You are on page 1of 2

BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA. NON? NOLA?...

Teknologia Berrien erabilerak nolakoa behar du irakaskuntzan? Galdera honi


erantzuten saiatuko naiz hurrengo lerroetan eskura duten teorian, ikusitako
bideoetan eta nire ikuspuntuan oinarrituz.

Bi bideoa hauetan adin ezberdinetako haurrak ikusi ditugu. Bideo batean


Haur Hezkuntzako gela bat ikusi dugu gida turistiko bat egiteko proiektua
aurrera eramaten. Aktiboki parte hartzen dute irakasleak planteatutako
lanean eta parte-hartzea eta motibazioa erakusten dute. Bigarren bideoan
2. edo 3. zikloko haurrak ikusten dira multimedia gela batetan ia autonomia
osoz lan konplexuagoak aurrera ateratzen. Baina kasu honetan ere parte-
hartzea eta motibazioa badaude.

Adin bakoitzari dagokion proiektua egokituta, libreki teknologiekin lan egin


dezaten utzi. Arkatza den tresna bat gehiago bezalakoak izan behar dute bai
kamerak, eskanerrak, bideokamerak edo soinu artxiboak egitea pc-a edo
Mac-aren laguntzaz. Lanak eta proiektuak burutzen doazen heinean
teknologiak ere menderatzen joango dira, arkatzaren erabilerarako behar
den motrizitate fina garatzen doan bezala; erabili ahala.

Teknologia Berriak eskolan txertatzeko irakaslearen irudian oinarritzen den


irakaskuntza ereduak aldatu edota desagertu egin behar du. Irakaskuntza
eredu honek muga asko ditu: zer irasten den eduki itxia da, irakasleak
monopolizatzen du parte-hartzea gelan, ebaluazioa gehien bat irakasleak
emandako ereduaren errepikapenean oinarritzen da (ez haurraren
pentsamendua sortzeko gaitasunean).

Teknologia Berrietan oinarritutako irakaskuntza eta ikaskuntza egoerak


diseinatzeko eta praktikara eramateko, garrantzia handiagoa jaso behar
dute ikasleek, ezagutzak, ebaluazioak eta komunitateak.

Esan bezala ikasleak irabazi behar du garrantzia sistema honetan.


Ikaskuntza esanguratsua izatera, haurren aurrezagutza, gaitasunak,
jarrerak, usteak izan behar dira oso kontutan.

Ezagutza aipatzean, ikasleek aurrez dakitena kontutan izango dugu ondoren


ikasi behar dena eta haurrak dagoeneko dakienaren artean zubi
esanguratsu bat egin nahi badugu. Ulermen esanguratsua bermatzeko bidea
da hau.

Ebaluazioa aipatzean esango dugu ebaluazio baliagarriena ikasketa


prozesua martxan denean egiten dena dela. Haurrek beren pentsamendua
berrikusteko tresna bezala erabiltzen badugu , erabilgarriagoa eta
eraginkorragoa izango da ikasketa prozesua hobrtzeko.

Azkenik esan komunitatean oinarriturik dauden irakaskuntza inguruek,


ikasketa baldintzak errazten dituztela. Batzuk besteengandik ikasteko
egoera positibo eta aberatsagoak sortzean, komunitate zentzua bultzatzen
da.

You might also like