).
>2002: BEDOÑAN GORPUA
Intxortak eta Aranzadik –Pako Etxeberria burudutela arakatze eta ikertze lanetan– batera egindako gorpu-ateratze bategiten da Bedoñan, urri eta azaro artean. Intxorta elkartekoek aztarnaberriak bilatzen jarraitzen dute Eskoriatzan, Antzuolan, Bergaran etaElgetan.
>2003: FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUA
Debagoieneko fusilatuen senide eta lagunekin elkartzen dira Intxortaelkartekoak, eta Frankismoan hildako eta desagertuei onespenekoomenaldia egitea erabakitzen dute. Arrasaten altxatuko dute haienomenezko monumentua, gerrak Debagoienean hildako guztien izenekin.
>2005: INTXORTA ELKARTEA OFIZIALKI SORTZEN DA
Bergarako La Union elkartean jaiotzen da, modu ofizialean, IntxortaKultur Elkartea, Arrasateko, Bergarako, Oñatiko, Aretxabaletako, Eibarkoeta Zaragozako kideekin; denetara, 13 lagun.
>2007: INTXORTAKO ATEA
Elgeta frankisten esku jausi zeneko 70. urteurrenean, Juan Jose Arangu-ren eskultorearen Intxortako Atea lana aurkezten da, Asensiomendigainean, frankisten erasoaren ardatza izan zen lekuan.
>2009: 'GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN' IBILBIDEA
Intxortaren magalean ibilbide tematikoa izango dena aurkezten dute.
ITURRIA: WWW.INTXORTA.ORG.
>ZABALETAMENDI
Intxortako fronteko gune bat defenditzen ziharduten hiru gudariri bonba bat jausi zitzaiengainean eta bertan hilda geratu ziren. Zabaletamendin izan zen hori. Bada, hantxe topatu zuten ezusteko hobia,eta gorpuak aterazituzten Intxorta Kultur Elkartekoek eta Aranzadi Zientzia Elkartekoek. Hildako gudari batenanaia hantxe izan zen eta komunikabideek interes handia agertu zuten, irudian ikusten den bezala.
>HILOBIA
Garaiko lekukoen kontakizuna jaso dute Intxorta Kultur Elkartekoek; horri esker izan dute Elgetandagoen beste hilobi komun baten berri. Argazkian ikusten den zonaldean dago, Ikatzarre baserriaren inguruan,eta kokapen zehatza ere badakite honezkero elkartekoek (segurtasunagatik, ezin dute horren berri eman). Zazpigizonezko eta emakumezko bat fusilatu zituzten, eta han lurperatuta geratu ziren.Elgeta "gakoa izan zen Euskal Herriko historia politikoan eta militarrean,gudaroste askoz indartsuago baten aurrean askatasun ideiak defenditzeaerabaki zuen gazteria baten balentriagatik, eta hortik abiatuta, historia-ko lehenengo Eusko Jaurlaritza sortu zelako", dio Intxorta Elkartearentxostenak. Besteak beste, frontean jokatu ziren oso modu argian gerrakobi faseak: gerra irregularra –zutabeen estrategia bi aldeetan, eta osooinarrizko parapeto eta gotorlekuak–; eta martxoaren 37tik aurrera,erregularra, Eusko Jaurlaritzak gidatua. Gainera, Elgeta giltza izan zen bialdeendako: Mola hilabetetan saiatu zen handik Bizkaira pasatzen.
Historia politikoeta militarreko 'giltza'
ELGETAKO FRONTEA
TXALAPARTAARGAZKIAK:INTXORTAKULTUR ELKARTEA
Leave a Comment