• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
Oihartzun haundiaizan du grebak
Sindikatu nagusiek maiatzaren21erako deitutako grebak eraginhaundia izan du gure eskualdean.Batez ere, industrian somatu daondorioa.
2009ko maiatzaren 28a • XXIX. urteawww.ttipi.net
09
Angeles Ganboasunbildarrarekin
11 urte zituela Sunbilla utzi etaDonostiara joan zen neskato An-geles Ganboa. Geroztik han bizida, baina Sunbillara bisita aunitzegindakoa dela kontatu digu.
03
495
40
 
2009/05/28 •
495  
.zbk.
02 
 
DATUAK...
           E           L           K           A           R           R           I           Z           K           E           T           A
2009/05/28 •
495.
zbk.
 
03 
ttipi-ttapa
A
RGAZKIA
:A
INTZANE
PIKABEA
ttipi-ttapa
Jaiotzez sunbildarra, baina gazteazinela Donostiara joan zinen...
11 urterekin etxe on batera neskatoetorri nintzen Donostiara. Sunbillakogizon bat Donostiako alaba batekin ez-kondua zegoen, etxe onekoa, eta pro-batzeko ekarri ninduten. Ama ere la-sai gelditu zen ezagunak zirelako.
Nolakoa izan zen jaioterria utzi etaDonostiara joatea?
Ez zen hain gogorra izan. Tartekaarratsetan triste xamar egoten nintzenbaina jende ona aurkitu nuen.
Sunbilla herri ttikia, Donostia haun-dia. Aldaketa haundia izan zen?
Toki diferentea zen bai. Halere, orduanDonostian auto gutti zegoen eta erra-za zen ibiltzeko. Berehala hasi nintzenhaurrekin kanpora eta ni ibiltzen nin-tzen tokia behinik behin lasaia zen. Ho-rrela ezagutu nuen Donostia.Igande-tan, Ategorrietara joaten nintzen. Atta-ren arreba bat han egoten zen, Iruri-tako lagun batekin etxe bat zaintzeneta haiengana joaten nintzen haurre-kin batzuetan eta gabe bertzeetan.
Zenbat urtez neskato?
Aunitz. Jendeak pixka bat tendatu zi-dan gehiago irabazteko eta nik ere al-daketa nahi nuen, eta 17 urterekin edo,Añorgara joan nintzen Errezolaren etxe-ra neskato. Zerbitzu gehiago zegoenhan. Gero orain dudan gizona agertuzen, nobio egin eta ezkondu egin nin-tzen. Ezkondu eta umeak izan nituen.
Eta gero denda ireki zenuen, ezta?
Bai, berandu ireki nuen. Haurrak ha-zitakoan, batzuk ezkonduak ziren or-durako. Denda ireki nahi nuen eta no-labaitere moldatu ginen. Berehala ha-si nintzen lokal baten bila eta Urbietakaleko hau aurkitu genuen.
Dendak ez du izenik. Zergatik?
Etxean izena paratu behar geniola errannuen, baina batek bat, bertzeak ber-tzea, azkenean izenik gabe gelditu zen.Egia erran, berdin zitzaidan, ez nuenuste horrelako beharrik zuenik. Gero-ra aunitzetan galdetu didate «zein den-da hau», «nola du izena?». Eta nik «ba,ez du izenik». Denbora ustekabeanpasatu zait. Denda atzo ireki nuela iru-ditzen zait eta 30 urte pasatu dira.
Zergatik aukeratu zenituen traste za-harrak dendarako?
Ttiki-ttikitatik maite izan ditut. Baserrianerdi puskatuak zeuden gauzak ere nikbeti badaezpada gorde egiten nituen.
Eta orain likidazioan dago denda...
Bai, urteak ihes egin didate. Goiz etaatsaldea sobera nuen lan egiteko etanorbait paratu behar zela hasi ginen.Baina azkenean alaba bat prest ager-tu eta ni goizetan eta bera arratsal-detan egoten da. 78 urterekin ez na-go sobera martxarako.
Zein harreman dituzu Sunbillarekin?
Sunbillara aunitz joandakoa naiz, etaezkonduta gehiago. Haurrak Sunbillaeta Donostia artean hazitakoak dira.
Horrenbertze urte Donostian etaSunbillako euskarari eusten diozu...
Neskato egon nintzenean, euskaldu-nak izanagatik ez zuten hitzik ere egi-ten euskaraz etxean. Baina nik nolautziko nuen ba euskara? Ez, gure so-lasa horixe da, euskara.
• 11 urterekin sorterria utzi etaDonostiako etxe batera neskato joan zen Angeles Ganboa(Sunbilla, 1931). GeroztikGipuzkoako hiriburuan bizi da.• Ezkondu eta haurrak hazita-koan, oparitzeko gauza zaharrendenda bat ireki zuen DonostiakoUrbieta kalean. Orain, 30 urteberanduago, likidazioan jarri du.• Urte aunitz Sunbillatik kanpo,baina halere, herrira bisitaaunitz egindakoa da. HaurrakSunbilla eta Donostia arteanhazi zituen. Bere euskara ere ezdu galdu.
«Neskato egon nintzenean,euskaldunak izanagatik ez zutenhitzik ere egiten euskarazetxean. Baina nik nola utzikonuen ba euskara? Ez, gure solasahorixe da, euskara».
«11 urterekin etxe on bateraneskato etorri nintzen Donostiara»
           E           L           K           A           R           R           I           Z           K           E           T           A
Angeles GANBOA
Donostian bizi den sunbildarra 
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...