You are on page 1of 11

IZENIK GABE 200X133

JOSE LUIS ZUMETA MARGOLARIAREN SORTZE-PROZESUARI BURUZKO DOKUMENTALA

Sarrera Jose Luis Zumeta Usurbilgoa da. Euskal Herrian Zumetaz galdetzen baduzu, kolore biziez eta abstrakzioaz hitz egingo dizute seguruenik. Beharbada, herritarrengandik hurbilen egon den artista dugu Zumeta; belaunaldi ezberdinak erakarri dituen artista. Zumeta eta bere arte lanak, milaka pertsonek partekatzen duten kultura kolektiboaren parte dira. Atzean gelditu dira Grficas Valverden egindako hastapenak, 60ko hamarkadako Paris bohemio batetik jasotako eragina eta Gaur, Gipuzkoako artisten taldean bizitakoak. Belaunaldi jakin bateko erreferentea dugu Zumeta, Euskal Herrian arte modernoarekin harremanak izan zituen lehenetarikoa. Gure kulturara norabide berriak ekarri zituen haietako bat izanik, herri honen nortasuna eraikitzen lagunduko digun dokumentua izan nahi du dokumental honek. Gaur egun, artistek jorratzen dituzten diziplina anitzeko lanekin ohituta gauden honetan, Zumetak betikoarekin jarraitzen du: olio-pinturarekin, serigrafia eta marrazkiekin. Lan horiekin jarraitzen du hain zuzen jendearengandik hurbil egoten. Artistaren heldutasunean, lasaitasunetik eta betiko arima gaztetik hitz egiten du Zumetak bere egungo lanari buruz. Inguruarekiko sentsibilitatea galdu gabe, Zumetak lortu du bere lekua euskal artisten artean. Orain, gustuko duen hura egiten jarraitzea besterik ez zaio gelditzen, hobekien egiten dakiena: margotzea. Alde batetik, artistaren alaba Monika Zumeta, eta beste aldetik, Enara Goikoetxea dokumentalgilea dira dokumental honen zuzendariak. Bi zuzendarien arteko lanak eta grabaketa talde murriztu batek, abagune egokia sortu dute, artista grabaketa aparatuez ahaztu dadin eta bere lan metodologia naturaltasun osoz azaldu dezan. Izenik gabe, 200x133 dokumentalak, Jose Luis Zumeta artista modu zuzen batean ezagutzeko aukera ematen du, beharrezkoak ez diren apaingarriak kenduta.

Sinopsia Jose Luis Zumeta margolariak desorduetan lan egiten du bere tailerrean, Nafarroako Arribe herrian kokatuta dagoen antzinako autobus geltokian. Oraingo honetan, 200x133 tamaina izango duten bi margolanekin ari da lanean. Ondoren, Donostiako suhiltzaileen geltokia izandako eraikinean erakusgai egongo dira lanok. Bi margolan hauen sortze prozesua da dokumental honen bizkarrezurra. Lehenengo aldiz eta kameraren aurrean, bere barneko eta bakarra duen sortze prozesua azalduko du margolariak. Grabazio taldearen jarraipena erabatekoa da: Zumetak mihisea eraikitzen duenean hasten da, obren garapena jarraitzen du eta ondorengo erakusketarekin amaitzen da. Zumetaren lan orduak errespetatuz eta bere ohiturak jarraituz, margolanen eraikitzea artistak nahi duenean bakarrik eteten da: materiala aukeratu behar duenean, adibidez, edo, artistak bere baitan pairatzen dituen blokeo uneak direla medio. Tarte hauetan, oraina ongi ulertzeko, gai batzuk planteatzen zaizkie Zumetaren gertuko lagunei. Hauek emandako erantzunen bitartez ezagutuko ditugu Zumetaren berezitasunak, margolariaren ibilbidearen klabeak, bere garapena, eta orokorrean, Zumeta artista handiaren baitan dauden atal guztiak.

200x133, ERAKUSKETA Dokumentala grabatu bitartean, Zumetaren margolanak Donostiako suhiltzaileen eraikin ohian egin zen erakusketan egon ziren ikusgai. Eraikin hau Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuaren egoitza dugu. Donostia 2016 proiektuaren filosofia erabat bat dator dokumentalarekin eta antolatu zen erakusketarekin. Lan horiek plazaratzearen helburua herritarrek margolariaren sortze-prozesua gertutik ezagutzeko aukera izatea izan zen; obra bat ulertzeko beharrezkoa delako, emaitzaz gain, prozesua bera ere ezagutzea. Zumetak bere sortze-gaitasuna hainbat modutara garatu du eta horren erakusgarri izan ziren erakusketa honetan aurrez aurre ikusgai egon ziren elementuak: alde batetik, erakusketarako espresuki egin zituen bi artelan, eta bestalde, horiek sortzeko prozesuan dokumentalerako grabatu ziren irudiak. Horrez gain, Zumetak bere bi bilobekin batera horma-irudi bat landu zuen eta azken boladan erabiltzen ari den teknika berriaren emaitza ere ikusgai egon zen: iPadarekin egin dituen 500 irudi inguru. Erakusketa bera nahiz jendearen erantzuna dokumentalaren parte dira.

JOSE LUIS ZUMETAREN BIOGRAFIA Jose Luis Zumeta hamalau urterekin hasi zen lanean Donostiako Grficas Valverden marrazkilari grafiko bezala. Garai honetan ezagutu zituen Cezanne, Modigliani eta Paul Klee artista inpresionistak, berak zioenez, gehien gustatzen zitzaizkion margolariak. Pinturarekiko zuen zaletasunak bultzatuta, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan eta Gipuzkoako Artisten Elkartean matrikulatu zen. Hemeretzi urterekin, Madrilen antolatu zuten Pintura Joven lehiaketan Urrezko Domina Nazionala irabazi zuen. 1959an abangoardia artistikoak ezagutzeko irrikaz Parisera joan zen. Esperientzi hau erabakigarria izan zen bere ibilbidean, nazioarteko abangoardien azken joerak gertutik ezagutu bai zituen. Han ezagutu zituen Budd, Appel eta Jorn bezalako margolari abstraktuak. 1960an Euskal Herrira bueltatu zen, Hondarribira. Remigio Mendiburu

eskultorearekin lanean hasi zen. Donostian, taldekako bere lehen erakusketan parte hartu zuen. Urte bat beranduago, Donostiako Udal Arte-Aretoan bakarkako lehen erakusketa egin zuen, eta geroago, baita Hondarribiko Carlos V Gazteluan ere. 1962 eta 1963 artean Stockholm eta Londonen bizi izan zen. Garai honetako Zumetaren lanak, informalismoarekin eta ipar Ameriketako espresionismo abstraktuarekin loturik daude, kromatismo basati bat duen espazio kubista baten. Erliebe piktorikoekin esperimentatzen du: poliesterra, aluminioa, goma, etab. 1965ean Euskal Eskolako Gaur taldearen sorreran parte hartu zuen, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias eta Sistiagarekin batera. Talde hau frankismo garaian sortu zen, nazioarteko abangoardiarekin harremana eta elkarrizketa berreskuratzeko asmoz. Hainbat aspektu artistikotan aurrelari bihurtu zen eta nazioarteko mailan, garaiko euskal jarduera artistikoen erreferentzia izan zen. 4

1967an Euskal Pinturaren Sari Handia lehiaketan lehen saria irabazi zuen, Homenaje al Gernika de Pablo Picasso lanarekin. 1970ean Mexikoko Arte Eder Jauregian eta New Yorkeko Pintores Jvenes Espaoles taldeko erakusketetan parte hartu zuen. 1973 eta 1974 artean zeramikako bi horma-irudi handi egin zituen Usurbil eta Pasaian. Urte bat geroago, Vitoria-Gasteizko Eder-Arte Galerian eta Bilboko Mikeldi Galerian bakarkako erakusketak egin zituen. 1981ean, Arteder 81ean parte hartzeaz gain, Bilboko Arte Eder Museoan erakusgai egon ziren bere lanak. Ondorengo urteak oso emankorrak izan ziren artelanei eta erakusketei dagokienez. Horren erakusgarri dira Donostiako Alga Galerian eta La Lagunako Centro de Arte Osunan egindako bakarkako erakusketek. Urte bat beranduago, bakarkako bi erakusketa egin zituen Volksbank Gallerie, Biberank, Alemanian eta Gipuzkoako Kutxa Probintzialean. 1986an Eusko Jaurlaritzak Alemanian antolatu zituen bi erakusketetan parte hartu zuen, eta hurrengo urtean, Artelekun, pintura ikastaro bat eman zuen. 90. hamarkadan hainbat galeria eta museotan erakutsi zituen bere lanak, Donostiako San Telmo Museoan eta Altxerri Galerian, Bilboko La Brochan eta Irungo Garca Castaonen esaterako. Jose Luis Zumeta, gerra ondorengo euskal artista esanguratsuenetarikotzat jo da. Bere lanak Euskal Herriko museo garrantzitsuenetan ikus daitezke: Bilboko Arte Eder Museoan, Donostiako San Telmo museoan eta Vitoria-Gasteizko Artiumen. Baita atzerrian ere, Museo de la Concordia, Santiago de Chilen esaterako.

ERAKUSKETAK (2013) 200x133, Donostiako suhiltzaileen eraikina izandakoan, Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua ekimenaren baitan. (2012) Iruako Ziudadelan, Pabelln de Mixtos. (2011) Artium, Vitoria-Gasteiz. (2010) Bodega Portia, Gumiel de Izn (Burgos). (2009) Bere alaba Usoarekin elkarlanean, serigrafiaz osatutako liburu bat argitaratzen du, Arrasateko psikiatrikoko gaixoen testuekin. Liburu hau Bilboko Arte Eder Museoan aurkeztu zen. (2008) Kur galeria, Donostia. (2007) Ekain galeria, Donostia. Arteko galeria, Donostia. (2006) The Unknown Masterpiece. Artium, Vitoria-Gasteiz. (2005) BBK Fundazioa, Bilbo. (2004-05) Erandioko merkatua, Erandio (Bizkaia). (2004) Expo 3+4, Biarritz. (2003) Sala Kubo, Donostia. (2002) Cripta de la iglesia Sainte Eugenes, Biarritz. Exposicin Atlantique. Epelde & Mardaras galeria, Biarritz. Haim Chanin Fine Arts, New York. (2000) Depsito Franco Uribitarte, Bilbo. San Martin merkatua, Donostia. (1999) The Hangar, Evanton, Eskozia. (1998) Galera Altxerri, Donostia. (1997) Arco, Madril. (1995) Galera Altxerri, Donostia. (1994) San Agustin Kultur Gunea, Durango. (1992) San Telmo Museoa, Donostia. (1990) Atzera begirakoa. Arte Ederren Museoa, Vitoria-Gasteiz. (1989) Tributo a las vctimas del Franquismo. Madril, Sevilla eta Valencia. Atzera begirakoa. Bilboko Arte Eder Museoa. (1986) Moderne Baskische Kunst, Frankfurt. 6

Moderne Baskische Kunst, Colonia. (1985) Palacio de Vstago, Zaragoza. Museo de Bellas Artes de Asturias, Oviedo. Bonnat Museum, Baiona. Museo San Telmo, Donostia. (1984) Ziudadela, Irua. Galera Palau, Valencia. Galera Perspectives 56, Baiona. (1983) Volsbank Gallery, Biberach, Alemania. (1982) Inter-Art Galerie, Union Freischaffender Knstler und Kunsfreunde, Stuttgart. Arteder 82, Bilbo. Euskal Artistak: errealismoaren eta irudiaren artean, 1970-1982. Muse Provinciale, Paris. Centro de Arte Osuna, La Laguna, Tenerife. San Telmo Museoa, Donostia. (1981) Bilboko Arte Eder Museoa. Arteder 81, Bilbo. (1980) Fundacin Joan Mir, Bartzelona. (1979) Erakusketa 79, Palacio Velzquez, Madril. (1978) Bilboko Arte Eder Museoa Ziudadela, Irua. Juana Mord galeria, Madril. Euskadi en la pintura, Art Centrum, Praga. (1976) Euskal Erakusketa 76-Art Bask 76, Bartzelona. (1975) Fundacin Joan Mir, Bartzelona. (1974-73) Usurbilgo plazan horma-irudia. (1971) Ateneo de Madrid, Madril. Durn galeria, Madril. (1970) Pitura y Escultura Contempornea Vasca. Palacio de Bellas Artes de Mxico. Jvenes Pintores Espaoles, New York. (1968) Primer Saln de Escultura Contempornea, Bartzelona. (1966-65) Barandiaran Galeria, Donostia. Bilboko Arte Eder Museoa. 7

Sala Amrica, Vitoria-Gasteiz. (1961) Salas municipales de arte, Donostia. Carlos V.aren Gaztelua, Hondarribia.

Nik uste dut margolariei asko gustatzen zaigun margolaria dela, bere naturaltasunagatik. Ez du trikimailurik, artifizioik. Bere pintura guztiz zuzena da. Gonzalo Jaregui Askatasuna funtsezkoa da. Izan ere, une batean argi dago Zumeta artista handia dela eta ez du ezer agertu behar. Maria Jos Aranzasti Egiten ari dena maitatzeko gaitasun gehien duen margolarietako bat da. Jos Luis Merino

ZUZENDARIEN HITZAK Monika Zumeta zuzendaria Pintura usainak nire haurtzaroa gogorarazten dit. Gure etxeak pintura usaina izaten zuen eta jai giroa arnas zitekeen edozein unetan. Gogoratzen dut etxean sartu eta atera ibiltzen zirela margolariak, eskultoreak, aktoreak niretzeko hura mundu magiko bat zen, dibertigarria baina era berean, aberasgarria. Aitak, eguneroko eginbeharretan erakusten zigun marrazkiarekiko eta pinturarekiko zuen grina. Egun batean, Orquestra Mondargn taldeko kideak gonbidatu zituen etxera eta guztioi aurpegiak margotu zizkigun. Gero, denak batera atera ginen kalera, festa giroan. Beste egun batean, hanka margotu zidan goitik behera eta gona motza jantzia joan nintzen ikastolara. Gogoan dut ikastolarako bidean jendeak harrituta begiratzen ninduela. Aitak etengabe marrazten zuen. Atzerrira joaten ginenean, bertako hizkuntza ez bagenuen hitz egiten, aitak hitzez eskatu beharrean oilaskoa margotu egiten zuen. Niretzat guztiz normala zen etxera heldu eta aita pintatzen ikustea. Bere lana zen. Nik nire berri ematen nion baina ez zitzaidan sekula burutik pasa nola margotzen zuen ikustea. Orain, urte asko geroago konturatu naiz ez dudala inoiz aita koadro bat margotzen ikusi. Edozein diziplina artistikotan, sortze-prozesua garrantzitsuena dela iruditzen zait eta interesgarria iruditu zitzaidan hortik abiatuta dokumental hau egitea. Alde batetik, dokumental honen bitartez, nire aitaren lana lehen pertsonan ezagutu ahal izan dut eta beste alde batetik, ikus-entzunezko lan honek betirako balioa duela esango nuke. Iritzi hau sendotu egin zitzaidan dokumentalaren barruan antolatu genuen erakusketan emakume batek honako hau esan zidanean: Zu al zara Zumetaren alaba? Eskerrak eman nahi dizkizut altxor hau ezagutzeko aukera emateagatik. Zumetaren alaba izanik, galdera hau egiten nion neure buruari: nor da Zumeta margolaria? Dokumental honek aitarengan ezezagunak ziren alde batzuk ezagutzeko aukera eman dit. Benetan gustura sentitu naiz aitaren ondoan lanean eta emaitza ezin 9

hobea izan da niretzat. Gure lantaldeak aitaren lana, bere uneak eta metodologia errespetatzen jakin du, eta era berean, berak, gureak errespetatu ditu.

Enara Goikoetxea zuzendaria Nik banekien Jose Luis Zumeta margotzen ari den bitartean grabatu ahal izatea interesgarria izango zela eta margotzearen prozesuari buruz asko erakutsiko zidala. Baina txundituta gelditu nintzen, bat batean, nire burua neskatxo bat bezala ikusi nuenean, eskuak pinturatan sartu eta marrazteko irrikatan. Ez nintzen ni bakarra izan ordea, grabazio taldean bat baino gehiagok sentitu zuen desio berdina. Denbora igaro ahala hipnotizatuta gelditzen ginen artistaren lan prozesuan guztiz murgilduta. Guk bizitako esperientzia bera, 200x133 erakusketa ikustera etorri zen jendearengan ikusi genuen. Zumetak erakusketan bertan zuzenean margotzen zuen bitartean, ikusleek harrituta eta liluratuta begiratzen zioten. Artistak bere pintzelkada azkarrekin pintura geruza ezberdinak sortzen zituen eta ezerezetik, formak sortzen ziren. Harrigarria izan zen baita, Zumeta margotzen ikusi ondoren jendea berriz ere pantailen aurrean esertzen zela berdina ikustera. Erakusketan jarri genituen bi pantailetan, Zumetaren sortze-prozesua ikus zitekeen dokumentalerako grabatutako irudietan. Bi pantailen aurrean egon zen jendea denbora luzez, mugitu ere egin gabe. Behin eta berriz, margolariaren sortze-prozesuak, ikuslearen arreta bereganatzen zuen nire harridurarako. Proiektu hau, dudarik gabe, dokumentalgintzan izan dudan esperientziarik kuttunetarikoa da.

10

You might also like