Txitxiburduntziaren bidaia arriskutsua
Bazen behin txitxiburduntzi bat. Lanetik bueltan zetorren eta bere anaia gaixorik zegoen, oso gaixorik. Egun batean, medikuarengana joatea pentsatu zuten, bere gaixotasuna hobetu zen jakiteko.- Mediku jauna! - oihukatzen zion txitxiburduntziak medikuari- Badakizu nire anaia oso gaixo dagoela, ezta?- Bai! Badakit zure anaia gaixo dagoela.- erantzun zion medikuak.- Jakin nahi dudana da ea hobetu egin den, ala ez.- Ba, begiradatxo bat emango diot.- orduan begiratua emanondoren, txarrera jo zuela esan zien, eta txitxiburduntzia hiribatera joan behar zela, belar arraro bat hartzera. Orduantxitxiburduntziak hiriburura joatea erabaki zuen, nahiz eta osoarriskutsua zela kontuan eduki.- Hiriburura noa, zure belar arraro hori hartzera.- Anaia, oso arriskutsua da, kontu handia izan mesedez.- Bai, izango dut, hurrena arte.Orduantxe joan zen txitxiburduntzia hiriburura. Hara iritsi zenean, auto mordoa ikusi zuen, eta oso kontuz ibiliarren ere, kamioi batek, ia, ia harrapatu zuen, eta kristalean jartzea erabaki zuen. Hiriburuko erdialdera iritsi zenean bilatzen eta bilatzen hasi zen,baina ez zuen belar bat ere aurkitu, eta hiriari birak eta birak ematen hasi zen ea belar bakar bat aurkitzen zuen. Hiri horretanez zegoela belarrik konturatu zen, eta beste batera joan behar izan zuen.Ia, ia urte bete pasa ondoren belar bat aurkitu zuen, Medikuak emandako liburutxoan begiratu zuen, eta...
Leave a Comment